Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.

Gaua da, euri tantek pertsiana zulatu nahi dute eta Mick bere logelan dago.
Gauza material den orori heltzen dio: kitarra hartu du-hiru akorde jo eta utzi egin du-, musika entzuten hasi da- kanta erdian itzali du-, liburu bati ekin dio- baina ezin ditu lau hitz jarraian irakurri...
Eta azkenik ordenagailua ireki eta bere buruaz idazten hasten da.
Orain ohartzen da zein egozentrikoa den.
Frederick W.Taylorek industria lanaren antolamenduan iraultza egin zian XIX.mende bukaeran. Ordura arte langile edo artisauek beren produktuen gaineko kontrol eta jakintza osoa ziaten. Langile gutxi batzuk zituan kotxe bat oso osorik egiteko kapazak, eta horregatik, beren jakituriagatik, zituan hain beharrezkoak fabriketako jabeentzat.
Esan bezela, Taylorrek iraultza egin zian. Lanaren banaketan iraultza, gero Henry Ford kotxe saltzaileak kate-produkzioarekin segida emango zioana.
![]()
Nik behintzat, iraultzak langileen onerako izaten ditukela uste nian. Marxek hala zioela iruditzen zaidak. Hau ordea ez. Taylorrek lana zatikatu zian; langile batek motorra, besteak gurpilak, besteak bolantea eta horrela kotxea osatu arte. Modu honetan kotxea azkarrago egiten ziaten, eta fabrikaren jabeak diru gehiago jasotzen zian.
Eta langileek jada ez ziaten kotxearen gaineko jakinduria eta kontrol osoa. Superbisoreak zizkiaten atzetik denboraren kontrola eramateko eta produktibitatea ez jeisteko. Langile bakoitzak bere jakintza espezializatua zian, baina orain ez zituan hain ordezkaezinak patroiarentzat. Bolante bat azkarren eta soldata txikienarekin egiten zianak edukiko zian lana.
Gaur gora eta behera ibili naitek. Atzo ere bai. Eta aurreko astean. Eta eskerrak asteburuetan lanik egiten ez diteken. Langile espezializatu eta ezjakinak izan dituk denaren errudun. Lana zatitu zietek hauei ere, eraginkortasuna eta efikaziaren izenean. Eta niri Frederick Taylor etorri zaidak burura. Eta Henry Ford. Eta beraien amak gogora etorri zaizkidak.
![]()
Hala zioan Max Weber soziologoak; “antolakuntza azkarrena, zehatzena eta argiena da burokrazia”. Akaso arrazoi zian, eta soluzioa funtzionario gehiago kontratatzea duk, beste funtzionarioen atzetik superbisore bezela ibiltzeko. Eta superbisoreak kontrolatzeko superbisore gehiago. Ez zekiat. Niretzat behintzat ez duk izan oso egun produktibo eta eraginkorra. Ez gaur, ez atzo eta ezta aurreko astean ere.
Paranoiko jarri ote naiz? Edozein kasutan, nire bizitza Google-ren disko gogorretan gordeta ez edukitzea erabaki dut. Esan beharra dago, telefono zerbitzu bat izango balute, idazkari lanak egin ahalko lituzketela: "Google? Bai, Inko naiz. Aizu, lehengoan mail batean telefono zenbaki bat bidali zidaten, ematerik bai? Picasawebs-en igo dudan azken argazkian nire ondoan dagoen parrandero horren telefonoa da bai. LOPD? Ez ez, ez du axola, nire posta da edozein kasutan. Pasahitza? izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo izartxo. Bale! Mila esker!". Ostia! Zerbitzu bikaina litzateke!! jeje.
Beno, hori, nire gauzak euskal komunitatetik hurbil dauden web-etara migratzen ari naiz. Ziur nago ordea, damutu egingo naizela. "Euskal" hitza daraman edozer gauzak marketing balio gehitua dauka hemen, baina azkenean zerbitzu txarrena izan ohi da... hori entzun dut behintzat tabernan. Argazkientzat dena den, zalantza daukat... Argazkiak.org motz geratzen dela iruditzen zait, eta nirudia.com argazki blog bat da, ez zehatz mehatz picasa bezalako zerbait.
Beno, horixe, istripuz hemen erortzen bazarete, jakin inkoia.blogspot.com orritik migrazioa egin berri dudala. Horrexegatik hainbeste bidalketa bat batean. Eta ez, ez dut askorik idazten, ezta intentziorik ere.
Horrelakoa zan nirea kontzertuaren ustezko aurkezpena despedidea zala ulertu nuenean... 22.00tan zala uste nuena ordurako hasita eta ondo hasita (20.00) zegoela. Jode, bi tema entzun eta "pa fuera, pa la calle!!"... kauen myspaceko ajendak eta kristo guztia. Informazioaren garaian desinformazioa topera... Behintzat sarrera dohainik izan zan.
Bideo honegaz kontsolatu beharko naz ba... snifff...

Aizpu ezin hobe baten partidu bikainari eta talde joko onari esker 3 puntu garrantzitsu poltsikoratu ditu Itxaskik.
Bigarren jardunaldian etorri da Itxaski taldearen garaipena, eta honela bere istoriako liga hasiera honena berdindu du, lehenengo bi jardunaldietan 3 puntu bilduaz. Hasieratik erakutsi zituen hortzak taldeak, argi eta garbi laga zuten lehen minututik partidu hura Itxaski tabernan geratuko zela, istoriarako. Jokoa kontrolpean izan eta Arranoren gainetik ibili ziren, pare bat jokalditan salbu (Arranoren golak.)
Aizpuruak zabaldu zuen markagailua 1-0ekoa ipiniaz. Denok saltoka. Denok pozik, Oierri animo oihuak... Baina Arranok hodeietatik jaitsi arazi zieten. 1-1ekoa jarri ostean, aukera bat zen amore ematea, kikiltzea; baina ez, aurtengo itxaski ez zegoen horretarako prest zirudienez eta 2-1ekoa ipini zuen berriz Aizpurua handi batek. Txapo. Berriz hodeietan...
2-2. Denak Barajaseko spanair-a bezala lurreratu ziren, baina ez zen inor hilda suertatu. Amore eman gabe, indar handia erakutsiaz, Arrano taldearen denbora galtzeei kasu ziztrinik egin gabe, amaierako 3-2a ezarri zen Aitorrek jaurtitako baloi batekin, defentsa batek desbideratu ostean. Partidu osoan zehar ikusitakoa, logika, gailendu zen. Ordutik aurrera garbi ikusi zen Itxaskikoek arrastaka zeramaten nekea, zaila izan baitzen Azkueren (Arranoko erdilaria) barnekaldiak gelditzea. Azken minutuetan atera zuen amorrua Arranok, bere aurpegi onena erakutsiaz.
Epailearen lan txarra
Epaileak argi erakutsi zuen, zein zaila den plaierotako partidu bat pitatzea. Harriri gol bat anulatu zion, Imari egindako penaltia "ez zuen ikusi..." eta abar... eskerrak emaitzarekin bigarren planoan geratu zela.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Beno, nik esandakoak agian ez du inor konbentzituko, baina artista ezagun batek esandakoak bai...
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5