Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Kometa ehiztaria

Bloga: Matinen bloga | Data: 2009/06/16 15:55

-Liburuaren ezaugarriak:  Kometa ehizatria, Khadel Hosseini idazle Kabuldarra da,argitaletexea nasa da eta 2003-an idatzia zuen eta josune zuzuarregui Lizarazu itzuli zube euskaraz 2008-an.

-Zergatik irakurri duzu: Historia interesagarria iruditu zitzaidan eta irakasleak gomendatu zidan liburua ez dirudi oso interesgarria begi bistatik eta idazlea ez nekien nor zen, ez da izan bere lehen ikuspegi estetikoa deigarria izan.

-Laburpena: Irakurri dudanaren laburpen azkarra hemen dago.

-Hemen aurki daiteke, kritika bat liburu onetaz.

liburuaren azala

- Liburu hau ona da, ikusten da idazlearen bizitza horrelakoa izan zela eta dramatikoa da, momento atsegina eta momentu desatseginak daude, gainera oso erreala dirudi kontatzen duen istorioia.

-Liburu hau oso sentibera da, ikusten da nola protagonista gero eta trsiteagoa egoten da ezin duelako bere laguna Hassan harroputz batzuei aurre egiteko, tristura ematen du liburu osoan, ere anekdota batzuk ikusten dira eta horrek bi mutikoen arteko harremana oso sendoa izan zela.

- Liburu hau bai gomendatzen dut baina, irakurtzea guztuko duen pertsona bati batezere, zeren eta lehen ataletan pixka bat aspergarria da baina 100 orria irakurri baino lehen interesgarria ipintzen da, arrazoien bat hau gomendatzen duenik, oso istorio interesgarria dela pentsatezen dut.

- Ni ez naiz oso irakurlea eta gainera euskeraz okerrago baina agian gazteleraz beste liburu bat idazle honetaz ez nintzaidakeen axola.

- Beste liburua bat idazle honetaz "Mila eguzki eder" da, bi emakumeen istioria da Hamabost urte dituela, Mariam Rashidekin, bera baino 30 urte nagusiagoa den zapatagin batekin, ezkontzera behartzen dute. Afganistan bizitzen ari den guda zibila familia guzietan bere arrastoa uzten ari da, baita Laila gaztearen senidean ere. Rashidek Laila salbatu egiten du eta ezkontzeko eskatzen dio. Emakume hauen bizikidetza solidaritatearen adibide bihurtuko da eta Afganistango politikak eta gizarteak beraien bizitzan zenbateko garrantzia edukiko duen erakutsiko digu. Hala ere, Afganistanen, talibanak boterea eskuratu dute eta oraindik sufritzeko garaia heltzear dago…

kaixo

Bloga: raul 5 | Data: 2009/06/16 15:50

kaixo

Liburuaren lana

Bloga: dani blanco | Data: 2009/06/16 14:23

Liburuaren izenburua Izar-Malkoak da, egilea Fernando Morillo Grande, argitaletxea Aizkorri,2002.urtean argitaratu zen,ilustratzailea Elena Odriozola Belastegui izan zen, Topaleku bildumakoa da eta 120 orrialde ditu.Fernando Morillo Grande (Azpeitia,Gipuzkoakoa, 1974ko maiatzaren 3a ) euskal idazlea.Zenbait nobela, saiakera eta biografia idatzi baditu ere, gazte literatura landu du gehienbat.2003an, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria irabazi zuen, "Izar malkoak” liburuarekin. "Izar-malkoak" Fernando Morillo idazle azpeitiarraren liburua da. 2002an argitaratu zen, "Aizkorri" argitaletxearen eskutik. 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen.Liburu hau irakurri dut, lagun batek ezan zidan gustatuko zitzaidala zeren eta gazteen egoerak kontatzen ditu.Laburpena internetetik: Beñatek, gazte informatikazale eta nahiko ezkorrak, egundoko esperientzia berria biziko du: izugarri erakartzen duen neska batekin boladatxo batez ateratzea.
Protagonistak berak kontatzen digun istorio honetan gorabeherak ezagutuko ditugu maitasun eta sexuaren aldetik.
Bizitza ez da paradisua, ezta filmeetan agertzen den bezalakoa ere. Bizitza bide gogor eta konplexua delako ustea du narratzailea eta protagonista den gazte honek.
Protagonistaren eskutik ere, nerabe ezberdinen profilak ezagutu ahalko ditugu, profil kontrajarriak, hain zuzen: irekia eta itxia, lotsati eta lotsagabea, apala eta harroputza...
Gaiari dagokionez, sexu diferenteetako nerabeen arteko harremanek osatzen dute lehenengo mailako ardatza; baina baita mutil gazteen artekoak zein guraso eta seme-alaben artekoak ere. Egungo gazteen elkarrengana hurbiltze moduen lekukoak izango gara narratzaile gaztearen kontakizunen bidez. Beste aldetik, gaurko gazte baten giza grinak zein bestelakoak ezagutuko ditugu lehenengo pertsonan egindako istorioan.
Sexuaz gain, informatikak eta internetek ere garrantzia handia izango dute
Idazleari buruz zehozer jakiteko Hemen klikatu

Nire balorazioa ona da zeren eta nire adinako jendearentzat egina dago liburu hau, zeren eta diskotekei buruz hitz egiten du, alkohola edateari buruz eta sentimenduei buruz. Liburuak interesari eusten dio, zeren eta niri ere gertatu zait protagonistari gertatu zaiona eta azkenean ez nuen neska hori lortu.Liburu hau bakarrik 12-18 urtera bitarteko pertsonentzat gomendatuko nuke zeren eta gure bizitzaren antzekoa da eta helduei ere gomendatuko nieke baina ez zaharreei zeren eta helduak ere horretatik pasa dira baina oso zaharrak direnek ez lukete ondo ulertuko.Irakurriko nituzke liburu gehiago, izan ere “Bihotz nahasiak”liburua irakurri dut eta egile honena da.Uzte dut gustatuko litzaidakela ”Seximendus” liburua.

ORTZADARRA SUTAN

Bloga: Baskito Raper | Data: 2009/06/16 14:17

"Ortzadarra sutan" Fernando Morillo idazle azpeitiarraren liburua da. 2002an argitaratu zen, Elkar argitaletxearen bidez. 2000n "CAF-Igartza Literatur Sorkuntzako Beka" irabazi zuen.

Aurreko liburua amaitu ondoren, beste liburu bat bilatzen ari nintzenean, Garazik, Ortzadarra Sutan utzi zitzaidan. Esan zidan ondo zegoela, merezi zuela irakurtzea eta gazteen historio onak dauzkala. Horrek liburuaren azalean ikusten zen, zeren eta bi gazte ia biluzik agertzen zirelako.

Hona hemen Fernando Morilloren web-a ematen duen laburpena:

Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:
                                                 Ortzadarra Sutan, San Andres eliza, Astigarribia.jpg
Liburu hau irakurtzean ondo sentitu naiz, irakurtzen jarraitzeko gogoekin. Bi urte ezberdinetan kontatzen du pertsonai berdinen bizitza, eta hori irakurtzeko gogoa ematen dizu, eta egiten duzun bitartean ondo eta alai,baita pizka bat identifikatuta ere sentitzen zara, adina eta egoera antzekoak gertatzen direlako.
Pertsona gazteei gomendatuko nioke, liburuaren protagonistak gazteak direlako ere, eta niri gustatu bazait, haiei ere gustatu zekiekeen. Gainera, idazle honetako liburu asko gazteentzako dira, esperientzia ematen diona.

bampiro txikia

Bloga: kevin-bodyboarder | Data: 2009/06/16 12:22

Liburuari buruz:
egilea:Angela Sommer-Bodenburg
editoriala:zubia 
 lagun bat gomendatu zidan.
beste liburuak: idazle beraren beste liburu bat irakurria:txokoloski.






BIHOTZ AUSARTA

Bloga: aRoaa...* | Data: 2009/06/15 15:36




 LIBURUARI BURUZ:

- Irakurri dudan liburua hirugarren ebaluaketa honetan izan da Bihotz ausarta. Liburu honen idazlea Joanes Urkixo da eta argitaletxea Alfaguara da. Liburu hau irakurtzearen arrazoia izan da kurtsoaren hasieratik nire ahizpak gomendatu zidalako. Liburu honen laburpen txiki bat aurkitzea asko kostatu zait baina ona hemen aurkitu dudana:

Hamalau urte betetzera doanean, Urtzirentzat bizitza ez da oso atsegina. Hutsune handia nabaritu du bere barruan eta ez daki nola bete. Aitaren errietak eguneroko ohitura bihurtu dira. Azterketetan ustelak ateratzen hasi da. Urtzi maiteminduta dago, baina nola esan Oihanari? Neskari bere amodioa aitortzeko puntuan dagoenetan, ausartu ez eta mutilaren frustrazioa handitzen doa. Ikasketetan gauzak ere ez doazkio ondotxo eta hau guztia gutxi balitz, badirudi Txispas aurrea hartzen ari zaiola eta Oihanaren “lagun kuttun ofiziala” postua lortzeko puntuan dagoela. Noizbait koldarkeria alde batera utzi bere buruarekin konfidantza hartu eta benetako Bihotz Ausarta bihurtu behar izango du Urtzik.

 Egileari buruzko informazioa jakin nahi baduzu weborri honetan aurkitu ditzakezu.

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN:
Liburu hau atseginez irakurri dut zeren sentimenduz beterik dagoelako eta nerabeei gertatzen zaizkion gauzak gertatzen zaizkiolako.
Liburuak interesari eusten dio, zeren eta nerabeei gertatzen zaizkion gauzak protagonista honi gertatzen zitzaizkion bezalakoak dira.
Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren eta euskaraz irakurri ditudan liburu guztietatik gehien guztatu zaidanetakoa da.
Protagonistarekin identifikatuta sentitu naiz, zeren eta berari gertatzen zaizkion gauzak nerabeei eta niri gertatzen zaizkidanak dira.
Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Gehien atentzioa deitu didana izan da nola sentitzen den mutila gertatzen zaizkion gauzak esaten. 
- Bihotz ausarta liburua asko gustatu zaidanez, nerabeei gomendatuko nieke, bai neskeeri bai mutileei. Oso liburu polita irditu zait, gehien bat izan da ez dudalako inoiz ikusi mutil hau bezala beraren sentimenduak adierazten.

- Idazle honi buruz beste liburuak irakurriko nituzke. Adibidez:  Shangai Tom espazioko zaindari, Zeruak erori zirenekoa,  Lur izeneko oihana  edo  Gerlari zuria.

3. EBALUAZIOKO LIBURUAREN AZTERKETA

Bloga: JoSu 17!! | Data: 2009/06/15 15:16

Ba nik irakurri dudan liburua izan da Harry Potterren hirugarren liburua, Harry Potter eta Azkabango Presoa.Esan dudan bezala izenburua HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA da.Egilea J:K Rowling da eta liburua saldu duen editoriala Salamandra da.Nik liburu hau irakurri dut zeren eta gustoso ditut fantasiazko liburuak. Gaitera nahi nuen, Harry Potterren saga irakurtzea.


LABURPENA

Harry Potter, bere adiskide onenak diren Ronekin eta Hermionerekin batera, hirugarren ikasturtea hastera doa Hogwartseko sorgin eta azti-eskolan. Harry irrika bizian dago udako oporrak bukatu eta eskolara itzultzeko (eta nor ez litzateke egongo Dursleytar gogaikarriekin biziko balitz?). Baina Harry Hogwartsera iristen denean, urduritasuna eta egonezina aurkituko ditu han. Hiltzaile bihozgabe bat aske dabil, eta Azkabango espetxeko zaintzaile beldurgarriak eskola inguruan dabiltza orain hiltzailearen bila...                                       Niri gustatu zait liburua baina gehiago gustoko izan ditut Harry Potter sagaren beste liburuak.
Irakurtzean intrigaz irakurri dut, eta egun batean irakurtzen uztean berriro irakurri nahi nuen jakiteko nola jarraitzen zen eta abar.
Nik liburu hau eta JK Rowling beste guztiak pertsona guztiei gomendatzen dizkiet. Berdin da neska edo mutila zaren, zenbat urte dituzun... beti ondo sentiarazten zaitu.
Nik bai irakurriko nituzke JK Rowlignen beste liburuak, hobeto esanda guztiak irakurri ditut.JK Rowlingen liburu oso interesgarria da ``Los Cuentos De Beedle El Bardo´´ oraindik ez dago euskeraz baina gaztelaniaz oso liburu polita da. Liburu honetan hainbat istoriotxo kontatzen dituzte.

PUNK HISTORIA

Bloga: DIBEREGUNKARIA | Data: 2009/06/15 14:21

MUGIMENDU HAU 70. HAMARKADAN HASI ZEN
Talderik famatuenak hauen izan ziren: Sex Pistols, Ramones, The Clash, Escorbuto, La Polla Record...
Andoni Z.Lesaka

Punki mugimendua 70. hamarkadan hasi zen. Londresen eta New York-en hasi ziren gehien bat. Baina denborarekin mundu guztian zehar hedatu zen. Punk mugimendua musikarekin barneratzen zen: rockarekin. Lehenengo taldeak hauek izan ziren: The Clash, La Polla Record, Ramones, Eskorbuto...









Punk rock izan zen gazteen rebeldia pizten zuena. Krisiaren kontuekin, ez zuten lanik eta gazteen gurasoek ez zuten jada berahien semeei jaten emateko dirurik. Horregatik gazte gehienak hasi ziren sistemaren aurka borroka egiten, ez zutelako ezer egiten krisiaren kontua moldatzeko. Orduan hasi ziren gazte gehienak  etxean zituzten gauza batzuk saltzen eta diru horrekin gitarrak eta horrelako intrumentuak erosten, talde batzuk eginez.





Punk rock, beste musika estilo desberdin bat da. Gazte guztiak asperturik zeunden gauza guztiak miresteaz. Horregatik hasi ziren kantuen letrak egiten esaten zutenak, gazte guztiak zeudela soziedadeen aurka.





Prensak hauei eman zien izena hauek izan zen (zaborra, mukizua, baliogabekoa...). Mutiko gazte hauek dudatu egiten zuten edertasunik bazegoen ere.



Droga ere ailegatu zen punkiengana, gehien bat hauek: anfetamina eta kokaina.





Jendeak uste du punkiak gaiztoak direla, baina ez da horrela. Jendeak hori uste du punkien janzkerarengatik eta eramaten dituen pintengatik. Gauzak ez dira horrelakoak, punkiak mundu guztiarentzat txarra diren gauza guztien aurka borrokatzen dute. Pertsona askok pentsatzen du denak ondo jantzita eta ilea orrazturik joan behar garela bestela "rarito" bet zarela esaten dute. Ba ez da horrela, pertsona bakoitzak bere pentsamenduak ditu eta bakoitzak ikusiko du nola jantzi nola eraman ilea...hori bakoitzak erabakitzen du.











nahiago nuke mutila banintz

Bloga: HECTOR | Data: 2009/06/15 12:26

Liburuari buruz

Nik irakurri dudan liburua Nahiago nuke mutila banintz da.
Liburu honen egilea David Duran da eta honen argitaletxea Erein da
Liburu hau irakurri nuen zeren eta hau zen kurtso hasieran irakurriko genuen liburu bat eta gainera zenbait pertsonek dibertigarria zela esan zidaten.
Hau zen editorialak idatzi zuen laburpena:                                                                         Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiratu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo   arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.
Hona hemen nire gelako lagun batek egindako lana liburu honi buruz: Nagoreren lana.

Liburua irakurri ostean
1.      Nire ustez liburu hau oso interesgarria egon da zeren eta mutilen eta nesken ikuspegiak eta desberdintasunak adierazten ditu, baina bata bestea baino hobea dela esan gabe. Horregatik uste dut liburu hau oso polita dela edozein pertsona, bai neska eta bai mutila irakurtzeko.

2.      Liburuak interesari eusten dio zeren eta irakurleak asko ikasi ahal du bere gorputzetik eta kontrako sexuaren ikuspegia ikus daitekeelako. Horrez gain egileak idazteko modu interesgarria du eta istorioari interesa ematen dio.

3.      Nik edozein pertsonari gomendatuko nioke liburu hau zeren eta  asko irakatsiko dio bai mutilei eta bai neskei.

 4.      Idazle beraren liburuak irakurriko nituzke izango banitu, baina ez dakit zein liburu gehiago idatzi nituen eta uste dut ez daudela hemen.

5.      Palabras xordas para oidos necios izan zen bere beste liburu bat. 

Ohiko akatsez egindako testuak

Bloga: | Data: 2009/06/15 11:29


Nire ohiturei esker, aprobetxatu ahal dut pixkanaka ikasten hasteko nola idatzi behar dudan. Lehenik, hasi behar dut egin ditudan lanei begiratzen, gaizki ezartzeko arriskua ditudanak aurkituz eta gustuko ez dudanik agertu zain egon beharrean, eseri eta burua hautsi, hortzak estutu eta horrela iritsiko naiz neure helburura, hondartzara iristen dena bezalaxe.
 
------------------------
 
Elizgizonekin ez dut inoiz izan harreman handirik. Neure ideia onenak aldatu eta zapuztu egingo dituztela iruditu zait askotan. Baina egia da zuku ona atera dakiokeela edozein harremani. Hasi beharko dut pentsatzen, oso gustuko ez badut ere, haietakoren batekin hitz egiteari buruz, ea beren iritziak nireen modukoak izatera irits daitezkeen. Aspaldiko garaietan, apaizek arriskuan jartzen zituzten sorgin deitzen zituztenak eta horrek ekarri zuen hainbat sufrimendu, baina gaur egun gauzak eta ohiturak ere aldatu egin dira. Jada ez dira ibiltzen, gehienak behintzat, jendearen ezjakintasunaz aprobetxatu nahian, Fernando VII.aren garaietan bezala. Eskerrak!!
 
------------------------
 
Hondartzara joateko asmo sendoa daukat, uda honetarako. Ez dut uste ideia hau aldatu egingo dudanik. Han, gosaltzeko gailetak eta esnea izango ditut, beti bezala, eta harreman berriak egiten hasiko naiz. Hazita nago honez gero, 17 urte baititut, eta ohiturak ere aldatzen dihoazkit. Ez dut oraindik aurkitu nire ametsetako bikotea, ez dut horretan burua hautsi nahi, baina ibiliko naiz horren bila, zain geratu gabe, noski. Goizetan, gosaldu ondoren, bainua hartzera joango naiz. Espero dut ezerk ez jartzea arriskuan nire opor-asmo hauek eta dena zapuztea! Hori gertatuz gero, ez naiz eserita geratuko, ez horixe!

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios