Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


URTARRILAK 6

Bloga: su ttikian | Data: 2012/01/08 20:22

Urteko lehen kontzentrazioa, biharko kolosalaren aurrekari. Pintxo poteoan, Karrikan pintxo exotikoa: piña, oilaskoa, banana.

URTARRILAK 7

Bloga: su ttikian | Data: 2012/01/08 20:17

Goizekoa, AKTren urteko lehen partida. Herrian. Berdinketa. Aupa, txabalotes!



Eta arratsaldekoa, iragarri bezala, Kolosala! Afaltzeko, urdaiazpikoa, fritoak eta zeresana eman zuen gazta zahar-zahar bat, gaur egun dendetan aurkitzen ez den horietakoa, Monjardinekin bustia, lagunartean. Herria hilda, denon harridurarako...

URTARRILAK 8

Bloga: su ttikian | Data: 2012/01/08 20:11

Biharamuna. Ura. Miruak. Ateri goizean, euria arratsean. Saio bat ogiarekin, nire ama orea ezin hobeki dago eta.

GABONETAKO PROGRAMAZIOA!!!

Bloga: Euskharan Elkartea | Data: 2011/12/15 17:45

KAIXO LAGUNOK!

Hemen duzue 2011ko GABONETAKO PROGRAMAZIOA: Aste Kulturalak (Aranbizkarran zein San Martinen), Hitzaldiak, Kafe Tertuliak, Olentzero Mitologikoa...

*ABENDUAREN 19an, astelehena:

Hitzaldia, 19:00etan, "aitona-amonak euskalduntzen"-Leire Cordon

Zine Foruma, 20:00etan, "Tasio"





* ABENDUAREN 20an, asteartea:

Hitzaldia, 19:00etan, "Gazteak eta Aisialdia" -Zurine Gil.

Zine Foruma, 20:00etan, "Albaniako konkista"






* ABENDUAREN 21ean, asteazkena:

Hitzaldia, 19:00etan, "Nafarroako konkista 500. urtemuga, Gasteizko asedioa 1.199" - PATXI ABASOLO.

Zine Foruma, 20:00etan, "Karlistaden Kronika".


*ABENDUAREN 22an, osteguna:

Hitzaldia, 19:00etan, "Bertsolaritza Gasteizen" - Ander Solozabal

Zine Foruma, 20:00etan, "Segoviako ihesa"


* ABENDUAREN 24an

OLENTZERO MITOLOGIKOA: 17:00etan AMAIATIK hasita.




ETA GAINERA... ASTE KULTURALA!!! (Aranbizkarra eta San Martin auzoetan) 11:00-13:30era.






Bertso Zakutoa, afari desberdin bat!!

Bloga: baiesan | Data: 2011/12/11 17:42

Santurtziko berbalagun eta euskaltzaleok behar bezalako agurra emango diogu urriari. Honetarako Bai Esan euskara elkarteak eta Kultura Sailak antolatu duten Bertso Zakutoa ekimena baliatuko dugu. Zertan datza hau? Bada, oso erraza da urriaren 30ean gaueko 10:00etan afaltzeko tenorea izango dugu Mamarigako Itsasoko Ama ikastetxean. Eta afalostean, euskaldunok ohi dugun bezala, kantatzeari ekingo diogu, baina ez edozein abesti:
bertso-zakutoa-afitxa-web1
Zakuto bete bertso, denok elkarrekin kantatzeko
Bertso ezagun eta ezezagunak abesteko aukera da hau. Zakutotik atera eta jendearen aho-belarrietan ipiniz, danak elkarrekin ondo pasatzea da helburu.

Letra eta irudiak nahastuz, ahotsa eta musika jendearengana iritsiz, inor ez da ixilik geratuko. Jendea prest egon behar du kantatzeko, eta ez da ondo kantatzea beharrezkoa! Belarri eta ahots txarra dutenak obesten dira!

Bertso zakutoan musikatutako bertsoak eta musikatu gabekoak biltzen dira, hau da, aspaldiko bertsolarien bertso musikatuak (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungo (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano, …) bertsolarien zenbait bertso, bertsozaleen ahotan jartzeko.

Egileak ezagunak dira. Hala ere, batzuetan, egile horien biografia laburra lantzen da bertsoak kantatzen hasi aurretik. Bertso-doinua ere kantari hasi baino lehen entzun ahal izango da. Zenbaitetan, txalaparta doinuak adieraziko du kantatzen hasteko unea.

Bertsoak eta kantak elkarrekin abesteko aukera duzu honako hau. Jai giro alaian afaldu, euskal kantak lagunduta euskaraz ondo pasatu eta euskaltzale zein berbalagunekin gau polita igaro!!!

Menua honako hau izango da:
1. Arrain-zopa edo
Makarroiak Bologna eran
2. Oilaskoa txilindron eran edo
Legatza koskera eran
3. Postrea: Hostore-tarta, San Markos tarta edo Tarta florentziarra
Edariak, ogia eta kafea barne.

Hori guztia 18 euroren truke.

Txartelak leku hauetan dituzue salgai: AEKn, Kalea tabernan eta udal euskaltegian.

Anima zaitezte eta goza dezagun elkarrekin euskaltzale guztiok!!

Aurrerapen txiki bat hemen: embed>

Giro paregabea Elizondoko Mintza Egunean!!!

Bloga: baiesan | Data: 2011/12/11 13:17

Hala iragarrita ez bazegoen ere, larunbatean eguzki amandrea bidelagun izan genuen Elizondon egun osoan. Itzel igaro genuen eguna! Eta hainbat herritako berbalagunak ezagutzeko aukera ere izan genuen: gernikarrak, baztandarrak, eibartarrak, gasteiztarrak, donostiarrak, getxoztarrak, sestaoarrak, bilbotarrak, barakaldarrak, iruindarrak... Mingainak dantzan egun osoan!!!




Heldu bezain laster, hamaiketako gozoa geneukan zain: txistorra, gazta, tortilla, txorizoa, ogia, olibak, sagardoa... txalapartak eta bertsolariek girotuta. Hamabiak aldera, Elizondoko fanfarreak lagunduta eta Pello Iriarte historialariak gidatuta, herriko zoko-moko guztietatik ibili ginen. Bai herri ederra eta interesgarria! Eta a zer-nolako beroa! Gidaria izerdi-patsetan eta gainerakook ere bai. Euritik babesteko eramandako aterkietan topatu zuten abaroa batzuek; besteok, ostera, azala belztu egin genuen. Ordu bat eta erdietan, egarria asetzeko: mintza-bermuta, ondo merezita.



Arratsaldeko ordu bietan, ostera ere Merkatu plazara hurbildu ginenerako, mahaiak prest zeuden, bazkaltzen has gintezen.  Bapo jan eta gero, sariak banatu zituzten eta bertsolariek bertso hunkigarriak bota zizkieten saridunei. Ondoren, kantuan aritu ginen, betiko euskal kantak abesten. Eta jaiari amaiera emateko, mingainei atseden apur bat eman eta gorputzak astintzeari ekin genion. Iluntzera arte ibili ginen dantzan euskal erromerian, Mikel Salaberri orkestra-gizonaren eskutik. Hura bai giro ederra! Eta hala erakusten dute bertan ateratako argazkiek (ikusteko klikatu gainean).
Itxaso Antuñano Zeanuri


Eta hara zer aurkitu genuen Elizondoko denda batean:



Gora Euskal Herri euskalduna!!!

Gure bidaia Agurtza itsasontzian!

Bloga: baiesan | Data: 2011/12/11 11:49

Askotan ikusi ditugu arrantza-ontziak Santurtziko portuan. Txikitan, sirenak entzun eta arrapaladan joaten ginen kaialdera, arrantza zelan porturatzen zuten ikustera, eta gure amek bertako arrain-saltzaileei -Txarori, Karmeni, Nereari...- erosten zizkieten gero gozo-gozo prestatuko zizkiguten arrainak. Baina inoiz ez dugu eduki itsasontziak barrutik ikusteko aukerarik; inoiz ez dugu eduki gure arrantzaleek, itsasoan zeudela, zelako bizimodua zuten itsasontzian bertatik bertara jakiteko abagunerik; ezta arrantzan zelan egiten zuten ontzitik ikusteko paradarik ere; eta are gutxiago euskaraz.
Zapatuan, bagilak 18, ostera, aukera paregabea izan genuen! Bai Esan euskara elkarteak egindako gonbidapena onartu, pozik gainera, eta talde eder bat batu ginen (gehienak santurtziarrak, baina baziren basauriarrak, getxoztarrak, galdakoztarrak eta bilbotarrak ere gure artean), Nautika ondoan dagoen Agurtza atunketaria ikusteko. Bertan, Ane Herran genuen zain, gure bidaian gidari izango genuena. Ontziolan sartu orduko, gure herriari buruz eta itsasontziari buruz egin zigun berba. Gero, oholetan dauden irudiak euskarri, XX. mendearen hasieran portuko lanak zelakoak ziren azaldu ondoren, ontziratu egin ginen. Bertan kapitaina, arrantzaleak eta koipeztatzailea ere (oso garrantzitsua azken hau ;-)) ibili zitzaizkigun kontu-kontari, baita bidelagun izan genituen Itxas Egurra Haizean taldekoak ere. Baina ontzian ez ginen bakarrik egon, haizea ere bidaide izan genuen, bidaiari errealismo kutsua emateko!
Gure jakin-mina ondo ase eta itsasontzia goitik behera miatu ostean, pastelari gindatxua ipintzeko ordua heldu zen: Txitxarrara joan ginen zintzurrak bustitzera!
Eskerrik asko bidaideok! Eta hurrengora arte!
Itxaso Antuñano Zeanuri.


Itsasontziaren brankan

Argazki gehiago hemen!



Itsasontziaren txopan

posta

Bloga: jota | Data: 2011/12/05 22:34

3,54 euroan salduko ditu liburu elektronikoak Susa argitaletxeak

Bloga: Armerixa | Data: 2011/11/24 13:45

Joan den astean aurkeztu zuen Susa argitaletxeak liburu elektronikoak saltzeko egitasmo berria. Modu onean (3,54 euro). 142 liburu dauzka eskura

informazio gehiago: Susa

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios