Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Ximun Cazaubon

Bloga: =-=-=-BertsoKatea-=-=-= | Data: 2008/11/04 20:48

Ximun Cazaubon Jatsuarra da, 16 urte ditu eta Iazko Iparraldeko eskolarteko txapelketan 2.en gelditu zen. Maialen Akizuri Xaguak eginiko elkarrizketaren ondotik hurrengoa izango zela erabaki zen; hona hemen bera hobeki ezagutzeko parada.

Ximun Cazaubon

Noiz hasi zinen bertsotan?
-Bertsotan hasi nintzen 9 urterekin Uztaritzen

-Zergatik hasi zinen?
Aintzineko urtean Bertsolari Ttiki-ra joan ginen finalaren ikustera, eta bertsulariek egiten zutenaz kurios nintzenez, bertsu eskolan sartu nintzen

-Zerk ematen dizu segitzeko gogoa?
Bertso eskolan dugun giroak ematen dit segitzeko gogoa, bestalde, ttipitatik izan dut txapel bat lortzeko nahikaria, baina oraindik lortu ez dudanez...

-Inoiz ukan duzu gelditzeko asmorik?
Orain arte ezagutu dudan giro onarekin, ez dut nehoiz gelditzeko asmorik izan, nahiz eta batzutan horri pentsatu

-Nola definituko zenuke zure bertsu eskola?
Lagun artean, giro onean, lan egiteko aproposa

-Eta Karlos?
Ttipitatik traumatisatu nauen erruki gabeko diktadore krudela. Baina ez nuen gaur egun dudan maila lortuko ez banu bere metodo zorrotzekin ikasi

-Bada bertsolari bat idolo gisa ikusten duzuna?
Ez dut baitezpada bat gehien gustatzen zaidana, bertsulari ainitz preziatzen ditut. Hala nola Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus...

-Nola ikusten duzu gaur egun Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan bertsularitzaren egoera?
Karlos Aizpurua etorri denetik bertso erakasle gisa, gorakadan egon da hemengo bertsularitza, baina ohartzen naiz gure belaunaldiaren ondotik guttik segitzen dutela kolegioan sartzean, eta domaia da

-Zer falta zaio Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari?
Erregularki jokatu ahal izango dugun Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuako xapelketa nagusia, aurten lehen aldikotz antolatua dena

-Aurten lehen txapelketa izango da. Nola ikusten duzu? Faboritorik bai?
Begiekin !!... Pentstzen dut etorkizun ona duela xapelketak, gainera ondoko aldian 6 gehiago baldin bagiran oraino hobeki. Bestalde, faboritoa, nahi ta nahi ez, Amets da

-Finalerako 8kotea asmatzen ausartuko zinake?
Badakizu untsa sobera berant dela horrentzat Bestenaz, nik eman nituen Sustrai, Amets, Maddalen, Patxi, Mizel, Odei, Miren eta Karlos barkatu zu ez emaiteagatik

-16 urte dituzu aurten, txapelketan parte hartzeko gazteegi...
Boh, zernahi gisaz, paritu den bezala, parte hartzeko aukera izanen dut, eta eegia erran berantetsi zait

-Bizkaiko txapelketa ere izango da momentu berdinean, segituko duzu?
Pixka bat segitzen dut, egunkarian irakurriz edo interneten ibiliz

-Nola ikusten duzu zure geroa bertsolari gisa?
Ez dut pentsatzen bertsolaritzaren bidez nere bizia irabazten ahalko dudanik, baina praktikatzen segituko dut

-Nori egingo zenioke elkarrizketa hau?
Elkarrizketa hau bertso eskolako kide guzier eginen nieke

-Bukatzeko erran nahi duzuna.
...

Galdera ikurra

MOTZEAN


1.- Zein hiru adjektiborekin definituko zenuke zure burua?
Gormanta, alaia eta pizua (batzutan)
2.- Ze izan nahi zenuke haunditan?
Ez dakit bate
3.- Bizitzako egun politena?
Egunero bizitzen duguna
4.- Gustuko duzun esaldi bat?
Batzuk jaten dute bizi ahal izateko, ni bizi naiz jan ahal izateko
5.- Maniaren bat edo aitortu daiteken bizioren bat?
Pfff... Hori zuk atxemanen duzu
6.- Gustokoen duzun kantua?
« Eh Txo ! »
7.- Erraitea asko kostatzen zaizun zerbait?
Erraitea kostatzen bazait, ez dizut erranen
8.- Nun gordetzen dituzu besteek (gurasoek adibidez) ikustea nahi ez dituzun gauzak?
Ez dut ezer gordetu beharrik
9.- Zein da zure gelatik gehien gustatzen zaizun objektua?
Ohea
10.- Gustukoen duzun marraki biziduna?
« The Simpsons »
11.- Printzesarik?
Eta zuk ?


ERRIMATUZ:
-Bertsua : euskal kulturaren sua
-Neskak : bizi osorako kezkak
-Txapela : ezin ukana, ze destinu krudela !
-Ama : nerekin badu lana !
-Rugbia : nere izaeraren erdia
-Aviron : hain talde ederrik ez dut ikusi iñon
-Ximun :Arma, tiro, pun !
-Karlos : Ez da iduri duen bezain hotz



puntu gorria



Ximun baino hoberik
ba al da bertsotan?
Atxemanen dituzu
hobeak denetan
Nahiz eta aski untsa
kantatu batzutan
Xapel beltzik buruan
ez dut oino ukan

HALLOWEN , URRIAK 31n, OSPATU ZEN

Bloga: DIBEREGUNKARIA | Data: 2008/11/04 20:16

LA-NUBARA BERAKO JENDE ASKO JOAN ZEN
LA-NUBA diskotekan Halloween ospatu zen urriak 31n, oso ospakizun ona izan zen.
ARITZ. W.  Bera

Joan zen ostiralean, Halloween ospatu zuten diskoteka LA-NUBA-n disfraz askorekin eta kristoren dekorazioekin .Hara joan zirenek ongi pasatu zuten eta musika ona izan zuten.

   Hau da hara joan direnek egiten dutena normalean:

   Lehenbiziz, etxetik 10:00etan atera eta lagunekin gelditu  motoarekin joateko. Joan eta gero, afaldu han bertan, LA_NUBA-n sagardotegian. Motoak goialdean utzi eta aparkatu egin dute. Kaskoak eta guanteak motoan utzi egiten dute. Ondoren , Nubako ostatura joan ,  jendea non dagonen ikustera (lagunen bila). Sarrerak erosi , lagunak bilatu eta, ondoren, diskotekara sartu. Dantza egin , geroago tragotxo bat hartu eta solastu .

   Batzuetan "peleak" egoten dira. Orduan,  seguratek separatu egiten dute  problemarik ez izateko. Bostak aldera ate handiak irekitzen dira , orduan jende asko sartzen da dohainik delako.

    Halloweenen, barreneko dekorazioak eta makillajeak oso onak izan ziren .

LESAKAKO KONBENTUA BERRERAIKITZEN ARI DIRA

Bloga: DIBEREGUNKARIA | Data: 2008/11/04 20:06

 OBRAK,  ORAIN DELA  HIRU HILABETE HASI ZIREN
Aldaketak, barruan eta kanpoaldean ere izanen dira. Barruan: biblioteka bat eta musika jotzen ikasteko eskola. Kanpoan aldiz, museo ttikia, burdinezko eskulturekin.


ANDONI.Z. Lesaka

Lesakako konbentua orain dela urte askotik dago bertan. Pena ematen zuenez botatzea, erabaki zuten orain dela urte batzuk berreraikitzea. Lau hilabete pasatu dira berreraikitzen hasi zirenetik eta oraindik ere ez da bukatutzat eman. Konbentu barruan egin nahi dutena  biblioteka bat eta musika  jotzen ikasteko eskola dira. Konbentuaren kanpoaldean, aldiz museo bat egin nahi dute.    Bertan egongo diren eskulturak burdinezkoak izango dira. Eskultorea Lesakarra da gainera, laurogei urteko gizaseme bat.    Obra asko egon ziren eta orain kostatzen ari zaie kanpoaldea berritzea. Belarra oso gaizki zegoenez erabaki zuten lurrez estaltzea. Lurra ongi zabaltzen dutenean belar berde eta garbi bat jarriko dute. Ibilbide txiki bat jarriko dute eskultura  guztiak ikusteko.

 Konbentua barrutik etxe bat baino politagoa da eta kanpotik ere ez dago gaizki ,dena ondo-ondo jarri baitzuten. Herrian esaten da abudo itxiko dutela ez bait dago dirurik. Baina, hala ere, jende askok esaten du ez dela itxiko. Badu gainera alde on bat: piszinak ondoan daudela. Jende askok egiten ahal duena da konbentua ikusi eta gero piszinatako ostatura joan aperitibo ttiki bat hartzera.

   Gazte askok nahi dutena da konbentuko planak porrot egitea eta haientzat gaztetxe bat egitea.

Maitasuna landatuz...

Bloga: =-=-=-BertsoKatea-=-=-= | Data: 2008/11/04 19:23

maitasuna landatzen

Joan dira une garratzak,
negarrak eta beldurrak;
gaur harridura ikurrak
dira atzoko akatsak.
Ta berriz lehen urratsak
badatoz ustekabean,
sentitzen naiz azkenean
ilusioz ta primeran,
15 urtekin eran
tximeletak sabelean.

Pasatakoa aparte
utzi dut, baina nerekin
ilusio berriekin
nerbioek segi didate;
maite edo ta ez maite,
baietz dio margaritak.
Ametsak eta irrikak,
dena da plana geroko,
ea noiz egingo topo,
badatoz garai politak.

Berriz neska bat buruan,
berriz telefono deiak,
berriz poeten ideiak
oheratzeko orduan.
Garai batean moduan
ederra da bizitzea
eta ondo sentitzea.
Nahiz ez heldu helmugara,
sentsazio polita da
maitasuna landatzea.

Xagua

Kaixo Mundua!

Bloga: Matinen bloga | Data: 2008/11/04 17:36

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

ITXASKIK ETA KEPA LOIDIK BINA BERDINDU DUTE

Bloga: Itxaski Taberna F.C | Data: 2008/11/04 13:14

Oier Aizpurua partiduko protagonista izan zen berriz ere bi gol sartuaz. Epaileak, existitu ez zen penalti bat adierazi bazuen ere, Itxaskik plaieroetan hirugarren urtea daramala erakutsi eta berdindu egin zuen bigarren zatian.

Bigarren denbora 2-0ekoarekin aldapa gora jarri bazen ere, taldeak erraz eman zion buelta markagailuari Aizpurua probidentzial baten bi golekin. Taldeak orokorrean partidu ona burutu zuen, eguraldiaren nondik norakoak kontuan izanez gero, eta Kepa Loidi taldeari apretu larrian ipini zion azken minutuetan. Lau puntu hiru partidatan, emaitza txukuna.

Aizpurua, Denis eta Berix: partidu oso ona.
Fitxaketak onak izan direla garbi geratu da, baina ez fixaketak soilik, Oier Aizpuruaren aurpegi onena berreskuratu du taldeak. Berix erdian konfidantzaz eta gogoz ikusi zen eta Denis Aranburuk duen teknika ona agerian laga zuen

"txapo"

Kaixo Mundua!

Bloga: * .:.:.:. aRiiTz .:.:.:. * | Data: 2008/11/03 18:13

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Kaixo Mundua!

Bloga: tubi | Data: 2008/11/03 18:12

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Alborosie Antzokian

Bloga: Susterrak aidean ! | Data: 2008/11/03 17:07



Siziliar gustuko plater jamaikarra (edo alderantziz, hobeto esanda!) gaur Antzokian, gaueko 21:00tik aurrera. Gorputza porrusalda gogoz eukin ezkero, bueltatxu bat emoteko moduan... behintzat argi geratu daitela hasiera ordua: 21:00ak puntuan!

Kaixo Mundua!

Bloga: yeresanp | Data: 2008/11/03 16:38

Ongi etorri nire blogera.Nire izena yeray da eta lehengo bloga eratu dut.Honekin historio edo anekdota txiki bat kontatuko dizuet:

                        FIFA 08 BIDEOJOKU BERRIA

Fifa 08 izeneko bideojokua atera zen merkatuan eta ni noski futbola gustuko dudanez erostea bururatu zitzaidan.Amari esan nion eta bera noski ezetz handi bat erantzun zidan.Orduan hasi nintzen pentsatzen nola erosi aita eta ama jakin gabe.Alternatiba orduan planifikazioa egin nuen(nola joan,zein ordutan,dirua...).Dena 13:30 hasten zen,eskolatik atera eta segituan autobuseko geralekura joan Max Centerrera joateko ideiarekin.Biak 5 gutxitan Max Centerrean nenbilen,azkar jokua erosi  nire diruarekin noski eta berriz autobusa hartu eta etxera bueltatu jokua ipintzeko asmo izugarriarekin.Baina aita etxean zegoen eta jokua ikusi zidan eta bronka izugarria bota zidan baina hori amaitzean esan zidan "Venga vamos ha hechar una partidita" eta farreka hasi nintzen.

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5