Mundua.com-en berriak » 2006 Abuztua hileko artxiboa


Zerbitzuari buruzko oharra

Abuztuaren 8an Mundua.com berria martxan jarri genuela iragarri genizuen. Aldaketak eta hokeuntzak nahiko nbariak dira, webgunea guztiz aldatu dugu eta blogen kudeaketa sistema dexente hobetu dugu.

Dena den, oraindik ere, blogen kudeaketa sistemak arazo txiki batzu izaten jarraitzen duela oharrarazi nahi dizuegu. Arazo edo errore aipagarrienak hauek dira:

  • Mundua.com-en webgunea ez dago guztiz bukatua, agertzen diren hainbat textu aldatu eta zuzendu beharra baitago. Akatsik aurkitu eskero edo proposamenik izan eskero mezu bat bialduiguzu.
  • Blogen administrazio gunean gutiz euskaratu gabeko zenabit hitz eta textu aurkituko dituzu.
  • Blogen administrazio gunean, editore aurreratua erabiltzen ari bazara, istorioak idazteko orrialdean hainbat akats aurkituko dituzu. Adibidez, ez dago audioak edo bideoak txertatzeko botoitzorik, editore normala erabili eskero bai.

Denborarekin akats guzti hauek konpondi egingo ditugu, bitartean esandakoa kontua izan eta istorioak idazteko ez ezazu editore aurreratua erabili!

Atalak: Berri berriak | 2006 Abuztua 18 | Iruzkinak (0)

Heldu da mundua.com berria

Aste osoa mundua.com berrian jo eta su lan egiten igaro ondoren, mundua.com berria aurkezteko moduan gaude. Espero dut egin ditugun aldaketa eta hobekuntza guztiak gustokoak izatea.

Alde batetik, eta ikus dezakezuen bezala, mundua.com webgunearen diseinua eta logoa aldatu ditugu. Gainera webguneak hainbat atal berri ditu, hauen artean aipagarrienak honako hauek direlarik:

  • Blogak eta istorioak - Ostatatzen ditugun blog guztieen artean argitaratu diren istorioak berrienetik zaharrenera sailkatuak.
  • Blog zerrenda -Mundua.com-eko blog guztien zerrenda, zaharrenetik berrienera sailkatua.
  • Blog aipagarriak - Istorio gehien argitaratu dituzten 10 blogak.
  • Ohiko galderak - Mundua.com-i buruzko galderak eta erantzunak.
  • Wikia - Dokumentazio gune gisa erabiliko dugun Wikia.
  • Estatistikak - Webgunearen bisitarien estatistikak.

Bestalde, Mundua.com-en zerbitzuaren oinarria den WordPress sistema eguneratu dugu eta lehen baino hobeto dabilela esan beharra dago: zertxobait arinagoa eta errore gutxiago.

Azkenik, blogen itxura eta plugin berriak gehitu ditugu. Honi esker zure bloga gehiago pertsonalizatu ahal izango duzu eta lehen egiterik ez zeuden hainbat gauza egin ditzakezu: istorioetan bideoak edo soinuak txertatu, podcasting egin, etab. Hurrengo egunetan itxura eta plugin berri hauei buruz idatziko dugu, bitartean zuk zeuk proba ditzakezu.

Atalak: Berri berriak | 2006 Abuztua 8 | Iruzkinak (1)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5