Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Selma Ancira, Tolstóiren itzultzailea.
p054_kul_2_2.pdf
Gaur aste bi, Mugalarin argitaratua.
Pic.: Juan Serrahima'tar, Núria.
2008/2009 DENBORALDIA
2007/2008 DENBORALDIA
10 - RAKU
6 - IBAI
6 - BELOKI
2 - GARATE
2 - XORT!
1 - CAMPOLO
1 - KOATX
1 - DENIS
1 - AZPIAZU
Kaixo denoi!!!!
Hemen gera berriz ere plaierotako denboraldi berri oni ekiteko.
ARG taldeak aldaketa batzuk izan ditu, jokalari batzut futboletik erretiratzea erabaki dute, eta horien bajei aurre egiteko, taldeak odol gaztea fitxatzea erabai du.
Laister izango duzue aldaketa guztien berri.
Baina argi izan zazuela ARGk bere oinarrie eusten diela!!!!
Aupa ARG!!!!
Aste polita izan dugu ikasle berriekin. Berri berriak datoz, ezin susmatzn duten ikasteko era berri batera. Bildurrez dabiltza, baina gogoekin datoz. Nahasketa ederra. Ikasgela ez dugu atonduta oraindik baina. Lehengo aurkezpenean erabiliko ditugun aulkietaz hitzegin nien astelehenean. Hogei urte dute eta orduko Peñaskaleko lehengoetako ikasleek egin zituzten. Haun bai ederra!. Harro sentitu behar zirela esan nien. Harro nago ni ere. Denbora luzea pasatu da eta hona nator ostera ere aulki berberetara. Orduan ez ginen 'Peñaskal Fundazioa' 'Taller Escuela El Peñascal Lantegi Eskola' baizik. Hazi eta haunditu egin gara, baina hortxe jaraitzen dute aulkiek. Ea nondik gatozen ez ahazteko balio duten edo.
Jangelan ikasleak laguntzen dituen andrearen senarra ikusi dut ostiralean. Juanjo du izena eta garai haietako ikaslea izan zen, aulkien egile bat. Ikasle gogorra zebilen baina orain lagun handia eta hurbila. Harrobietako kamioi baten gidaria da, laranja kolorekoa. Hurrengo egun baterako gelditu gara ikasleei kamioia erakusteko eta hitz gutxi batzu esateko. Modeloak behar dituzte mutilek eta gizon hau dugu oso modelo ona izango da, orain hogei urte egiten hasi zen modeloa.

Astearen amaieran ikasi ditugun gauzen zerrenda idatzi dugu harbelan. Zuriak dira orain harbelak eta errotuladore beltzez bete dute ikasleek. Pozik egon dira aste hontan ikusi eta ikasi berri izan dituzten gauza guztiekin. Hogei eta zortzi gauza azpimarratu dute. Ez da gutxi. Ikasteko gogoak, bizitzeko indarra eta aurrera jarraitzeko sutsuak.
Aitaren apusturako zaletasunak eraman ninduen umetatik Galarretara. Baina ohartu nintzen ez nintzela hara joaten ziren gainerakoak bezalakoa. Eta gauetan Galarretako gizonkoteen puru luzangekin egiten nuen amets. Urteetan ibili nintzen hala baina hura ez zela nire tokia erabaki nuen egun batez.
Ez dakit nola aipatu... diote guztiok gizon bat eta emakume bat ditugula barnean, baina nire emakumeak bazuen besteenak baino izaera sendoagoa edo, eta lagunek segituan klasifikatu ninduten: antzerkiren batean emakumerik behar bazen, ni izaten nintzen lehen kandidatua.
Gaztaroko neuronen eromenak exigenteago bihurtu ninduen. Puruekin konforme ez eta zerbait sendoago, mardulago eta beroagoaren bila abiatu nintzen Donostiako zentro aldean dagoen "Txirula" tabernara. Bidean ohartu nintzen erronboak ederrago direla beste espaloian.
Nagusiarekin ongi moldatu nintzen hasieratik. Gau ero baten ostean nire zerbitzari postua eskuratu nuen.
Urte asko igaro ditut hala baina azken aldian, urteen joanaren nostalgiagatik edo ez dakit zergatik, umetan ikusten nituen Montekrixto haiekin amets egiten hasi naiz. Eta erantzuna bilatu nahian etorri naiz Galarretako Kruzera.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Ez gera kapitalekuak, ez gera asfalto ta ormigoi artian haziyak. Mendin ere ez ginan jaio. Kapitalian "kaxero" ta mendin "pijo". Gu beti tartian, Galarreta bezela. Jai Alai ra juatian, remonte zale beren ustez "puruek" puru ke artian itotzen gaituzte. Ta Young Playra sartzen ez digute uzten. Nahi re ez.
Horregatikan jarri degu gure barrikada Galarretako Kruzian.
Tomax "Kojua" ta Errotaxarreko Permiñ
Ostegunean plazara joan nintzen lagunekin piska bat egoten. Javiren urteak ziren eta opari bat eraman nion, Stirling motor txiki bat
, berezia, errota gabeko motorra. Eta Mikeli, nola ez, euren 5 urteetako semea, beste oparitxo bat, Karate Kid-eko panpin bat. Olgetan hasi zen berehala, karatekeriak egiten. Alaia da Mikel, eta lotuezina, beti zerbait egiten. Bizikleta eraman zuen plazara, gustokoa du oso. Beste lagun baten seme eta alaba heldu ziren piska bat geroago, Lucia eta Pablo. Biak dira Mikelen lagunak, baina Pablo lagun minagoa, mutila da eta. 6 urte du Pablok. Urte bat zeukanean aldendu ziren gurasoak, goizegi, eta urte txarrak pasatu ditu gizajoak. Mikel baino nagusiago izan arren ez zekien bizikletan ibiltzen ostegun horretararte, erroberatxoekin bakarrik aritzen zen. Ezin esan nolakoa zuen aurpegia guregana urbildu zenean esaka 'Mikel, Mikel, erroberatxo gabe ikasi dut ibiltzen bizikletan!'. Mikelen bizikleta hartuta une horretantxe ikasi zuen. Mikel beraren atzean hasi zen korrika, maisua balitz bezala. Nahiz eta astiro ibili, nahiz eta berandu ibili azkenean gauza onak heltzen dira beti. Horretara heldu jakin behar da, ibili eta saitu ezkero.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>