Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


maria casas

Bloga: maria | Data: 2008/10/31 20:04

Idatzi hau euskarazko lan bat da. Teknologiak gero eta hobeagoak direnez Koldo,gure irakaslea, eskatu digu sarrera hau egiteko. Blog honetan lan guztiak argitaratzeko erabiliko dugu. Honela errazagoa egingo diogu Koldori idatzizko lanak zuzentzerako orduan.honela ez diraez galduko eta ez zikinduko. Gure artean, ikasleon artean, baita ere erabili ahalko dugu komunikatzeko, adibidez, mesuak bidali ahal ditugu telefonoa erabili ordez. Eta amaitzeko aipatzekoa da, ondo iruditzen zaidala euskara lantzeko modu hau, erraza eta modu polita delako.

Blog-a

Bloga: Eneko 10 | Data: 2008/10/31 19:48

Egia esan oraindik ez dakit ondoegi zertarako den tramankulu hau baina bueno!!!                                                                            Duela bi aste euskarazko irasleak interneten blog bat egingo genuela esan zigun eta nahiko arriturik geratu nintzen!! Zertarako erabili behar dugu hau edo zertarako behar genuen klase batean blog bat?? Galdera hau bein eta berriz egitena hasi nintzen nire buruari, baina gauza interesgarria zirudien nahiz eta lehenengo momentuetan asko kostatu interneteko web hau menperatzen.                                                                                                                                                                                  Ideia arraro hau berriro ere euskarazko irakasleari bururatu zitzaion, nork, klaseak dibertigarriagoak eta arinago pasatzeko asko pentsatzen duen irakaslea da!!

Besterik gabe nire lehenengo iruzkina uzten dizuet emen!!

Ondo izan. Agurr!!!

maria casas

Bloga: maria | Data: 2008/10/31 19:44

Kaixo Mundua!

Bloga: maria | Data: 2008/10/31 19:41

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

FROM QUEBEC CITY TO GLEBE...

Bloga: Toki Ona BHI English | Data: 2008/10/31 19:31

Houses are getting ready for HalloweenVille de Quebec

After a relaxing weekend around "La ville de Quebec" KEBEC IN ALGONQUIN LANGUAGE!!!, here I am back to Glebe.

I'm really enjoying my staying here as both teachers and students are really nice and welcoming.

I'm having a great time attending all these ESL, French Immersion, English, Media Studies, The writer's craft, Film Studies...

After attending all these classes, and specially the last three, I can say that students here are really encouraged to participate(and  they really DO) to be creative, to develop they critical thinking...Grade 12 students doing their oral presentations this morning...You cannot imagine how awesome it was!

Tomorrow I'm attending a class where the teacher is using the AIM method, and the day after tomorrow I'll be taken to a High School in Gatineau "L'Ecole Polyvalente Le Carrefour" and a CEGEP, Province of Quebec (so a different system and curriculum from the Ontario one, as each Province in Canada has independence to state its own educational curriculum!)

Then I'm looking forward to Friday and the Pumpkin carving...

By the way, we're expecting SNOW TODAY!!!!

ZIMIKO PUNK

Bloga: DIBEREGUNKARIA | Data: 2008/10/31 19:25

LARUNBATEAN ZIMIKO PUNK BESTA BERAN OSPATU ZEN
  Punkiak, Herri aunitzetik etorri ziren eta besta handia izan zen
ANE.P Bera Orain dela 5 egun, larunbatean, Beran zimiko punk besta ospatu zen. Zimiko Punk , punkien besta bat da izenak erraten duen bezela. Arratsaldetik hasi zen. Hasteko, punkiak txaranga gisako batekin ateri ziren eta mikrofono batekin kantari, Errekaldetik hasi eta Ikuilu eta Bidaxka ostatuetan bukatu zuten.  Zazpietan,  hori bukatu ondoren, herriko jendiak patata tortilla lehiaketa bat egin zuen, nahi zuenak jatera joaten ahal zen. Bederatzietan Bidaxkan, Ikuilun eta Katakun konzertuak baziren, jende aunitz bazen baina gehienak punkiak ziren. Leku aunitzetatik etorri ziren, batzuk holandesak ziren, bertze batzuk Frantziatik etorriak  ziren...

 Konzertuak ordubatak aldera bukatu ziren. konzertuak bukatuta, ostatuetan musika jarri zuten, denetik pixka bat. Musika jarri ondoren, ostatuetan herriko jendea bazegoen.Punkiak, berriz ere, kanpoan  erretzen eta bertze gauzak konsumitzen zeuden.

 Punkiek arropa arraroak ematen zituzten. Batzuk ileko kresta luzeak zuten beste batzuk ilea koloren tintatuta bazuten. Gehienek galtza estuak eramaten zituzten, batzuk kolore beltazakoak eta bertze batzuk koloretakoak. Denak bota handi batzuk galtz gainetik eramaten zituztez eta txupa bat, atzean pegatinak, kateak... ematen zituzten. Neskak berriz ere, galtz motz batzuekin eta galtzaren behian mediak eramaten zituzten, bertzela soinekoak ere. Neskek ere bota horiek eramaten zituzten eta txupa ere bai.  Ilea rastekin eramaten zituzten edo bertzela ile motza eta koloretakoa.

Besta hiruak aldera bukatu egin zen, ostatuek ordu arte permisoa zutelako.Hurrengo egunean Lurraren egunaz zenez punki batzuk Beran gelditu ziren.

Anjel Figueroaren eta gainontzeko preso gaixo larrien askatasuna exijitu dute ospitaletan

Bloga: anjel kalera! | Data: 2008/10/31 18:56


Argazkian, eguerdian Gurutzetan izandako kontzentrazioa.
Argazki gehiago
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren harira, elkarretaratzeak egin dira eguerdian hainbat ospitale aurrean, "preso gaixo larrien askatasuna exijitzeko". Besteak beste, Gurutzetako kontzentrazioan parte hartzeko deia eginda zuen Uribe Kostako Etxeratek. Bertan, 90 lagun inguru elkartu dira, euskal errepresaliatuen senideak, osasun arloko profesionalak eta sindikatu ezberdinetako delagatuak tartean zirela. Gaixorik eta osasun arazoekin diren presoen artean, Algortako semea dugu horietako bat. 1971ean jaiotako Anjel Figueroa 14 urte daramatza espetxean, egun Gasteiz inguruko Langraiz espetxean. Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein ezkerraldeko esklerosi mesiala dauka. Etengabeko krisialdi epileptiko larri eta bortitzak izaten ditu konorte galerekin.
Izatez, gaixotasunen sorlekua da espetxea. Baina, egoera "are eta larriagoa bilakatzen da" euskal preso politikoen kasuan, Etxeratek salatu duenez, "ezartzen zaien espetxe politika berezituagatik". Horren adibide jarri ditu euskal preso politikoen senideen elkarteak "konfiantzazko medikuen asistentzia ukatu edota mugatua dutela, espetxeetako mediku eta funtzionarioen kolaborazio eskasa, ospitaleetara egin beharreko irteerak behar bezala ez egitea, sakabanaturik eta urrundurik dituztela, eta gainera isolaturik mantentzen dituztela kasu askotan". Hori gutxi balitz bezala, "espetxe eta epaitegiek sistematikoki ukatzen dute preso gaixo hauek duten askatasunerako eskubidea", gaineratu dutenez.
Horiei osasun eskubidea bermatzea zor zaien heinean, gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituzten 14 preso politiko "berehalako askatzea" exijitu du Etxeratek. Bide horretan, oro har euskal jendarte osoari eta, bereziki, osasunaren defentsa eta zaintzari lotuta dauden profesionalei, egoera larri honi "ahal den eta erantzun eraginkorrena "emateko deia luzatu diete.
Etxeraten oharra:
Espetxea gaixotasunen sorlekua da, osasun asistentzia eskasagatik, arduradunen interes ezagatik, prebentziorik eza eta diagnostikoak egiteko frogen atzerapenagatik, infekzio arriskua biderkatzen duelarik.
Egoera hau, gure senide euskal preso politikoen kasuan are eta larriagoa bilakatzen da ezartzen zaien espetxe politika berezituagatik: konfiantzazko medikuen asistentzia ukatu edota mugatua dutelako, espetxeetako mediku eta funtzionarioen kolaborazio eskasagatik, ospitaleetara egin beharreko irteerak behar bezala ez egiteagatik, sakabanaturik eta urrundurik dituztelako, eta gainera isolaturik mantentzen dituztelako kasu askotan. Beste eskubideen artean gure senideei osasun eskubidea bermatzea exijitzen dugu.
Gaixorik edo osasun arazoekin diren presoen artean badira batzuk, 14 zehazki, gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituztenak. Nahasmen psikotiko, epilepsia orokortua, diabetesa urteekin larriagotua, minbizia edota bihotzeko arazo larriak dituzte.
Askatasun eskaera guztiek ukazioa izan dute erantzun bakar gisa, izan ere espetxe eta epaitegiek sistematikoki ukatzen baitute preso gaixo hauek duten askatasunerako eskubidea. Guk senideok, preso gaixo larrien berehalako askatasuna exijitzen dugu.
Deialdia luzatzen diogu euskal gizarteari oro har, baina eta bereziki osasunaren defentsa eta zaintzari lotuta dauden profesionalei, egoera larri honi ahal den eta erantzun eraginkorrena emateko.

Eskuak hotz

Bloga: ZERDIOK | Data: 2008/10/31 12:12

Bai, eskuak hotz.
Lokutorioan hotz
kalean hotz
paperean hotz…
dena hotz

agian burua bero

baina orain ez, orain burua ere hotz
bai, burua hotz.

Uribarriko karrikak hotz,
unibertsitatea ere
Bilbo hotz
zuhaitzak hotz
orlegia galduz
hotz udazkena
goian zerua
behean lurra
alboetan oraina
buruan lehena
batzutan ametsak, eta etor, datorrena.
Dena hotz

Bai, eskuak hotz

ene oroimenean

zu zara bero dagoen bakarra.

Bortziria

Bloga: DIBEREGUNKARIA | Data: 2008/10/31 11:26


LESAKAKO FERIAK
EGURALDIAK ZER EGITEN DUEN, EGUNA GERO ETA HOBEA IZANEN DA
Urtero bezala azaroaren 22an, ortzegunean, Lesakako feria eguna ospatuko da.

NAROA L.E. Igantzi


LABUR METRAILAK BERAKO KULTUR ETXEAN
2008 Urria 9 | Berriak |

JENDE GUTXI ZEGOEN GAUR LABUR METRAILAK IKUSTEN
Bai gaur eta bai asteartean, labur mertail batzuk egon dira Berako kultur etxean ikusteko.
ARITZ. W. eta NAROA L.E/ Bera eta Igantzi

IKASLEAK KORTO BATZUK IKUSTERA JOAN ZIREN
2008 Urria 9 | Berriak |

TOKI- ONAKO 3. MAILAKO IKASLEAK BERAKO KULTUR ETXERA  JOAN DIRA, KORTO BATZUK IKUSTERA.
Toki- Onako 3. mailako ikasle batzuk Berako kultur etxera joan dira korto batzuk ikustera. Kultur etxean 2 mutil gaztek itxaroten zieten kortoak pixka bat azaltzeko.


ANDONI .Z LESAKA ETA ANE.P BERA



IGANTZIKO BESTAK
2008 Urria 2 | Berriak

BIHAR HASITA,BOST EGUNEZ IZANGO DIRA IGANTZIKO BESTAK
Herrian, biztanle batzuk uste dute udaletxeak ez duela lan nahiko egin  eta ez duela behar zen guzitan lagundu.
NAROA l.E. Igantzi 

ITXASKI-KEPA LOIDI

Bloga: Itxaski Taberna F.C | Data: 2008/10/31 11:20

Aurreko garaipena buruan dugu oraindik. Ez gara lokartu behar, ez...
Hurrengo partidua Kepa Loidi talde berriaren aurka izango da Igandean goizeko 12etan. Gogoratu Ostiraletan entrenamendua dagoela Ikastolan 18rak inguruan, zenbait "haserre" izan baitziren aurreko entrenamendura jende gutxi agertu ez zela eta.

Taldeko detektibeen lana txalogarria
Zenbaitzuen arrazoiak entzun ditugu, baina beste zenbaitzuenak ez... Eta klubeko inspektorea martxan jarri da, inbestigazioan, gure jokalariak aurreko ostiralean zertan aritu ziren deskubritu nahian...
Hona hemen emaitza KLIKATU ARGAZKIAN:
sopelana-36.jpg

Taldeko batzarkideek erabaki dute Kepa Loidi-ren aurkako partiduan ITU-ri pasiloa egitea, Itxaski taldearen "ojeadore" lanak egiteagatik, eta noski, zabalkunde internazionalean laguntzeagatik. Azken berrien arabera 20 estatu karibearretako eta 3 afrikarretako gobernuek "en busca y captura" jarri dute gure jokalari maitea.

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5