Mundua.com martxan da
Istorio honen bitartez Mundua.com abian jarri dugula iragarri nahi dizuegu. Hainbat arrazoirengatik dexente atzeratu dugu momentu hau, baina azkenean heldu da eta espero dut guztiok gustoko izatea eskeintzen dizuegun zerbitzu hau.
Zer da hau atalean azaltzen dugun moduan, Mundua.com blogak edo weblogak sortzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Beraz, nahi duzuenari buruz hitzegiteko blog bat nahi baduzue, bat sortu eta idazten jartzea besterik ez duzue egin behar.
Hitz gutxitan, Mundua.com-ek hauxe eskeintzen dizue:
- Zure blog sortzea eta kudeatze oso erraza da, interfaz garbia eta txukuna eskeintzen baitugu.
- Zure blogaren itzura aldatu dezakezu. Oraingoz 7 itzura ezberdin eskeintzen dizkizugu eta laster kopuru hau handitu egingo da.
- Plugin sistemari ezker, zure blogari funtzio ezberdinak gehitu ahal dizkiozu.
- Zure blogak estatistika pribatuak ditu (Wp-ShortStat plugina).
- Etab.
Mundua.com-en oinarria WordPress deritzon blogak sortzeko aplikazio da. Gure ustez, WordPress, blogak kudeatzeko existitzen duen herramientarik hoberena da eta horrexegatik aukeratu dugu Mundua.com-en erabiltzeko. WordPress-i aldaketa eta zuzenketa batzu egin behar izan dizkiogu (laster eskuragai izango dituzuenak), WordPress-EU proiektuaren itzulpena moldatu eta bukatu dugu, plugin pare bat sortu eta 4/5 diseinu euskaratu ditugu.
Aipatu behar dugu gauzatxoren bat ez dabilela oso ondo, baina orokorrean sistema oson nahiko ondo dabilela esan dezakegu. Azkenengo egunetan eta batipat, aitor.mundua.com blogaren bitartez, probak egiten aritu gara eta nahiko pozik gaude emaitzarekin. Dena den, arazorik aurkitu eskero, mesedez bialduiguzu mezu bat.
Hurrengo asteetan hobekuntza ugari gehituko dizkiogu zerbitzuari: zure blogean erabiltzeko itzura gehiago, plugin gehiago gehituko ditugu, Mundua.com-en webgunea aldatu egingo dugu eta dokumentazio pixkat idatziko dugu, etab.
Norbaitek istorio hau zabaldu.com-era bidaltzea komenigarria lizateke…

internet&euskadi - blog:
2006 Apirila 3
Mundua.com, blogak sortzeko zerbitzu berria…
Igande hontan, Apirilaren 2an, martxan jarri dugu Mundua.com, blogak sortzeko zerbitzu berria. Beraz, blog bat eduki nahi baduzu, Mundua.com bisitatu eta zure bloga sortu ezazu.
Blogak edukiak sortzeko tresna bikainak dira eta edozeri buruz idazteko…