Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.

ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Abuztuko geldiunearen ostean, 60 bat lagunek egin dute elkarretaratzea, arratsaldeko 8etan, Algortako Telletxe plazan, euren herrikide eta preso gaixo Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko. Gaurtik aurrera, toki eta ordu berean egingo dute kontzentrazioa ostiralero. Figueroa gaixotasun larria eta sendaezina du: epilepsia. Horren ondorioz krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta haluzinazioak ere izaten ditu. Krisialdiak maizago izaten ditu eta gero eta gogorragoak, gainera. Anjel kalera! herri ekimenak, bien bitartean, presoa aske uzteko eskatzeko ekitaldi ugari egin ditu. Apirilaren 18an, Figueroa eta beste preso gaixoak askatzeko aldarrikapenari eutsi egin zioten 400 lagunek baino gehiagok, Algortan egindako manifestazioa eta ekitaldiaren bitartez. Sei egun beranduago, berriz, gure herrikidearen osasun egoeraren gaineko hitzaldia egin genuen. Ondorengo asteetan, herritarrek emandako 3.582 sinadura zuzendu genizkien Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariari, Juan Antonio Perez Langraizko kartzeleko zuzendariari eta Imanol Landa Getxoko alkateari.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Oier gu zirikatzen
aritu ta gero
gu geldi geratzerik
ez inork espero
-aMa1aLeN-

Txiki sentitu naiz gaur,
oso txiki.
Handitasunak bere hatzaparretan preso harturik,
handitasunean ezkutatzen saiatu arren,
zulo beltzek bezala irentsi nau,
txiki sentiaraziz,
oso txiki.
Zorabiatu naiz kasik nire txikitasunean,
mila bira eman ostean neure nia topatu ezinik aurkitu bainaiz,
erraldoien
mundu
erraldoiak
jan egin nau.
Noraezean,
geltoki bako,
oin azpian itsatsirik eramandako hondar alea bezala,
kotxeko leihoan limurtzen den euri tantaren moduan,
nago,
nago oraindik existitzen banaiz.

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Alí en el país de las maravillas
Idazlea: Alberto Vazquez Figueroa
Argitaletxea: RBA
Hiria: Barcelona
Urtea:2003
Orrialde Kopurua: 267
ISBN: 84-473-3535-6
2-LABURPENA:
Alí Baharrek sekulako antza dauka Bin Ladenekin, beraz, amerikarrek, jendea lasaitzeko edo beldurra kentzeko, Ameriketara eraman nahi dute Afrikatik. Hegazkinean istripua izaten dute Las Vegasen gainean eta Alík ihes egiten du. Bertan abentura dibertigarriak bizitzen ditu.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Abentura eta Umorea
5-PERTSONAIAK:
Alí
6-HONELA HASTEN DA:
Nada en cuanto alcanzaba la vista. Arena y Piedras.
7-KRITIKA:
Liburo oso polita iruditu zait oso entretenigarria eta irrakuterraza delako. Abenturak oso dibertigarriak dira eta irudimen handia erabili da asmatzeko. Irakurtzea asko gustatzen ez zaion jendeari eta abentura bakarrik irakurtzen dutenei gomendatzen diet liburua, batez ere zaletasuna lortzeko. Noski, irakurtzea gustatzen zaionari ere gomendatzen diot¡¡¡¡
8-BOTOA:
*** Oso Ona
Egilea: Luka Remiro 2007/08
Aurten ere, txupinazoa, kanpai errepika, buruhandi eta trikitixak "zurrakapotez" busti... Naturaren Hotsak entzun... eta zikiro afaria izango dugu jaiak elkarrekin eta giro ezin hobean hasteko!

Una vez soñé que era una mariposa, y ahora ya no sé si soy Zhuangzi que soñó que era una mariposa, o si soy una mariposa que sueña que soy Zhuangzi.
Ongi etorri, berriro ere, Udarregienera!
Gure eskuetatik at gertatu diren arazoak direla eta azken egunotan ikastolako web-orririk gabe gaude, astelehena geroztik Ikastolen Elkarteko ikasweb arduradunarekin hitz egin eta gero arazoa lehenbailehen konponduko zuten agindua jaso genuela. Baina, astea aurrera doa eta ederki asmatuko zenuten legez “ahoa bete hortz” jarraitzen dugu arazoa ez dela konpontzen ikusita.
Hau dela eta, web orriaren funtzionamenduaren eten honengatik barkamena eskatzea besterik ez zaigu geratzen lehenbailehen berriro martxan jarriko duten itxaropena azalduz. Eta gure haserrea ere bai.
Web orrian egokitzen ditugun loturak eskura izan ditzazuen hona hemen horietako batzuk:
GAPPS Irakasleon posta elektronikoa-> http://partnerpage.google.com/udarregi.com
Ikasleen IHINTZA aldizkari digitala -> http://ihintza.ikazeta.com/
Ondo izan!
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5