Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Artea

Bloga: GERNIKAKO ETA ALBOKO HERRIXKEN GUNE-INFORMATZAILEA | Data: 2008/10/08 10:45

Jesus Mari Lazkanoren paisaiak ikusgai Gernikan (http://www.berria.info albistea)

'Urdaibai, denboraren memoria' erakusketak 1996an egindako 55 margolan eta 1995eko 30 akuarela batzen ditu

Jesus Mari Lazkanoren (Bergara, Gipuzkoa, 1960) 55 paisaia jarriko dituzte ikusgai bihartik urriaren 18a arte Gernikako Euskal Herria Museoan. Margolanek 1996an bere gelatik ikusten zuena islatzen dute, Lazkanoren esanetan. «Nire langelatik ikusten nituen paisaiarik intimoenak eskaintzen ditut».

Urdaibai, denboraren memoria izeneko erakusketan ikus daitezkeen 55 margolanak tela gainean margotutako neurri txikiko akrilikoak dira. 1996an Bilboko Windsor galerian egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren margo horiek lehen aldiz, eta horietako asko Bizkaiko bildumagile pribatuek erosi zituzten. Huescan (Espainia) antolatutako arteari eta ingurumenari zuzendutako erakusketa batean ere aurkeztu zituen.

Gernikako erakusketa osatzeko, 1995ean margotutako 30 akuarela ere erakutsiko dituzte. «Paisaiek egun osoan, urtaro guzietan eta eguraldi aldaketak direla eta izaten dituzten argitasun askotarikoak islatzen dituzte», Lazkanoren arabera. «Nik egunero ikusten dudana», jarraitu du, «oso paisaia euskalduna da. Atzean Sollube mendia eta Murueta eta Busturiako beste zenbait mendi ikusten ditut, eta ezkerrean Gernikako erreka». Oso paisaia naturala dirudien arren, «gizakiaren eragina oso nabarmena da».

Azken hori izango da Lazkanok erakutsi nahi duena, hau da, paisaia batek jasan ditzakeen aldaketa posible guztiak: «Paisaia batek eman ditzakeen irudiak aurkeztuko ditut, uneoro paisaia aldatuz baitoa eta oso emaitza desberdinak ematen baititu». Lazkanok horren inguruan hauxe gehitu du: «paisaiak ez dira denborak aurrera egin duelako bakarrik aldatzen, geuk ere beste modu batean begiratzen ditugulako aldatzen dira; ez da gauza bera paisaia bat behin bakarrik ikustea, edo egunero gauza bera ikusten aritzea».

Artistak berak aurkeztuko erakusketa bihar, Gernikako Euskal Herria Museoan, eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatua ere inaugurazioan izango da.

Lan asko egindako margolaria

Lazkano pintura errealistaren erakusle nagusia da Euskal Herrian; dagoeneko, 30 erakusketa baino gehiago egin ditu mundu osoan. Arte Ederretako ikasketak hasi zituen 1977an, ordurako oso garatua zuen artista senak bultzatuta. 1994an doktoregotza eskuratu zuen. Irakasle lanetan ere aritu da EHUren Leioako fakultatean, eta hainbat paisaiaren margolanak egin ditu. Bilbo, Erroma, New York eta beste hainbat tokitako eraikuntzetan ere parte hartu du.

Gaztetatik erakutsi zuen Lazkanok arte munduarekin lotura berezia. Estilo tradizionalei jarraituaz hasi zen lanean, eta horri esker Gipuzkoako Aurrezki Kutxako saria eskuratu zuen, eta Pariserako bidaia batekin saritu zuten. Artista Hasiberrien Donostiako saria ere eskuratu zuen, besteak beste, 1982an.

Agenda

Bloga: Goieniz zinekluba | Data: 2008/10/08 08:53

XXVIII. zikloa

affiche-this-is-england-legere.jpg2006294278717212867_rs.jpgla-escafandra-y-la-mariposa2.jpgcaramel4.jpg

el_bosque_del_luto_-_600.jpgmpaelbanodelpapaposterb.jpg386930181_58dc7f4c8a_o.jpghoneydripper.jpg

Zikloari buruzko informazioa lortzeko egin klick hemen
Urriak 9: Viaje a Darjeelling.Urriak 16: La escafandra y la mariposa.Azaroak 6: Caramel.Azaroak 13: El bosque del luto.

Azaroak 27: El baño del papa.

Abenduak 11. Sophie Scholl.

Abenduak 18: Honeydripper blues bar.

Boletina ikusi

trenean

Bloga: zirimola | Data: 2008/10/06 19:57

Tren bidaiak ez zaizkit denbora galtzeak iruditzen. Astean lau orduz luzatzen badira ere, denbora ez da galtzen. Gelditu akaso bai. Onartu beharra dut, neure bizitzan, benetako unerik ederrenak treneko bidaietan izan ditudala. Bizitza nomadarena etortzen zait gogora, joanaren magia. Izan ere, bizitzak ni eragozten nau, eta mugimenduan dauden bagoietan arnasa hartzen du eta lo geratzen da. Neu esnatzen naiz. Oso urrun iristen naiz. Ordu asko behar izaten ditut joanean, esna eta behatzen, nora noan ez dakidala ahaztu zaidala oroitzeko.

Eta trena gelditzen da, eta dagoeneko ez nago mugimenduan, baina denboratxo bat pasa behar da berriz lokartzen naizen arte. 

Eta alperra ematen dit loak hartzeak.  

Gobernaririk onenak

Bloga: Gogoetamendi | Data: 2008/10/06 12:11

Platonen arabera, hiria gobernatzeko erarik onena filosofoek gobernatzea litzateke. Pertsona hauek, jakintsuak eta zuzenak izanik, hiriarentzat egokienak liratekeen erabakiak hartuko lituzkete beti. Demokraziak, ordea, ondorio ezin txarragoak dakartzan sistema da, Atenaseko filosofoaren ikuspegian. Izan ere Demokrazia batean gehiengoaren nahia egin behar da. Baina gehiengo hori ezjakina izanik, hartzen diren erabakiek hondamendira eramaten dute hiria.

Zuk zer uste duzu honetaz guztiaz? Zer nahiago duzu sistema demokratiko bat, non pertsona guztien iritzi eta botoek berdin balio duten ala jakintsuek bakarrik aginduko luketen sistema bat? Zein dira bata eta bestearen arrisku eta abantailak?

Bizikletan ikasi

Bloga: Juanen ubera | Data: 2008/10/05 18:34

Ostegunean plazara joan nintzen lagunekin piska bat egoten. Javiren urteak ziren eta opari bat eraman nion, Stirling motor txiki batBizikletan, berezia, errota gabeko motorra. Eta Mikeli, nola ez, euren 5 urteetako semea, beste oparitxo bat, Karate Kid-eko panpin bat. Olgetan hasi zen berehala, karatekeriak egiten. Alaia da Mikel, eta lotuezina, beti zerbait egiten. Bizikleta eraman zuen plazara, gustokoa du oso. Beste lagun baten seme eta alaba heldu ziren piska bat geroago, Lucia eta Pablo. Biak dira Mikelen lagunak, baina Pablo lagun minagoa, mutila da eta. 6 urte du Pablok. Urte bat zeukanean aldendu ziren gurasoak, goizegi, eta urte txarrak pasatu ditu gizajoak. Mikel baino nagusiago izan arren ez zekien bizikletan ibiltzen ostegun horretararte, erroberatxoekin bakarrik aritzen zen. Ezin esan nolakoa zuen aurpegia guregana urbildu zenean esaka 'Mikel, Mikel, erroberatxo gabe ikasi dut ibiltzen bizikletan!'. Mikelen bizikleta hartuta une horretantxe ikasi zuen. Mikel beraren atzean hasi zen korrika, maisua balitz bezala. Nahiz eta astiro ibili, nahiz eta berandu ibili azkenean gauza onak heltzen dira beti. Horretara heldu jakin behar da, ibili eta saitu ezkero.

Nora eta hara

Bloga: Juanen ubera | Data: 2008/10/05 18:05

Josurekin egon nintzen hizketan ostiralean. Irturgina da bera, ikasleohientzako antolatu dugun enpresatxo batetan egiten du lan. Langilea, arduraduna, azkarra, gogorra, indartsua eta beti alaia. Gogoz eta gustora ibiltzen da lanean, ia beti. Bi urtetako alabatxo bat dauka, oso gaixorik. Epilepsi krisiekin hasi zen aspaldi eta, horra hor, meningitis b-a harrapatu zuela uda baino pixka bat lehenago. Une zailak igarotzen ari dira. Horrelako haurtxo txikiak horrenbeste gaixotzen direnean ez dakigu ondo zer egin. Ezin izan dute urrutira joan oporretan. Krutzesko ospitaletik hurbil gelditu behar izan dira, badaezpada ere. Gehiegizkoa da zuhurtzi mota hori. Beldurra ematen du, baina. Bizitza aldatu zaiola erabat, dio, baina zentzu hoberenean. Espero zutenarekin zerikusirik ez daukala. Askotan, bat batean ospitalera joan behar dira, korrika, beldurrez, krisi baten erdian. Horrek bihotza aldatu egin ziola esan zidan. Ume gaixo asko ikusi du ospitalean, larregi egoera larritan. Beste umeen guraso askorekin egon da luze itxaroten, ea zer gerta zitekeen jakin arte. Berbatan luze ere. Hasieran berak behar zuen laguntza, orain berak laguntzen du. Behin gizon mairu handi bat euki zuen besoetan negarretan. Beste batetan... Elkartasuna sortzen da hor, muga guztiak apurtuz. Besteak bihotzez maitatzeko indarra hartu du hortik. Holan kontatzen zuen berak.
Nora
Medinan egon gara asteburuan, lagun batek eraiki berri duen etxean. Polita zen oso, baina barruan zegoen girotik ikusita politagoa ere. Horra joan zen beste lagun bat, Josuren bezalako beste alabatxo batekin ere, Nora. Ez zegoen gaixorik ordea, bizi bizi baizik. Lasaia da eta argia. Alde handia bien artean. Baina biek daukate bi urteetako umeek izaten ohi duten bizitzeko indar lotuezina. Nahi gabe, pentsatu gabe, baina jolas egiteko gogoz dana ezagutzeko joera,gura , guztiok maitatzeko, edo maita dezaten... Horretan ere guztiok elkarrekin. Norbait maitatzeko urbil dagoenean erraz irtetzen zaigu bihotza, lotu gabe ibiltzeko prest.

Gaurtxe hasi naiz idazten

Bloga: Juanen ubera | Data: 2008/10/05 18:04

Gaurtxe hasi naiz blog hontan idazten. Gauza asko daukat buruan. Azkengo egun hauetan laneko arazoak eta erronkak dabilz bueltaka batez ere. Beste egunerako utziko ditugu arazoak.
Amankomunean

Kurtso honetarako pentsatu dudan lehengo erronka dut gogor barruan. Boluetako Eskolaratzeko Programa Osagarriaren, EPO-ren ikasleekin ihaz hasi genuen web gunearen sormena jarraitzea Peñascalean, eta blog antzeko zerbaitean eurek egiten dituen lanak, idazketak etabar, azaltzea.

San Inazioko Berritzegunean egon naiz goizean Marian York-ekin. Laguntza ederra jaso dut berarengandik blog etabarreko sistemak antolatzeko. Eskerrik asko Marian.

Boluetako EPOren jarraipen batzarra egin dute goizeon ere. Inmaculada Cerecedak zoriondu egin gaitu ihaz Boluetan egin genuen webgunearengaitik, beraren bizitasunarengaitik. Oso atsegin zaio ikasleen argazkiak, bideoak... Bizia nabaritzen du tokiak. Zentroko bizia du azalean, ikasleen begietatik azalduta, ikasleek ikusi gurako lukeetela nik uste nuen ikuspegitik atonduta dago. Asmatu egin dugula uste dut. Inmaculadak esaten dituen gauzak onak eta politak izan dira beti . Pena dut aurten hor ez jarraitzea.

EPO-ren ikasleak lehengo mailako tresna hauetan aritzea ederra da. Udan, Bolivian egin ditudan hamabost ikastetxeko bisitetan ere, aritzen ziren blogak eta egiten. Beharbada azken orduko tresna hauek sokaren muturreko azkenengoentzako dira ondo. Azkena, azkenean daudenentzat. Atzana atzekoentzako.

Urte hontan azkenetik hasiko gara, beraz.

2008/09/25, osteguna

Bloga: Juanen ubera | Data: 2008/10/05 18:04

Zazpi urte beteko dira abenduan Peñascaletik Errekaldera bizitzen joan nintzela, ia hogei urte hor ibili ostean. Goiz goizean igo ohi nintzen Feli-ren bila egunero Boluetara beharrera, baina kotxez eta erdi lotan. Orain, Peñascaleko tailer batera bidali nindutela lanera, ia egun osoa pasatzen dut hemen, eta lehenagotik ezagutzen nuen jendea ikusten hasi naiz ostera ere. Agur beroak, besarkadak, musuak dauzkat maiz egun hauetan. Ederra eta hunkigarria.
Asteazken arratsaldean Dolar ikusi nuen, tailerreko atearen aurrean. Andra jatorra bera. Beraren senarra, Luis, ezagutzen dut asko ere, gurekin etxean luze egon zen proiekto hombreren terapia egiten zuen bitartean. Ikusi nuen azkeneko aldian, urte bi edo dela, zerbait esan baina, atzo, pozez betea konfirmatu zidan, aste bi barru hamar hilabeteko alabatxoa emango dietela adopzioan. Familia osoarentzako opari handia. Bizitza bizitzeko gogoak somatzen zitzaizkion begietan. Lagunen kemen xume eta indartsua ikusteak bultzatzen nau asko.
Mekanika taldeko  ikasle batzu
Ostegun goizean joan nintzen kamioi batez Boluetako tailerreko makina batzu hartzera Peñascalera igoteko. Hor hasi dira ihazko ikasleekin iada. EPO-koak izanda ere pozik topatu nituen mutil eta neskak, Iker, Borja, Iban, Eneko, Ander... Gogor lagundu ninduten makinak eta trasteak kamioira igoten. Triste, alde batetik, makinak eramaten nituelako. Pozik laguntzen zutela ba zekitelako. Normala den legez, gorabeherak izan genituen ihaz. Asko bultzatu nituen klaseetan eta proiektu handi sorta eder bat amaitzen lortu genuen. Harro sentitzen dira horregaitik eta horretarako prest daude oso. Zerbait ona, zerbait berezia egiten duela badakien, ahal duela ikasi eta dastatu duen eta aurrerago jarraitu nahi ez duen inor ere ez dut ezagutu nik ikasleen artean. Ahal dutela ikusita, ezin dira lotu. Aurrera eta gora Boluetakoak.

2008-10-02Tell To YourSelf Everyday

Bloga: coque's blog | Data: 2008/10/05 11:34

Do not be so Lazy! Just add as much as you can at here! "You're amazing! You're awesome!" And by the way, TAG, you're it. As amazing and awesome as you already are, you can be even more so. Go to have Lunch! Beautiful young people are the whimsey of nature, To be continued. but beautiful old people are true works of art. But you don't become "beautiful" just by virtue of the aging process. --gaincoinRelated Topics: Esl 2008-10-03Pro Phonetics teaching cd iso uploaded by onlyone

Puntifut finala

Bloga: Kilika Gaztetxea | Data: 2008/10/03 12:06

Puntifut finala 01

Puntifut finala 02

Puntifut finala 03

Puntifut finala 04

Puntifut finala 05

Puntifut finala 06

Puntifut finala 07

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5