Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Izan ere, hala esan zion duela hiru egun Aitorrek:
-Zer egingo zioagu ba, Joxe, horrelakoa duk bizitza.
Ordurantxe, kontatu zion Aitorri, Sarai bere andregaiak (andregaia? garaiak hitz hori bururatu ez zitzaiola ere) utzi egin zuela.
Gaur goizean, Aiako (Gipuzkoa) hilerritik beha zitezkeen bistak. Mendiak elurtuta, eta leino ilunen artetik ihesean ari balira bezala, eguzki izpiak ageri dira. Argazkia: E.G
Aitorrek ez zuen harridura aurpegirik jarri, aitzitik, esaldi "lehor" horiek bota zituen. Harridura aurpegiak, ordea, ez zion amorrarazi. Ez horixe. Belarriko min handiagoa egin zioten beste bi perpaus horiek. Gogokoen zuen abestietako bat zen horietako bat, baina hala ere, nazka ematen zion, eta zieten. Biak elkarrekin gehituta nazakaa doblie lagun azpeitiarrak esaten zion bezalaxe.
Kontsolatzeko modu hori laguna kontsolatzeko modua ote zen pentsatzen ari dela elurra hasi du, mara-mara. Ingurura begiratu, eta autopistaren ondoko bidegorrian dagoela ohartu da. Inguruko aterperen batera joatea otu zaio, begiak bertan utzi nahi ez baditu behintzat. Elurrak ez du bustitzen, baina bai erre. Joxeri bai behintzat. Hortaz, hara doa. Hara doala uste baino altuago esan du:
-Hau bota beharra! Aspaldian ez duela horrela egin!
Eta hurrengo egunetako egunkarietan agertuko diren argazkiak imajinatzen hasi da.
Ondoegi geratzen zen esaldia iruditzen zaio Joxeri. Beno, perpausa esatea egokiagoa dela gogoratu, eta hobetsi du. Irakasleak hala esaten zioten: Galde- edo harridura-ikurrez amaitu, eta aditz bat zuen hitzen katea zela perpausa, eta horri ez deitzeko esaldia! Hainbesterainoko, madarikazioz, amorruz eta aldi berean, grinez esaten zioten, zer ahazteak berak beldurra ematen baitzioten. Beldurra bai. Irakasgaia ez gainditzeko; baina batez ere, ikastetxe horretarik irten ahala ez izateak nahasten zieten barrua. Kokoteraino zeuden ordurako, bai. Hainbeste "inposizio" eta abarrekin. Kartzela bat zelkaoan zeuden, eta okerrena, horrela saltzen zutela. Dena den, onartu beharra zegoen:
-Zoriontsu izan ginen
Ahopeka baino gehiago, ia orruz esan du esaldi, edo perpaus hobeto esanda perpaus hori. Azkenerako oroitzapen onak zituzten, ume garaitakoak. Horren aurrean, zer egin beraz:
-Zer egingo zaio ba!-eta nahastuta dio-Hara! Azkenerako Joxek berak ere, esaldi malapartatu hori bota! Ederra da ba gero!
Horri bueltaka dabilela, ohartzerako zuhaitz enbor baten aurka jo da. Ez da kolpe makala; baina harritzekoa ere ez, itsu batek berak baino gehiago ikusi beharko zukeen. Bere buruari zertan ari zen gogorarazi, eta bideari jarraitu dio...esaldi, perpaus edo dena delako horretaz hausnarrean.
A blog post by a florist .A really great tool for searching for florists is the ‘local’ search frame in Google. By searching here you can find an enormous amount of information about local florists. For Washington CD flower delivery, a recent search yielded over 200 sources. Find the florist that can meet your pricing and quality needs. One lovely website, Green Works Florist, has an abundance of information about this particular florist. The floral artists showcases his designs and the format is easy to use and navigate. You can find out information on pricing and delivery terms by reviewing the ‘about us’ page. Friendship Flower Shop is also a popular for Washington D.C. flower delivery. On their website, you can view all of the important information you need to make a purchase. They have photographs of different arrangements, pricing and terms of service; you know exactly what you are getting when you order. Friendship Flower Shop specializes in large orders of flowers, tropicals, European gardens, high-style arrangements, weddings and much more. Check their website frequently as they add discounts and specials throughout the year. If you have any contacts in the Washington D.C. area you may also want to ask for recommendations. Nearly everyone has a referral for a favorite florist and will be happy to share that information with you. If you are looking for Washington D.C. flower delivery you will certainly have a number of florists to choose from. You can also utilize national flower delivery services for your needs. It is very important, no matter where you are getting your flowers from, to understand their policies. Most florists will offer a guarantee on their products. Some may charge delivery fees or processing fees. Some florists will ship the same or next day, while others prefer having a few days notice before sending the flowers. Do your homework so that you can make a well-informed decision.
Hodeien artean egotetik, lurraren azpian egotera.
Horrelakoa da bizitza zioen Negu Gorriakek, eta agian ez zuen arrazoirik falta. Baina askotan zaila izaten da, nahi duguna egitea, zailagoa ondokoari kalte egiten badio.
Zer egingo zaio bada…beste esaldi malapartua, dena airean uzten duena. Ez du kolorerik, ezta sentimendurik ere. Momentu oro egokia izaten da ordea. Egokiegia, amorrurik ez hartzeko. Halaxe iruditu zitzaion Joxeri…
I built my first homemade solar panels in 2008. Pure coincidence was that I bought the Earth4Energy manual to help me make it. I was surprised what my own solar panels offered me:
Save money: My energy bill was cut with nearly 30% with only 8 panels .
Very cheap installation costs: The costs of the parts for a solar panel were not even 0.
Quality instructions: Great images and videos in The Earth4Energy Manual, made it a rather easy DIY project.
Green choice: I´m contributing to the electricity challenges our earth is facing.
Earth4Energy: #1 in guidebooks for DIY solar panels
Very good information: For only you get a great guide with step-by-step instructions that everyone can understand even if you are not a great DIY’er.
Almost no installation costs and where to find the inexpensive parts: You will make a Homemade solar panel for less than 0. The Earth4Energy Manual gives excellent and updated information where to find inexpensive panels and other critical parts.
The Earth4Energy manual gives really great value offers like how to build a wind turbine (which is also a great power bill saver) .
Money back Guarantee: You can request your money back within 8 weeks, for whatever reason, when you decide that the Earth4Energy manual is not working for you .
I purchased some other handbooks to look if I could improve my system and then I noticed that the Earth4Energy manual in fact was the best handbook there was and that I purchased the best one already in the beginning (beginners luck!!). That´s why I believe the Earth4Energy manual is the best manual to help you make your system.
So did you always wanted green electricity but couldn’t pay for it, this is your chance.
I believe that the biggest obstacle to a successful installation of homemade solar panels is the completeness and clarity of the information. This should every manual for homemade solar panels have. And the Earth4Energy manual comes out on top when you look at that.

Jakina da Aratz-Aizkorri parke naturaleko mendilerroen izaera karstikoa. Urteetan zehar bere burua landu duen ingurunea da; dolina, haitzarte, galeria eta erpin zorrotzez apaindurik gelditzeraino. Uraren joan etorriak ez dira alperrikakoak izan eta oraindik ere, ezusteko asko ditu ezkutuan; guk, noiz aurkituko.
Magiaz beteriko tokiak dira batzuk, gizakiaren mugimenduak isilka zelatatu dituztenak besteak. San Adriango kobazuloa, Arrikrutz, Arantzazuko errekaren jolasak; Degurixa, Urbia eo Alabitako goi-larreak,... Zerrenda amaigabea da zinez. Baina oraingoan Oñatiko lurretara joko dugu, Araotz auzora hain zuzen. Han aurkitzen baita Aitzulo, Orkatzategi mendiaren magalean aurkitzen den txoko miragarria. Harkaitzean zulatutako leihoak dira, ikusmira bikainak eskaintzen dizkigutenak eta une batez, amildegiaren ertzean zintzilik sentiarazten zaituztenak. Gizaldietan zehar gizaki, sorgin eta jainkosen lilura piztu dutenak.
Bertara iristeko hainbat bide eta alternatiba izan arren, Araotzeko auzoa ezkutua ezagutzeko parada polita eskaintzen duen bidea proposatzen dizuet. Gipuzkoako ibilbide motzen artean aurkitzen den Araotzeko Uraren Ibilbidea (PR-GI 102). Araotz auzoko lau auzune zeharkatzen dituen ibilbide honek baserri giroan murgiltzen gaitu lehenengo, eta aldapan gora hasten denean, ikuspegi paregabeak eskaintzen dizkigu. Ibilbide honek lotura estua du, hainbat erreka, kanal, urtegi, iturri, putzu eta labaderoren ondotik pasatzen baita.
Aitzulo bere inguruan kokatzeko bide ederra, ura baita Aitzulo beraren erantzule nagusiena. Eta ura baita, gizakiak, gizakia denetik ezinbestekoa izan duen bitartekoa.
Oporrak amaitu dira eta lanera itzuliko garen honetan URTEBERRI ZORIONTSU ETA OPAROA opa nahi dizuet guztioi!
Gora gure ikastola!

Murumendi (868 m)
Maite ditut mendiak. Ez dago arrazoi zehatzik horretarako ordea, ez naiz saiatu topatzen behintzat. Mendia, mendira joatea, pasiatzea, bideetan galtzea. Niretzat mendia hori baita, bide bat.
Bide bat naturara, historiara, norbere kezketara, paisaia desiatu batera.
Finean, irudi batek laburbildu dezake mendiaren indarra. Bizitzaren beste katebegi bat da niretzat mendia, ariketa fisiko soil batetik abiatuz egiten dudan bidaia. Nekeak eta izerdiak, eskailera maila batzuk bihurtzen direnean, gorago zer dagoen, zer ikusiko den galdetzen diozunean zure buruari... (paisaia soilak badira ere erantzunak).
Ez dut gogoan zenbatetan izan naizen Murumendiko gainean, maitea dut oso. Zibilizazio hertsienetik, bakardade osora iragaitea eskaintzen dizu ordubete eskasean. Asko zor diot eta ez dakit trukean, ezer eskaintzeko gai izango naizen. Ez du axola, bai baitakit ez didala sekula kale egingo. Eta han egongo dela, nire zain gaineko larreak magalean dituela.
Argazkiek argia erretratatzen dute, kaxa ilun batean harrapatutako argi izpiak besterik ez dira. Unean uneko bizipenak izan litezke, Murumendiko amildegi ertzetik behinola ikusiak. Han izan nintzen ni ta han nengoke orain ere...
Zein txikiak eta zein efimeroak garen ohartu naiz.
Arriurdin eta Artzanbururen tartean hedatzen den Biozkornia lepo zabal eta belartsuaren ekialdean, oso berezia den harria dago; aulki edo diban itxura duena: Amabirjinaren Sillea izena eman zaio. Ahozko tradizioan jasotako kondairak dioenez, hementxe esertzen zen atsedena hartzera Arantzazuko Ama Birjina Haurrarekin Aralar Mendiari begira. Beste kondairetako batek ere halaxe dio, hemen artatzen eta zaintzen zituela Ama Birjinak bertaratzen ziren gaixoak. Amabirjinak Aralar utzi eta Aizkorrira bizitzera etorri zenean, bertan atseden hartu zuela dioenik ere bada...
Eguraldia lagun, paisaia izugarriak eskaintzen dituen lekua da. Bertara heltzeko aukera ezberdinak daude, zein baino zein erakargarriagoak. Debagoienatik bide zuzenena, Arantzazutik Duru eta Eskistara doan pistatik barneratzen dena da . Behin Eskistatik gora ateratzen den sendari jarraituz, Urbiako lehen goi larreak ikusi baino lehen ezkerretara jo behar dugu artzainek laino artean ez galtzeko paratutako harrilauzei jarraituz.
Goierritik ere hainbat aukera izan arren, interesgarriena agian (baita gogorrena ere), Barrendiolako urtegitik (Brinkola auzoa) edota Udanako mendatetik abiatzen dena da. Bide honek ez du galbiderik, Donostiatik Arantzazuraino luzatzen den GR34 bideko arrasto txuri-gorriek erraztuko baitigute bidea. Kontuan hartzekoak dira, Biozkorniako lepora iritsi aurreko azken malda gogorretan aurkitzen ditugun eraikinen arrastoak. Kataberako berun meategien arrastoak hain zuzen, garai bateko lan itzelen testigu isilak.
Bertara bideratzen denaren esku uzten dut, "amabirjinan sillea" topatzeko lana. Eta zergatik ez? Bertan patxada ederrean eserita, behinola Arantzazuko amak begitandutako irudi berberez gozatzea. Proposamena luzatuta gelditzen da.
Nekatuta, aspertuta, nazkatuta gaude jada hainbat eta hainbat euskal herritar honelakoekin. Atzo gaueko albistegian jaso nuen albistea: beste behin ere, Espainiako Audientzia Nazionalak presoen aldeko manifestazioa debekatu egin du. Askotariko aitzakiak erabili dituzte horretarako, betikoak. Eta, emaitza, beste behin ere milaka herritarren eskubideak zanpatuta. Oinarrizko eskubideak, adierazpen askatasuna eta biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, beste behin ere bortxatuta.
Baina, noski, beraiek "demokrata" izendatuko dute beraien burua, eta beraiek bezala pentsatzen ez dugunok, berriz, "biolentoak" edo "terroristak" izango gara. Eta, larunbatean, eta panorama ez bada aldatzen behintzat, "bakezaleak" etorriko dira Bilbora geuri, "biolentooi", "askatasuna eta demokrazia" zer den ostiaka irakastera. Jende nagusia, umeak, gazteak, helduak,... adin eta mota guztietako jendeari oldartuko zaizkigu kolpeka eta pelotazoka, "demokrazia" zer den erakustera. Beraien "demokraziaren" kontzeptua, alegia, "zuek geu bezala pentsatu ala geure ostiak jaso".

Baina ezingo gaituzte gelditu! Larunbatean, denok Bilbora!
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>