Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Mundua.com-en berriak » 2005 Abendua hileko artxiboa


Mundua.com, Mundua ala zer?

Gure izenari buruz pentsaten duzuena jakin nahi dugu. Zein da izen hobea, Mundua.com ala Mundua?

Bi izenek dute abantaila eta desabantailak. “Mundua.com”-ek argi uzten du zein den gure helbidea, baina lar luzea ote den beldur gara. Gainera, “.com” zati hori, ahozkatzerako orduan. Bestalde “Mundua”, laburragoa da eta errazago ahozkatzen da, baina ez du gure helbidea zein den argintze. Agian, “mundua.net”, “mundua.org”, etab. domeinuak ere erabili beharko genituzke? Zuen iritzia jakin nahi dugu!

Zure iritzia emateko, iruzkin edo komentario bat idaztea nahikoa da.

Atalak: Denetarik | 2005 Abendua 21 | Iruzkinak (2)

Kaixo denoi

Honako hau Mundua.com-en lehen istorioa duzue. Zer itdatzi beharko genuke lehen istorio hontan? Idearik ez, baina tira, Mundua.com zer den, nortzuk egin duten eta zergaitik egin dugu azaltzen saiatuko gara.

 WordPress deritzon publikazio sisteman oinarritua dago. Honi hainbat aldaketa eta hobekuntza egin ondoren zerbitzu hau eskeintzen moduan gaude. WordPress GPL lizentzia duen software askea da eta honek dioen legez, laster erabiltzen dugun softwarea jeitsi ahal izango duzue.

Lehen istorio hau bukatu aurretik, Mundua.com, Ekostat Informatica enpresa gorliztarrak eskeintzen dizuen zerbitzua dela aipatu behar dugu, “guebs” ostatatze zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa bera.

Atalak: Berri berriak | 2005 Abendua 19 | Iruzkinak (2)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios