Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Kirmen Uribe. B-NY-B. Elkar.
Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.
Atzo (2008.11.13) albiste harrigarria eman zuten gaueko Teleberrian. ONG batzuek jardunaldi bat egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian, hedabideek Darfurreko gatazka ahaztuta daukatela salatzeko.
![]()
Teleberrikoentzat zein izan berria? Jardunaldia bera, eta hedabideak. Alegia, mezularia eta berriemailea bihurtu zituzten albistearen mezu. Eta Darfurren gainean hitz erdirik ez. Jakin barik geratu nintzen, beraz, Darfur non dagoen eta zer gertatzen den. ETBri dagokionez, behintzat, Euskaldunako jardunaldia alferreko ahalegina izan zen. ETBren ikusleok ez dakigu Darfurrez gaur, atzo baino gehiago.

Oroitzapenak saltzen ditut kale ertzeko dendan.
Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio orriak.

Futbol Selekzioaren gora behera honen erdian, Paul Dutournier zenaren esanak datozkit gogora. Sarako alkate zaharra izenaz ere ezaguna zen Paul, eta dokumentaltxo bat ere egin genuen haren bizitzaren ingurukoa: pare bat aldiz nazien konzentrazioguneetatik ihes egina, bon vivant ospetsua, Donostian urrezko danborra ere eman ziotena, Churchilekin baxoerdiak hartzen zituen Europa mugazgainekoa euskaldunok aspaldi asmatu genuela erakutsi bitartean, kontrabandisten errege, gerrako heroi dominaz josia —Legion d'Honneur eta bestelakoak—, pottoken eta Agirreren ikurrinaren salbatzaile, iparretik hegora edo hegotik iparrera iheslarien babesle, errebote joko eta xanpain finenaren zale, mila eta bat gauzari egiten zion hark dale...
Berak neuri esana (eta grabatuta dago ETBko artxiboetan): "Euskadi izan ez balitz, zenbat gauza salbatuko litz!". Eta gero hasten zitzaizun esaten Euskal Herria izan dela beti euskaldunen aberria, eta Euskadi esatea Bizkaia esatearen antzeko zerbait izan dela Iparraldeko askorentzat, baita Nafar askorentzat ere. "Zugarramurdikoak, Sarakoak... beti izan gira Euskal Herrikoak, ez Euskadikoak"... Asko zatitu duen izena dela Euskadi hori, eta halaxe esana ziola behin eta berriz Jose Antonio Agirre lehendakariari eta edonori. "Kalte handia egin digu euskaldunoi Euskadik", gaineratzen zizun gero, Xaho eta Abbadiaren bideari eutsi nahirik.
Beraz, Miren: Tradizioa? Zein tradizio? Noren tradizioa? Tradizioa izan al daiteke hain berri? Eta hala balitz, ez ote hobeto okerra behingoz zuzendurik?
Gogoan dut, halaber, Patxi Noblia enpresaburu hendaiarrari Euskal Departamentuaren inguruan galdegin ziotela behin telebista frantziar bateko albistegian, eta, gutxi gora behera, honela erantzun zuen: "Hara, mundu guztian ibiltzen naiz ni, eta galdetzen didatenean gure enpresa non dagoen, zer erantzun behar diet? Akitanian dagoela? 64garren departamentuan? Pirinio Atlantikoetan...? Hara, Euskal Herrian dagoela esaten diet eta kitto. Berehala ulertzen didate!"
Irakasleek diotenez idazten idatziz ikasten da, arrazoia dutela uste dut nik.
Blog honen bidez modu egoki batean idazten ikasiko dugula uste dut, agian ez dugu hori egingo eta egia ere bada ez dakidala nola egingo dugun, baina, nire ustez, idazmena lantzeko modu berri eta desberdin bat denez arrakasta edukiko du gure artean. Idatzi beharko dugu, bai, baina gauza berria denez ez zaigu hain astuna egingo.
Ez dakidanez nola landu ahal dugun gai hau modu ez astun batean Koldo, zure esku uzten dut irudimena =).
Iraide
Argazkiak sartzen ikasten.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5