Heldu da mundua.com berria
Aste osoa mundua.com berrian jo eta su lan egiten igaro ondoren, mundua.com berria aurkezteko moduan gaude. Espero dut egin ditugun aldaketa eta hobekuntza guztiak gustokoak izatea.
Alde batetik, eta ikus dezakezuen bezala, mundua.com webgunearen diseinua eta logoa aldatu ditugu. Gainera webguneak hainbat atal berri ditu, hauen artean aipagarrienak honako hauek direlarik:
- Blogak eta istorioak - Ostatatzen ditugun blog guztieen artean argitaratu diren istorioak berrienetik zaharrenera sailkatuak.
- Blog zerrenda -Mundua.com-eko blog guztien zerrenda, zaharrenetik berrienera sailkatua.
- Blog aipagarriak - Istorio gehien argitaratu dituzten 10 blogak.
- Ohiko galderak - Mundua.com-i buruzko galderak eta erantzunak.
- Wikia - Dokumentazio gune gisa erabiliko dugun Wikia.
- Estatistikak - Webgunearen bisitarien estatistikak.
Bestalde, Mundua.com-en zerbitzuaren oinarria den WordPress sistema eguneratu dugu eta lehen baino hobeto dabilela esan beharra dago: zertxobait arinagoa eta errore gutxiago.
Azkenik, blogen itxura eta plugin berriak gehitu ditugu. Honi esker zure bloga gehiago pertsonalizatu ahal izango duzu eta lehen egiterik ez zeuden hainbat gauza egin ditzakezu: istorioetan bideoak edo soinuak txertatu, podcasting egin, etab. Hurrengo egunetan itxura eta plugin berri hauei buruz idatziko dugu, bitartean zuk zeuk proba ditzakezu.

Mundua.com » Blog Archive » Zerbitzuari buruzko oharra:
2006 Abuztua 18
[…] Hauxe mundua.com-en bloga da. « Heldu da mundua.com berria […]