Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Beno beno, Santiago-y-cierra-ejpaña!! Estatu espainolak ez du ezta itxura sasi-demokratikoa mantentzen. Gauza asko esango nuke honi buruz, espainol faxismoari buruz, gure herriko eskumaren, hots, EAJ-EAren hiprokisiari buruz, hedabideen gezurrei buruz, ezker abertzalearen miopia politikoari buruz, etabar etabar...
Pena ematen du EHren egoera. Nazka da azkenaldi honetan senti dezakedan bakarra. Nazkagarria, abertzaleen arteko desadoztasun ia-betikoa. Urkulluren esanetan, ezker abertzalea da ilegalizazioren errudun nagusia. Eta airean, zorigaiztoko oiartzun baten legez, benetan hunkigarria den esaldi hura, espainairen sistema politikoa laburtzen duena:
"Franco ha muerto. (Txaloak eta algarak). Pero no temais, que lo ha dejado todo ATADO Y BIEN ATADO"
Ongi etorri Mundua.com-era.
Ordenagailua gaizki eduki dut baina formateatu deyt eta etxetik aktualiza dezaket
TrueCrypt segurtasun softwarea kaleratu berri dute orain gutxi. Gainera orain artean ez bezala, software honek badu berezitasun bat, MAC ordenagiluetan erabilgarria dela, 10.4 eta 10.5 bertsioetarako. Tresna honi esker, disko osoak zifratzeko aukera izango dugu. Disko honetan sartzen dugun guztia, automatikoki zifraturik geratuko da. Zifraketarako gainera algoritmo ugari erabiltzeko aukera ematen du, AES, Serpent, twofish eta honetaz gain horien arteko bateraketa ezberdinak erabiltzeko aukera aurkeztun du.
Disko oso bat zifratzeaz gain, "volumen" ezberdinak sortu daitezke diskoan Mega batetik hasi eta nahi dugun Giga artekoa. Honek disko bat bezala funtziona dezake eta gainera aukera utziko digu bolumen horiek fitxategi normal batzu baliran bezala gordetzeko, inork ez dezan jakin zer den benetan fitxategi hori.
Honela, hau erabiltzeak norberaren pribatutasunean eta segurtasunean ugari aporta dezake, honela bada erabili!!!! Informazioak sekulako garrantzia duelako.
Ilha Grandetik (RIO) Iguazurako bidaian, hiru autobusetatik pasa naiz: RIO-SaoPaulo-Curitiba-Iguazu. SiudaBieja (Irizar), MarcoPolo eta beste bat ... Autobusean 23 bat ordu eta guztira 30 bat ordu !!!
Hiru autobusetatik onena, inungo duda barik, eta zentzu denetan ... Gure Herri Zaharra !!! (IRIZAR) gero MarcoPolo eta azkenik bestioi !!!
Nahiz eta euskaldunok munduaren zilbor-hestea garela pentsatzearekin askotan estropozu egin, egia esan, badaukagu gure nortasunarekin harro egoteko iragana (baita lotsatzeko zenbait puntu beltz ere) eta orainaldi bat ere badaukagu ... ze etorkizun datorkio gure nortasunari?
Autobusean egon naizen 4. dimentsioa, amets eta errealitateren arteko linboan eman dut, fantasiazko errealitatea entsaiatuaz. POLITA DA AMETS EGITEA ... ETA DOHAINIK DA GAINERA !!!
Lehenengo eta behin, gazteek, ikasketak bukatzerakoan, Elkanoren espirituari jarraiki, munduak eguzkiari bira ematen dion ein berean, munduari bira egitea, derrigorrezko saldaduzka bat izan beharko litzateke. Txapela buruan eta ibili munduan ... urtebetez! Munduko zilborhestea ez garela ikusteko !!! Garela ikusteko soilik !!!
Mundutik ikasi eta munduari erakutsi! Mundu osoan zabalik eongo litzatezken Euskal Hostel-etxetatik ziher! Gazteek dirua behar ahala, bertan lan egiteko aukera lukete, eta beste jatorriko pertsonekin hartu-emun aberatsgarri bat edukitzeko aukera bikain bat !!!
Mundutik bueltan, udaberriko azken egosiarekin, lan munduan hasteko etapa berriari ekiteko irrikitan legoke jendea bizitako bidaiaz jada asebeteta!
HOSTELAK: Edukiko luke munduari zer erakutsi bertako pintxo, sagardo etb. luzez ... gure nortasunez !!! Eta bertara datozenetatik zer ikasi !!!
Lan Munduan bueltan ...
Bueno ... jada ... Mondragon Unibertsitatien ikasitteko gaztie, lan munduen buru-belarri hasteko irrikitten dau. Proiektu eder bateko parte da gainera !!! Garaiako polo teknologikuen kokaturiko proiektu eder baten !!! HerriBerri Zelaiko Kooperatiba !!! Munduei beste buelta bat emuteko proiektu ederra !!! MU, Irizar eta Cegasa munduaren lehen bira oroitarazteko proiektu kooperatibo ederra sortu dute !!! Cegasak energia berriztagarrien alorrean daraman ibilbide erakusgarriari jarraiki, eta Irizarrek proiektuan erakutsi duen interesarekin, Mundua guztiaz aldatuko duen transporte eko-bio-energetiko baten azken pausotan ari dira. Mundu mailako oihartzuna du proiektuak, eta munduaren lehen bira oroitarazteko modu ezinhobie da ... 2022 ... ondio denporaz gaz !!!
Finantziazinhue ... pagau daixela dipoutazinhuek edo AHTien alperrik galduko douen dirue hobeto erabili deigun !!!
Jaungoikue eta lege zaharra jada iraganeko fosil bihurtu da, gizakixe eta lege barrixe adosteko momentua iritsi zaigu eta Munduei beste buelta bat emuteko unea !!!
20022ko Ekainaren 6an atsaldeko 6etan !!!
Mundue aldatu deigun ... beste buelta bat emun deiogun ...
iraganekO infeRnutik EtorKizuneko edenerANtz
amestutakO iRAgana etorkIzuNeAn BIZIZ
METAMORFOSI URDINEAN !!!
Gora Juan de Zubileta ta Otxandixoko konfitteruen orinhall zarra !!!
... GORA EUSKADI ASTAKALKUTA ... O MAS !!!
XI
All for frIΦkIs for all
Miguel Soroa hil da gaur Tolosan.82 urte zituen. Pilota ezaguna izan zen. Eskuz banakako bi final jokatu zituen. Haietako bat irabazi egin zuen: 1954an, Eibarren.Bestea galdu zuen 22-15 gelditu zen.Gero txapelketa ez importanteak irabazi ditu eta diru asko irabazi zuen.50 urtekin erretiratu zen.Lagun asko zituen eta jende asko gogoratuko du.Bihar izango da funerala Tolosan, eta jende ospetsua egongo da azken hitzak ematera. Julen saenz del castillo
Iban Mayoren (Igorre, Bizkaia; 1977) B laginaren kontranalisiak positibo eman duela jakinarazi du gaur LÊquipe Frantziako egunkariak. Lagina Chatenay Malabry (Frantzia) laborategian aztertzeko eskatu zuen Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak (UCI) duela aste batzuk, eta hantxe egin dute froga.
Lehen kontranalisia, aldiz, Ganteko (Belgika) laborategian egin zuten, abuztuaren 20an, Chatenay Malabrykoan oporretan zeudelako, eta han negatibo eman zuen. Urriaren 22an jakin zen emaitza publikoki, eta emaitza hura auzitan jarri zuen UCIk; "Ganteko laborategiak ez du kontranalisia negatiboa denik esan, ziurtasunez positiboa dela esateko zalantzak dituela baizik".
Mayok azkeneko Frantziako Tourreko bigarren atseden egunean eman zuen positibo, uztailaren 24an, EPO sustantziarekin (eritropoietina), baina uztailaren 30ean jakinarazi zuten berria, Tourra bukatuta. Saunier Duval bere taldeak lanik eta soldatarik gabe utzi zuen berria jakin bezain pronto, kontranalisiko emaitza jakin arte.
Emaitza azkenean baieztatzen bada, txirrindulariak bi urteko zigorra jasoko luke. 30 urte dituela kontuan hartuta, zail izango luke ziklista profesional bezala segitzea.
Berak hasieratik esan du ez zuela EPOa hartu, eta bere errugabetasuna aldarrikatu izan du. Tourra hasi aurretik egindako odol analisi batean ezohiko balioak eman zituen txirrindulariak, eta hori nahikoa izan zen UCIk hari zaintza berezia egiteko. "Gertutik zaintzen ari ginen txirrindularietako bat zen Mayo", esan zuen Pat McQuaid UCIko buruak, eta positiboa eman zuenean: "Harritzekoa da txirrindulari batzuek EPOaren moduko sustantziak erabiltzea, kontroletan erraz antzematen dela jakinda ere".
Iban Mayoren(Igorre, Bizkaia; 1977) B laginaren kontranalisiak positibo eman duela jakinarazi du gaur LÊquipe Frantziako egunkariak. Lagina Chatenay Malabry (Frantzia) laborategian aztertzeko eskatu zuen Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak (UCI) duela aste batzuk, eta hantxe egin dute froga.
ismael chasco

(n)EuNon !!!
... kondoiek eskure !!! Zetako?
Globo bat eitteko eta bestiek triunfau euen Txileno bati erregaletako !!!
Ilha Grande: 20 km2 inguru, 102 hondartza, barrualdea selba subtropikala !!! delaostiaparribaomas !!! Eeeearrrraaaaa !!!
- No se precisan trabajhadores ... "se precisan funzionharios" !!! (Kalietako kartelak)
- Poliziak Golf-eko karrotxotan doiez !!!
- Irlan ez dau kotxeik !!!
- Karnabaletako kontzertuek (erromerixak) doahn !!!
- Interneta hotelien dohan, via satelite (dohan baina motel !!!)
RIOko karnabaletan LAPA auzuen trago batzuk jo ostien, autobus geltokire fan nintzen, eta 5etako autobuse neuken hartute, baina lehiatilako tipuek autobusen datuek txarto emun ostien, autobusoi galdu nen, ta beste neska batekin 4 orduen egon gitzen hurrengo busan zai! Gero ez gitzen Ilha Grandera oien ferrireko ordureko iritsi eta Angra do Reis izeneko herri baten beste 4 ordu itxoinien barku baten fateko! Bueno ... azkenien RIOko karnabaletatik ihesi, lasaittasun apur baten bille, eta bertan be kristolako karnabal girue ... EnFins !!!
Lehenengo egunien Pico De Papagayo (982 m.) izeneko mendi batera fan nintzen ... gustora ... dana selba artien, errekak, urjauzixek, txori hotsak ... benetan pasiu ederra !!! Irla zati baten ikuspegi zoragarrixe gainetik !!!
Menditxik bajatu ostien siestatxue bota eta gabien ia ze anbiente euen ikusixaz portu aldetik pasiotxue! Ta derrepente jente guztixe txilixoka eta mahaixetatik jaiki eta korrika hasten die ... AIBA LA OSTIA HI !!! Bajatok zezen-suzkuoi, edo diabruren bat suaz edo ... bai zera ... kristolako batalla kanpala, mahai, silla, eta kristo guztixek hegaxien ... eta ostixak ... billurre emuteko modukuek !!! Hemengo jentie flipaute dau, ez da irlan ikusi doten burruka bakarra eta sopletiei emun ostien, pentsetan jat nahiko ohikue izeten dala holako jaranie !!! Beste burruka baten, mobidan ez euen tipio batek, lurrien euen beste bati kristolako ostikada "martziala" emun zutzon nere muturren aurrien !!! Hemen "Kick Boxin" (o algo asin...) eta holako gauzakin flipau eitten daue ta liskarzaliok be hor ibiltxen die euren pose eta txorradakin !!! EnFins …
Bueno … ta holako rollo txarrak ahazteko, hostalien bi txilenokin juntau nitzen, eta kandelan argitten, Txile aldekien ze ikusi leiken ibili gitzen komentetan … Kuadernuen, biajien ze ikusi bihe doten zehatz mehatz apuntau zuztien eta han ibili gitzen Vodka botellie hustu artien barriketa baten !!! Jatorrak tipuek !!! Chiloe ...
Hurrengo egunien bixamona kentzeko inguruko hondartza batera eskurzinue ein gen eta gabien herriko karnabaletara botelloie eitten fan gitzen Cachaçiekin (Vodka botellie txilenuena zan, eta ordie ordainddu biher, eta … ba hori …). Beste Txileno gazte jator batzukin ibili nintzen barriketan … der konfrikto vascor … hurrengo egunien eon bihe gitzela (poesia irakurten euien eta gero komentau, eta euretako batek Chen kuaderno berdie eukela eta flipau eitten euela eta … bla bla bla …). Ba bueno … ni agertu nintzen, baina beste gaztiok, poesia irakurten geratuko ziela pentsetan dot (oh atzoko masusta … o algo asin …) Irlara etorteko barkuen ezautu neuen tipo batzun Batukada AfroReagge kontzertue ikusi eta ohera !!! XinMax ...
Goixak, inguruko plaiak bisitetan eitten nitxuen, korrika saio batzuk eitteko aprobetxauaz. Egunetako bat, egun osoko eskurtzino bat eitteko hartu nen inguruko reserba natural batera fateko. Eurixe zan eta bainu jantzixaz bakarrik urten nen.
Lehenengo bizikletan ordu terdi bat baserri-bide xixtrin bateteik (500 metroko desnibela ... o mas ...), eta gero 5 bat ordu edo oinez (selbatik). Intentzinue zan, praia del abenturerora iritsi, eta handik barkuaz bueltau bizikletie itxitxe neuken lekure, eta handik berriro bizikletei hartu eta hostalera buelta.
Baine ... Plaia del abenturerora iristeko pare bat plaia geratzen jatenien ... kk !!! Oso hasitte euen erreka batekin ein neuen topo plaian!!! Ta ezin pasau !!! Argazki kamarie zapatilletan sartu eta zapatillak zaman eskeitte jarri eta errekie pasetan hasi nintzenien … hankie haretan sartu jaten belaunetaraino … KIETORRRRRRR !!!!!!!! Ostia !!!! Orduen … lejinuen ikasittako lekzinho bati jarraittu nutzen … "La legion nunca retrocede, da media vuelta y avanza !!!" Ala pues ... barriro be kristolako ibilbidie ... ta eurixe asako ... ta denporie aurrera eta ni goixeko armosuaz bakarrik. Bidien txabola antzeko baten zeoze jan nen bertan bakazinotan "kanpin ilegal" baten euen gazte bati inbittauaz! Eta barriro be bidiei ekin biher … ta selban, eta eguneko argixe ia ze dan bez … eta ia ez zan ostixaik ikusten ... eta aniketa saio ederrak bota biher !!! Bueno ... azkenien bizikletie itxi nen lekure gabaz iritsi nintzen, eta bertako guardiek iritsi nintzenien (jata mela-mela eindde, lokatza belkarrixetan be baneukela, gabeko orduten ...(8tako illundu eitten euen, ni 9retako edo iritasi nintzen) . Ez zuztela hostalera faten izten gabaz! Ta bizikletie alkilerrekue zan, eta nik entregau ein biher, ze bestela ordainddu ein bihe nen, eta hosteleko gaba bat bestekue zan alkilerra ! Bueno ... azkenien guardie konbenzidu eta han fan gitzen bixok bizikletiorren bille, eta biziklie euen lekure iritsi gitzenien... aurreko erruberie pintxaute !!! iiiuuuufffffaaa !!! Ba holaxe biheko dau ba !!!
Guardien lagun bati linternie erosi eta baserri-bide batetik ziher (tella-harri-lokatz) ta linterna putiaz, ta kristolako euriaxaz … ekin mutillak !!! Gorutzko zatixe, geixen bat, bizikletie eskuen eta ein nen, baina herriko jeitsierie, linternie ezkerreko eskuen eta bizikleta gainien … poooOOOOOoooooozik !!! Ostixa eder bat be hartu nen, eta herrire entrada triunfala ein nen, gabeko 11etan ja ta mela-mela eindde, lokatsa alde danetatik …
Bizikletak alkiletan euien CyberKafie itxi baino apur bat lenau iritsi nintzen behintzet, eta gainera pintxazuegatxik 20 real geixau ordainddu biher ...
Pues asin ... egixe esan ... delaostiaparribaomas pasau nen !!!!!!! Poooooozik !!!!
Paliza guzti horren ostien, hostalien dutxa bat hartu eta diskoteka batera fan nintzen, hostalien euen rastafari batek joten euelako! Hostalien zela kantetan euen ikusitte neuken, eta ona zan. Gainera berakin aurrez berbaitten egonda ta ... hori ba … fan ein biher … Bueno … kontzertue ikusi, eta gaba hortan … lo ... umiek moduen !!!!
Loentzo izeneko tipo kurioso bat be hemen inguruen dabill ...
RIOn lehenengo egunien ikusi nen, eta RIOtik Ilha Grandera fan nitzenien be ikusi nen !!!
Ilha Grandetik Iguazurako bidien be kuku bat ein euen !!! Xalaue tipue !!!
EnFins ... oin Iguazun nau ... eta hemenguek ba ...
hurrengo asteko ASTEROKO TXOSTENIEN !!!
Bixen bittartien ... omshanti !!! (o algo asin ...)
GORA EUSKADI ASTAKALKUTA ... O MAS !!!
XI
All for frIkIs for all
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>