Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Euskararen lamina

Bloga: AEK ikastaldiak | Data: 2009/07/17 11:02

3. mailako ikasleek euskara ikasteko biderik onena atxeman dute : euskararen lamina klasera jinaraztea !

Haize hegoa zen, egun hartan, Urepelen...

Hemen begiratu !

MADALENAK 2008 (PHOTO BOOK)

Bloga: EUSKALGUNEA | Data: 2009/07/15 18:33

Errefrauak kontrol hitzarekin lotzen ditut. Ni, eurek kontrolatzen naute. Baina nere lagun batek... ez daki errefrauak erabili gabe hitz egiten. errefrau denak kontrolpean ditu.

behin, ez aspaldi, astelehenean. Hala esan zidan: Atzera begiratu beharra dago iraganean egindako akatsak ez errepikatzeko"

Borjak, kabroi hutsa denez, iazko madalenetan errepikatu behar ez diren situazio batzuk (eta errepikatu behar direnak ere, zertan ez esan) erretratatu zituen kamara txar batekin.

hona hemen Borjaren begietatik nere "gmail inbox" bandejara iritsi diren argazki batzuk.

portzierto, blog honetako argazkiak ez dira kenduko behin jarrita daudenean. Baina ni persuaditzen saiatu nahi baduzue... aia kuidaus!!!

txupinazoa

diana

txupinazo2

ande o no ande... ikurriña grande

wellcome to Casabal's show

Oroitz: Euskitze, jarkiak punttua!!!

Borjaren argazkitan... Borja azaldu behar

badatoz, bagatoz.

Bloga: EUSKALGUNEA | Data: 2009/07/14 19:07

badatoz herriko jaiak eta bagatuz gu.

izango duzue gure berri.

prest egon.

Artzaintza Baigorrin (2009/07/08)

Bloga: AEK ikastaldiak | Data: 2009/07/14 10:58








Erramun MARTIKORENAk bere etxaldea erakutsi digu, Baigorri Bastidan : arditegia, gasnategia, ...





Erramun MARTIKORENAren etxaldea

Riudoms-eko PSC ere jokoan sartu da.

Bloga: Cantuariense | Data: 2009/07/14 10:00

Badirudi Alderdi Sozialistak Euskadiko "aldaketa historikoarekin" batera, aspalditik oso ondo ezagutu eta maneiatzen duen  taktika bat berragertu nahi duela. PSOEk, bere historian zehar erakutsi digun bezala, badu antza denez bere barne legea bikain definitzen duen hitz borobil eta, politikan behintzat, ez hain ondo ikusia: FALTSUKERIA.

Hizkuntzaren munduan gabiltzanok, ez dakit zergaitik baina, hitzak denboraren erlojuan kokatzen saiatzeko zaletasunaz aparte, eremu semantiko zabal eta zenbait kasutan abstraktuetan kokatzea ere oso gustuko dugu. Oraingoa, beraz, ez da gutxiago izango eta egin daigun sozialista espainiarren hiztegian behin eta berriz agertzen den termino honen arbola generalogikoa:

FALTSUKERIA> GEZURRA > IRUZURRA > MALTZURKERIA > AZERIKERIA > AMARRUA ...

Uste dut, oso ondo definitzen dituen hitz sorta bat dela arestiko hau. Azerikeriaz jokatzen du bizitzen ari garen sozialismo honek, gezurrak ditu oinarri eta aritmetika da euren buruetan dagoen gauza bakarra.

Guzti honek, nola ez, badu izateko eta esateko arrazoirik izan ere, gure lurraldean bizitzea suertatu zaigun egoeraz aparte, Bermeon  beste ekarpen txiki-handi bat ere egin digute.

Martxoaren 1eko hauteskundeetan, ideia politiko bat kalean uztearen ondorioz, Ajuria Enerako bidean argi izpi bat ikusi zuten eta, hainbat eta hainbat herritako hauteskunde-mahaietara Kataluniatik ekarritako PSCko ahaldunak ekarri zituzten boto bakar bat ere ez galtzeko asmoarekin; Bermeon ere horrela gertatu zen. Eguna ezelako arazo gabe igaro eta guztiok dakigu zein mekanismo hasi zen martxan gau hartan bertan.

Francisco presidente izendatu eta gutxira ordea, Bermeon hauteskunde egunean gertaturikoak tranformazio bat jazo zuen antza. Kataluniako (Riudoms herrikoak zehatzagoak izan gaitezen) ahaldunek beraien herrian banatzen duten eduki politikodun aldizkari baten, orrialde oso bateko artikulua eskaini ziguten Bermeotarroi. Pozoinez eta gezurrez jositako artikulua, non, Bermeoko herrian gizabanakoen ideologia errespetatzen ez dela, hauteskunde-mahaietan jazoera oso grabeak (bultzakadak, errespetu falta...) gertatu direla, abertzale ez den jendea beldurrez bizi dela etab. irudikatzen duten.

Nazkatuta gaude interes politikorako inoren izena kakazten duten horietaz, nazkatuta joko garbia ezagutzen ez dutenetaz eta ez dugu inolaz onartuko elkarrenganako errespetu falta dugula esatea. Hori da alderdi sozialista, estatu mailan gobernatzen ari den alderdia; GEZURRA, FALTSUKERIA, AZERIKERIA baino ulertzen ez duena; gizartearen ongizatea lortzea helburutzat ez duena. Alderdi kalkuladorea.

Ibilbidea

Bloga: INDIAKO KONTUAK | Data: 2009/07/07 15:05

Hemen jartzen dizuegu pentsatuta dugun ibilbidearen mapa


Ikusi Indiako bidaia - 2009ko abuztua mapa handiago batean

Buelta nahiko haundia egiteko asmoa dugu, zati haundi bat kotxez (bertako txoferrarekin) eta azken zatia, hau da Varanasi eta Delhirako buelta trenez. Guztira 20 egun pasako ditugu Indian bertan. Oporretako lehen eguna, hau da, uztailaren 29a, abioian pasako dugu. Azken aurreko egun erdia ere abioian pasako dugu etxerako bueltan eta abuztuaren 20a, azken eguna, Londonen eta gaueko 11etan iritxiko gara etxera.

Mundua.com-en Eguneraketa

Bloga: Mundua.com | Data: 2009/07/07 12:19

Kaixo erabiltzaileok,

Gaur arratsaldeko 15:30-etan Mundua.com eguneratuko dugu. Eguneraketak ordu bete iraungo du gutxi gora behera. Denbora horretan ezin izango duzue Mundua.com erabili, amaitzerakoan abisatuko zaituztegu.

Barkatu eragozpenak.

Ondo izan

Korrika 16, Kulturbira Donostian

Bloga: AEK Gros | Data: 2009/06/30 18:39

Korrika 16 joan zaigu, bai, baina euskaraz bizitzen eta euskaraz gozatzen jarraitzeko indarra eta gogoa gurekin geratu da. Horrez gain, irudi polit askoak ere utzi ditu Korrikak. Hemen Donostiako Kuturbirako irudi batzuk topatuko dituzu. Ikusteko, klikatu hemen.

Gora Korrika!

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios