Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Muxu handi bat denoi eta aurrera beti!

Bloga: Udarregi ikastola | Data: 2008/10/14 21:06

dbh-4-08-013.jpgGurasoek baino hobe ezagutzen dute elkar. Izan ere, bi urte zituztenetik hamaika ordu pasa dituzte elkarrekin, onerako gehienak txarrerako gutxi batzuk. Ikastola-etapa bukatu eta norberak bere bidea eraikiko du hemendik aurrera. Bejondeizuela denoi eta izan zoriontsu eta tarteka etorri bisitan.

MARMOL MALEKON 08/09

Bloga: MARMOL FUTBOL TALDEA | Data: 2008/10/14 19:46

Kaixo Mundua!

Bloga: AI-ZAPOTXIN! | Data: 2008/10/13 13:00

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Hogei urteko aulkia

Bloga: Juanen ubera | Data: 2008/10/12 12:36

Hogei Urteko AulkiaAste polita izan dugu ikasle berriekin. Berri berriak datoz, ezin susmatzn duten ikasteko era berri batera. Bildurrez dabiltza, baina gogoekin datoz. Nahasketa ederra. Ikasgela ez dugu atonduta oraindik baina. Lehengo aurkezpenean erabiliko ditugun aulkietaz hitzegin nien astelehenean. Hogei urte dute eta orduko Peñaskaleko lehengoetako ikasleek egin zituzten. Haun bai ederra!. Harro sentitu behar zirela esan nien. Harro nago ni ere. Denbora luzea pasatu da eta hona nator ostera ere aulki berberetara. Orduan ez ginen 'Peñaskal Fundazioa' 'Taller Escuela El Peñascal Lantegi Eskola' baizik. Hazi eta haunditu egin gara, baina hortxe jaraitzen dute aulkiek. Ea nondik gatozen ez ahazteko balio duten edo.
Jangelan ikasleak laguntzen dituen andrearen senarra ikusi dut ostiralean. Juanjo du izena eta garai haietako ikaslea izan zen, aulkien egile bat. Ikasle gogorra zebilen baina orain lagun handia eta hurbila. Harrobietako kamioi baten gidaria da, laranja kolorekoa. Hurrengo egun baterako gelditu gara ikasleei kamioia erakusteko eta hitz gutxi batzu esateko. Modeloak behar dituzte mutilek eta gizon hau dugu oso modelo ona izango da, orain hogei urte egiten hasi zen modeloa.
Harbela zuria
Astearen amaieran ikasi ditugun gauzen zerrenda idatzi dugu harbelan. Zuriak dira orain harbelak eta errotuladore beltzez bete dute ikasleek. Pozik egon dira aste hontan ikusi eta ikasi berri izan dituzten gauza guztiekin. Hogei eta zortzi gauza azpimarratu dute. Ez da gutxi. Ikasteko gogoak, bizitzeko indarra eta aurrera jarraitzeko sutsuak.

Alan, "Txirula"ko zerbitzari leiala

Bloga: Galarretako Kruzetikan | Data: 2008/10/11 15:35

Aitaren apusturako zaletasunak eraman ninduen umetatik Galarretara. Baina ohartu nintzen ez nintzela hara joaten ziren gainerakoak bezalakoa. Eta gauetan Galarretako gizonkoteen puru luzangekin egiten nuen amets. Urteetan ibili nintzen hala baina hura ez zela nire tokia erabaki nuen egun batez.
Ez dakit nola aipatu... diote guztiok gizon bat eta emakume bat ditugula barnean, baina nire emakumeak bazuen besteenak baino izaera sendoagoa edo, eta lagunek segituan klasifikatu ninduten: antzerkiren batean emakumerik behar bazen, ni izaten nintzen lehen kandidatua.
Gaztaroko neuronen eromenak exigenteago bihurtu ninduen. Puruekin konforme ez eta zerbait sendoago, mardulago eta beroagoaren bila abiatu nintzen Donostiako zentro aldean dagoen "Txirula" tabernara. Bidean ohartu nintzen erronboak ederrago direla beste espaloian.
Nagusiarekin ongi moldatu nintzen hasieratik. Gau ero baten ostean nire zerbitzari postua eskuratu nuen.

Urte asko igaro ditut hala baina azken aldian, urteen joanaren nostalgiagatik edo ez dakit zergatik, umetan ikusten nituen Montekrixto haiekin amets egiten hasi naiz. Eta erantzuna bilatu nahian etorri naiz Galarretako Kruzera.

Kaixo Mundua!

Bloga: jota | Data: 2008/10/09 21:49

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

EHEk webgunea dauka!

Bloga: Uztaritzeko Euskal Herrian Euskaraz | Data: 2008/10/09 13:51

Horra horra! Euskal Herrian Euskaraz-ek webgune berri(tu)a du! Aspaldian iragartzen ginuen bezala, gure nazio pantaila izanen den webgunea helbide honetan izanen duzu: http://www.euskalherrianeuskaraz.org/

Uztaritzeko Herriko taldearen bloga hau bezala, EHEren webgunea ere zure tresna da. EHEk bere irakurketak eta lanak zintzilikatuko ditu bertan. Horretaz gain, bertzelako tresnak baditu, agenda adibidez, zoinean datozen hitzordu ezberdinak (hitzaldi, mobilizazio, etab.) agertuko diren.

Ongi etorri beraz gure webguneari!

Larre-motxeko belarri-motxak

Bloga: Galarretako Kruzetikan | Data: 2008/10/08 15:40

Ez gera kapitalekuak, ez gera asfalto ta ormigoi artian haziyak. Mendin ere ez ginan jaio. Kapitalian "kaxero" ta mendin "pijo". Gu beti tartian, Galarreta bezela. Jai Alai ra juatian, remonte zale beren ustez "puruek" puru ke artian itotzen gaituzte. Ta Young Playra sartzen ez digute uzten. Nahi re ez.

Horregatikan jarri degu gure barrikada Galarretako Kruzian.



Tomax "Kojua" ta Errotaxarreko Permiñ

XV. BBK Rallya

Bloga: GERNIKAKO ETA ALBOKO HERRIXKEN GUNE-INFORMATZAILEA | Data: 2008/10/08 11:41

Gernika Racing Elkarteak antolatuta, hilaren 18an egingo dute XV. BBK Rallyea. Aurtengo proban gehienez 70 auto izango dira. Horrela, izena ematen duten guztien artean kopuru hori gaindituz gero, antolatzaileek aukeratuko dituzte zeintzuk autok parte hartuko duten, antolakuntzak ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Pasadan urtean izandako erakustaldia jarraian:

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5