Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Udan... ALDAKETAK!

Bloga: Txoin! Antzopoz kalamidadea :) | Data: 2009/06/01 21:39

Esan nuen bezala, udan gaudenez Windous blogaren diseinua aldatzeko ideia neukan, eta horrelaxe ixan da! Ikusiko duzuenez koloretsuagoa da, eta espero dut zuen gustokoa izatea :) 

Eta, agian, blog honetan berdin gertatu ahal da...

Nahiago nuke mutila banintz!

Bloga: nagOreta | Data: 2009/06/01 19:49

LIBURUAREN LANA
Irakurri dudan liburuaren izenburua  ‘ Nahiago nuke mutila banintz ’ da. Duran Davidek idatzitakoa da eta editorea Erein da. Lan honetan liburuaren ezaugarriei buruz hitz egingo dut.
* David Duran (Bartzelona, 1963). Psikologian lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako institutu batean ari da lanean. Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Psikologiako irakasle asoziatua da. Idatzi dituen liburuen artean dira: QRZ Rat Penat, Coses que passen, Cataconya. La via ridiculista d'accés a la independència, Cicle Bis (Nahiago nuke mutila banintz!), eta Generació Z. 'Nahiago nuke mutila banintz' 1999.urtean idatzi zuen.
* Liburu hau irakurri nuen jadanik klasekideen artean entzunda neukalako liburua nahiko ondo zegoela eta dibertigarria zela. Gainera, batzuen blog-ean irakurrita nuen laburpena eta nahiko interesgarria iruditu zitzaidan eta batez ere izenburua entzunda irakurtzeko gogoak sortu zitzaizkidan.
* Argitaletxean ematen duen laburpena hurrengoa da: Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiratu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.

Hartu dudan horrialdea ikusteko sakatu hemen.

Nire gelakide batek ere liburua irakurri ondoren egindako lana hurrengo da: Sendoaren lana.

Liburuaren argazkia:




LIBURUA IRAKURRI ETA GERO 

Liburuaren nire balorazio orokorra nahiko positiboa da. Liburu ona iruditu zait, batez ere mutil batek idatzi duela jakinda. Oso ondo adierazten ditu hilekoarekin batera emakumeei etortzen zaizkigun pentsamenduak nahiz eta berak hilekoa ez izan. Idazteko modua erreza eta ulergarria da. Irakurtzeko modua berriz nahiko azkarra. Liburua interesari eusten dio zeren eta etengabean aldatzen ari da sexua beraz nahiz mutila zein neska izan liburua irakurtzen duena nahiko ondo ulertzen da. Protagonistarekin identifikatua sentitu naiz zeren eta nire ustez pertsona guztiok gutxienez behin kontrako sexua izatea desiratu dugu. Kanpotik gurea betiere txarragoa dela uste dugulako. Liburu honetan, berriz, oso ondo azaltzen da mutila zein neska izatearen alde onak eta txarrak. Bizitza zaila delako eta tokatu zaiguna tokatu zaigu.
Liburua batez ere nerabeei gomendatuko nioke. Lehen aipatu ditudan arrazoietatik. Liburu honekin gauza asko ikasten direlako, nahiz eta pixka bat fantasiosoa izan. Izan ere, denok dakigu maitagarriak existitzen ez direla eta neska/mutila jaio eta neska/mutila hil egingo garela.


Printzipioz idazle honen liburuak irakurtzeko gogoak ditut. Beharbada ez dira honen modukoak izango baina idazle ona iruditzen zait gazteentzako literatura sustatzen baitu eta irakurtzea dibertigarria egiten du.

Bilaketa egin dut baina ez dut aurkitu euskaraz idazle honen beste libururik.

2008ko Otsailaren 28an IHAUTERI

Bloga: Kilika Gaztetxea | Data: 2009/06/01 16:38

Zatozte denak mozorroturik!!!

ihauteri100.jpg

TA ARRATSEAN...

ihauteri-kontzertuaa.jpg

Futbol txapelketa heldu da berriz...

Bloga: Kilika Gaztetxea | Data: 2009/06/01 16:34

futbol-copie1.jpg

Ostegunak - Liburuaren lana

Bloga: Badakigu egin zenutena... | Data: 2009/05/31 18:16

Liburuari buruz
Nik irakurritako liburua 'Ostegunak' du izena. Trilogia bat osatzen du 'Ostiralak' eta 'Larunbatak' liburuekin batera. Jon Arretxek idatzi ditu hirurak, eta Elkarlanean argitaratu zuen 2002an. Guztira 112 orrialde zituen.
Irakurri dut zeren eta arrakasta handia izan du beste ikasleen artean, baita Koldok gomendatu zidalako. Liburuaren gaia deigarria iruditu zitzaidan, beraz, irakurtzeari ekin nion, nahiz eta ez jakin nola diren idazle honen testuak.
Liburudenda 'online' batek honen laburpena aurkezten du: Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, desmadrearen, ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.


Ostegunak irudia


Liburua irakurri ostean.
Orokorrean liburua asko gustatu zait, nahiz eta liburuan egiten zituzten gauza batzuk normalak ez ikusi (hilketak, gaupasak, tranpak...). Nahiko dibertigarria da eta irribarre batzuk botatzeko ahalmena du. Ikara aurpegia jartzeko ere ahalmena du irakurlearengan.
Ondo sentitu nahiz irakurtzen nuen bitartean, istorio jarraitu bat ez delako, baizik eta zatitutako istorio solteak. Egun bakoitzean zati bat irakurtzeko aukera eman zidan, hau da, abantaila eta erosotasun edo malgutasun asko ematen ditu.
Liburua irakurtzea gomendatuko nuke nire adineko gazte guztiei, gure bizitzan agertzen diren arazoetaz edo gaietaz hitz egiten duelako.
Dudarik gabe, idazle beraren beste liburu batzuk irakurtzea gustatuko litzaidake, esaterako, 'Ostiralak' edota 'Larunbatak'.

Esprina eta lider aldaketa Nafarroan

Bloga: Naturgas taldea Urdina da indarra! | Data: 2009/05/29 21:52

Nafarroako Itzuliak ibilbide erdia baino gehiago burutu du dagoeneko, eta gaur, gainera, lider aldaketa egon da. 35 txirrindulariko taldea iritsi da Pitillaseko helmugara, eta Rural Kutxa talde nafarreko Florentino Marquez izan da azkarrena. Ion Pardo (Seguros Bilbao) nafarra bigarren sailkatu da, eta orain arte liderraren mailota soinean izan duen Rostollan (Amical Velo Club Aixois) ez denez talde horretan iritsi, Pardok lidergoa lortu du. Xabier Zabalo ere lehen tropelan helmugaratu da, 24. postuan.

Naturgaseko olaztiarra lehenengoa izan da gaur Pitillas eta Murillo el frutoko tarteko helmugetan, eta Aitor Valderrama bigarren izan da bietan. Ondorioz, Zabalo 2. postuan dago orain tarteko helmugen sailkapen nagusian, eta Valderrama, berriz, 5. da. Gainera, Zabalo 6. da nafarren sailkapenean.

Etapako sailkapena

   1º  26  MARQUEZ, Florentino     CAJA RURAL            3:16:57     
   2º  62  PARDO, Ion              SEGUROS BILBAO           d.b.      
   3º  95  HERNANDEZ, Carlos       EXTREMADURA-SPIUK        d.b.      
   4º 103  WALKER, Jhony           C.A.I.                   d.b.      
   5º  31  MULLER, Mauricio W.     AZYSA                    d.b.      
   6º  16  BELMOUKHTAR, A.         TELCO-INTERCONS          d.b.      
   7º  22  FERRARI, Fabricio       CAJA RURAL               d.b.      
   8º  21  MARTINEZ, Ruben         CAJA RURAL               d.b.      
   9º 141  FONTE, Cesar            SEL. PORTUGAL            d.b.      
  10º 106  TAMAYO, Juan Sebastian  C.A.I.                   d.b.      
  24º  53  ZABALO, Xabier          NATURGAS ENERGIA         d.b.      
  42º  54  DEL VALLE, Samuel       NATURGAS ENERGIA       02:38 ra    
  49º  52  VALDERRAMA, Aitor       NATURGAS ENERGIA       02:38 ra    
  68º  51  GIL, Ivan               NATURGAS ENERGIA       02:38 ra     
  81º  56  SAIZ, Alfonso           NATURGAS ENERGIA       11:56 ra    
  84º  57  MARTINEZ, Rory          NATURGAS ENERGIA       11:56 ra  

Tarteko helmugak

PITILLAS
  1º  53  ZABALO, Xabier            3 P.
  2º  52  VALDERRAMA, Aitor         2 P.
  3º  24  FABREGAS, Aleix           1 P.
MURILLO EL FRUTO
  1º  53  ZABALO, Xabier            3 P.
  2º  52  VALDERRAMA, Aitor         2 P.
  3º  21  MARTINEZ, Ruben           1 P.

Sailkapen nagusia

   1º  62  PARDO, Ion              SEGUROS BILBAO           09:43:26
   2º 103  WALKER, Jhony           C.A.I.                       d.b. 
   3º  26  MARQUEZ, Florentino     CAJA RURAL                   d.b. 
   4º 141  FONTE, Cesar            SEL. PORTUGAL                d.b. 
   5º 106  TAMAYO, Juan Sebastian  C.A.I.                       d.b. 
   6º  42  ROMERO, Igor            CAFES BAQUE                  d.b. 
   7º  73  DELGADO, Carlos         BIDELAN-KIROLGI              d.b. 
   8º 115  BRANAA, Damien          Entente SUD GASCOGNE         d.b. 
   9º 122  LEBAS, Thomas           AMICAL VELO C. AIXOI         d.b. 
  10º  24  FABREGAS, Aleix         CAJA RURAL                   d.b. 
  41º  52  VALDERRAMA, Aitor       NATURGAS ENERGIA           07:15 ra
  52º  53  ZABALO, Xabier          NATURGAS ENERGIA           18:36 ra
  67º  54  DEL VALLE, Samuel       NATURGAS ENERGIA           21:27 ra
  72º  51  GIL, Ivan               NATURGAS ENERGIA          21:27 ra
  86º  56  SAIZ, Alfonso           NATURGAS ENERGIA           30:45 ra
  91º  57  MARTINEZ, Rory          NATURGAS ENERGIA           30:55 ra

Tarteko helmugen sailkapen nagusia

 1º   24  FABREGAS, Aleix         CAJA RURAL            13 P.
 2º   53  ZABALO, Xabier          NATURGAS ENERGIA       8 P.
 3º  103  WALKER, Jhony           C.A.I.                 6 P.
 4º  127  ROSTOLLAN, Thomas       AMICAL VELO C. AIXOI   4 P.
 5º   52  VALDERRAMA, Aitor       NATURGAS ENERGIA       4 P.

Biharko etapa Nafarroako Itzuli honetako gogorrena izango da ibilbideari dagokionean, Pitillas eta El Perdongo gaina bitartean. Arradia (2.mailakoa), Guirguillano (1.), Etxauri (2.), El Perdon (2.) eta Arraiza (3.) igaro ondoren, bigarrenez El Perdon igo eta bertan amaituko da etapa. Iaz etapa honetan erabaki zen itzulia, Diego Tamayo kolonbiarraren mesedetan.



Bestalde, asteburu honetan Lehendakari txapelketako bi lasterketa izango dira, Beasainen eta Bergaran.

Larunbatean LIX. Loinatz proba lehiatuko da Beasainen (16.00). Liernia, Atagoiti, Mandubia eta Liernia igoko dituzte txirrindulariek 125 km-tan. Azken mendatea helmugatik 8 km-ra egongo da.

LXXIV. Pentekostes saria, berriz, Bergaran izango da igande goizean (9.30), 103 kilometrokoa. 91. kilometroan Asentzioko gaina igoko da, helmugarako 12  faltako direla.

Eric Pedrosa (Lizarte) da Lehendakari txapelketako behin behineko burua, baina txirrindulari bat baino gehiagok izango du asteburu honetan sailkapen honen lidertza eskuratzeko aukera. Noel Martin 4. da sailkapen horretan, Pello Bilbao 7., eta Mikel Landa 9.. Taldeka, berriz, Naturgas bigarren postuan dago, Seguros Bilbaoren atzetik.

Nafarroako bigarren etapa: esprina Tuteran

Bloga: Naturgas taldea Urdina da indarra! | Data: 2009/05/29 21:07

Esprinean amaitu da gaur Nafarroako Itzuliko bigarren etapa, 144 km-koa, eta Davo Lotto Davitamon taldeko Kris Boeckmans belgikarra izan da azkarrena Tuterako helmugan.

Beroa izan da etaparen ezaugarrietako bat, eta ez haizea, uste zen bezala. Ihesaldi saiakerek ez dute arrakastarik izan eta talde handia iritsi da helmugara. Atzo bigarren izan ostean, gaurkoan garaipena lortu du Boeckmansek. Atzoko garaile Rostollan (Amical Velo Club Aixois) ere tropel nagusian helmugaratu eta lidergoari eutsi dio.

Xabi Zabalo izan da talde nagusian iritsi den Naturgaseko ordezkari bakarra; besteak 13 segundura sartu dira.

Biharko etapak 141,7 km izango ditu, Tuteran hasi eta Pitillasen izango du amaiera.

Bigarren etapa

1º 132  BOECKMANS, Kris           DAVO-LOTTO-Davitamon  3:10:54     
   2º  31  MULLER, Mauricio W.       AZYSA                    d.b.      
   3º 103  WALKER, Jhony             C.A.I.                   d.b.      
   4º 142  SANCHO, Bruno            SEL. PORTUGAL            d.b.      
   5º  62  PARDO, Ion               SEGUROS BILBAO           d.b.      
   6º  94  ZAMBRANO, Gonzalo         EXTREMADURA-SPIUK        d.b.      
   7º  26  MARQUEZ, Florentino       CAJA RURAL               d.b.      
   8º 121  GIRAUD, Benjamin         AMICAL VELO C. AIXOI     d.b.      
   9º 152  CABRERA, Ramiro          SEL. URUGUAY             d.b.      
  10º  21  MARTINEZ, Ruben           CAJA RURAL               mt.      
  47º  53  ZABALO, Xabier            NATURGAS ENERGIA         d.b.            
  55º  57  MARTINEZ, Rory            NATURGAS ENERGIA          13 ra    
  61º  52  VALDERRAMA, Aitor         NATURGAS ENERGIA          13 ra    
  83º  56  SAIZ, Alfonso             NATURGAS ENERGIA          13 ra    
  84º  54  DEL VALLE, Samuel         NATURGAS ENERGIA          13 ra    
  88º  51  GIL, Ivan                 NATURGAS ENERGIA          13 ra   

Sailkapen nagusia

1º 127  ROSTOLLAN, Thomas       AMICAL VELO C. AIXOI     06:25:59
   2º 132  BOECKMANS, Kris         DAVO-LOTTO-Davitamon          30 ra
   3º 142  SANCHO, Bruno           SEL. PORTUGAL                 30 ra
   4º 103  WALKER, Jhony           C.A.I.                       30 ra
   5º  62  PARDO, Ion              SEGUROS BILBAO               30 ra
   6º 121  GIRAUD, Benjamin        AMICAL VELO C. AIXOIS         30 ra
   7º  26  MARQUEZ, Florentino     CAJA RURAL                    30 ra
   8º 152  CABRERA, Ramiro         SEL. URUGUAY                  30 ra
   9º 141  FONTE, Cesar            SEL. PORTUGAL                 30 ra
  10º  73  DELGADO, Carlos         BIDELAN-KIROLGI               30 ra
  41º  52  VALDERRAMA, Aitor       NATURGAS ENERGIA           05:07 ra
  59º  53  ZABALO, Xabier          NATURGAS ENERGIA           19:06 ra
  74º  57  MARTINEZ, Rory          NATURGAS ENERGIA           19:19 ra
  78º  56  SAIZ, Alfonso             NATURGAS ENERGIA           19:19 ra
  92º  54  DEL VALLE, Samuel         NATURGAS ENERGIA           19:19 ra
  94º  51  GIL, Ivan                 NATURGAS ENERGIA           19:19ra

Greta

Bloga: Jone Fernández | Data: 2009/05/28 21:44

Liburuari buruz: 
Ø      “Greta” liburua Jasone Osorok idatzi zuen 2003. urtean eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen.
Ø      Liburu hau irakurri dut, Goizaldek utzi zidalako eta ez nituenez beste aukera askorik “Greta” hartzea erabaki nuen. Ez nuen idazle honen erreferentziarik ez ditudalako haren libururik irakurri.
Ø      Elkar argitaletxearen web orrian (http://www.elkar.com/) aurki daiteke liburu honen laburpena:
    Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni.  

Ø     Hona hemen “Greta” liburuaren irudia: 

GRETA
   Liburua irakurri ostean: 

Ø      Liburua gustatu egin zait. Hasieran, ez zeukan zentzu askorik protagonista maniki bat baitzen eta pertsona bat balitz bezala hartzen zutelako, baina Oskar hirira ailegatzen den momentuan dena aldatu egiten da eta harrapatu ninduen liburuak. Gehien gustatu zaidana bukaeran gertatuko zena ez jakitea izan da, liburu gehienetan bukatu aurretik jakin daiteke nolakoa izango den amaiera baina honetan ezinezkoa da. 

Ø      Liburu hau interesez irakurri dut, gustatu zaidalako baina ez nuenez denborarik azterketa ugari nituelako ez dut behar beste gozatu. Gainera bukaeran hotz gelditu naiz ez delako agertzen amaiera finko bat baizik eta atea zabalik usten du aukera askotarako. 

Ø      Irakurtzeko denbora duen edonori gomendatuko nioke istorio arraro baina polita delako eta bertan sentimendu desberdin ugari agertzen direlako oso ondo deskribatuta. 

Ø      Jasone Osororen beste liburu bat irakurriko nuke seguru, irudimen galanta duelako eta oso modu dotorean deskribatzen dituelako gertakariak. 

Ø      Bi narrazio liburu idatzi zituen interesgarriak izan ahal direnak: “Tentazioak” eta “Korapiloak”.

ERREBELDEAK

Bloga: matiane | Data: 2009/05/28 20:35

Susan E. Hinton estatu batuarra ingelesez idatzia da jatorrizkoa

Susan 1950an Oklahoman jaio zen. 17 urterekin idatzitako lehen liburua hauxe izan zen, baina 1994-raino ez zen argitaratu eta 7.000 aletik gora saldu izan ditu. Gainera, zinemara bidali zuten.

Liburu honen argitaletxea alfaguara / Zubia da eta itzultzailea Josemari Navascués.
Liburu hau asko gustatu zait, bizitza horrelakoa delako, nire ustez, liburu polita da baina aldi berean penagarria, liburu hau 2 dbh nengoenean bidali zidaten irakurtzeko baina bakarrik hasi nuen. Orain dela egun batzuk etxeko liburutegian nenbilen eta ikusterakoan irakurtzeko gogoa izan nuen..


 Aurkitutako laburpena: Argitaletxearen web orrian ez dut laburpenik aurkitu. Hauxe izan da bakarrik aurkitu dudana:Laburpena: Errebeldeak gazteen delinkuentzia batere lotsarik eta beldurrik gabe aztertzen duen eleberri bakanetariko bat dugu. Idazleak hamasei urte zituela sortu zuen liburu hau eta plazaratu eta berehala, Francis Ford Coppola zinegile ospetsuak pantailetara eraman zuen. Liburuak New Yorkeko auzune batean bizi diren bi mutil gazteren gorabeherak deskribatzen dizkigu.

http://www.galtzagorri.org/euskara/argitalpenak/errebeldeak?p=54&a=0&g=0&i=Egilea&t=Izenburua
 
LIBURUA IRAKURRI OSTEAN:


Liburuaren balorazio orokorra:
liburu hau gazteentzat zuzenduta dago bizitzan gertatzen den arazoa da batez ere 14 urteetik 17 urteeraino, gaur egungo gazte askok identifikatzen dira gutxi gora- behera liburuarekin. Beste aldetik ulerterraza da eta oso polita irakurtzeko entretenigarria delako
Liburu hau atsegin izan dut, gazteago nintzenean ikusten nituelako bi bandoen arteko borrokak eta jendea oso txarto ateratzen ziren handik eta liburua irakurtzean gogoratu nahiz nola zen nire bizitza 14 urtekin. Baina ez naiz bat ere identifakatu  ponyboyrekin.
beste aldetik, liburua eramaten zaitu pentsatzera egoera horretaz, zein zaila izan daitekeela halako bizitza gogorra  eta zelako sortea daukadan.
Liburu hau gomendatuko nukeen galderari baietz esango nuke irakurtzeko erraza delako eta liburu ona delako. Beste liburu batzuen aurrean hau gomendatuko nuke polita iruditu zaidalako.
egilearen beste liburu bat euskeraz ez dago, liburu hau itzulpena delako baina niri gomendatu didate Susan E. Hintonen beste liburu bat "la ley de la calle" eta tituluari begiratuz antzekoa izango da.

Liburuak

Bloga: Eder | Data: 2009/05/28 19:43

Liburuari buruz: 



1.      Bernado Atxagaren liburua irakurri dut “Bi letter jaso nituen oso den+bora gutxian” “erein”  argitaletxekoa.
2.      Arthur Conan Doyleren liburua irakurri dut “Sherlock Holmes eta itsas tratatua” “elkar” argitaletxekoa.


Libru hauek irakurri ditut koldo gomendatuta.

·                    
1.      Hona hemen Bi letterren laburpena web batetik hartuta: Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.
http://www.casadellibro.com/libro-bi-letter-jaso-nituen-oso-denbora-gutxian/2900000639592 

Eta hemen dugu alaznek blogan egindako laburpena: 

Bi letter:Istorio hau  Estatu Batuetan bizi zen gizon zahar euskaldun bati buruz hitz egiten digu. Protagonista Old Martin du izena eta bere seme, errain eta ilobarekin bizi da. Gizon  hau nahiko zoriontsua da nahiz eta ingelesa oso ondo ez maneiatu, baina Euskal Herria benetan faltan sentitzen du. Bere iloba Jimmy-rekin  oso erlazio ona dauka eta bere Euskal Herria maiteaz hitz egiten dio. Noizbehinka letter batzuk heltzen zaizkio eta horiekin hasita, bere Euskal Herriko bizitza kontatzen digu eta horrekin segidan kontatzen digu nola bere bi lagunen artean liskar bat eduki zuten. Istorio hori oso luzea da, baina gainetik kontatuko dut. Bere bi lagunak, bat nahiko handia eta indartsua zen eta bestea aldiz, txikiagoa eta ahulagoa. Handiena emakumeekin egotea oso gustuko zuen, baina bestea nahiko lotsatia zen, beraz ez zen emakumeekin aritzen. Handiena beti aritzen zen ahulena mespresatzen, orduan egun batean, lehiaketa bat egitea erabaki zuten. Azkenean, lehiaketa horretan ahulena atera zen irabazle.                      

 http://lantxe.mundua.com/ 

 2.      Ezagutzen ez dudan pertsona bateko blogetik hartutako laburpena: Watson izeneko gizon bat sherlock holmesi bere laguntzailea abisatu zion kasu miresgarri bat zuela.Kasua itsas tratu baten lapurketaren ondorioa da.Tratatu honek izugarrizko balioa zuen.Percy phelps-en jabe eman zion tratatua ondo gordetzeko,hizketaldi honen ondoren precy joan zen afaltzera behean zuen sukalderaino.Han zegoela sukaldariarekin hizketan, bere logelako timbrea jo zuen eta importantzia handiko tratatuan pentsatu zuen momentu hartan baina jada nahiko berandu zen lapurra harrapatzeko.asko pentsatu zuten kasu hartan eta 10 aste pasa ondoren lapurra joseph percy-ren laguna izan zela iruditu zitzaien sherlock eta watsoni.Hone esan zioten bere laguna percy-ri.joseph percy afaltzera joan zenean bere laguna honen bulegoan sartu eta txirrina jo zuen percy etortzeko baina percy korrika egin zuenetik bulegoraino iritsi arte documentua ikusi eta balio handia zuela ikusi zuen eta azkar korrika egin zuen lehengo trena hartzeko wokengineraino.                   http://yeresanp.mundua.com/2009/02/17/sherlock-holmes-eta-itsas-tratatua/ 

 Weborri honetan Bernardo Atxagari buruzko informazioa:

                             http://eu.wikipedia.org/wiki/Bernardo_Atxaga                                                                                                         eta beste webgorri honetan Arthur Conan Doylen buruzko informazioa:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Arthur_Conan_Doyle

 
 
Liburua irakurri ostean: 

Liburu hauek oso erraz irakurtzen dira, horrezegatik gustatzen zaizkit baina  Sherlock Holmesena gehiago gustatu zait bi letter baino, poliziasko liburua delako eta txikitan Sherlock Holmesen marrazkiak ikusten nituelako.


Lehenego liburua gomendatuko nioke nik besalako pertsonei (liburuak irakurtzea gustatzen ez zaienei) eta bigarrena intrigaskoa denez edonori gomendatuko nioke, urte honetan niri gehien gustatu zaidana izan da, laburra eta intrigaskoa delako. Arthurren liburu gehiago irakurriko nituzke.


Bernardo idatzi dituen liburu gutxi irakurriko nituzke baina Arthurren idatzitako liburu gehienak irakurriko nituzke, hona hemen adibide batzuk: Sherlock Holmesen liburu guztiak: Brasilgo katua, Sherlock Holmesen bi kasu berri, Ezkutuko erasotzailea... eta Bernardorenak: Ramuntxo detektibea...

Oharra: Koldo barkatu berandu emateagatik ahaztu egin zait eta.

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios