Zenbait arazo konpondu ditugu

Atalak: Berri berriak | 2006 Iraila 18 | Egilea: admin

Kaixo denoi,

Abuztuaren lehen egunetan Mundua.com berria martzan jarri genuenean hainbat ezaugarri, plugin eta itzura berri eskeintzen hasi ginen. Orokorrean zerbitzua nabarmenki hobetu genuen baina, hala ere, zenbait arazo berri sortu genituen.

Arazo nabarienak istorioak idazteko “editore aurreratua” erabili eskero soilik agertzen ziren, zenbait pluginen ikonoak herraminta barratik desagertu baitziren. Bestalde, editore normala erabili eskero, pluginen botoiak hantxe zeuden.

Beno ba, duela ordu batzu pluginen eta editore aurreratuarekin erlazionaturiko arazoak konpontzea lortu dugu. Orain “Audio Player”, “Viper’s Video Quicktags” eta “WP-ContactForm” pluginak aktibatzen badituzu eta editore aurerratua erabiltzen ari bazara, plugin hauek herraminta barran gehitzen dituzten ikonoak ikusi eta erabili ahal izango dituzu.

Eta zer esan nahi du honek? Oraindik aurrera, editore aurreratua zein normala erabili, zure istorioetan MP3 soinuak, Google eta YouTube bideoak, etab. txertatzea erraz-erraza izango dela!

Eta orain lanera. Ea falta diren arazotxo guztiak konpontzen ditugun…

Iruzkinak

Istorio honek oraindik ez dut iruzkin bakar bat ere.

Iruzkina idatzi

Istorio honen inguruan zure iritzia bidali nahi baduzu bete eta bidali ezazu hurrengo formularioa:


Trackback

Istorio honi trackback egin diezaiokezu. Trackback egiteko helbidea hauxe da:

http://mundua.com/2006/09/18/zenbait-arazo-konpondu-ditugu/trackback/



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5