Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL
Liburuaren ezaugarri
egilea Joxean Sagastizabal idazle Eibartarra da. Liburuaren izenburua Kutsidasu Bidea, Ixabel da eta 116 orrialde ditu. Liburuaren argitaletxea alberdania da, bere liburu honen lehenengo argitaldia 1994-an izan zen eta azkena 2008ko urtarrilean.
Zergatik irakurri duzun:
Liburu hau nire euskerako irakaslea irakurtzeko esan zidan zeren eta liburu dibertigarri bat eskatu nion. Hasieran ez nuen ulertu oso ondo baina geroago azldu zidaten zergatiki esaten zuten gauza arraroak.
Argitaletxea ematen duen laburpena:
hona emen "berria" ematen duen laburpena: http://www.berria.info/kutsidazu/
Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.

Liburua irakurri ostean
Liburua atzeginez irakurri dut zeren eta gauza arraroak ezten dute eta palabrota asko esaten dituzte eta hori barrearasten egiten dizu eta honela ez zara aspertsen irakurtzen, beste liburu batzuekin gertatzen den bezala. Asko guztatu zait eta nik ez dut asko gustuko irakurtzea.
Liburua ez amaitzea nahi nuen zeren eta liburua gero eta gehiago irekurtzean gero eta barregarriagoa eta gehiago engantztzen saitu. Liburuan batzutan identifikatuta sentitu nahiz, adibidez bikiak juani esnatzendutenean goizeko zazpietan eta la madre que les pario esaten duenean zeren eta niri ere ez zait gustatzen oso goiz esnatzea. Baina gehiago identifikatzen dut nire aitona juan martinekin zeren eta nire aitonari euskeraz hitz egiten diodanean ez dit ulertzen eta hitzak asmatzen ditu eta ere bai juan deitzen delako. Asko guztatu zait liburuko era kontatzekoan ezer ez duen bakoitzean ulertzen duena ipintzen duenean. Liburu hau gomendatuko nihoke humoreko liburuak guztatzen zaionari, zeren eta atal guztietan zerbait barregarri dago. Idazle honetako beste liburu bat irakurriko nuke zeren eta hau asko guztatu zait eta bigarren atala irakurriko dut(kutsidazu berriz ixabel)
Zenbait aholku
niretzat barregarriena eta gehien intresatu didana da zenbait hitz ez duenean ulertzen zeren eta ulertzen zuena juan martin-ek ipintzen da, adibide "ai, santa gertrudis". Nik hasieran uste nuen latina zela eta ez nuen ezer ulertzen baina koldok azalu zidan zergatik ipintzen zuen hori eta liburua berriz hasi nuen eta hobeto ulertu nuen. Nik errekomendatzen dut irakurtzea zeren euskeraz itzegiten dute eta bapatea palabrotak gaztelainian, hori niri asko barrerazi egin dit. ezango nuke liburu euskañola dela
("zenbait aholkuetan" ez nekien oso ondo egin behar zena)
Liburuari buruz
Nahiago nuke mutila banintz·
Liburu honen izenburua, “Nahiago nuke mutila banintz” da; Egilea, David Duran da (Bartzelona, 1963) Psikologian lizentziatua.; eta argitaletxea, Erein.Liburuak 192 orrialde ditu eta 1999 an argitaratu zen. Marrazkilaria Asun Bazola da.·
“Nahiago nuke mutila izan banitz” liburua irakurri egin dut, zeren eta, nire klaseko ikaskideetako askok irakurri egin dute eta guztiek oso dibertigarria eta interesgarria dela esan didate, gainera, nire lagun batek gomendatu dit.·
Hona hemen www.erein.com/liburuak/libnahiagonuke.htm -ek ematen duen laburpena:
Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia.
Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.·
Nire lagun batzuk egin duten laburpena hemen aurki ditzakezue:
jenny.mundua.com
arrate7.mundua.com
Web orrialde honetan David Duran-i buruzko informazioa dago:
www.erein.com/liburuak/libnahiagonuke.htm
David Duran (Bartzelona, 1963). Psikologian lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako institutu batean ari da lanean. Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntz Psikologiako irakasle asoziatua da. Idatzi dituen liburuen artean dira: QRZ Rat Penat, Coses que passen, Cataconya. La via ridiculista d'accés a la independència, Cicle Bis (Nahiago nuke mutila banintz!), eta Generació Z.
· Liburuaren azala hauxe da:

Liburua irakurri ostean· Nik esango nuke merezi duela liburu hau irakurtzea. Alde batetik, istorioa dibertigarria eta entretenigarria izan da. Inolako trabarik gabe irakur dezakezu hasieratik amaitu arte. Nahiz eta itzulita egon (idazle kataluniarra) primeran ulertzen da eta euskara argia eta ulergarria erabiltzen dute. Beste aldetik, oso bitxia da gaia, batez ere, idazlea gizonezkoa dela kontutan hartuta. Neskek identifikatu ahal dugu geure burua protagonistarekin. Eta mutilek geuk sentitzen duguna ulertzeko aukera dute.
Honengatik guztiarengatik, nik irakurtzea gomendatuko nioke gure adineko edonori.·
Hori kontutan hartuta, eta aukera badaukat, David Duran-en beste libururen bat irakurtzeko prest nago;nahiz eta, euskaraz ez egon.
Liburuari buruz
Kikili eta Kokolo bi euskaldun dira, oso umoretsuak. Chilen egon eta gero Europara bueltatzen dira, Italiara. Bertan txakurtxo bat ezagutzen dute, eta berarekin batera, gauza barregarriak bizitzen dituzte eta beste herrialde batzuetara bidaiatzen dute pertsonai ospetsuak ezagutzeko.
Kikili, Kokolo eta “Rivoltosa” Xabier Gereño egin zuen. Bere argitarapen data ez da ezaguna, baina uste da 1989an argitaratu zela, baina herria, ezaguna da, Bilbo hain zuzen ere. Xabier Gereño argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Irakurri dut Xabier Gereño-ren beste liburu bat irakurri nuelako, gai berberekoa eta abentura hauekin jarraitzeko gogoak nituen. Liburu hori “Kikili eta Kokolo Chilen” izan zen.
Ez dago interneten dagoen laburpenik, orduan, liburuan bertan agertzen den laburpena hurengoa da:
Kikili eta Kokolo bi euskaldun jator dira, oso umoretsuak eta adar jotzaileak.
Denboraldi batean Chilen egon ondoren, Europara itzultzen dira abioiez Aita Sainduaren komitibarekin.
Italian “Rivoltosa” izeneko txakurtxo bat ezagutzen dute, animalia oso bihurria bera, eta hiruren artean gertaera barregarriak sortzen dituzte.
Erroman hainbat abentura bizi ondoren, Niza-ra doaz, eta han ere ikustekoak dira gertatzen zaizkienak. Azkenik, Montecarlon, Rainero printzea eta Karolina pritzesa ezagutzen dituzte momentu dibertigarri batean.
Ez dago laburpen hau ikusteko estekarik.
Egilearen buruzko estekak ikusi nahi badira hemen klikatu behar da.
hemen klikatu argazkia ikusi nahi bada
Liburua irakurri ostean.
Asko gustatu zait liburu hau, zeren abentura dibertigarriak kontatzen ditu eta asko entretenitzen du. Gainera oso ulergarria da eta erabiltzen duen euskera ez da oso zaila edo gurearen ezberdina.
Liburu hau atseginez irakurri dut zeren oso dibertigarria da eta pasarteak atseginez irakurtzen dira. Gainera, animaliari, inportantzia handia ematen zaio egoera guztietan eta horrek, historioari, zerbait gehiago gehitzen dio.
Gomendatuko nuke liburu hau aspertuta zauden egoera baterako edo gure adinarako pertsona baterako eta idazlea atsegin dut historioa kontatzeko modua dela eta.
Idazlearen beste liburuak irakurriko nituzke dudarik gabe. Liburu honen aurretik zihoan liburua irakurri nuen eta asko gustatu zitzaidan, eta honekin ere oso ondo pasatu dut eta taseginez irakurri dut.
“Kikili eta Kokolo espioitzan” beste libur bat da Xabier Gereñorena.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
LIBURUARI BURUZ
Nire liburuaren izenburua “Ostegunak” da.Idazlea Jon Arretxe da, Bizkaian jaioa.Argitaletxea Elkar da.112 orrialde ditu hainbat pasartetan banatuta. 1997.urtean idatzi egin zen.Azal polita du eta “poltsiko” liburua da.
“Ostegunak” liburua irakurri dut zeren eta, ikusi dut nire klaseko ikaskide gehienok irakurri egin dutela eta horrez aparte, nire lagunak gomendatu zidaten liburua interesgarria eta irakurtzeko erraza zela esanez.
Hona hemen http://www.jonarretxe.net/ -ek ematen duen laburpena:
Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen",ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik. Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator: ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahiko diote; denak kalera atera eta hantxe hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipuinetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu:gaueko parranda giroan "tunoen" konpetentzia jasan ezin duen koadrila baten gorabeherak, bere maitasun platonikoarekin oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, bertako neskekin ezin eta ligatzeko asmoz Aste Santuan Malagaraino jotzen duen lagun taldea, azken ordura arte batere ikasi ez eta azterketa bezperan txuletak egiten hasten den ikaslearen estuasunak, etxe azpian bizitzera atso marmarti bat datorkien pisukideen larrialdiak...
Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute : http://www.jonarretxe.net/ , http://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Arretxe http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00008.htm , http://www.abretelibro.com/foro/viewtopic.php?t=3744

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN
Nire ustez liburua nahiko interesgarria eta dibertigarria da.Laburra egiten zaizu zeren eta hainbat pasarte ditu istorio desberdinak kontatuz.Pasarte guztiak bat izan ezik gustatu zaizkit, zeren eta bakarrik egon da pasarte bat ez dudala oso ondo ulertu eta ere ez zait oso interesgarria iruditu.Istorioak orokorrean gazteei gertatu ahal zaizkien gauzak dira, nahiz eta gauza batzuk pixka bat irrealak izan.
Liburua irakurtzen nahiko eroso sentitu naiz.Ez zait batere kostatu irakurtzea. Liburua atseginez irakurri dut zeren eta gazteei gertatzen zaien istorioak kontatzen ditu eta batzutan egoera barregarriak azaltzen ziren.Batez ere nahiko gustora sentitu nahiz tunoen eta atsoaren pasarteak irakurtzen.
Liburu hau gomendatuko nioke gazte guztiei, zeren eta gaur egungo gazteei buruzko bizitzaren istorio batzuk agertzen dira eta agian posible da edonor identifikatuta sentitzea irakurtzean.
Pertsonalki Jon Arretxeren beste edozein liburu irakurriko nuke inolako arazorik gabe.Adibidez, ere nahiko entzunda dauzkat “Larunbatak” eta “Ostiralak” liburuak.Eta esaten dutenez ere oso interesgarriak dira. Horregatik esan dezaket idazle ona dela eta bere liburuak nahiko interesgarriak direla.
Inresgarriak iruditu ahal zitzazkidan idazle berdinaren liburuak, adibidez lehen esan dudan bezala Larunbatak eta Ostiralak edo ere interesgarria dirudi Lurraren taupadak liburua.
Nik irakurri dudan bigarren liburua hilketa lokartua deitzen da eta Agatha Christie da idazlea.
Liburu hau irakurri dut zeren eta euskerazko irakaslea, Koldo, liburu hau eman zidan irakurtzeko. Ez dut Agatha Christiren beste libururik irakurri.
Laburpen hau Galtzagorri argitalpenetik atera dut:
Agatha Christiek sortutako Marple andereñoaren intrigazko nobela bizi honetan, iraganean gertaturiko hilketa bat argitu beharko dute Gwenda protagonistak eta bere senarrak. Eta nola ez, ikerketa horretan ezinbestekoa izango da Marple neska zahar, zuhur eta buruargiaren laguntza. Izan ere, Gwendaren ama-ordeak etxetik ihes egin zuen Gwendak hiru urte zituenean, baina badirudi gauzak ez direla ematen duten gisakoak. Agatha Christiren nobela honetako erritmoa ikaragarria da. Liburua irakurterraza izateaz gain, hasierako planteamenduak berehala harrapatzen du irakurlea, ezuste eta intriga osagaiak ezin hobeki dosifikatzen dira eta azken unera arte, irakurleak nekez asmatuko du nor dagoen hilketa lokartuaren atzean. Eta hala ere, irakurleak ezin izango dio hipotesiak behin eta berriro egiteari utzi, betiere hiltzailea nor den asmatu nahian.
Agatha Christie
Norbait Agatha Christieren informazio gehiago nahi badu hemen informazio asko eta ona dago : http://eu.wikipedia.org/wiki/Agatha_Christie

IRITZIA:
Ba niri liburua gustatu zait baina, ez asko eta ez gutxi. Balorazio orokor batean nota eman beharko banioke, 7 bat jarriko nioke. Intrigazkoa da eta ez dakizu zer gertatuko den, baina, gauza txar bat da, pertsonai asko agertzen direla, eta gainera, ingelesezko izenak direnez, zaila da jakitea nor zen hau... Azkenean korapilo txiki bat egiten duzu.:
NOLA SENTITU NAIZ:
Ba esan dudan bezala, irakurtzean intrigaz sentitu naiz. Liburua intrigaz aparte, ba liburuaren barruan egongo zinela bezala irakurri dut zeren eta horrela liburua politagoa da eta gero eta irakurtzeko gogo gehiago dituzu.
GOMENDATU ALA EZ:
Nik liburu hau bai gomendatzen dut baina soilik irakurketa asko atsegin dutenei zeren eta besteei, liburu hau, aspergarria irudituko litzaiekee.
BESTE LIBURUREN BAT
Ez dakit besteren bat irakurriko dudan zeren eta guztiak intrigazkoak eta hilketari buruzkoak dira eta azkenean agian pixka bat aspergarria izan daiteke mota berezko liburu guztiak irakurtzea. Historia berberaren jarraiketa izango balitz, bai irakurriko nituzke.
LIBURUARI BURUZ
Liburuaren izenburua ORTZADARRA SUTAN da eta bere egilea Fernando Morillo du izena(euskalduna). Diseinua Borja Goitiarena da eta azaleko argazkiarena eta egilearena Juantxo Egañarena. Lehen argitaraldia Donostian 2002ko Martxoan izan zen eta bigarrena urrian. Elkar editorialekoa da.
Liburu hau irakurri dut Koldo nire euskarazko irakaslea gomendatu zidalako. Niri hasiera batean ez zitzaidan deigarria iruditu oso potoloa zelako, baina bere azalen agertzen den irudia (neska eta mutil bat ia biluzik eta lurrean haien galtxontzilo eta kuleroa) arreta deitu zidan. Eta nire ikaskideari, Garazi, galdetu niolako liburua ondo zegoenik, bera liburua irakurrita zuelako. Berak gazte batzuei buruzkoa zela eta nahiko interesgarria zela esan zidan. Hau guztia kontuan hartuta liburua irakurtzea erabaki nuen.
· Hona hemen elkar argitaletxeak ematen duen laburpena: Bizitzaren eskolari eta esanahiari buruzko eleberria da, nolabait, Ortzadarra sutan. Izan ere, bizitzen ikastea ez da samurra inorentzat: ez dago inon argibiderik, ez erreklamazio-orririk. Eleberri honetako protagonistak -18 urteko lau neska eta beste lau mutil- gogor eta tematsu ahaleginduko dira, lagunarteko solasean nahiz parrandan, bizitzaren eskola horretako ikasgaiak bereganatzen: jakin-minaren irrika, sexu-jolasen saltsak, poz neurgaitzak eta desilusiorik latzenak. www.baskitoraper.mundua.comwww.unilibro.es/find_buy_es/libro/elkarlanean_s_l_/ortzadarra_sutan.asp?sku=390999&idaff=0 · Horri hauetan egilearen informazioa aurkitu ditzakezu:- www.fernandomorillo.eu/- http://eu.wikipedia.org/wiki/Fernando_Morillo Beste honetan liburuaren informazioa:- http://eu.wikipedia.org/wiki/Ortzadarra_sutan

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN
Nire ustez liburu hau gazteentzako liburua da, oso interesgarria. Urtez-urtez aldaketa ikaragarri hori liburuan zehar gustatu zait, zeren eta irrikarekin usten zidan. Liburua nahiko ona da eta ulertzeko ez dut euki problemarik, hizkuntz arruntean idatzita dagoelako. Gazteei gertatzen zaien guztia gauza erreala izan daiteke eta zehozerrekin identifikatuta sentitu ahal zara. Batzuetan barrea eginarazten dizun liburua da. Oso ondo kontatuta dago eta kontatzen duena orain gazteei gertatzen zaien gauzak dira.
Liburua irakurtzen ondo sentitu naiz. Irakurtzen joaten nintzen heinean liburua interegarriagoa bihurtzen zelako eta hura irakurtzeko gogo gehiago nituelako. Liburu hau euskaraz irakurri dudan nire liburu gustokoena da, atseginez irakurri dudalako.
Nik liburu hau edozein gazteari gomendatuko nioke, batez ere, begiluzea bada. Pertsonari amodiozko, sexusko, adiskidetasunezko...liburuak gustatzen bazaizkio. Liburu honetan hori guztia agertzen delako.
Fernando Morilloren beste libururik irakurriko nuke. Euskaraz irakurri ditudan ia liburu gehienak idazle honetakoak dira, batzuk gustatu zaizkit eta beste batzuk ez. Baina nire ustez idazle ona da eta bere liburuak nahiko interesgarriak dira.
Inresgarria iruditu ahal zitzaidan idazle berdinaren liburuak: sexu egunsentiak, seximenduz, eta ni zer?...
Liburuari buruz
1.- Nik irakurri dudan liburua "kutsidazu bidea ixabel" da.
2.- Liburu honen egilea Joxean sagastizabal da eta alberdaina da argitaletxea
3.- Liburu hau irakurri nuen zeren eta irakaslea gomendatu zidalako eta dibertigarria zela esan zuelako.
4.- Hau zen editorialak idatzi zuen laburpena:
Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.
Liburua irakurri ostean
1.- Nire ustez liburu hau oso interesgarria egon da zeren eta protagonistak batzutan ez zuen ulertzen zer esaten zioten eta liburuan jartzen du berak entzundako moduan. Horregatik liburu hau gomendatzen diot edozeini.
2.-Liburu hau atseginez irakurri dut zeren eta dibertigarria zen.
3.- gomendatzen dut liburua pertsona helduentzat edo nerabeentzako, uzte dut, pertsona txiki batek ez zuela ulertuko piperrik. liburua oso ondo dago eta dibertigarria iruditu zait, horregaitik gomendatzen dizuet.
4.- Ez, nik ez ditut liburu mota horiek irakurtzea gustoko.
5.-Kutsidazu berriz,Ixabel.
-Liburuaren ezaugarriak: Kometa ehizatria, Khadel Hosseini idazle Kabuldarra da,argitaletexea nasa da eta 2003-an idatzia zuen eta josune zuzuarregui Lizarazu itzuli zube euskaraz 2008-an.
-Zergatik irakurri duzu: Historia interesagarria iruditu zitzaidan eta irakasleak gomendatu zidan liburua ez dirudi oso interesgarria begi bistatik eta idazlea ez nekien nor zen, ez da izan bere lehen ikuspegi estetikoa deigarria izan.
-Laburpena: Irakurri dudanaren laburpen azkarra hemen dago.
-Hemen aurki daiteke, kritika bat liburu onetaz.

- Liburu hau ona da, ikusten da idazlearen bizitza horrelakoa izan zela eta dramatikoa da, momento atsegina eta momentu desatseginak daude, gainera oso erreala dirudi kontatzen duen istorioia.
-Liburu hau oso sentibera da, ikusten da nola protagonista gero eta trsiteagoa egoten da ezin duelako bere laguna Hassan harroputz batzuei aurre egiteko, tristura ematen du liburu osoan, ere anekdota batzuk ikusten dira eta horrek bi mutikoen arteko harremana oso sendoa izan zela.
- Liburu hau bai gomendatzen dut baina, irakurtzea guztuko duen pertsona bati batezere, zeren eta lehen ataletan pixka bat aspergarria da baina 100 orria irakurri baino lehen interesgarria ipintzen da, arrazoien bat hau gomendatzen duenik, oso istorio interesgarria dela pentsatezen dut.
- Ni ez naiz oso irakurlea eta gainera euskeraz okerrago baina agian gazteleraz beste liburu bat idazle honetaz ez nintzaidakeen axola.
- Beste liburua bat idazle honetaz "Mila eguzki eder" da, bi emakumeen istioria da Hamabost urte dituela, Mariam Rashidekin, bera baino 30 urte nagusiagoa den zapatagin batekin, ezkontzera behartzen dute. Afganistan bizitzen ari den guda zibila familia guzietan bere arrastoa uzten ari da, baita Laila gaztearen senidean ere. Rashidek Laila salbatu egiten du eta ezkontzeko eskatzen dio. Emakume hauen bizikidetza solidaritatearen adibide bihurtuko da eta Afganistango politikak eta gizarteak beraien bizitzan zenbateko garrantzia edukiko duen erakutsiko digu. Hala ere, Afganistanen, talibanak boterea eskuratu dute eta oraindik sufritzeko garaia heltzear dago…
kaixo
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>