Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/T2iRw6K-s8E&hl=en"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/T2iRw6K-s8E&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" width="425" height="344"></embed></object>
Ez da txantxetako izenburua. Askok eta askok jakin gabe dute ZOMBIE bat etxean. Eguneko 24 orduak lanean pasatzen dituen esklabua. Okerrena da ez duela guretzako lan egiten, mota guztietako gaizkile eta mafientzako baizik. Irakurri zer diren ordenadore ZOMBIEak eta neurriak hartu zure ordenadorea horrelakoa izan ez dadin.
zabaldu |
del.icio.us | Bildu
Honako post honetan, klasean lantzen jardun garen WiFi segurtasuneko praktika bat deskribatuko dugu.
Gure ariketan, WEP enkriptazioa duen WiFi sare baten pasahitza nola lortu daiteken ikasten jardun gara.
Detaile eta pausoak jarraian dituzue:
1.-Sare txartela aukeratzea.
2.-WifiSlax erabilera.
3.-Sareak aurkitu eta trafikoa kapturatu.
4.-Trafikoa sortu.
5.-Wep pasahitza lortzea.
6.-Ondorioak.
zabaldu |
del.icio.us | Bildu
Testu prozesadoreetaz ari naiz. Danok ezagutzen dugu Microsoftek eskaintzen (saltzen) digun Word testu prozesadorea, eta gutxi batzuk ezagutzen dute ere OpenOfficeek, oraingoan bai, esakintzen digun Writer testu prozesadorea. Baino eskaintza ez da horretara mugatzen, ez orixe, on-line bertsioak ere hor ditugu ate joka, google docs kasu.
Horiekin nahikoa ez bazenu, hona hemen konparatiba zabal bat, ezagunenak eta ez hain ezagunak parekatzen dituena, nork daki agian zure testu prozesadore definitiboa aurkitzen dezu!.
Testu prozesadore aukera andana

zabaldu |
del.icio.us | Bildu
Telefonoz deitzen zaituzte, emilio mordoa jasotzen duzu, zure etxeko buzoia topetara dago, zenbat argi indar kontsumitzen duzun badakite eta etxean dituzun gailu elektronikoak ere bai... baino zeinek eman die informazio guzti hori? ... seguraskona zu zeu izan zara.
Zure datu pertsonalak zureak dira eta ez beste inorenak. Zure ardura da beraiek zaintzearena. Dena den, jakin dezazula legea zure alde dagoela. Zure eskubidea da zure datuen jarraipena egitea. Eta gustoko ez dezun enpresa batek baldin baditu derrigortuta dago beraien datu baseetatik ezabatzera. Hortarako noski lan apur bat egin behar dezu.
Irakurri artikulu hau

zabaldu |
del.icio.us | Bildu
kaixooooo
bueno ba gaur nere lehenengo argazkia jarriko det espero det ateatzea :D
gero imanol epeldekin dakat klasea espero det ordenagailuetara joatea!!
bueno ba ez dakit ze geio esan!! aiooooo nd ibiliiii
Kaixoo! Zmz? Bueno ba gaur kanta bat jarriko dut zeba denbora gabe nago azterketak eta lanak dialata. Eta bueno espero dut zuen gustokoa izatea.
LIBRE
Esnatu naiz libre, libre
leihoa zabal du libre
haizea sartu da libre
etxean haizea libre, paretak laztanduz nire gelaraino
haizea oheraino.
Ilea utzi dut libre
pausoak, eskuak libre
begiradak libre libre
muga gabe libre, libre zabalean nuen txori erraria
joan da betirako.
benga ba aguuur!!
Animo azterketekin, gutxi falta da!!!!
muakix!!(K)
Alba!
gordeleku huntan ezarri ditzazkezu argazki edota une gogoangarrien adierazpide zonbait..
denek balia ditzagun dantzaren inguruko momentu ahanztezinak!!
KABALKADA ezin pollitagoa ere pasa zauku 2007 urteko agorrilaren 19an. aro txarrak giro berezia gainditu badu ere, ikusle motibaturik etzen falta. bukaeran xokolet-esne beroa ez banatzea besterik ez daukute gaitzetsi.
hobe beraz, urte baten lanaren eta elkarrekilakotasunaren fruituak bere onena eman baitu!!! espero eta pentsatzen da oraingo gazteenek datorren kabalkada airez aire eginen dutela urte batzuen buruan... biba gazteria!!!
ikusi ta ikasi:
gure ikasleak ez dira oino hortan bainan egun batez... (nork daki?!!)
http://www.youtube.com/watch?v=UIHfa4SiDBI
Funtzionamendua:
klaseak ostiral aratsetan egiten dira, Atharriko gaztetxea gelaren gibeleko dantza gelan, batez ere 6 erakasle, hoien borondatez ari direnak baditugu eta dantzari aditu bat bere laguntza emankorra emaiten diguna :
-6:30tatik 7:30tarat, hiru talde, 7 urtetik 12 urte bitarte.
-7:30tatik 8:30tarat, bi talde, 12 urtetik 15-16 urterarte.
-azkenik, 9:00etatik goiti, 16 urtetik gorakoen dantza errepika egiten da.
Egitaraua:
Mozkor talde hunek, Lagun talde xoragarri hunek, astokerien egitea ikusgarri onuragarrien emaitea du helburu eta publikoaren harremana bereganatzeko denak izorratzerat igortzen ditu, edozein aukera onartzen du.
Batez ere "HAKA famatu masakratua" dantzatzen badu ere, Lapurdi eta Baxe-Nafarroko dantzak egiten baditu ere, emeki emeki beste dantzak ikasten ari dira, gustu guzien Patxaranez asetzeko.
Urtean zehar Ihauteriak, Gerezi besta, Xerriki eguna, Bestaberri, Jondoni Juane, bi patako zakurren kontrako eguna, Itsasuko bestak Eta kamelu feria ditu hitzordurik finkoenak herrian berean hutsegiten dituenak.
Horrezgain, azken urteetan, KaKanboko kermeza, eta beste zunbeit ateraldi ustel ere egin izan ditu, Eskual Herria bitan zatitzen duen mugaren bi ipurdi mazeletan gaindi.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>