Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
LURRAREN EGUNA OSO POLITA DA IKUSTEKO
Goizean postuak ikusi eta gero, arratsaldean partidua egin zen
A.G. Bera Lurraren eguna Beran ospatzen da urtero. Oso egun polita izaten da eta, urtero bezela, nahiko jende etortzen da . Beste urtetan bezela postu politak ikusi dira baina itsusiak ere bai. Igande goizean Altzateko plazan Toki Onako ikasle batzuk: Andrea, Ruben eta Erranjo, postu bat jarri zuten.
Hortik jendea Errekalde aldera joaten zen aperitiboa hartzera.
Jendeari beste postuetan zegoena ez zion atentzio gehiegirik deitu.
Gero arratsaldean partidua izan zen eta 2 gol sartu ziren, gero zorte txarra izan eta Gure Txokoako jokalari bat lesionatu zen bikiak goitzeagatik.
Azkenean partidua 2-0 bukatu zen eta Gure Txokoak irabazi zuen.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Joaneko bidaian ez zen ezer berezirik gertatu. Hamabost orduko bidaia luzea baino ez. Eskerrak hemengo autobusak (mikroak) benetan erosoak diren. Hiru eserleku ilarako.
Behin Iguazun, hostela aurkitu, berria eta txukuna eta arratsaldea deskantsatzeko. Gela berean, Bs. As.-eko mutila bat eta Holandako emakumea. Afaltzera elkarrekin zihoazela eta ea nik ere joan nahi nuen Parrila Argentinar batera. Nik, baietz! Nola ez. Batzun eta besteen kontuez aritu ginen. Beti ere, kasu hauetan beharrezkoa den exagerazio puntu zehatzarekin. Hau da, behar baino gehiago.
Hala ere, benetan garrantzia zuena, afari hartan, ez zen exageratzen zena, jatekoa baizik. A zer haragaia! Lodia, xamurra eta zaporetsua. Hango sagardotegietako txuletei batere inbidiarik! Benetako exagerazioa, hemengo haragia.
Hurrengo egunean betikoa. Iguazun bazaude behintzat. Ur-jauziak. Beste exagerazio bat. Izugarria! Bertan izandako guztiak, izugarria dela eta behin Argentinan izanda joateko eta joateko. Nik nire baitan, ez zela hainbesterako izango. Yurimak emandako klaseei eskerrak, argazkiekin gozatzea besterik ez dago. Kar! Kar! Egun bat argentinar aldea, hurrengo goiza brasildarra.
Argentinarrean, zodiac batean 12 minutuko txangoa egin genuen. Pelotudo ostiyak!Ur-jauzietako batetik 5 metro eskasera gerturatu zuten txalupa. Buztana ere ito zitzaidan. Pentsatu, zaku estanko bat ematen dute, daukazun guztia bertan sartzeko. Baita zapatilak ere. Ur kantitateagatik ezin zen begiratu ere egin. Bertan zaude eta ezin duzu ikusi!Por tzierto, ezagutu nuen mutil alemaniar batek animatu zidan. Khristian. Bestelaaa...
Bi egun eta buelta Bs. As.- era. Zoragarria bidaia. Egunez ia guztia. Bukatzen ez diren rektak. Era eta adin guztietako kamioiak. Ai kamioiak! Eta 80 kilometroro kontrolak. Gutxi gotti betti. Iguazutik irten eta aurrenekoan, alto! Dokumentazioa eskat, dena ondo. Baina, bi mexikarrek berezko pasaportea beharrean, fotokopia. Uuh! Pitote. Ia ordubetez eduki zituzten garita barnean. Auskalo!
Nire aurreko eserlekuan, neska brasildarra. Exagerazioa! Kanpoan zeuden Gendarmeak, muxuak bidaltzen. Ni neroni ere lotsatua. Neska gaixoa! Hori nahikoa ez eta autobuseko gidarietako bat ( beti bi doaz, txandatzeko) ondoan esertzen zaio, kontroletik ateratakoan. Nahiago nuke ez banitu aditu entzundakoak. Lotsa. Neska ez zion kaso putik egin. Behin etsia hartutakoan, atzerago zegoen beste neska batengana joan zen. Eta, bingo! Ez sinistekoa. Berehala pelikula jarri, joanekoan baino altuago eta azafatoa autobuseko erdi parean, goiko solairuan. Hemen gehienek bi solairu, komuna, ... Guztira 45 plaza; gu, aurrealdean, 8 bidaiari. Alegia, azafatoa orain segurata. Txoferra berriz neskarekin atzekaldean eta eserleku arteko tartea mantekin tapatua. Sendagilea eta gixoa. Exagerazioa!
Bukatzeko esan, ez nuela Iguazura etortzeko asmorik. Aurreko ostiralean ordea, itsasontzia 7 egun beranduago ailegatuko zela esan zidaten.
Hello....
Last Tuesday evening, as expected, it started to snow and it didn't stop until next morning...As you can imagine, there were around 10-15 cms of snow. I spent most of my time enjoying the snow...It was great!!!!
On Thursday my Canadian friend, Oriana Barkham, took me to 3 differents schools in Quebec, in the area of Gatineau where there are 4 different school boards. The schools I visited belong to "Commission scolaire des Draveurs".
I first visited a Secondary school called "L'Ecole Polyvalente Le Carrefour" where the principal, Mme Carmen Thauvette, after taking me for a tour around the school, introduced me to 3 teachers... They have the International Baccalaureate Program along with a regular one. I met Michel Plamondon who teaches Spanish, Maria del Rosario Mena Lupercio who teaches "Soutien linguistique"(French) to new commers (*) and I also went to a regular class of English. By the way in Quebec, the National Anthem is not sung at the beginning of the school day as it is in Ontario!
Afterwards, I went to visit two CEGEP(**), one in French and the other one in English.
(*) When a new student comes and French isn't his/her 1st language, the school(the "Soutien linguistique" teacher) will assess him/her in order to find out the level of the student. If he/she is a beginner, he/she'll spend all the periods in French (Soutien...) and will only attend regular groups in Phys Ed and Arts. Then little by little, he/she will be going to Maths...According to their learning habilities, they will eventually get to regular classes, but they can always come to "Soutien ..." when needed.
(**) CEGEP: Secondary schools in Quebec go from age 12-13 to 16-17, 5 years. there's no grade 12. Instead, most students go to the CEGEP where they can study 2 or 3-year courses:
PRE-UNIVERSITY PROGRAMS (Science, Social Science, Visual Arts, Commerce...You can enter 2nd year course at University, so you get 1 year for free!)
CAREER PROGRAMS (Nursing, Forestry Tech., Eletrocnics Tech, Early Chilhood Care & Education, Accounting & Managment Tech, Newmedia & Publication, Computer Science...)
CONTINUING EDUCATION

Gizon zahar bezain jakintsu bati entzun nion behin filosofoek eta idazleek gauza bera egiten dutela, diferentzia bakarra egiteko moduan dagoela: idazle onak irakurtzea plazer bat da eta filosofoak irakurtzea, ostera, oinaze bizia. «Proust eta Kantek gauza bera esaten dute», zioen gizon hark, «soilik horretarako Proustek obra gorenak idatzi zituela eta Kantek demasezko asperkeriak». Aitor dut ni ere ikastolako filosofiako klaseetan behin baino gehiagotan piper egindakoa naizela, eta, beraz, graziaz gordetzen ditut nire baitan gizon haren berbak.
Proust eta Kantekin akordatu naiz, bada, lagun batek, duela zenbait hilabete egin nion fabore aitorrezin baten ordainetan, erregalatu didan poema liburua irakurri ostean: Wallace Stevens poeta estatubatuar handiak bizian argitaratutako azken poema liburua, The Rock, Lumen argitaletxeak argitaratu berria ingelesezko eta espainolezko bertsioan.
Gaztetan kazetari gisa aritu bazen ere, zuzenbidean lizentziatu eta legelari karrera arrakastatsua abiatu zuen Wallace Stevensek. Beste idazle legelari bat, esango du batek baino gehiagok; zergatik egongo ote da literatura legelariz josia? Idazle hau, nolanahi den, XX. mendeko poeta estatubatuar garrantzitsuenetakoa izateagatik da ezagun. Haren lehen poema liburu Harmonium famatutik esku artean dudan azkeneko The Rock honetaraino, 30 urteko ibilbide poetiko oparoa osatu zuen aurreko mendearen lehen erdian. Diotenez, bere lehenengo poemak lehiaketa batera bidali zituen Peter Parasol pseudonimoa erabiliz; ez zuen sariketa irabazi ordea. Ordurako 35 urte zituen.
The Rock liburu llabur eta soila da, baina inolaz ere ez sinplea. Bertan filosofoenak izan ohi diren kontuak modu xehe eta sotilean topatu ditut. Sekula entenditu ez ditudan gauza konplexuak, gizakiaren kontzientziaren eta errealitatearen arteko amildegia dela, denboraren igarotze gupidagabea dela, gauzen existentziaren misterioa dela, Wallace Stevensek objektu ttipi eta ezgauzenen bitartez iradokitzen ditu: hosto berde bat, udazkenaren ospela, Moher-ko labarrak... Guztia, errealitatea begi berriz ikusi ahal izateko, poeta onenek egiten omen duten bezala. Liburua «It was like / A new knowledge of reality» lerroekin amaitzen da; ez da poeta baten ibilbideari bukaera emateko modu kaskarra.
Wallace Stevens Reading-en jaio zen, edozein literaturazaleri jaiotzea gustatuko litzaiokeen herrian.

Euskadi Sariek, gurean, klan antagonikoen arteko ezinikusiak azaleratu dituzten moduan, badira, han-hemenka, borroka kaindarrak pizten dituzten sari batzuk. Ez da gatazkarako dugun joera berezkoa, inguruetara begiratzea besterik ez dago. Sariek hori dute, sari direla. Suedia liberal-kontserbadore eta europarzalean, ordea, gauzak oso dira bestela. Han argi dute etsaia nor den, ez dagoela etxean. Horace Engdahl, Suediar Akademiako idazkari iraunkorra klarki mintzatu zen: «AEBtako literaturak ezin du Europakoarekin lehiatu». Arrazoiak: «bakartuegi daude, ez dute nahikoa itzultzen eta ez dute literaturaren elkarrizketa handian parte hartzen». Dianaren erdian, nola ez, yankeeak, den-denak.
Aurtengo Nobel saridunaren izena publiko egin baino lehen, beraz, eta Akademiaren iritzia bere idazkariarena bada, bagenekien nor ez zen izango golardo preziatuaren (ez ahantzi, milioi bat euro) aurtengo jabea: ez Joyce Carol Oates, ez John Updike, ez Don DeLillo, ez Thomas Pynchon. Ezta Kirmen Uribe ere. Azken-azken hautagaien artean egon arren, bagenekien Philip Rothek ez zuela, inondik inora, saria irabazteko aukera txikiena ere. Eta logika horren baitan, erabat logikoa izan da saria Jean-Marie Gustave Le Clezio lagunari ematea. Ezin esan merezi ez zuenik, ia inork ez baitu haren lana ezagutzen. Ondorioa: edo Suediar horiek ez dakite zertan ari diren, edo gainontzekook ez dakigu zertan ari garen, Le Clezio jauna irakurri beharrean beste hamaika idazle traketsago irakurtzen.
Gure lehiatzaileen artean ongien kokatua den Atxagak ere ez du, beste behin, Suediar Akademiaren sari handia eskuratu. Hurrengo batean beharko du. Ez dudana ulertzen, ordea, zera da: manifestu, agiri eta paper bustien zale den gure herri honetan, nola oraindik ez dugun Atxagaren hautagaitzaren aldeko idazki bat eta bakarra, definitiboa, txukundu. Hartara, Ibarretxeren kontsulta errefusatuarekin egingo dugun antzera, zerbait sinatzeko aukera izango genuke hiritar zintzo aspertuok. Geroago etorriko litzateke Atxagaren kontrako, tira, Atxagaren hautagaitzaren kontrako testua, beste batzuek gustura asko sinatuko luketena. Nago, baina, Zazpi etxe Frantzian, Atxagaren azken nobela, Nobela eskuratzeko bidean beste pauso garrantzitsu bat izango dela. Soldadu belgikarrak XX. mende hasierako Kongon. Akaso errazagoa izango luke, Saria (horrela, letra larriz, behar duen gisan) Obamaren AEBetan emango balitz.

Bizkarroiarena egiten pasa dut joan den astea, Bartzelonan, lagun baten etxean. Irakurri (eguzkitan), musika entzun (rumba) eta jan (pà amb tomaquet), hori egin dut funtsean. Horrez gain, turista ibili naiz liburu-dendetan eta etxerako hartu dut, besteak beste, Enrique Vila-Matasen liburuxka bat, Cuardernos Alfabia bildumakoa. Bi kontakizun labur ditu liburuxkak: Ella era Hemingway, eta No soy Auster. Bat aukeratzekotan, bigarrenak eman dit atsegin gehien. Paul Austerrekiko «ahuldadea» duela aitortzen du Vila-Matasek, eta New Yorkeko idazle ospetsua gutxiesten duten ahotsen aurka oldartzen da, ohi duen elegantzia lasaiaz. Sinpatia literario guztiak pizten dizkion idazlea dela dio, azken finean, xarmagarria iruditzen zaio Auster, «sencillamente encantador». Horregatik barkatzen dizkio akatsak, eta bertuteak goraipatzen.
Zer pentsatua eman dit Vila-Matasen argudioak, itxura batean ahula izan arren, zentzuduna delako oso. Bartzelonako idazleak arrazoi du: Austerrek xarma dauka. New Yorkeko trilogia irakurri nuenetik dena barkatzen diot, eta bere liburuen irakurketak eragiten didan edozein kilika puztu egiten dut, ezinbestez. Bere lan batzuk (Brooklingo erokeriak, esate baterako) literarioki argal samarrak iruditu zaizkit, baina tira, Auster Auster da, eta berehala ahaztu dut liburu haiek utzitako inpresio pattala.
Etxean bizkarroi hartu nauen lagunari ordea, hobe Austerrez ez hitz egitea. Idazkera gris horrekin, ez diola xarmarik hartzen esan dit, kea saldu besterik ez duela egiten. «Baina kearen ondoren, hor uzten ditu hausterrak» saiatu naiz, irribarretsu. Lagunari ez zaio hitz-jokoa gustatu. Ez du Auster maite. Hala ere, harritu nau liburu baten aurkezpenera joateko proposatu didanean, nor eta Auster bera etorri delako Bartzelonara, nora eta udaletxera, bere azken liburua (Gizon bat ilunpean) aurkezteko, gaztelerako bertsioan. «Uste nuen gorroto zenuela» esan diot lagunari, eta erantzun dit ez dela inoiz udaletxera sartu, badela garaia. Zazpietan da aurkezpena, hogei minutu lehenago iritsi gara gu. Beranduegi, jende ilara luze bat ikusi dugu ondoko kalera iristen. Jarri gara ilaran, hala ere, eta Austerren aldeko argudio literarioekin egoera baretzen saiatu naizen arren, inoiz baino haserreago ikusi dut laguna aurkezpenera sartu ezinik gelditu garenean. Eskerrak ni ere ez naizen Paul Auster.
ZER DA BERBALAGUN ?
Proiektu honek euskaldunzaharrak eta barriak elkarrekin , lotsa barik,
euskeraz bizi daitezen lortu nahi dau. Lemoako euskaldunbarriei zein euskera
ikasten dabizenei lagunduko deutse eta, halaber, parte hartzen daben guztiei
(zahar zein barri) euskeraz bizitzeko aukerak eskainiko deutsie.
ZELAN?
Berba-talde txikietan (5-6 pertsona) alkartuko dira partaideak, eta taldeak berak
aukeratuko dau ze ordutan eta zein egunetan batu. Taldeak osatzerakoan
kontutan hartuko dira partaideen gustuak, interesak, eta abar.
NON?
Kalean, paseoan, tabernaren edo txokoaren epeltasunean, plazan, eguzkitan…
baina, beti ere euskeraz berbetan
PARTE HARTZEA DOHAINIK --- EGIN ZAITEZ BERBALAGUN!
INTERESGARRIA IRUDITZEN JATZU?
BERBALAGUN -en apuntatu edo informazio gehiago nahi baduzu
946312551 telefonoan edo
cultura@lemoa.net posta elektronikoan
LEMOAKO
Badator Berbalapiko, aisialdian euskara sustatzeko ekimena
Euskara Batzordeak bultzatu eta Udalak lagundutako “Berbalapiko” egitasmoaren helburua da, euskaraz bizitzea ahalbidetuz, ahal den era naturalenean eta zaletasun komunez baliatuz, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak harremanetan jartzea.
Ekimen hori euskara ezagutzen duten pertsona helduei zuzendua dago eta horren bitartez, jarduerak antolatuko dira herrian bertan, edo herritik kanpo.
Etxeetara bidali den gutunean izena emateko epea urriaren 31n amaituko zela agertu arren; inskribatzeak zabalik jarraituko du muga egunik gabe.
Informazio gehiago eta izena emateak: Kultur Etxean 946366007.
Ekilore Aholkularitzak zerbitzu integrala eskaintzen du Lan Munduko esparru pribatu zein publikoan.
Eskarmentu luze samarreko taldea:
Sektore Pribatuan: Diagnosia, Euskara Plana eta Zerbitzu integrala enpresaren baitan (eskolak, itzulpenak, dokumentazioa tramitatu)
Sektore publikoan: Diagnosia, Euskara Biziberriteko Plan Nagusia, Erabilera Plana, eta koordinazioa.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5