Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.

Hor hago Kevin? liburuan sartu eta liburutik atera diren zenbait kantu
Aurrerapausoak ematen ari gara, lanean buru belarri, zerdiok berria laster egon dadin sarean!
eutsi!

fire exit, originalmente cargada por miuenski.
Benetan tratu eskasa jasan dugu Mundua.com web-gunearen partetik, erorita egon da hilabete inguru zerbitzaria eta ez dugu ez abisurik, ez argibiderik ez ezer jaso gure postontzian. Blogari bezala haserrea etorri zaigu, esplikaziorik gabe, hainbeste denboran Zerdiok hilda ikustean...
Aldaketa etorriko da beraz irailean zerdiokera. Beste zerbitzari bat hartuko dugu, domeinu propioarekin, eta diseinua erabat ezberdina izango da.
Laster arte

All along the Watchtower
Arerioari aztarnarik uztea akats larria izan daiteke lurralde ezezagunean sartzen garenean. Orbela leun zapaltzen dugu pausuak hotsik sor ez dezan, eta ez dugu bidezidorrik hartzen badaezpada. Helburua argia da (etsaiak ezin digu ahulgunerik aurkitu), ez, ordea, estrategia. Isiltzea aukeratzen dute batzuek. Bada musukatzen ezkutatzen denik ere. Edo larrua jotzen. Gorputza gabeziak mozorrotzeko metodo gisa erabiltzea ez da berria, garrantzitsuena gabeziak mozorrotzea denean (eta ez oheratzea). Goizeko argiak salatzen gaituelako janzten gara azkar eta presaka. Eta lurralde ezezagunean barneratzen gara berriro, koitaduok, istant batez ederrak izan garela ohartzeke.
Txalo-hotsak entzun nituen. Maialenek eta amak atea ireki zidaten, eta “AUPA!” esan. Han zegoen agertokia. Aulki bakartia, gela jendez lepo. Ni nire 8 kg-ko gitarrarekin aurrera nindoan.
Milaka pentsamendu burua gurutzatzen. ("Pensamiento positivo", autoafirmazioa) “Dena ongi joango da”. “Ezer ez da ezinezkoa”. “Sinisten dut dena ongi joango dela”. “Konfidantza eduki beharra dago”. “Esforzatu naiz”. “Erakutsi dakizun hori”.
Bat-batean, ezkortasun uholde bat. Baino nire buruak, kontraerasoan : “Datorrena datorrela, aurrera jarraitu beharra dago”. “Hontan izango da, eta bestela hurrengoan”. “Egongo da jendea akatsak ateratzera etorri dena, baina gozatzera etorri direnak ere bai”.
Eta eseri egin nintzen. Afinatzen hasi nintzen (zortzi milagarren aldiz). Eskuin eta ezer eskuak bere lekuan. Hasteko garaia zen. Dardara ttiki bat. Zortzi obra luze aurrean, bihurgunez beteak, jotzeke. “Gai naiz”. “Ez dago akatsik, esperientziak baizik”. “Nire buruarengan sinisten dut”. “Ongi hasi eta bukatuko dut”.
Txaloak berriz ere. Konturatzerako, pasa zen. Batzuk gaizki eta besteak hobeto, Ume Gaiztuak-ek zioen bezala. Bizitza triste eta ederra, hitz batean.
Ikastola egunari buruzko zure iritzia jaso nahi dugu: zer iruditu zitzaizun, zer erantsiko zenioken, zer kendu, ideia berriak...
Queremos conocer tu opinión sobre la fiesta de la Ikastola: qué te pareció la organización, que añadirías, qué eliminarías, nuevas ideas...
Bakarrik sentitzen naiz azkenaldian. Azken kurtsoan.Azken urtean. Bakarrik.
Edo bakardadearekin.
Gaur, ez dut etsai gisa ikusten, jada bere konpainiara ohitu bainaiz. Askotan ez zait nire ondoan egoteko daukan jarrera hori gustatzen; beste askotan ordea, nik bilatzen dut bere presentzia.
Maitatua sentitzeaz desiorik handiena egin dut.Bakarrik ez sentitzea nire beldurrik handiena izan da betidanik. Baina gaur konturatu naiz, agian bakardadea nik dudala maite.
Gustora nago bere konpainiarekin.
Bihar auskalo.
Inspirazionea gutxien espero dezun tokitik etor daiteke. Eta ederra da parafraseatzea! Txorradak txorradak dira, dena den (azpikoaz ari gera).
Kexu dira agureak viagraren prezioagatik eta emazteek lenzeria sexia janzteari utzi diotelako, eta koltxoi zahar horren egoera tamalgarriaz zer esan? Kirrinkak erabiltzean bakarrik entzuten dira. Bizilagunaren semearen bibolina altuegi, bezperako janari kondar hotzak eta jubilatuen aulkiko elkarrizketak etxeko asperduraz (hitz egin beharra). Insersoko eskaintzak kaskarrak dira. Nire memoria elikatzen dut gurutzegramekin eta zein den polita. Nork nahi du pasodoblea dantzatu? Jada ez da pasodoblerik entzuten, txunta-txunta nazkagarri hori bakarrik. Eta kexu da jendea, Largo Caballero edo Karlos Maria Isidro hil zirenetik. Niri ere erori zait ilea. Soldaduskako argazkiak definitzen omen gintuen, baina jada ez gara ezagutu ere egiten. Obrak itxita daude, eta jada ez dakigu nor garen; horregatik ez dugu piperrik ikusten (kataratak).
Burni minerala ateratzen zen hemendik
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>