Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Harlock Kapitaina

Bloga: Ohar itsaskor digitalak... | Data: 2008/10/20 01:14

Hau da hau pertsonaia! Hona hemen hasiera eta amaierako kantuak. Nolabait inspiratu egiten nau Harlock-ek..."...eta luuuuuur urdiiiiiin txiiiiikiaaAAA neeeuREEeeeEEE SORTERRIAA!!..."



Gimp-ekin koloreztatzen

Bloga: Ohar itsaskor digitalak... | Data: 2008/10/20 01:08

Gimp lehendik ere erabiltzen nuen, argazkien kontrasteak aldatu edota hainbat huskeri egiteko, baina Gimp zertxobait sakonago ikasteko erabakia daukat hartuta, eta horretarako aste oso bat ibili naiz nire marrazki batzuk koloreztatzen.Onartu beharra daukat emaitzak ez direla ikusgarriak, hala ere, nire iritzi xumearen arabera itxura nahiko dezentea daukate. Bidalketa honen bidez nire esperientzia txikia utzi nahi dut, erabilitako efektuak eta pausoak azalduz. Pentsatzen dut norbaiti interesgarria irudituko zaiola hasi berri baten ibilera.Irudi guztietan lehen pausoak hauek izan dira 'Geruzak > Geruza berria' eta bertan geruza zuria aukeratu, hau behean kokatuz. Pauso hau errepikatu, geruza zuria aukeratu beharrean, geruza gardena aukeratuz eta hau geruza zuria eta marrazkia duen geruzaren artean jarriz. Azkenik, gure jatorrizko marrazkia hartu eta 'Geruzak > Gardentasuna > kolorea alfara' aukeratuz, kolore zuria gardena bihurtu. Marrazkia duen geruza hau 'biderketa' moduan ezarriz, bere kolore beltza beti gainjarri egingo du koloreen gainean. Dena den, azken pausu hau egin baino lehen komenigarria izaten da kasu batzuetan distira eta kontrastea balioak mugituz marrak belztea, gero koloreztatutako marrazkian itxura hobea agertzeko asmoz.Modu honetan, gure marrazkia gardenki baten gisa gainean geratzen da. Azken geruza zuriak oinarria emango du, eta tartean geruza gardenak ezarriz koloreak jarriko ditugu: Lehenik atzealdeak, gero aurrealdeak, xehetasunak etab. Hoberena hainbat geruza erabiltzea izan ohi da, modu honetan, xehetasunak egitean akatsen bat eginez gero, ez dugu atzealdeko kolorerik izorratzen.Koloreztatutako lehen irudia hauxe izan da. Proba gisa egin nuen, aerografoaren tresnaz. Tresna honek gradualki koloreztatzen duenez, izkinetatik apur bat pasatzeak ez du kalte handirik egiten, eta gainera itzalak egiteko balio balio du. Kasuan kasu, atalak aukeratu daitezke koloreztatzean ez irteteko. Hautaketa difuminatua nire tresnarik erabiliena da, degradatuak egiteko oso tresna jatorra.Efektu batzuk ere erabili daitezke, kasu honetan ertzak detektatze efektu bat eta argiztatze efektu artistikoa, 'Iragazkiak > Detektatu Ertzak > Neon' eta 'Iragazkiak > Artistikoa > Argitasun leuna' efetuak hurrenez hurren.Ondoren, nire komiki txikia koloreztatzeari ekin nion. Hemen beste teknika bat aurkitu nuen: hautatze difuminatuarekin eta zati hori argiztatzen/iluntzen edota argi efektuekin, itzal eta argiak egin daitezke, modu degradatu egoki batez. Adibidez, lanparen argia eta lurreko distira horrela eginda daude.Bigarren orrialdean, gradienteak erabili nituen metalezko zatiak koloreztatzeko, eta argiztatze leuna diztirak egiteko.Entrenatzen joateko, marrazki zaharrak berreskuratzea erabaki nuen.Honako honetan, koloreak ezarri eta hautatze difuminatuaz argi-itzalak egin nituen. Hautatze teknika bera erabiliz eta kolore balantzea eta argitasunak mugituz, sua koloreztatzea ere lortu nuen. Irudiari azken ukitua emateko, RGB zarata arin bat ezarri nion, bizi puntu bat gehitu ziolarik. Zarata iragazkiak 'Iragazkiak > Zarata' atalean daude.Oraingoan, zerua eta koloreztatze desberdinak lantzeko intentzioarekin degradatuak eta koloreztatze aprobak egin nituen. Naturaltasun bat bilatu nahian, nolabait koadro itxura emateko edo, sakabanatze zarata teknika erabali nuen marrazkian, zaldunarekin ezik. Oihal efektu arin bat ere ezarri nion, itxura zakarrago bat emateko.Beste zita garrantzitsu bat: Star Wars-eko lightsaber-ak egitea! Hainbat modu daude, baina nik erabilitakoa hautatze difuminatuaz maximora argiztatzea, eta gero hautatze bera baina difuminatu handiago batez, kolore balantzeaz koloreztatzea dira. Erabilitako tresna horiek 'Koloreak' menuaren azpian daude: Kolore-balantzea, koloreztatu, distira. Emaitza oso ona dela esango nuke!Azkenik, aspaldiko beste marrazki bat moldatu nuen, belarra eta urarekin jolasteko asmoz.Belarra, Gimpresionsta efektu batez egin nuen, "feltmaker". Efektua 'Iragazkiak > Artistikoa > Gimpresionista' da. Ura, urtu zarata 50 errepikapenekin eta gero uhinen desitxuratze tresna erabiliz. Uhinen efektua 'Iragazkiak > Desitxuratzea > Uhinak' da, eta anplitudea 5 eta luzera 30 aukeratu nuen balioetan. Supernova argi efektuaz hosto arteko argia jarri nion, eta lainoak 'Iragazkiak > Errendatuak > Hodeiak > Lainoa' efektuaz.Istripuz norbait bidalketa honetara iritsi bada, eta gainera bukaerako perpaus honetara, jakin dezala iruzkinak eta gomendioak ongi etorriak direla. Bide batez, ba al dago Gimp-en euskal komunitaterik?

Ia-ia klik

Bloga: MARMOL FUTBOL TALDEA | Data: 2008/10/19 21:48

ia-ia.jpg

GAIA: Amaitu berria da aurtengo ramadana. Erlijio-sinismen hutsa ala osasuna hobetzeko bidea?

Bloga: ETED | Data: 2008/10/19 13:28

Aurten urriaren 1aren egunsentiarekin bukatuko dute musulmanek ramadanaren sasoia. Hilabete Ramadaneko janaria (iturria: Flickr CC)dirauen sasoi horretan egunsentitik iluntzera baraurik eta ezer edan gabe egon beharra dauka musulman ona den guztiak, ramadana betetzea islamaren bost oinarrietako bat da eta. Aspalditik datorren ohitura da ramadana, eta musulmanen arabera, urtero baraualdi bat edo batzuk egiteko ohitura islama bera baino zaharragoa da. Erraza zaigu hori sinistea, gure gizartean hedatuen den erlijioan ere barauak bere lekua du eta, garizuma garaia adibidez.

Erlijio hauentzat eta barau egitea eskatzen duten beste batzuentzat ere (hinduismoa, esate baterako), baraua elikagairik ez hartzea baino zerbait gehiago da: barau egiteak pertsona bere osoan "garbitzea" du helburu, hau da, gorputza bai eta harekin batera arima eta, beraz, sinisdunak hitz, pentsamendu eta ekintza txarrak alboratu beharra dauka barauaren garaian.

Erlijio bat baino gehiagok bultzatzen dute barau egitea, baina interesgarria da ikustea erlijio arlotik guztiz kanpoko arrazoiengatik ere, barauaren onurak aipatzen direla sarri, adibidez mendebaleko medikuntza tradizioan: esperimentu bidez frogaturik omen dago barau egitea lagungarria dela osasunerako, zenbait gaixotasun sendatzen lagun dezakeela eta, oro har, goputzaren zahartze prozesuak geldotzen dituela noizbehinka barau egunak egiteak. Medikuek argi uzten dute, ordea, baraualdi luzeagoak egitea arriskutsua dela eta ez dela espezialisten kontrolik gabe egin behar.

Aholkuak aholku, gizakiok txapeldun gara gehiegikerietan aritzen, eta horren adibide baten berri ematen duen artikulu batek atentzioa eman dit irailaren 27ko Gaur8n: ramadan egitea osasun betean dauden helduei soilik eskatzen bazaie ere, ez omen dira gutxi hilabeteko baraualdi hori egiten duten haurrak. Artikuluak lau urteko haur irakiar baten kasua ere aipatzen du, gurasoek harro emaniko azalpenekin batera.

Gure gizartearen ikuspegitik zaila egiten zaigu seme-alabei halako zerbait egiten uzten dieten gurasoen jarrera ulertzea, eta berehala esango dugu haien fedearen gehiegikeria dela. Alabaina, munduan zehar guztiz errotuta dauden beste balio batzuk ere (gure gizarteko antolamendu ekonomikoak adibidez) elikagai arloko nahigabe handiak sortzeko gai dira: hor da gainditu gabe dagoen Creutzfeld-Jakob gaitza (behi eroena) edo egunotan Txinan melaminadun esnez kutsatutako milaka haurren kasua, irabazi ekonomiko hutsen itsukeriak eraginda (ikus Berria, 08-9-27).

Informazio iturriak: ingelesezko Wikipedia (ikus fasting, ramadan); GARAren Gaur8 gehigarria ( 08-9-27), Berria egunkaria (08-9-27). Irudia: ramadan amaitu ondoko otordua (iturria: Wikimedia commons).

URRIAK 20, ASTELEHENA, HERRI BATZARRA

Bloga: PIZTU! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa | Data: 2008/10/17 18:58

herri.JPG

GUZTION PARTE HARTZEA EZINBESTEKOA DA!

Koaderno horia I

Bloga: Mick Ostolaza | Data: 2008/10/17 17:00


 
 
 
Egunak ez dira alferrik pasatzen.
Egunero ari naiz,
Bizitza eraikitzen,
Zer izan nahi dudan pentsatzen,
Nire benetako ni-a sortzen.
 
Badakit etorkizuna,
Argia ala iluna
Izan daitekeela,
Eta iluntasunari
Beldur izateari
aspaldi utziagatik,
bakarrik naiz,
gau ilunean.
 
Bakardadeari
Beldur diot
Nahi dudana
Ez denean.
Iraganari egin ohi diot barre,
Ez orainari.
Askotan ohartu gabe
Bihar gaurkoari egingo diodala.
 
Beldur naiz,
Hartu beharreko konpromezuen beldur.
Nahiz eta egin beharrekoa jakin,
Ez dut gaur egingo,
Hobe bihar.
 
Uste dut,
Gehiegi gustatzen zaidala
Nire inuzentzian zoriontsu izatea.

Zeharka

Bloga: Mick Ostolaza | Data: 2008/10/17 16:54

 
 Zeharka hitz egin bazenidan, ez nizun ulertu.
Ez bazenidan zeharka hitz egin, ulertu nizun.
 
Kontua da zeharka hitz egin zenidan ala ez.
 

AI, anSELMA!

Bloga: TAPERWARE KOLEKTIBOA | Data: 2008/10/17 09:09

selma-blog.JPG

Selma Ancira, Tolstóiren itzultzailea.

p054_kul_2_2.pdf

Gaur aste bi, Mugalarin argitaratua.

Pic.: Juan Serrahima'tar, Núria.

GOLEGILEAK

Bloga: .-.-.-.-.-ARG-.-.-.-.-. | Data: 2008/10/15 10:18

2008/2009 DENBORALDIA

2007/2008 DENBORALDIA  
10 - RAKU  
6 - IBAI
6 - BELOKI
2 - GARATE
2 - XORT! 
1 - CAMPOLO
1 - KOATX
1 - DENIS
1 - AZPIAZU

2008/2009 DENBORALDIA

Bloga: .-.-.-.-.-ARG-.-.-.-.-. | Data: 2008/10/15 10:13

Kaixo denoi!!!!

Hemen gera berriz ere plaierotako denboraldi berri oni ekiteko.

ARG taldeak aldaketa batzuk izan ditu, jokalari batzut futboletik erretiratzea erabaki dute, eta horien bajei aurre egiteko, taldeak odol gaztea fitxatzea erabai du.

Laister izango duzue aldaketa guztien berri.

Baina argi izan zazuela ARGk bere oinarrie eusten diela!!!!
Aupa ARG!!!!

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5