Mundua.com eguneratu dugu!
Gaur gauean Mundua.com eguneratu dugula jakinarazi nahi dizuegu eta lehen baino dexente arinago funtzionatzen duela uste dugu. Bestalde, boroPress-entzat euskaraturiko zenbiat itxura gehitu ditugu eta pluginen bat ere. Zenabit plugin ere kendu ditugu.
Aldaketa aipegarrienetako bat “meneame”, “zabaldu” eta “delicio.us” pluginak, “soziala” pluginagatik aldatzea izan da. Honek, istorioak zabaldu.com, bildu.net eta del.icio.us-era bidaltzeko aukera ematen du.
“Anarchy Media Player” plugina ere gehitu dugu, zein “Audio player” eta “Viper’s Video Quicktags” plugin ordez erabiltzea gomendatzen dugu. Izan ere, seguraski denbora bat barru, bi plugin hauek kenduko ditugu eta “Anarchy Media Player” soilik utzi. Beraz, 2 plugin huaetako bate erabiltzen baduzu, albo batera utzi ezazu eta plugin berria erabili!
Hurrengo egunetan Mundua.com-en zenbait aldaketa gehiago egingo ditugu.

