Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.

Zein asmo ilun gordetzen du irakurketa gai hartuta publikatzen den liburuak? Liburu hori idatzi duenak harreman endogamoa bilatzeko modua agian? («kaixo, ni halako naiz eta liburu asko irakurtzen ditut; affaire baterako prest zaude?»); fetitxismo ariketa akaso? («nola jartzen nauen zure azal gogorrak»)... Ez dakit, ez dakit. Baina azken urteetan genero literario bihurtzeraino ugaritzen ari dira irakurketari buruzko saioak. Laburbilduz, hiru jarrera antzeman ditut saio horietan: irakurketa ekintza arrunt sanoa dela defendatzen dutenak, juxtu kontrakoa diotenak eta flemarik gabeko «hirugarren bidea» proposatzen dutenak (sozialdemokrazia literarioa-edo).
Gurean aurten publikatutako Irakurri (Meettok) bilduman agertu dira flexokumeon afizioari buruzko gogoetak. Luze joko luke horiek laburbiltzea, tonu, iritzi eta kolore ugari bildu zituztelako hamaika idazlek (11k, alegia); irakurketaren aldekoak denak, edonola ere.
Bigarren jarrera bat dago, kontrakoa nolabait, Dubravka Ugresic-en Zabranjeno citanje (Eskerrik asko ez irakurtzeagatik) liburuan. Liburuaren industriaz irakurketa zorrotza egiteaz gain, begiak zabaltzen dizkio saiakera hostokatzen duen edonori: jadanik ez dago goi- eta behe-mailako literaturarik, ale asko saltzen dituzten liburuak eta alerik apenas saltzen dituztenak baizik, eta best seller batzuek baino kultura gehiago emango dizu hain erakargarria egin zaizun sushia prestatzen ikasteko kurtsoak.
Baina irakurritakoaz idazten bizi den honi, 2007an Pierre Bayardek publikatu zuen Comment parler des livres que l'on n'a pas lus? (Nola hitz egin irakurri ez diren liburuez) egin zaio erabilgarrien bere lanerako. Erantzun absoluturik ematen ez duen lana da; Bayardek liburuaren sakratukeriak bazterrean uzteko gonbita egin digu; burutik ken dezagula klasikoak ez ezagutzeagatik senti dezakegun erruaren zama. Liburu baten aurrean bi jarrera (irakurri-ez irakurri) baino gehiago daudela egin du ozen aldarri.
Ez duzula Joyce-ren Ulysses leitu? Moby Dick luuuzeegia egiten zaizula? Bayarden lanean aurkituko dituzu horiei buruz hitz egiteko trikimailuak. Eta ez pentsa kulturaren kontrako apologia denik: «Liburu partikular bat osorik irakurtzea denbora galtzea da, literaturaren ikuspuntu orokorra edukitzearekin konparatuta», adierazi du egileak. Egunkarietako kultur orrialdeak betetzen dituzten kazetarientzat bereziki gomendagarria. Ala benetan uste al zenuten kultur saileko jurnalistek bizirik jarraituko luketela oraino, urtean argitara ematen diren obra guztiak irakurtzera behartuta baleude?
Hortik aurrera, dena dela, ezin dizuet asko esan, ez baitut Bayardena ukitu ere egin. Angel Errok hemen alboan duela hiru aste publikatutako artikuluan nahikoa eta sobera material zegoen zutaberako (Angelek irakurri ote du liburua?). Nolanahi den ere, ziur nago nitaz harro egongo zela Bayard, jokaldi honen berri izango balu.
Nahiz ez gaur ta ez sekula
hontaz ez jakin nahikoa,
ausardiaz bizitzari
bertsoak naiz jartzekoa.
Zerbait erreala ote?
Edo zerbait abstraktoa?
Inork inoiz irabazten
jakingo ez dun jokoa?
Ergel batek kontautako
ipuin zentzugabekoa?
Biharko planak egiten
zaudela pasatakoa?
Gauza bat argi det behintzat,
neroni naiz lekukoa...
bizitza magia dela
ta maitasuna trukoa.

Zientziak dio dela
aminoazido, zelula,
proteina, organulu,
organo, quark, partikula,
elektroi, protoi ta neutroi,
atomo ta molekula,
ta abar luze batekin
osatutako formula.
Nik uste det kumuneko
paperaren antza dula:
hasieran lasai-lasai
zertan neurtu ta kalkula?
Baña iya ohartu gabe
bukatzen joaten zaigula
ta gutxi falta denean
apreziatzen degula.

Bizitza ta heriotza
eskutikan doazela
zein zaila den onartzea
nahiz jakin horrela dela.
Izane hil ta gero zer?
Ezereza zein krudela...
Sarri pentsatzen det hortan
ohera sartu ta bela,
baina almoadak ordun
erantzuten dit horrela:
bizitzak heriotzaren
oporraldiak direla.
Beraz bukatu aurretik
gozatu behar den bezela,
hiltzean pentsa dezagun
merezi izan zuela.

Xagua
HELBURUAK
• Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea.
• Gazteen izaera sortzailea eta beraien ekoizpen artistikoa gizarteratzea.
BALDINTZAK
• Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.
• Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.
• Rallya, gehienez, hiru minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza.
• Gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren egunean bertan adieraziko da.
• Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.
• Parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte grabazio eta ediziorako beharrezko aparailu guztiak: ordenagailu, kamera, euskarri digitalak, kargadore, kable eta bestelakoak.
• Ikus-entzunezko lanak AVI formatuan DV kalitatean entregatu beharko dira arratsaldeko 19:00etan.
• Topagunea ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo
SARIAK:
1. 1.500 eurokoa
2. 1.200 eurokoa
3. 900 eurokoa
* Antolakuntzak hala erabakiz gero, sariak hutsik utz daitezke
IZEN EMATEA
Lehiaketan izena emateko azken eguna azaroaren 27a izango da. Parte-hartzaileek bidali beharreko datuak hauek dira:
Izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta e-posta, helbide osoa, NAN-aren fotokopia
Izena emateko blog honetako orri honetara jo
Talde kopurua mugatua izango da.
SARIKETA ETA EPAIMAHAIA
• Epaimahaia artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatuko dute.
• Sarituak zeintzuk izan diren egunean bertan jakinaraziko da, lanen proiekzioaren ondoren egongo den sari banaketa ekitaldian.
ERAKUSTALDIAK
• Aurkeztutako lanak antolatzaileen barne egitasmoetan erabili ahal izango dira, egileek baimena emanez gero. Saritutako lanen eskubideak antolatzaileek eskuratuko dituzte.
• Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
• Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.
* Lehiaketan parte-hartzeak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar.
Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko, ondoko zenbaki eta helbidera jo:
gazteak2topagunea.com
edo 946215116 (Amaia)
Oinarriak PDF dokumentu batean jaisteko, egin klik hemen.
CHICAGO, EEUU (Reuters) - El cambio climático pronto podría hacer que los trópicos sean demasiado cálidos para muchas especies nativas, las que se verían obligadas a buscar terrenos más elevados para escapar del calor, dijeron el jueves investigadores estadounidenses.
El estudio dado a conocer por los expertos sugiere que el cambio climático no sólo está amenazando a los osos polares y otras especies de climas fríos, sino también a las especies de climas calurosos.
"Sabemos que el clima se está poniendo más cálido", dijo Robert Colwell de la Universidad de Connecticut, cuyo trabajo apareció en la revista Science.
"Si las cosas se dan como se ha proyectado, habrá un aumento de tres grados centígrados (5,4 grados Fahrenheit) en los trópicos de Costa Rica dentro del próximo siglo", explicó Colwell.
Colwell y sus colegas pronostican que mientras aumente la temperatura en los trópicos, las bandas térmicas ascenderán en las montañas unos 600 metros. "El clima actual, que se encuentra a los 100 metros de altura, se encontrará a los 700 metros", dijo el experto en una entrevista telefónica.
Colwell y sus colegas analizaron datos de casi 2.000 especies de plantas, insectos, y hongos en Costa Rica. Su equipo cree que cerca de la mitad de esas especies tendría que desplazarse a un territorio completamente nuevo, más allá de los rangos superiores de las laderas montañosas.
"Si las especies se ven afectadas negativamente por el calor, se encontrarán mejor en la zona que tiene un clima al que están acostumbradas. Esperamos que las zonas asciendan en las montañas, como ya ha sido documentado en Europa y Estados Unidos", agregó el investigador.
Como resultado, la población de las tierras bajas en los trópicos pronto podría experimentar una reducción en su biodiversidad y riqueza de especies, y adicionalmente las especies en las elevaciones más altas podrían quedarse sin un lugar hacia donde ir más arriba.
Colwell dijo que la proyección contradice la suposición de muchos investigadores, quienes creen que las especies en los trópicos no se verían afectadas tan severamente por el cambio climático.
En un estudio separado en la misma publicación, investigadores de la Universidad de California-Berkeley compararon los cambios recientes en las poblaciones de pequeños mamíferos en el Parque Nacional Yosemite, en California, con un estudio realizado en 1918.
Afrikan hamar urte ikerketak egiten egon ondoren zientzialari talde batek aurreikusten zuena baieztatu zuen: beste primate handien moduan, gorilek, aske daudenean, tresnak erabiltzen dituzte. Informazio honek datu gehiago ematen dizkigu gizakiaren eboluzioari buruz.
Leah Kongo Errepublikako iparraldeko ohianetan bizi den gorila bat da, eta pasa den urriaren 9an Mbeli Bai izeneko baso bateko soiluneko laku baten ertzera hurbildu zen. Ura arretaz begiratuz, geldirik egon zen minutu batean eta gero uretara sartu zen. Berehala ura gerriraino iritsi zitzaion eta Leah ertzera itzuli zen.
Pixka bat geroago, berriro uretara sartu zen, esku eskuinarekin uretatik ateratzen zen adar bat heldu zuen eta enborretik erauzi zuen. Metro bat inguru neurtzen zuen. Honen bitartez uraren sakontasuna edo hondoaren egonkortasuna egiaztatu zituen. Indar handiz sartu zuen bizpahiru alditan, eta gero lakua zeharkatzen hasi zen adarraz lagunduta makila bat izango balitz bezala.
Zortzi edo hamar metro egin ondoren buelta eman zuen, ziurrenik bere kumea oihuka ari zelako ur ertzean, eta adarra uretan utzi zuen.
" Tresneriarien erabilpenari buruzko informazioak eta tximino handi basatietan hauen erabilpena bultzatzen duten faktoreek gure espeziearen eboluzioan duten garrantzia ulertzen laguntzen digute" dio Breuer ikertzaileak PLOS Biology aldizkari zientifikoan.
Dudarik gabe inork ezin du irudikatu gizakia tresnarik gabe, hain zuzen ere hauek eraikitzeko trebetasuna (lehenengo hominidoen harrizko aizkoren lanketa adibidez) gizakiak bakarrik duela uste baita.
Mbeli Bai-n bigarren kasu bat behatu zen, Lehar-en talde ezberdineko eme bat, Efi, 2004ko Azaroaren 21ean iritsi zena.
Zuhaixka batetik metro bat baino luzeagoko adar bat erauzi zuen eta esku batekin lurzoru zingiratsuan hondoratu zuen. Adarraz lagundurik egonkortasuna aurkitzen saiatzen zen eta beste eskuarekin uretako belarrak jaso eta irensten zituen. Gero, denen harridurarako, bi eskuz enborra hartu eta lur gainean utzi zuen, eta lau hankatan jarrita, enborra zubi bezala erabiliz, soilunearen erdirantz zuzendu zen.
Animalia hauek erakusten duten trebetasuna beraien bizileku zingiratsuko moldaketa bat izan daiteke eta, aldi berean, beraien eguneroko bizitzan sortutako arazoei aurre egiteko modu bat.
Jatorrizko testua:
http://www.geocities.com/krousky/Espanol/Articu131.htm
Gaur egun, noiz edo noiz denok entzun dugu biodiesel hitza, esate baterako, autoarekin gasolindegira tankea betetzera joan garenean edota EITBko albistegiren batean, biodiesela landare jatorrizko erregaia dela. Landare oleaginosoetatik, batez ere sojatik, ekiloretik, koltzatik edo palmondotik nahiz landare olio erabilietatik, sukaldaritza alorrean erabiliak batik bat, lortzen da bioerregaia. Hori horrela, lurzoruak emankorra izaten jarraitzen duen bitartean biodiesela lehengai berriztagarrien bitartez lortzen dela esan daiteke. Bestalde, hau ekoizteko aipatutako bigarren bidea aukeratuz birziklapenari ateak irekitzen dizkiogu eta honek bere abantaila guztiak eskainiko dizkigu. Birziklapenari esker olio hondakinek itsasoko, lurrazaleko zein lurpeko uretan sortzen dituzten kalteak saihesten dira.
Aipatutako olioaren biziklapen prozesua biodieselaren ekoizpen prozesuaren parte da. Ekoizpen prozesuaren lehen pausua olioa biltzea izango da. Hau egiteaz enpresa jakin batzuk arduratzen dira, besteak beste, Rafrinor eta Ecogras, zeintzuk catering-enpresekin, ikastoletako jantokiekin, jatetxeekin eta abar akordioak egiten dituzten bilketak egiteko. Gainera udalerrietan puntu berde gisa ezagunak diren tokietan aldizkako bilketak egiten dituzte. Olioa jaso eta gero, tratatu egiten dute ezaugarri berezi batzuk izan ditzan. Jarraian, biodiesel fabrikazioaz arduratuko den enpresara eramaten da, Bionor Transformación S.A.ra Euskal Autonomia Erkidego mailan. Lehenik eta behin, olioa zentrifugatzaileetatik pasarazten da, lohiak kenduz eta lehortuz. Ondoren, erreaktorean sartzen da erreaktiboarekin (metanola %20an eta katalizatzailea) batera. Horrela bi fase desberdintzen dira, gero, dekantagailuan jarri eta banatuko direnak: batetik, biodiesela eta, bestetik, glizerol edo glizerina lortzen dira. Azkenik, biodieselaren garbiketa eta lehorketa dator eta, legea betetzen duela ziurtatuko duen erakundeak baimena eman ondoren, gordailu fiskalera eramaten da.
Gaur egun, aurreko prozesua jarraituz ekoiztu den erregai ekologikoa gasolioarekin nahastuta jartzen da salmentan. Hain zuzen, %20 erregai alternatiboz eta %80 gasolioz osatutako nahastea izaten da. Gasolioa darabilen edozein ibilgailurentzat erabilgarria da.
Biodiesela erabiltzeak badu hasieran aipatutako abantailaz gain gehiagorik ere. Ohiko erregai berriztaezinekin konparatuz, euri azidoaren sorreran eragile nagusia den sufre konposaturik ia ez du, ezta bentzeno eta konposatu aromatiko kartzinogenorik ere. Gainera, honen errekuntzan sortzen den CO2-aren kantitatea neutroa da, izan ere, landare oleaginosoek hazkuntzan beharrezkoa duten kantitatea berdina baita. Hori horrela, Kyotoko Protokoloari dagozkion emisio akordioak betetzen lagundu lezake, karbono dioxidoa berotegi efektua sortzen duten gasen artean baitago.
Horiek izanik biodieselak azaltzen dituen alderdi positibo garrantzitsuenetarikoak, etorkizunerako apustua izan liteke. Gizartearen egungo erregai fosilekiko dependentzia gainditu eta erregai alternatibotzat berau izango genuke.
Informazio iturriak:
http://www.eitb.com/euskara/teknopolis/principales2.asp?id=715
http://www.eve.es/ecomovil/biodiesel/eus/quees.aspx
http://www.bionor.es/
Asier Gago Rivas naiz eta mundua.com -en blog bat edo horietako gauza berdin bat egin dugu klaseko ikasle guztiak , iruzkinak idazteko eta beste gauza batzuk egiteko.
Gure irakaslea esan digu blog hau egiteko , eta nik oso ondo ikusten dut zeren eta ordenagailuan idazten dugunean , askoz gehiago ikasten dugu zeren eta arreta gehiago jartzen dugu zerbait idazten dugunean , batez ere hitzetan ez okertzeko.
Nik blog hau erabiliko dut batez ere , irakaslea klasean bidaltzen dizkigun iruzkinak egiteko eta baliteke beste kasu batzuetan ere, adibidez , klaseko kideekin hitz egiteko , iruzkinak jartzeko bere blogetan beraiek ikusteko etab.
Niri asko gustatzen zait horrelako gauzak egitea klasean , eta oso ondo ikusten dut egitea.
Euskara ikastaldiak
Formakuntza
Type de formation
Datak
Dates
Lekua
Lieu
Prezioak
Tarifs
Epea
Délai d'inscr.
Kanpo ikastaroa
Demi-pension
Ots. 16>20
16>20 février
Baiona
195€
2009/02/06
Kanpo ikastaroa
Demi-pens. / immers.
Apir. 20>24
20>24 avril
Biarritze
235€
2009/04/10
Kanpo ikastaroa
Demi-pension
Maiatz. 25>29
25>29 mai
Donapaleu
195€
2009/05/15
Ikastaldia
Immersion
Uzt. 06>17
06>17 juillet
Urepele
450€/530€
2009/06/19
Kanpo ikastaroa
Demi-pension
Uzt. 20>31
20>31 juillet
Biarritze
390€
2009/07/10
Ibiltaria
Itinérant / randonnée
Uzt. 20>26
10>26 juillet
GR10 bidean
410€
2009/06/26
Ikastaldia xiberoan
Immersion en souletin
Agor. 03>07
03>07 août
Berrogaine
Larüntze
225€/265€
2009/07/17
Ikastaldia
Immersion
Agor. 03>14
03>07 août
Urepele
450€/530€
2009/07/17
Ikastaldi tematikoa :
Ur kirolak / Dantza / Pilota
Stage thèmatique :
Glisse / Danse / Pelote
Agor. 10>14
10>14 août
Biarritze
245€/370€
2009/07/17
Ia hasieratik jarraitu dut Bricomania. Oso entretenigarri egiten zait. Egia esanda, programa tutorial guztiak egiten zaizkit oso entretenigarri. 'Tutorial' esaten diet gauzak egiten irakasten dizuten programei: sukaltaritzakoak, brikolajekoak, eskulanei buruzkoak, dekorazioari buruzkoak... Kanal tematikoetan, orain, piloa daude.
Bide batez esanda, ez dakit konturatu zareten, baina Vocentoren kanalak (Bizkaian, Bilbovisión) ia-ia kanal tematiko bihurtu dira, esku-lanak eta brikolajea gaitzat hartuta.
![]()
Bricomania -hasierara itzulita- erakargarri egiten zait gaiagatik, baina gauza bi ditu jasaten ez ditudanak. Lehena, zein gutxi errespetatzen duen Telecincok. Edozein ordutan eta edozein egunetan ematen du. Bigarrena, darabilten hizkera. Behin ere ez dute 'agujero' esaten, adibidez. Beti-beti 'orificio'. Ezta 'taladro' ere, hain egokia izanda brikolajean. Eta hortik aurrera, mila adibide: 'meter', 'poner', 'arriba', 'abajo' eta antzeko hitz normalak baztertuta dauzkate erabat, eta haien ordez 'introducir', 'colocar', 'en la parte superior', 'en la parte inferior' eta abar baino ez dute erabiltzen. Ze nekagarri!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5