Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Branka ikasleak

Bloga: Armerixa | Data: 2014/01/16 14:25


Euskaren ezagutza maila ezberdinak ikusten dira ikasleen artean, %68ak ondo edo oso ondo ezagutzen badu ere, kezkagarria da %17ak gutxi edo ezer ez ulertzea. Hala ere, kontutan izan behar dugu hainbat ikasle etorkin ditugula, eta salbuespen pozgarriak badauden arren sarritan euskara maila ez da egokia.

Armeriako ikasleen %70-aren ama hizkuntza erdAra izan arren,  gehienak euskara maila ona (%42) edo oso ona (%26) du. Horrek esan nahi du ikasle gehienak euskaldun berriak ditugula, eta  LH, DBH eta Batxilergoetako ikastetxeek zein ikasleek beraiek lan ona egin dutela euskara irakasten zein ikasten.

Gurasoen ezagutza maila

Bloga: Armerixa | Data: 2014/01/16 14:22



Brankatik atera daitekeen beste datu positibo bat da guraso euskaldunen kopurua %25etik %41era igotzea  azken 8 urtetan. Aldiz Eibarko biztanleria osoa hartzen badugu kontutan portzentaje hori %50 inguruan mantendu da. Hala ere, oraindik guraso euskaldunen kopurua Eibarko batazbestekoa baino txikiagoa da eta horrek sortzen digun kezka da Ikastetxeak kanporatzen duen itxura ez ote den oso euskalduna.

Eredu linguistikoen bilakaera

Bloga: Armerixa | Data: 2014/01/16 14:13



Armeria Eskola hiru eredu linguistiko nagusi ditugu: euskarazkoa, gatelerazkoa eta mistoa. Talde mistoetan modulu guztiak gazteleraz ematen dira eta modulu erdiak, gutxi gora-bera, bikoiztu egiten dira euskaraz ere eman ahal izateko.

Grafikoan ikus daiteke euskarazko taldea kopurua gehitu egin dela. 2006an bat bera ere ez izatetik 4 talde izatera 2010ean eta  2014an 6 talde. Mistoak berriz, aldatzen joan dira, gaztelerazko talde batzuk  misto bihurtu zirelako eta misto batzuk euskarazko.

BRANKA DIAGNOSI TRESNA

Bloga: Armerixa | Data: 2014/01/16 13:58



Branka euskararen ezagutza, presentzia eta erabilera neurtzeko tresna bat da. Armeria Eskolan 2006. urtean egin genuen lehendabizikoz Branka-diagnosia eta ondoren, lau urtetik behin errepikatu dugu. Beraz, hiru emaitza ditugu: 2006koa, 2010erako eta 2014koa. Azterketa hiru eremutan egiten da: eremu instituzionala, Eskolako kideak eta Gelaz kanpoko jarduerak.

Eremu instituzionalean Kontseilu Eskolarreko eta Zuzendaritzako kideen euskara maila, Ikastetxeak beste erakundeekin komunikatzeko erabiltzen duen hizkuntza eta Ikastetxeko dokumentu nagusiak zein hizkuntzetan dauden aztertzen da. Grafikoan ikus daiteke eremu honetan igoera nabarmena izan genuela 2006. urtetik 2010era, baina ez oso handia azken lau urteetan.

"Eskolako kideak" eremuan, ikasleen, irakasle zein bestelako langileen eta gurasoen ezagutza-maila eta erabilera aztertzen dira. Eremu honetan igoera handia egon dela erakusten dugu grafikoak. Horrela, 2006 eta 2010 bitartean %36tik %40 igo zen, eta azken lau urteetan %49ra.

Azkenik, "Gelaz kanpoko jarduerak" eremuan ere igoera sumatzen da, nahiz eta balio txikietan jarraitu.

Branka. Zuzendaritza

Bloga: Armerixa | Data: 2014/01/16 12:56



Zuzendaritzako kideen artean euskararen ezagutza maila hobetu egin dela ikus daiteke grafikoan, dagoeneko inork ez daukala "zero" maila eta  %87,5ak euskara maila ona edo oso ona du.

Erabilerari dagokionez ez da horrelako hobekuntzarik ikusten. 2006tik 2010era igoera nabarmena izan bazen ere, azken lau urteetan igoera hori moteldu egin da.

Kukuarri 377 m.

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2013/04/27 13:06



2012ko urtarrilaren 15a igandea.
Haizearekin batera.
Behin ere igo gabe nuen mendia.
Orioko hondartzetik gora ordubetean igo genuen.

Buelta beste aldetik, Autobide A8 aldera azpitik pasa eta S. Martin baselizatik igaro

gero Orioko kiosko plazan pintxo pare bat hartu eta etxera buelta.

Hementxe mapa.

Erramutz 386 m Artola 450 m Tximistarri 425 m

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2013/04/27 13:05

2012ko urtarrilaren 16a astelehena.
Bazkaldu eta gero 16:10 zirenean hasi Olabidetik gora. Lehenik Erramutz (386 m.) igo, gero Paradorera eta hemendik errepidez, lehen Artolako mendixka igo (450 m,) eta gero Tximistarri (425 m.).

 Bi ordu behar izan nituen, bere eslakada gunea ikusi eta gabez buelta etxera, bide berdinetik eta bakarrik.



Mapa hementxe

Artzain 472 m.

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2013/04/27 13:05



2012ko otsailaren 18a larunbata.

Paradoretik behera egin eta Jaizkibelgo ibilbide integralaren erdiko zati egin ostean (Gaztarrotz,Erentzin, Lerueta)

Gora igo eta Carlos Alejos eta Ignacio Garmendiarekin batera Artzain mendia igo genuen arratsaldeko 13:30 zirenean



Hemen egindako txangoaren mapa

Arburuako harria 460 m. eta Belitz 486 m.

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2013/04/27 13:04



2012ko martxoaren 10a larunbata

Estebenea baserritik,  Olaberriako auzoan (Irun)
goizeko 9:30tan hasi eta itzulia 12:50 bukatu leku berean.



Lehen Arburuako harria igo eta gero Belitz mendia 486 m..

Erlaitz mendi taldeak ateratako 2012ko egutegitik (abendua).



Egieder 327m Leungo harkaitzak 398m Beltzaitz 433m

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2013/04/27 13:04

2012ko martxoaren 17a larunbata

Irungo Urunea baserritik (Olaberria auzoan). Goizeko 10etan hasi eta 13:30 bukatu.

Lehenik Egieder igo eta inguruko 7 harrespilak ikusi, gero Leungo harkaitzak igo (hemen nire seme alabak, eta baita iloba eskalatzen ikusi izan ditut). Gero Beltzaitz mendia igo 422m. erpin geodesiko probintziala duena.

Hemendik Pikoketara joan eta han gerra zibilean fusilatu zituzten oroitarria ikusi,

 eta Amezti mendia igo 472 m. gero Epeleko errekatik Urunea baserrira jaitsi 





Hemen egindakoaren mapa

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios