Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Egieder 327m Leungo harkaitzak 398m Beltzaitz 433m

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2012/03/19 22:45

2012ko martxoaren 17a larunbata

Irungo Urunea baserritik (Olaberria auzoan). Goizeko 10etan hasi eta 13:30 bukatu.

Lehenik Egieder igo eta inguruko 7 harrespilak ikusi, gero Leungo harkaitzak igo (hemen nire seme alabak, eta baita iloba eskalatzen ikusi izan ditut). Gero Beltzaitz mendia igo 422m. erpin geodesiko probintziala duena.

Hemendik Pikoketara joan eta han gerra zibilean fusilatu zituzten oroitarria ikusi,

 eta Amezti mendia igo 472 m. gero Epeleko errekatik Urunea baserrira jaitsi 



4. Atala

Bloga: Komiki Kate Esperimentua | Data: 2012/03/19 00:18

Nahi gabe eta beharrak eraginda, lege berri bat ezarri diogu gure esperimentuari. Norbaitek 2 astetan ez badu ezer jarri, txandapasa!

Hortaz, hona hemen hurrengo atala:

Komikate 1. kapitulua 4. atala.

Beno, JMenSam dirudienez lanpetuta dabil, beraz hurrengoa Barbo izango da. Nire aldetik, nire ordezko bat fitxatzen saiatuko naiz, hurrengo nire txandarako behintzat, komikiari bizitazun gehiago emateko.

2. Atala

Bloga: Komiki Kate Esperimentua | Data: 2012/03/19 00:17

Komikate-01-02

Barbo, your turn!!

Azkenean bai!! hasi da!!

Bloga: Komiki Kate Esperimentua | Data: 2012/03/19 00:16

comic1.png

Beno, honekin gure katekomikia hasi da. Hurrengoa... DeusikEx!!!

Hasiko gara... eta bukatu?

Bloga: Komiki Kate Esperimentua | Data: 2012/03/19 00:16

Hau izango da gure komiki esperimentua. Hasiera eta hurrengo pausoak nola eman badakigu, hortik aurrera ezertxo ere ez. Ideia postaz behin baino gehiagotan iritsi izan zaigun "historia en tandem" horren antzeko zerbait egitea litzateke komiki formatuan.

Une honetan, Barbo, JMenSam eta DeusikEx gara etorkizuneko-egileak, eta Jonek emango dio hasiera komikiari (hori erabaki genuen behintzat...). Hurrengoak, komikia jarraituko du Jonek utzitako lekuan, haria jarraituz ahal duen neurrian (neurria zehaztu gabe dago oraindik...), eta horrela, txandakatuz, obra ikaragarri bat egitea da helburu, ikaragarritasun hori ere zehaztu gabe dugularik...

Neurri aldetik, istorioaren argitarapen bakoitzak tira bat (1-3 bineta bitartean) gutxienez izan beharko du eta gehienez orrialde bat (3x3 bineta gutxi gorabeherako neurri gisa eta blog honek argitarapenetan utziko digun zabaleraren arabera). Estilo aldetik, bakoitzak berea ezarriko du.

Honenbestez, Jonen txanda!

Xoldokogaina 486 m. eta Kalbario 276 m.

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2012/03/16 13:21



2012ko otsailaren 12a igandea.

Biriatutik hasi eta ordu eta laurden kostatu zitzaigun Xoldokogaina tontorra zapaltzea.

Mintzalagunekoekin joan nintzen eta hamar edo hamabi lagun izan gine.

Gero Kalbariora joan ginen lau lagun bakarrik.

Goiz oso hotza,  zero azpitik 5º egiten zuen goizeko bederatzietan



Mendi igoerako ibilbidea Biriatutik hasita. Igoera ezkerretik,  jaitsiera eskuin aldetik.

Erramutz 386 m Artola 450 m Tximistarri 425 m

Bloga: Mendi igoerak euskaraz | Data: 2012/03/11 21:12

2012ko urtarrilaren 16a astelehena.
Bazkaldu eta gero 16:10 zirenean hasi Olabidetik gora. Lehenik Erramutz (386 m.) igo, gero Paradorera eta hemendik errepidez, lehen Artolako mendixka igo (450 m,) eta gero Tximistarri (425 m.).

 Bi ordu behar izan nituen, bere eslakada gunea ikusi eta gabez buelta etxera, bide berdinetik eta bakarrik.

Sagarnotegi ateraldia

Bloga: AEK Garazi & Baigorriko Gau Eskola | Data: 2012/02/28 14:51


Izena eman hemen

Kaixo mundua!

Bloga: 为中国感动为明天喝彩 | Data: 2012/02/28 02:45

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Zuka, toka eta noka lantzeko ikastaldi eguna

Bloga: AEK Garazi & Baigorriko Gau Eskola | Data: 2012/02/27 23:44

Alokutiboaren lantzeko ikastaldi eguna

2012/02/25ean

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios