Lehiaketaren irabazlea…
Pixkat berandu bada ere Mundua.com-en lehiaketaren irabazleen berri emateko ordua iritsi da. Lehiaketara 12 mezu soilik aurkeztu diren arren irabazleak hautatzea ez da lan erraza izan, gehienak mezu interesgarriak izan baitira eta oso zaila izan da bi onenak aukeratzea.
Lehiaketaren lehen postua, jaso dugun mezu barregarri eta sexienari dagokio, Marmol futbol taldeak aurkezturiko 4 bideoari. Haientzat da lehean saria, iPod nano bat. Zorionak!
Bestalde, bigarren postua wukrora blogeko berdea mezuarentzat da. Berarentzat da bigarren saria, iPod Shuffle bat.
Mila esker guztioi lehiaketan parte hartzeagatik eta zuen mezuekin Mundua.com eduki interesgarriez betetzeagatik.
Zorionak eta urte berri on!


