Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Gaur sartzen gara neguan astroek diotenez eta neguarekin batera ekintza pila bat datoz Goierriko eskualdera, Lazkaora ain zuzen ere!!
Gozatu festaz eta ondo pasa!
Arritxulegi-Biandizt-Izu-Arantza.
Ibilaldia Arritxulegiko tunelaren mendebaldean hasiko dugu. Bertan, mendatea adierazten duen bide-seinalea abiapuntutzat hartuta, eskuineko pista hartuko dugu eta Arritxulegiko bordararantz joko dugu (iturria). Hegaletik jarraituz, GR 21 – marka zuri-gorriak- pistarekin egingo dugu topo. Ehiza-postu batzuetara iritsitakoan, pista gure eskuinean utziko dugu eta alanbre-hesia ezkerrean daukagula Errenagako gailurrera helduko gara ( buzoia 770m). Alanbre-hesia gure ezkerrean eutsiz, jaisten joango gara hego norabidean; lehendabizi Errengako mairubaratza ( crómlech) eta berehala izen bereko lepoa igaroaz (Domiko urtegiko bidegurutzea). Hesia jarraituz eta aldapa txiki bat igoaz Arritxulangañako megalitoak ikusiko ditugu zabalgune batean. Hemen, ekialdera joko dugu, orain alanbre-hesia eskuinean dugula eta lasterrera Bianditz gailurra irabaziko dugu ( 840m). Honaino, Arritxulegitik, ordubeteko ibilaldia da gutxi gorabehera.
Hego-ekialdetik jarraituz, Galtzarrietako gainera (813m.) helduko gara eta poliki-poliki jaitsiz Burnaiztegiko mendilepoan ehiztarien etxola lehenengo eta pixka aurrerago argibide-taula bat ikusi ahal izango dugu. Ekialderantz gora eginez eta alanbre-hesia eskuinean mantenduz, Bidango gañako mairubaratza (crómlech) igaro ondoren Elutsako lepora ailegatuko gara. Hemen, hego-ekialderantz egingo dugu Enobieta txikiko mairubaratza (crómlech) pasatuz eta goragunetik jarraituz mendigaina igoko dugu (ehiztarien omenez eraikitako monolitoa). Ondoren, hego aldera eginez eta mendigainetik jaitsiaz Pagolletako lepora iritsikoa gara , 665m, ( ehiztarien etxola eta trikuharria). Arritxulegitik hona, 2h 10´.
Alanbre-hesia eskuinean dugula igotzen segituko dugu eta Pagolleta gañako 685m mairubaratzera ( crómlech) ailegatuko gara . Ondoren Amekurrungo lepora jaitsiko gara, Usanbelarretatik ( ez du buzoirik) pasatuz eta berehalaxe Izuko tontorrera joko dugu, 828m. ( buzoia eta erpin geodesikoa). Gailur-lerrotik jarraituz eta behera eginez ehiza-postu bat ikusiko dugu zuhaitz baten ondoan ( 29 zbk.). Hamar metro geroago gutxi gorabehera, gailur-lerroa utziko dugu eta ezkerretik ateratzen den bidexka batetik pagadiaren barna sartuko gara. Bidexka honetan behera eginez, hainbat ehiza-postu ikusi ahal izango ditugu eta pixka bat beherago suntsitutako etxola zahar batekin buruz-buru egingo dugu. Hemendik aurrera, pagadian zehar jaisten joango gara bidexka bat aurkitu arte, beherago bidegurutze bat ikusiko dugu eta hemen eskuineko bidea hartu behar dugu. Pista honek, jaisten doana, 472m, Muniltza baserriraino eramango gaitu. Porlanezko pistari jarraituz Aientsa auzunea igaro eta a marka txuri-horiak dituen pista hartuko dugu (esk). Beherago, iturria duen zerrategi baten ondotik pasatuko gara ( iturriaren aska harrizko kaiku bat da) eta bi buzoi eta kontainer bat dagoen bidegurutzera iritsiko gara.
Ezkerrerantz joko dugu asfaltotik eta ehun metrotara gutxi gorabehera, errepidea utzi eta eskuinetik jaisten doan bidea hartuko dugu (Etxeberri baserria). Harrizko hormaren ondotik behera eginez, marka txuri-horiak, Ostolo baserrira ailegatuko gara. Hemen, erromatar galtzada bat hartuko dugu eta ubide bat zeharkatu ondoren Arruzpiko zubira ailegatuko gara. Zubia gurutzatu eta galtzadatik gora eginez Arantza herriarekin topo egingo dugu.
Ibilaldi hau burutzeko, lasai ibiliaz, orotara 4h beharko ditugu.
Tracka:

Datorren asteazkenean, abenduak 23, Olentzerok eta Mari Domingik Leioako umeak bisitatuko dituzte. Izan ere, ikazkina eta bere emaztea Maritxu Teilagorri Leioako txosna batzordeak gaztetxoentzat Euskal Etxeen plazan antolatutako Gabonetako jaialdian agertuko dira. Festa arratsaldeko 5etan abiatuko da, musika eta neska-mutilentzako tailerrekin. Ordu bat beranduago, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren agerraldia izango da. Nahi duten txikiek eta ez hain txikiek haiekin solastatzeko eta erretratuak ateratzeko aukera izango dute. Gainera, horrela nahi dutenek zuzenean gutuna eman ahal izango diote. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, neguko hotzari aurre egiteko txokolate jana izango da. Euria agertuko balitz, jaialdia Sakonetara lekuz aldatuko litzateke. Festa Leioako Udaleko Kultur Arloaren laguntza dauka.
Bestalde, jaialdian zehar Maritxu Teilagorriko lagunek argazkiak aterako dituzte eta horiek sarean eskuragai izango dituzte aita-amek, bertan emango zaien Interneteko helbidean.
Azkenik, 23an neska-mutilen bat Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukerarik izango ez balu, gogora dezan Kultur Leioan Olentzeroaren gutunak biltzen ari direla propio jarritako postontzian eta bertan utzita ere helduko zaiola. Postontziaren ordutegia gozieko 9etatik 21:00etara da eta gutunak batzeko azken eguna hilaren 24 izango da.
AHOZKOTASUNA LANTZEKO BEHARRA.

1.- Mendez mende idaztea izan da ezagutza eskuratzeko eta botere esparruetara iristeko bide bakarra, kulturaren oinarria izan da. Gaur egungo gizartean idatzizko trebetasunek lehentasun hori izaten jarraitzen duten arren, hainbat aldaketa direla medio garrantzi handia eman zaio ahozko komunikazioari. Ahoz jasotzen dugu gure bizitzan funtsezkoa den informazioaren zatirik handiena, eta ahoz garatu behar izaten ditugu gure bizitzan erabakiorrak diren hainbat jarduera. Beraz, gaur egun ez da aski ongi idazten jakitea, ahoz behar bezala adierazten ez baldin badakigu.
Ahozko komunikazioan trebatu eta indartzeko beharra azpimarratzen da gizarte esparru guztietan.
Telefonoz zuzentasunez nola hitz egin, ez dago etxean ikasterik, ez eta nola jokatu lanpostua eskuratzeko elkarrizketa batean... Eginkizun horietarako ere trebatu beharra dago eta hori hezkuntzaren ardura da. Ipuinak edo poesiak idazten ikasten den bezala, ikasi egin behar da jendaurrean hitz egiten edo ezezagunekin komunikatzen.
2.- Gure ikasleek hizkuntza gaitasunean hutsune handia eta era berean larria dute: egokitasunez mintzatzeko zailtasunak dituzte.
Gure ikasle askok ez dute ondo hitz egiten, ez dira gai izaten, adibidez, azalpen, argudio edo kontakizun luze bat bere gain hartzeko, bakarrizketan aritzeko. Euskaraz dituzten hutsuneak gaztelerazko esapidez betetzen saiatzen dira.
Bestalde, hitz-totelka egiteak, duda-mudatan ibiltzeak, ideien argitasunaren kontra joateaz gain, komunikazioa etetea eragiten du sarritan. Entzuleak ez du arretarik jartzen eta komunikazioa eten egiten da.
Honez gainera, hitz egiten duenak sistema-mailako akats ugari egiten badu, gerta daiteke ezeroso sentitzea eta hizkuntzaz aldatzera.
Oro har esan dezakegu gure ikasleek ahoz jarduteko gabezi hauek dituztela: euskara formalean mintzatzeko ezintasuna eta darabilten euskara kolokiala ere erdararekiko menpekotasuna du.
3.- Ahozkotasuna lantzeak hizkuntz erabilerarekin zerikusi zuzena du. Hizkuntza erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da. Erabiltzen ez den hizkuntza, aldiz, kamustu, erdoildu eta trakestu egiten da, eta atzerakada honek motibazioan ere eragin negatiboa du.
4.- Beraz, lehen urratsa horretaz jabetzea izanik, eskolak zenbait jokabide bultzatu beharko lituzke: alde batetik, ahozko praktika antolatzea, eta, bestetik, hizkuntzaren inguruko hausnarketa.
Irungo Udalaren jarrera negatiboaren aurrean, prentsa-ohar hau kaleratu zuten joan den asteazkenean, hilak 2:
SEO/BirdLifek, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak beren kezka erakutsi dute Irungo Udalak Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian jasotako konpromisoak betetzen ez dituela eta, eta uste dute Udalak ez lituzkeela bere ahaleginak Plaiaundin diren kirol-instalakuntzak sendotzera bideratu behar, baizik eta bertatik beste norabait eraman behar lituzkeela, han egiten diren jarduerak Plaiaundiko Parke Ekologikoa natura-gune babestu moduan babestearekin eta kontserbatzearekin bateraezinak baitira.

Azken hilabeteotan hainbat lan ari dira egiten Plaiaundiko Parke Ekologikoaren barne diren kirol-instalakuntzak egokitzeko eta sendotzeko, alegia, Natura 2000 sarera eta Ramsar-ko Hitzarmenera bildutako hezegunea leheneratzeko eta kontserbatzeko helburua duen Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziak babestutako eremuaren barruan.
Plan Berezia lau erakunderen interesak bultzatuta idatzi zen (hots, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak bultzatuta), Txingudiko badia kontserbatzeko tresna moduan oro har, baina bereziki bertako paisaia eta balio naturalak, betiere ekosistemen dinamika eta egitura sustatuta. Halaber onartu zen herritarrek lekuaz aise gozatzeko konpromisoa, betiere inguru naturalarekiko begirunea oinarri zuen aisia-erabileraren alde eginik. Era berean, natur ondarearen ezagutza sakona erraztuko zuten ikerketa- eta ingurumen-hezkuntzako jarduerak sustatu eta programatuko zirela aipatzen zen han, Naturari ezinbestean zor zaion begirunea helburu harturik.
Bereziki azpimarratu zituen Plan Berezi hark padura berreskuratzeko lanak, eta Babes Bereziko Lur moduan sailkatu zuen Plaiaundiko lurrak, haientzako lehentasuneko erabileratzat ezarriz kontserbazioa, ikerkuntza, inguruaren irakaskuntza eta kontrolpeko aisia. Gainera, jatorrizko morfologia, lurzorua, hondoak, drainatzea nahiz landaretza nabarmen eralda lezaketen ekintza oro berariaz debekatu ziren, bai eta fauna-komunitateei eragozpenak eragin liezazkieketenak ere. Kirol-instalakuntzak bertatik beste norabait eramatea gomendatu zuen Plan Bereziak, orobat.
Irungo Udalak, kirol-instalakuntzak handik eraman beharrean, sendotzeari ekin dio inguruko balioei gaizki eragiten dieten hainbat lan bultzatu baititu.
Kirol-instalakuntzen sendotze-lan horiek Plaiaundiko balioei eragiten dieten efektuak aldez aurretik ondo balioetsi behar ziren, Habitatei buruzko Europako Arteztarauaren 6. artikuluak dioen bezalaxe.
Komeni da gogoraraztea Babestutako Inguru Naturalari kalterik eraginez gero ez dagoela proiektua onesterik, ez bada salbuespenerrejimen korapilatsu eta garestira jota. Horregatik eskatu nahi diogu Irungo Udalari saia dadila Plaiaundiko kirol-instalakuntzak lekuz aldatzen eta ez ditzala sendotu.

Alicia Reigada “Grupo de Soberanía alimentaria y Género” taldeko kidea eta Maite Barreña Arrasateko Berdintasun teknikaria izan dira Genero politikak vs. Analisi feministak mahai inguruan. Azken mahai inguru honetan, bakoitzak bere esperientzia praktikotik genero politiken azterketa azaldu dute.
Reigadok azpimarratu duenez, kontuan hartu behar da nekazaritza munduko emakumeak mugimendu feministarekin duten identifikazio falta. Horretarako, pare bat arrazoi aipatu ditu: batetik, urte askotan mugimendu feministan emakume hauetaz ahaztu izana, eta bestetik, aurreiritziak gainditzeko antolakuntza eta formakuntza feminista nahikorik ez izana landa eremuetan. Horrez gain, beste eragile sozialekin lan egitea beharrezkotzat jo arren, elkarlan hori askotan konplexua izaten dela adierazi du.
Bestalde, Maite Barreñak Arrasateko esperientzia kontatu ondoren instituzioetatik berdintasun politika egokiak emateko zailtasunak azaldu eta aurrerabideak kokatu ditu. Beharrezkotzat jo du emakumeak administrazio publikoan esparru guztietan presente egotea, eta batez ere, emakume hauek, ikuspuntu feministatik lan egitea.
Emakume Abertzaleon IV. Topaketa Feministetan Euskal Herria aldatzeko zein subjektu feminista ditugun beharrezko definitzen saiatu gara. Horretarako identitate indibidual eta, batez ere, hauek eratzen duten identitate kolektiboaren inguruko hausnarketari ekin diogu.
Horrela, ezinbestekotzat ihardetsi ditugu identitate feministak emakumeak subjektu politiko bihurtzeko erreferentetzat. Mugimendu feminista indartsua behar dugu Euskal Herriko aldaketa politiko eta soziala ahalbidetuko duen praktika feminista aurrera eramateko.
Baina aniztasunetik izan behar du. Esentzia berezitu bat ez dugu, baina testuingurua konpartitzen dugu. Euskal Herrian sistema patriarkalak adierazpen zehatz bat hartzen du. Hau horrela izanik, egiturazkoa den zapalkuntza bat konpartitzen dugu. Dimentsio politiko, ideologiko eta soziala duen egiturazko zapalkuntza, alegia. Modu integralean ulertu behar dugu zapalkuntza sistemak gure erantzuna asimila ez dezan gaur egun egiten duen bezala.
Orduan, zapalkuntzen aurrean sortzen dugun identitateak nazioa, klasea, eta sexua-sexualitatea artikulatu behar ditu. Identitateak subjektu eta ezberdintasunekin lotura zuzena dute. Mugimendu feministaren subjektu politikoa zalantzan jarri da. Beraz, emakume kategoria berdefinitu beharrean aurkitzen gara, errealitate berriak barnebildu eta inor alde batera utzi gabe.
Goizean goiz jaiki naiz. Zortziak aldera. Leihotik begiratu eta eguraldi ezin hobea dagoela ikusi dut. Eguzkia dir-dir zeruan, hego haize motelak pareko bizilagunaren arropa guztiak jarri ditu dantzan, eta txoriek alai dirudite kantari. Jende arrastorik ez da kalean hala ere. Ziurrenik igandea delako eta goizegi ireki ditudalako begiak. Saiatu naiz ordea, begiak estu ixten, irekitzean jende mordoa aurkituko dudalakoan, ikusten dudana ametsa balitz bezala. Baina halako mirariak denboraren baitakoak dira, ez ni bezalako ume moko batenak, eta kaleko isiltasunak arrazoia eman dio denborari.
Hala ere, ni salbuespena izatekotan jaiki naiz gaurkoan, eta dutxa azkar baten ostean kalera joateko prest nagoela ziurtatu dut. Arropa guztia jantzi eta patrika arakatu dut: 300 pezeta, mukizapi zikin bat, etxeko giltzak eta 3 bidai dituen kartoizko bonobus zimurtu bat. Prest nago, bai. Eta itsasoaren bila irten naiz kalera amari deus esan gabe. Itxaropenaren bila.
Autobus geltokira joan naiz, bost zenbakia duenaren zain. Segituan iritsi da urdin koloredun autobus zaharra, egurrezko eserlekuak dituena. Niri zuri-urdinak gustatzen zaizkit, berriak. Dena den, autobusa ia hutsik egon arren, aurreko geltokian igo den andre batek ezagutu nau. “Zu Pakitaren biloba zea, ezta?” batez agurtu nau, hizketaldi luzea espero duenaren itxura hartu diot, baina nik, “Bai. martin naiz” soil batez erantzun diot, argi utziz Ni naizela eta ez nire amonaren biloba. Eta modu batez solasaldia eteteko intentzioz autobusaren atzealdera joan naiz, ahoan hitza utzi diodala. Segituan iritsi naiz Ondarretako hondartzara eta “Gero arte” goxo batez agurtu dut amonaren lagun hura. Azken inpresioa izaten baita gehien irauten duena.
Ezinegon jaitsi naiz autobusetik, eta itsasoa hain gertu izanda garrasi egiteko gogoa ere izan dut, baina hori ez da goizeko bederatzietarako moduko ongi etorria, eta bide batez, ezinegon hori saihesteko korrika egin dut hondartzaraino. Aske. Hondarretan eseri naiz, itsasoari begira. Itsasoa bare dago. Eta olatutxoen joan-etorriari begira geratu naiz.
Azkenaldian bizi dudan egoeraz egin dut gogoeta. Ez dakit zenbat denbora egon naizen horrela, baina konturatu naizenerako jendez gainezka dago hondartza. Toallak, korrika ari diren umeak, eguzkiaz gozatzen ari diren amonak, familia handiak, … eta bat-batean ahazte nabeak egin du hegan nire buru gainean. Edo barruan. Ez baitakit errealitatea ala ametsa izan den. Zutitu eta oinez irtena naiz bizirik dagoen kanposantu horretatik. Hilarriak beharrean toallak eta hamakak, loreak izan behar zutena jendea da, eta isiltasuna behar lukeena garrasiak dira. Nik lasaitasuna eta bakea behar ditut. Horretara joan naiz hondartzara, bakardade pixka baten bila.
Kontxa zeharkatu dut paseotik, presa armatzat duten kamikazeen artetik. Jai egunak lasai egoteko omen dira, deskantsatzeko, baina jendeak ez daki hori.
Azkenik Boulevardera iritsi naiz. Komatik irten eta gero lehen aldiz ikusi dut Urumea ibaia. Oso sentsazio arraroa izan dut ordea, Boulevardetik Grosera begiratu eta hesidun zuloa ikusi dut Zurriolan. Bete gabeko hutsune handia dago, bai. beti bezala, baina eraikin handi baten falta sumatzen dut, harri izugarri handi bat egon beharko balitz bezala, argazki baten negatiboa ikusten ariko banintz bezala. Eta ez dago ezer, hutsunea besterik ez. Hala behar du. Nik ere hutsunea nabari dut barrenean, sentsazio hutsa, arraroa.
Sentsazioak alde batera utziz urrutira begiratu dut, eta itsaslabarrak erakarri nau. Ez dakit goialdea ala beheko partean olatuek zipriztintzen dutenak erakartzen nauen, baina zonbi baten moduan abiatu naiz. “Agian han dago ahazte nabea!” pentsatu dut, bai baitakit nonbait ikusi dudala nabe madarikatu hori, baina ez dakit non. Imanek euren artean elkarri erakartzen dioten moduan erakartzen nau itsaslabarrak, kontrako polaritatea bagenu lez. Eta presaka abiatu naiz, azkar. Berriro ezinegon, baina oraingoan ez dut garrasi egin nahi. Ez. Hara iritsi nahi dut soilik. Orain ni naiz kamikazea, ni naiz suizida, eta korrika noa jendea baztertuz. Paretik kentzen dudan pertsona bakoitzak iristen utzi nahi ez balit bezala. Nire aurkako konspirazio erraldoi bat balego bezala.
Eta Monpasera iritsi naiz. Paseotik arakatu dut dena, denbora amaitzear duen detektibearen antzera, pistei erreparatu barik. Eta ez dut nabea aurkitzen. Poloak ez nau erakartzen orain, imantazioa kendu balitz bezala. Eta nire intuizioak huts egin didala ondo nabaritu dut. Ez, hor ez dago ahazte nabea. Itsu-itsu joan naiz, dagoen paisaia ikusi gabe. Harresian eseri naiz, lasaitu nahian. Jendearen hotsak alde batera uzten saiatu naiz, eta lortu ere. Eta olatuen joan-etorria besterik ez dut aditzen berriro. Olatu txikiak harkaitzei jotzen besterik ez. Berriro lasaitu naiz, begiak ireki, gorputza jiratu eta itsaslabarrari begira geratu naiz. Pentsa, urteetako olatuen kolpeek sortu dute itsaslabarra, emaitza. Ehunka milaka urteen eraginez. Behin eta berriro, itsasoa aspertuko ez balitz bezala. Eta denboraren esklabo garela besterik ezin dut pentsatu.
Aske sentitzen nintzen hondartzara korrika nindoanean, eta orain, hiru bat ordu eta gero, preso sentitzen naiz. Denboraren gatibu.
AROLDO
Las Maribelak fueron de emoción fuerte el sábado 28. Pinchar en esta dirección para ver y escuchar. No tengo palabras para describirlo. La pena es que estas actuaciones no estén al acceso del público en general.
http://jbgprada.blogspot.com/2008/09/aroldo.html
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>