Mundua.com-en berriak » 2007 Iraila hileko artxiboa


galdetu.com berria heldu da!

Azken egunotan galdetu.com-etik bueltatzo bat eman duzuenok gauza ugari aldatu eta hobetu egin direla konturatuko zineten. Izan ere, duela egun batzu aurreratu genuen moduan, irailaren 22an galdetu.com-en bertsio berri abian jarri genuen.

galdetu.com erabiltzaileek eginiko galdera eta erantzunen inguruan sorturiko komunitate birtuala da, non erabiltzaileek edozein gairi buruzko galderak egin ditzakete eta beste erabiltzaileek eginiko galderei erantzun.

Oraindik galdetu.com ezagutzen ez baduzu, ez ezazu denborarik galdu eta lehen bait lehen galderak eta erantzunak ematen has zaitez. Animo!

Atalak: Berri berriak | 2007 Iraila 24 | Iruzkinak (0)

Zure bloga borobildu ezazu!

Gaurtik aurrera Mundua.com-en bloga duzuen guztiok zuen bloga aberasteko aukera paregabea duzue, izan ere borobilera migratzeko doako zerbitzua eskaintzen dizuegu.

Eta honek zer esan nahi du? Zure Mundua.com-eko bloga zure borobilako ostatatze kontuan istalatuko dizugun WordPress batera migratuko dugula, WordPress bertsio osoak ezkaintzen dituen abantaila guztiak izango dituzularik eta hori gutxi balitz, zure blogaren helbidea zuk aukeraturiko domeinu izenarengatik (adibidez: www.zuredomeinia.com ) aldatu ahal izango duzu.

Orokorrean, zure bloga borobilera migratzeak ondorengo abantailak eskaintzen dizkizu:

  • WordPress bertsio osoa erabiltzeko aukera: itxura berriak istalatu, plugin berriak istalatu, konfigurazio aukera handiagoak, funtzionalitate berriak, etab.
  • Zure blogaren helbidea zuk aukeraturiko domeinu izena izango da.
  • Zure domeinuaren menpkeo eposta kontuak sortu ahal izango dituzu.

Zure bloga borobildu nahi baduzu borobilarekin kontaktuan jar zaitez info [a bildua] borobila.com helbidera idatziz.

Atalak: Berri berriak | 2007 Iraila 9 | Iruzkinak (0)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5