Gaur gauean Mundua.com eguneratu dugula jakinarazi nahi dizuegu eta lehen baino dexente arinago funtzionatzen duela uste dugu. Bestalde, boroPress-entzat euskaraturiko zenbiat itxura gehitu ditugu eta pluginen bat ere. Zenabit plugin ere kendu ditugu.
Aldaketa aipegarrienetako bat “meneame”, “zabaldu” eta “delicio.us” pluginak, “soziala” pluginagatik aldatzea izan da. Honek, istorioak zabaldu.com, bildu.net eta del.icio.us-era bidaltzeko aukera ematen du.
“Anarchy Media Player” plugina ere gehitu dugu, zein “Audio player” eta “Viper’s Video Quicktags” plugin ordez erabiltzea gomendatzen dugu. Izan ere, seguraski denbora bat barru, bi plugin hauek kenduko ditugu eta “Anarchy Media Player” soilik utzi. Beraz, 2 plugin huaetako bate erabiltzen baduzu, albo batera utzi ezazu eta plugin berria erabili!
Hurrengo egunetan Mundua.com-en zenbait aldaketa gehiago egingo ditugu.
Atalak: Denetarik | 2006 Abendua 24 | Iruzkinak (0)
Gaur, Abenduaren 12an, borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu.
Gure web ostatatze planek zure web gunea sortu eta mantentzeko behar dituzun tresna eta ezaugarri guztiak eskeintzen dituzte: www.zuredomeinua.com bezalako helbide bat; zu@zuredomeinua.com erako e-posta kontuak; zure web gunean blog bat, foro bat edo argazki galeria bat erraz instalatzeko tresna; zure webgunearen bisitari estatistikak; MySQL datu-baseak; etab.
Mundua.com-ek blog bat doan edukitzeko aukera ematen dizun bitartean, borobilak edozein motako web gune bat sortu eta edukitzeko aukera ematen dizu, zure domeinu propioa eta posta elektroniko kontuak eta guzti.
borobilan ere blog bat sortu dezakezu, ez da Mundua.com-en bezain erraza, baina zaila ere ez da. Mundua.com-eko blogekin alderatuz, borobilan WordPress blog kudeatzaile osoa zure esku izan dezakezu eta nahi dituzun plugin edo itxurak erabili. Gainera, zure blogak www.zuredomeinua.com bezalako helbidea izan dezake eta zu@zuredomeinua.com erako e-posta kontuak ere.
Borobilak nahi duzun web gune moeta, aplikazioa edota teknologia erabiltzeko aukera ematen dizu, gainera laguntza teknikoa eskura duzu eta dokumentazio ugari ere. Abantaila mordoa, zerbitzu borobil borobila, baina ez da doan. Norberak bere beharrizaneta hobekin moldatzen dena aukeratu dezala.
Hitz jokotan ibiltzea gustoko duela ematen du…
Atalak: Denetarik | 2006 Abendua 12 | Iruzkinak (0)