Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Sartu hemen zure blog-helbidea, eta zeure izen-deiturak ETA IRAKURTZEN ARI ZAREN LIBURUAREN IZENBURUA ETA EGILEA ‘iruzkinak’ estekan, hemen behean.
Oraingoan "El rey del reciclaje" deritzon saioari buruz idazteko asmoa nuen, baina hurrengo baterako utzi beharko dut, lehengo egunean (2008/10/23an) Berrian irakurle baten gutuna agertu baita, Burpen kritika eginez.
![]()
Irakurle horri ez zaio ondo iruditu Burp. Frikiz beteta dagoela dio. Nik ez dut ondo ulertzen zer den frikia izatea. Arraro jantzita ibiltzea? Jendearekin harreman normalik ez izatea? Den-denak begira eduki nahi izatea? Frikia izatea hori bada, Benedikto XVI.a aita santua munduko frikirik frikiena da.
Nik Burpen besterik ikusi dut. Gauzak egiten dituen jendea. Gauzak eginez ondo pasatzen duen jendea. Nik lau bider ikusi dut programa, eta oso ondo pasatu dut haiei begira. Eta euskaraz egiten dute, gainera. Euskaraz egin nahi dute. Niretzat gozamena are handiagoa da.
Hitz bitan esanda: ez dira frikiak, burperrak dira.
ETB3-ri esker euskara gehiago entzungo nuela-eta nengoen, eta tamalez ez da hala izan guztiz-guztiz. Oteitzari buruzko dokumentalak iruzur egin digu. Egongo da aurrerago kritika latzagoak idazteko denbora, gauzek hola jarraitzen badute.
![]()
Orain gauza pozgarri bat azpimarratu nahi dut: Burp. Begiak eta belarriak programa horretara oratuta geratu zitzaizkidan. Telebistan ez dut antzekorik ikusi orain arte. Eta gainera euskaldunoi hiru hitz oparitu dizkigu lehen emanaldian: 'burperra', 'burpatu' eta 'burp on'. Gehiago ezin da eskatu!!!!!
Frederick W.Taylorek industria lanaren antolamenduan iraultza egin zian XIX.mende bukaeran. Ordura arte langile edo artisauek beren produktuen gaineko kontrol eta jakintza osoa ziaten. Langile gutxi batzuk zituan kotxe bat oso osorik egiteko kapazak, eta horregatik, beren jakituriagatik, zituan hain beharrezkoak fabriketako jabeentzat.
Esan bezela, Taylorrek iraultza egin zian. Lanaren banaketan iraultza, gero Henry Ford kotxe saltzaileak kate-produkzioarekin segida emango zioana.
![]()
Nik behintzat, iraultzak langileen onerako izaten ditukela uste nian. Marxek hala zioela iruditzen zaidak. Hau ordea ez. Taylorrek lana zatikatu zian; langile batek motorra, besteak gurpilak, besteak bolantea eta horrela kotxea osatu arte. Modu honetan kotxea azkarrago egiten ziaten, eta fabrikaren jabeak diru gehiago jasotzen zian.
Eta langileek jada ez ziaten kotxearen gaineko jakinduria eta kontrol osoa. Superbisoreak zizkiaten atzetik denboraren kontrola eramateko eta produktibitatea ez jeisteko. Langile bakoitzak bere jakintza espezializatua zian, baina orain ez zituan hain ordezkaezinak patroiarentzat. Bolante bat azkarren eta soldata txikienarekin egiten zianak edukiko zian lana.
Gaur gora eta behera ibili naitek. Atzo ere bai. Eta aurreko astean. Eta eskerrak asteburuetan lanik egiten ez diteken. Langile espezializatu eta ezjakinak izan dituk denaren errudun. Lana zatitu zietek hauei ere, eraginkortasuna eta efikaziaren izenean. Eta niri Frederick Taylor etorri zaidak burura. Eta Henry Ford. Eta beraien amak gogora etorri zaizkidak.
![]()
Hala zioan Max Weber soziologoak; “antolakuntza azkarrena, zehatzena eta argiena da burokrazia”. Akaso arrazoi zian, eta soluzioa funtzionario gehiago kontratatzea duk, beste funtzionarioen atzetik superbisore bezela ibiltzeko. Eta superbisoreak kontrolatzeko superbisore gehiago. Ez zekiat. Niretzat behintzat ez duk izan oso egun produktibo eta eraginkorra. Ez gaur, ez atzo eta ezta aurreko astean ere.
Paranoiko jarri ote naiz? Edozein kasutan, nire bizitza Google-ren disko gogorretan gordeta ez edukitzea erabaki dut. Esan beharra dago, telefono zerbitzu bat izango balute, idazkari lanak egin ahalko lituzketela: "Google? Bai, Inko naiz. Aizu, lehengoan mail batean telefono zenbaki bat bidali zidaten, ematerik bai? Picasawebs-en igo dudan azken argazkian nire ondoan dagoen parrandero horren telefonoa da bai. LOPD? Ez ez, ez du axola, nire posta da edozein kasutan. Pasahitza? izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo. Bale! Mila esker!". Ostia! Zerbitzu bikaina litzateke!! jeje.
Beno, hori, nire gauzak euskal komunitatetik hurbil dauden web-etara migratzen ari naiz. Ziur nago ordea, damutu egingo naizela. "Euskal" hitza daraman edozer gauzak marketing balio gehitua dauka hemen, baina azkenean zerbitzu txarrena izan ohi da... hori entzun dut behintzat tabernan. Argazkientzat dena den, zalantza daukat... Argazkiak.org motz geratzen dela iruditzen zait, eta nirudia.com argazki blog bat da, ez zehatz mehatz picasa bezalako zerbait.
Beno, horixe, istripuz hemen erortzen bazarete, jakin inkoia.blogspot.com orritik migrazioa egin berri dudala. Horrexegatik hainbeste bidalketa bat batean. Eta ez, ez dut askorik idazten, ezta intentziorik ere.
Beno, nik esandakoak agian ez du inor konbentzituko, baina artista ezagun batek esandakoak bai...
Hau da hau pertsonaia! Hona hemen hasiera eta amaierako kantuak. Nolabait inspiratu egiten nau Harlock-ek..."...eta luuuuuur urdiiiiiin txiiiiikiaaAAA neeeuREEeeeEEE SORTERRIAA!!..."
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>