Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Udaberriak burura dakarkiguna

Bloga: zibergela | Data: 2006/03/27 14:03

Natura
Naturaren iratzarraldia

Ordu-aldaketa
Udaberriko ordutegia (EITB24.com)

Oporrak
Udaberriko oporretan non ibili gara euskaldunak (entzungaia)

Osasun arazoak
Alergia (entzungaia)

Alergia: terapiak eta prebentzioa (entzungaia)

Alergia: sintomak eta ezaugarriak(entzungaia)

Aste Santua
Balmasedako Gurutze-bidea (testua)

Hiztegia


Testa

Haurrak hazi, nekeak hasi?

Bloga: zibergela | Data: 2006/03/22 13:48

Ume baten heziketa ez da ez batere kontu arina. Are gehiago zenbait gurasok hezkuntza, oraindik ere, eskolaren berezko kontutzat daukatenean.

Teoria erreza omen da, esaterako umeei ezetz esaten jakin beharra dagoela, telebista neurriz ikusi behar dutela, beren adinari dagozkien gauzak egin behar dituztela ... eta urtetan aurrera doazen heinean nortasun propioa garatzen joan behar dutela. Adituen arabera «Autoritatea eta mugak ezarri gabe ezin da hezi» eta, diotenez, hazkuntzan laguntzeko erarik egokiena elkarrekiko agintaritza agertzen duen familia estiloa da. Baina familiak aldatu egin dira; egun, ume bakarrekoak ei dira nagusi eta gure artean gero eta gehiago entzuten dira arazo berriak planteatzen dituzten "diktadore txikiarena" bezalako sindromeak.

Praktikan eragin nahian, bestalde, gurean aspalditxotik antolatzen dira Guraso Eskolak eta gaia hartzen ari den garrantziaren seinale dugu Cuatro katean aita-amei ume txikiekin nola jardun erakusten dien Supernanny izeneko telesaioa.


ARTIKULU HAUETAKO HIZTEGIA IKASI


Akademia batek emana

Bloga: zibergela | Data: 2006/03/06 10:39

Hamazortzi kilateko urreaz bustita dago kanpotik. Barneko aldea, berriz, metal arrunt batekin eginda dago eta 3 kilo eta 855 gramo pisatzen du. Hiru.com gunean diotenez 330 euro inguru balio du, huskeria bat ekitaldia bera aretoan ikusteagatik ordaintzen den dirutzarekin alderatzen bada behintzat. Izan ere, lehen 15 ilaretan leku bat lortzeko 1.500 euro ordaindu behar da birsalmentan. Zer den? Hauxe.

Ekitaldiaren kronika: Ezusteko irabazlea
Irabazleari buruz: Azpimarratuegia
Ika-miketako bat
Saridunen zerrenda

Alberto Iglesias (argazkian) donostiarrak ez du saririk eskuratu -haren lanak hemen-. Zer deritzozu zuk muntaia honi? Kasu egiten diezu?


* Beltzez dauden hitzekin ondoko letra-zopa egin dezakezu.
(START sakatu eta saguaz aukeratu)

Puntukako gidabaimena

Bloga: zibergela | Data: 2006/03/01 08:36

Uztailaren 1ean jarriko da indarrean Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian, Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40 gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta egindako trafiko urraketek puntuak galeraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da, karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte izango.

Horra puntuen galera trafiko legeen urraketen arabera

Sei puntuko galera:
Positibo ematen baduzu kontrol batean eta 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu. Drogatuta gidatzeagatik Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan.
Lau puntuko galera:
Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira Zebrabideak ez errespetatzeagatik
Hiru puntuko galera:
Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik, Argiak ez pizteagatik, Geratze arriskutsuak egiteagatik.
Bi puntuko galera:
Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik, Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik, Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik.
Espainiako puntukako gidabaimenaren webgunea (gaztelania hutsean)
Puntukako Gidabaimena (Euskadi.net)

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

Bloga: | Data: 1970/01/01 01:00

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios