Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
NON: La Farinera del Clot aretoan

NOIZ: Abenduak 6
sarrera: 5 euro
baina interneten jada entzun eta jaitsi daiteke:
http://www.jamendo.com/es/album/31542
Partidu zaila bezain gogorra dute aurrean bi taldeek, jadanik istoriko bihurtu dena plaieroetan. Ostiraleko entrenamenduan George Van gaal entrenatzaileak bere kartak ezkutuan gorde zituen, eta beraz ez dugu jakingo partidua hasi arte zer nolako hamaikakoa hondarreratuko duen.
Artilanen aurkako partida duinaren ostean laudorio eta kexuak, modu guztietako deklarazioak entzun ziren:
Aitortxo (Artilaneko hegaleko jokalaria): " Talde benetan "Rokosoa" iruditu zait aurtengo Itxaski, izerdi tanta mardulak isuri behar izan ditugu gailentzeko"
klik egin handitzeko (made by zelaixetan)
Pablo Aranburu (Itxaskiko defentsa): " Ezta partidu txarra izan, lehenengo zatia ona izan da, baina egia esan, badugu zer hobetu... jarrera falta eta forma fisikoa esaterako"
Izan ere, aurten, itxaski taldeak aurre denboraldi lasaia egin du eta zenbait partiduko errodajea falta zaio. Georgek badu lana taldea indatzen.
Arazoa
2050 urterako hiriguneetan biziko da munduko biztanleen ia %80, eta joera demografikoen gaineko
kalkulu zuhurrenen arabera, giza populazioa 3.000 milioi gehiago haziko da ordura arteko tartean. Horrenbeste gizaki elikatzeko janari nahikoa ekoitzi ahal izateko, orain baino 109 hektarea lur gehiago landu beharko dira (hau da, Brasilen neurriko azalera gehi %20 gehiago) gaur egungo nekazaritza teknikak erabiliz gero. Gaur egun, ordea, uztak jasotzeko egokia den lurraren %80 erabilia dago dagoeneko (iturriak: FAO eta NASA) eta aspalditik, gainera, lur horretatik %15 alferrik galtzen da, kudeaketa eskasagatik. Zer egin daiteke datu hauek iragartzen duten hondamendia saihesteko?
Irtenbide posible bat: nekazaritza bertikala
Ez da berria estalpeko nekazaritza: denbora da negutegietan hazitako barazki eta frutak jasotzera ohituta gaudela. Berria dena da teknologia hau laster garatu beharra, 3 mila milioi pertsona gehiago asetzeko. Estalpeko nekazaritzari heltzeko modua berrasmatu beharra dago, punta-puntako teknologiak erabiliz. Honetara dator nekazaritza bertikala: hasteko, merkea izan beharra dauka "baserri" bertikalak (eraikitzeko merkea eta segurua). Hainbat solairuko garaiera izango dute eta hirguneen erdi-erdian kokaturik egongo dira. Era egokian eratuz gero, bizi berria emango diete hiriei, era jasangarrian ekoiztuko dituzte elikagaiak (urte osoan zeharreko uztetan), eta hauek askotarikoak eta arriskurik gabeak izango dira. Gainera, nekazaritza horizontalak hainbat mendez kalteturiko ekosistemak bere onera ekartzeko aukera ekarriko du nekazaritza mota berri honek.
Gizakiok 10.000 urte behar izan genituen gaur egun ohikotzat jotzen ditugun barazki gehienak ekoitzera iristeko. Hori lortzeko ahaleginean, antzu utzi ditugu landu ditugun lur gehienak, garai batean berde eta emankor ziren lurrak sarri basamortu antzekoak bihurtuz. Bien bitartean, espezie urbanoa bihurtu gara, eta gutarikoen %60 hirietan bizi da, bizileku bertikaletan. Honek dakarren ondorioetako bat da eguratsaren eraginetatik babesturik bizi garela gizaki gehienok, baina gure elikagai iturrien emankortasuna kanpoko eguraldiaren menpean dagoela, eta arlo horretan egin dezakegun bakarra urtez urte eguraldi egokiaren esperoan egotea dela. (...) Garaiz gaude hirien barneko eraikin hauetan gure elikagaiak ekoizten ikasteko, ez badugu etorkizun hurbilean milioika pertsona gehiago gosez bizi daitezen nahi.
Ingelesezko testua: vertical farming, (jatorrizko testuen bilduman)
Jatorrizko testua bere webgunean: www.verticalfarm.com

Oraingoan "El rey del reciclaje" deritzon saioari buruz idazteko asmoa nuen, baina hurrengo baterako utzi beharko dut, lehengo egunean (2008/10/23an) Berrian irakurle baten gutuna agertu baita, Burpen kritika eginez.
![]()
Irakurle horri ez zaio ondo iruditu Burp. Frikiz beteta dagoela dio. Nik ez dut ondo ulertzen zer den frikia izatea. Arraro jantzita ibiltzea? Jendearekin harreman normalik ez izatea? Den-denak begira eduki nahi izatea? Frikia izatea hori bada, Benedikto XVI.a aita santua munduko frikirik frikiena da.
Nik Burpen besterik ikusi dut. Gauzak egiten dituen jendea. Gauzak eginez ondo pasatzen duen jendea. Nik lau bider ikusi dut programa, eta oso ondo pasatu dut haiei begira. Eta euskaraz egiten dute, gainera. Euskaraz egin nahi dute. Niretzat gozamena are handiagoa da.
Hitz bitan esanda: ez dira frikiak, burperrak dira.
ETB3-ri esker euskara gehiago entzungo nuela-eta nengoen, eta tamalez ez da hala izan guztiz-guztiz. Oteitzari buruzko dokumentalak iruzur egin digu. Egongo da aurrerago kritika latzagoak idazteko denbora, gauzek hola jarraitzen badute.
![]()
Orain gauza pozgarri bat azpimarratu nahi dut: Burp. Begiak eta belarriak programa horretara oratuta geratu zitzaizkidan. Telebistan ez dut antzekorik ikusi orain arte. Eta gainera euskaldunoi hiru hitz oparitu dizkigu lehen emanaldian: 'burperra', 'burpatu' eta 'burp on'. Gehiago ezin da eskatu!!!!!

Ezker abertzaleak atari berri bat zabaldu du interneten: www.ezkerabertzalea.info. Gune hau ezkertiar eta independentista guztiei tresna berri bat eskaintzeko bokazioz jaio da, independentzia eta sozialismoaren bidean erreferentziazko ataria izan nahi duena, eta askapen borrokaren ispilu.
XXVIII. zikloa. 2008 urria-abendua
Urriak 2: Film kuttuna: This is England Urriak 9: Viaje a Darjeelling.
Urriak 16: La escafandra y la mariposa.
Azaroak 6: Caramel.
Azaroak 13: El bosque del luto.
Azaroak 27: El baño del papa.
Abenduak 11. Sophie Scholl.
Abenduak 18: Honeydripper blues bar.
Boletina irakurri Ziklotik kanpo: Urriak 23 (Goierri Kolore egitasmoaren II kulturen arteko astean):
Flores de otro mundo (Sustraiez Blai Elkarteak eta Goieniz-ek antolaturik).

Bere albun barriaren aurkezpen jai arraroa egin omen zuen West jaunak joan dan astean. Los Angelesko arte galeria baten momentu surrealistak bizi izan zituten "808's & Heartbreak" lehen aldiz entzutera hurbildutakoek: 40 neska biluzi eskenatokian tinko, aurrez aurre zegoen publikoak LPa goitik behera entzuten zuen bitartean. Baltzak aurreko lerroan eta zuriak atzean, batzuk aurpegia estaltzen zuten peluka arraroak jantzita, beste batzuk lurrean etzanda... eta esan bezala, performance-aren soinu banda moduan, rapper-ik famatuenak egina izan arren batere rap-ik ez duen albuna (!!).
Ahots tonuei erretokeak emoteko izan arren dantza-pistako diba batzuek (Cher, Paulina Rubio...) Vocoder efektu moduan ezagun bihurtu duten Auto Tune programa erabili omen du grabaketan... kristolango ordagoa, bai, baina ... handira edo txikira? Denborak esan beharko... Ondino masterizatu barik omen dauen Heartless-ek aldaketaren ideia bat egiteko balio dau:
Heartless
Kanye West beraren blogean informazio gehiago...
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5