Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Liburuaren ezaugarriak:
Ostiralak da nik irakurri dudan liburua. Idazlea Jon Arretxe da, Basaurin jaioa. Liburu hau argitaratu duen argitaletxea Elkar du izena.
![]()
Liburu hau interesgarria iruditu zitzaidan eta irakurtzeko orduan ez zait batere kostatu. Egun batean liburu dendara joan nintzen eta apalategi batean ikusi nuen liburutxoa eta erosi nuen. Gainera idazle honen beste liburu bat irakurri dut Ostegunak, deiturikoa.
Hona hemen elkar argitaletxeak ematen duen laburpentxoa:
Ikasle garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz. Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan; ez dira falta sexu-kontu pikaroak, ezta irakurlearen konplizitatea lortzeko keinuak ere, han-hemen barreiatuta.
Hauxe da, laburpen hau atera dudan tokiaren esteka:
http://www.elkarlanean.com/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.01196
Idazleari buruz aurkitu ditudan blogen eta esteken helbideak hauek dira:
· http://www.jonarretxe.net/
· http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00008.htm
Liburua irakurri ostean:
Nire ustez liburua oso ondo egon da, irakurtzeko erreza eta dibertigarria. Gure adineko jendearentzat idatzita dago, eta batzuetan euskara bizkaieran idatzita egon arren erraz ulertzen zen. Gazteei inporta zaizkigun gaiak aztertzen dira liburu honetan, baina nire gusturako asko errepikatzen dira gaiak, beti sexuaren inguruan ari dira hitz egiten.
Liburu hau irakurtzen nuenean, mota guztietako sentimenduak eduki ditut: jakin-min handia, beldurra … Ez nuen nahi amaitzea liburua, gustura irakurtzen ari nintzelako. Ez naiz batere protagonistekin identifikatu, denak oso aterata zeuden eta beti gauza berdinean pentsatzen zuten.
Liburutxo hau benetan mundu guztiari gomendatuko nioke, baina bereziki, jende gazteei. Liburuan hitz egiten diren gaiak gustura irakurriko dituztelako.
Gustura irakurriko nuke idazle honen beste obraren bat. Pentsatuta neukan Larunbatak liburua irakurtzea, pixka bat istorioarekin jarraitzeko.
Hau da kontatzen dizut guztia Koldo, espero dut zure gustukoa izatea.
Besterik gabe.
AGUR!
Nik hirugarren ebaluaketan "Gizona ilunpean" liburua irakurri dut, Paul Auster-rena. Argitaletu duena Alberdania izan da baina alberdaina gazteleretik esukerara pasatu egin du. Liburu hau irakurri dut Koldok eman zidalako liburutegitik. Ez dut aurkitu liburu honen laburpena euskeraz orduan erderaz jarriko dut "lecturiala" online orritik aterata. August Brill ha sufrido un accidente de coche, y se está recuperando en casa de su hija, en Vermont. No puede dormir, e inventa historias en la oscuridad. En una de ellas, Owen Brick, un joven mago que ha adoptado el nombre artístico de «El Gran Zavello», despierta en el fondo de un foso de paredes muy lisas que no puede escalar. No sabe dónde está ni cómo ha llegado hasta allí, pero oye el ruido de una batalla. Hasta que aparece el sargento Serge, que le ayuda a salir del pozo para que Brick pueda cumplir su misión. América está inmersa en una oscura guerra civil. Los atentados del once de septiembre no han tenido lugar, y tampoco la guerra de Irak. Brick no entiende nada. Pero se entera de que su misión es asesinar a un tal Blake, o Block, o Black, un hombre que no puede dormir, y que como un dios, inventa en la noche esa guerra que no acabará nunca si él no muere. Aunque no se llama Blake ni Block ni Black, sino August Brill, y es un crítico literario que ha sufrido un accidente, se está recuperando en la casa de su hija, en Vermont, y no tiene los infinitos poderes de Dios para inventar mundos infinitos, pero puede contarnos una feroz y veraz fábula de nuestros días. Paul Auster oso idazkari ona da eta horregatik zerbait aurkitzea erresa da online, baina euskeraz aurkitzea ez da hain erresa.
Liburu hau hazi nintzenean irakurtzen oso saia izan zen. Behin eta berriro hiztegira joan behar nintzen hitz arraroak ikustera. Gainera hasieran asten denean bere alabarekin bizitzen dela kontatzen oso aspergarria iruditu zait, eskerrak gero jarraiagoa egiten den istorioak kontatzen hazten denean. Ez liburu hau gomendatuko zeren eta azkenean amaitzea da bakarrik nahi duzuna. Liburu hau irakurtzen duenari oso ondo eman behar zaio euskera. Ez nuke idazle honen beste libururik irakurriko, ez baitira nire gustokoak. Bere beste liburu bat bada wayne wang eta leviatan.
Liburuari buruz:
Ebaluazio honetan irakurri dudan lliburua Greta izan da, Jasone Osorok idatzitakoa. Eta Elkar argitaletxearekin argitaratua 2003garren urtean.
Liru hau irakurri egin dut Idoiak utzi zidalako eta Nereak gainetik kontatu zidalako eta interesgarria iruditu zitzaidan.
Hona emen http://www.elkar.com/artikulua.cfm?kodea=G000000001489&saila=guztiak&hizkuntza=1 web orrialdean ematen duen laburpena:
Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni.
Horrela hasten da Greta, eta hortik aurrera hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigu, bizitzak ikuspegi ugari izan baititzake, eta aurpegi asko eskaini maitasunak. Jasone Osorok, bere lehenengo eleberri honetan, harreman-mota original bezain kilikagarri bati heldu dio, gizon-emakumeen arteko behar, kontraesan, nahi eta ezinetan sakontzeko. Begirada zinematografiko eta estilo iradokitzailea darabiltza egileak, prosa ederreko pasarteak eta elkarrizketa arinak tartekatuz; hala, aldika laztan aldika atximur egiten duen istorio honekin hegan jarriko du irakurlearen irudimena.
Jasone Osororen informazioa web hauetan aurkituko duzu:
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00149.htm
http://eu.wikipedia.org/wiki/Jasone_Osoro
Argtaletxearen irudia:

Liburua irakurri ostean:
Liburua orokorrean gustatu zait, baina Oskarrek Gretarekiko erakarpena sentitzea pixka bat fantasiazkoa iruditu zait, sinesgaitza iruditu zait. Eta Anak jeloskor egotea maniki batez, hori ez da bizitza normal batean gertatzen.
Liburuak interesari eusten dio, zeren hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigulako.
Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren ondo eta askar irakurri egin dut.
Liburuak hausnartu arazi nau hainbat konturi buruz: Anaren eta Oskarren arteko arremana, Oskarrek Gretarekin ser egingo duen pentsatzeak...
Protagonistarekin/ekin identifikatuta sentitu naiz, zeren. Ez naiz protagoniztarekin identifikatua sentitu.
Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Adibidez…Gretak Oskarren atentzioa erakartzea maniki bat izanda.
Liburua bat edo bi urte bano gutxiko mutikoeei gomendatuko nioke, ondo irakurtzen delako eta azkar.
Seguruenik baietz irakurriko nuke Jasone Osororen beste libururen bat. Adibidez, Korapiloak deiturikoa, interesgarria dirudi.
Liburuari buruz:
Irakurri berri dudan liburuaren izenburua "Urtebete itsasargian" da, Miren Agur Meabek idatzia Elkar argitaletxerako.
Liburu hau aukeratu dut, lehenengo hiruhilabetean nire irakasleak emandako liburuen zerrendan, Miren Agur Meaberen beste liburu bat irakurri nuelako eta interesgarria iruditu zitzaidanez eta, gainera, liburu berri honen izenburua nahiko interesgarria denez, irakurtzea erabaki dut.
Hona hemen http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/bibliografia/urtebete-itsasargian?p=1-ek ematen duen laburpena:
“Bilbon dagoen Gerra oihartzunetik urruntzeko asmoz, Jon bere osabarengana eramaten dute itsasaldeko herri batetara. Osaba itsasargiko gizona da. Bertan neska bat ezagutuko du. Espainiako Gerrako pasarteak tartekatzen dira kontakizunean. Une batean Gerra Jon dagoen herriraino iristen da. Osaba hil egingo dute eta berak aitaren bila abiatu behar izango du, Santoñara.”
Web orri hauten aurki daiteke idazleari buruzko informazioa:
· http://www.miren-agur-meabe.com/edukia.php?id=1&hk=eu
· http://eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Agur_Meabe
Hona hemen liburuaren irudia:
Liburua irakurri ostean:
Duela pare bat hilabete, Miren Agur Meaberen beste liburu bat irakurri nuen, “Itsaslabarreko etxea”. Interesgarria iruditu zitzaidanez, Mirenen beste liburu bat irakurtzea erabaki nuen, baina ez da berdin gertatu. “Urtebete itsasargian” liburua ez zait hainbeste gustatu, ekintzak oso astiro igarotzen direlako. Esatekoa da, 1936ko gerra nola izan zen jakiteko, mutil baten ikuspuntutik ikusia, nahiko ondo dagoela eta interesgarria dela ere.
Liburu hau atseginez irakurri dut, nahiz eta, lehen aipatu dudan bezala, ekintzak oso astiro igaro. Gerra batean zer nolako gauzak gerta daitezkeen jakitea gainera, nahiko interesgarria da eta batzuetan, aldi berean, nahiko tristea.
Nik liburua hau gomendatuko nuke, historiari buruzko liburuak gustatzen zaizkion jendeari edo horrelako arloetan interesatuta dagoen jendeari, bestela, liburu hau agian aspergarria eta oso luzea (ez orrialdeengatik) iruditu ahal zitzaielako.
Miren Agur Meaberen bi liburu irakurri ondoren eta bien desberdintasunak ikusi ondoren, ez nago oso seguru ea beste liburu bat irakurriko nuenik. Lehenik oso ondo irakurriko nuen atzeko lapurpena eta, agian, liburudendako pertsona bati galdetuko nion zelan dagoen liburua.
Idazle honen beste liburu interesgarri bat, irakurri dudan “Itsaslabarreko etxea” da, baina ez dut aurkitu gazteentzako beste liburu interesgarririk.
Aspaldi batean, halaxe galdetu zenidan: "Hitzak hitz dira. Eta hori baino gehiago ere badirelako jotzen dut nik blogetara, sareko koaderno irekietara, entretenimendu bila, informatzera, lagunak egitera. Hitzak irakurtzea gustuko dudalako. Baina zein hitz duzu zuk gustukoen, Amanita?"
Ez dut uste hitz ederrik edo hitz itsusirik existitzen den. Gehienez ere, bere esanahia edo fonetika izango dira atseginak edo desatseginak. Baina badira hitz kurioso batzuk, belarrira goxo sartzen zaizkizunak baina mingainean zapore mikatza uzten dizutenak, malko hitza tristuraren ondorio izaten den bezala, eta itxaropena hitzak desesperazio-kutsu bat daukan bezala. Horrelakoak gustatzen zaizkit niri.
Baina, ea zer diozun, 27: hitzak erabiltzen jakitea artea ere ba omen da. Baina hitzak, armak ere izan daitezke. Zerk egiten gaitu horren erasogarri? Zein da pistola horren aurkako txaleko antibala?
Liburuari buruz
Aurkezteko sarrera idatzi:
Liburuaren ezaugarriei buruz informatu: egilea, izenburua, argitaletxea... Ez egin zerrendarik, paragrafoa erredaktatu.
Azaldu zergatik irakurri duzun (baten batek gomendatu dizu, izenburua deigarria zen, idazle beraren beste liburu bat irakurria zenuen...)
Bilatu argitaletxeak (edo on-line dagoen liburudendaren batek) ematen duen laburpena eta kopiatu eta itsatsi. Egin aipamena (“Hona hemen x-ek ematen duen laburpena:...). Eta jarri hartu duzun tokiarekiko esteka. Ikaskideren batek irakurria bazuen liburua, bere blogeko sarreraren esteka ere jar dezakezu.
Liburuari edota egileari buruz ari diren weborri eta blogen estekak jar ditzakezu, zeure ikaskideenak barne (“Blog hauetan aurki daiteke informazioa egileari/idazleari buruz: / Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:...”)
Argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia erabili, edo liburuaren gaiarekin harremana duen beste irudiren bat.
Liburua irakurri ostean.
Emazu liburuaren balorazio orokorra
Adierazi nola sentitu zaren irakurri duzun bitartean. Adibideak:
Liburu hau atseginez irakurri dut zeren... (irakurri duzun bitartean izan dituzun sentipenei buruz idatzi)
Liburuak interesari eusten dio, zeren...
Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren...
Liburuak hausnartu arazi nau hainbat konturi buruz:...
Protagonistarekin/ekin identifikatuta sentitu naiz, zeren...
Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Adibidez...
Gomendatu liburua (ala ez), zer irakurle motari gustatu dakiokeen adieraziz eta horretarako arrazoiren bat emanez.
Adierazi ea irakurriko ote zenukeen idazle beraren beste libururik.
Bila interneten idazle beraren beste libururen bat interesgarria izan dakikezuna.
Zenbait aholku:
Pentsa ezazu zure blogaren irakurle posibleengan, ea zer gusta zekiekeen irakurtzea liburu horri buruz.
Pentsa haiengan ere gauzak argi eta zuzen esan ditzazun.
Paragrafo gutxi eta laburrak idatzi.
Zerrendaren bat jarri behar baduzu, erabili testu-editorearen biñeta egitura.
Estilo informala erabili, baina zuzena.
Hitz gutxi eta berak onak. Hala saiatuko naiz egiten; gehiegizko ur jarioa urbitsetan baitoa. Larunbat honetan izan zen: AHTren aurkako manifestaziora joan ginen. Jende gehiena gaztea, borroka galduetatik gatozen seinale, eta baikortasun gutxi giroan, umorez eta kolorez jantzitako manifestaldia izan arren.
Gaztelu plazara bidean hainbat lagun ari ziren zenbait aldizkari eta informazio orri banatzen eta saltzen. Prezio merkean gehienak baina irakurtzeko erakargarritasun gabekoak denak. Nire eskuetara ez zen erraz eta gustuz irakurtzeko moduko ezer heldu: testu denak ziren astun, luze eta aspergarri. Eta beste hainbeste gertatu zen plazara heldu eta entzun behar izan genuen amaiera ekitaldiko hitz jario zaparrada lehorrarekin ere. Manifestazioko mezua altabozetatik ematen hasi orduko ekion zion jendeak albokoarekin komentario graziosoren bat egiten, aho zabalka edo aspaldiko ezagunen bat urrutira bistatu nahian.
Manifestazio hartatik AHTaren (eta horrek sinbolizatzen duen guztiaren) aurka lana hobeto eta gehiago egiteko indarrez eta ilusioz gainezka atera behar genuen, sututa, baikortasunez. Hara joateak merezi zuela sinestuta. Eta ez manifestazioak uzten duen nekeaz etxeratzeko gogoz, mitina lehenbailehen bukatuta.
Iruñean ere Joxerra Gartziak ateratako liburuaz gogoratu nintzen eta hurrengo manifestaziora komunikazio gaitasuna lantzeko hamar bat liburu motxilan ditudala joango naizela hitz eman diot neure buruari. Komunikatzaile onak falta zaizkigulako herri mugimenduetan (ere). Torlojurik onenak egitea alferrik baita gero saltzen asmatzen ez bada.
ANDONI Z. Lesaka Ni Andoni Zubiri naiz eta artikulu honetan Lesakako Gaztetxea egiteko ideiak eman nahi dizkizuet.Lesakako gazteak urteetan zehar ibili dira Gaztetxea lortzeko borroka egiten. Laguntza handiak eman dituzte herriaren alde baina Lesakako udaletxeak hala ere ez du Gaztetxerik egiten.
Aldeko iritziak: -Lesakan beharrezkoa da Gaztetxe bat, zeren eta Lesaka erdia gazteak dira.
-Lesakako gazte askok ez dute lekurik egoteko, eta gainera egoten diren leku guztietatik botatzen dituzte.
-Eguraldi txarra egiten duenean ondo etortzen da Gaztetxe bat.
-Gaztetxea egiteko ere gazte guztiak egonen gara laguntzen.
-Ez dio herriko inori molestatuko.
-Zerbait pasatzen baldin bazaio Gaztetxeari gu arduratuko gara moldatzeaz.
Badakit herrian egonen dela jendea kontrako iritziekin, adibidez hauek:
-Drogak hartuko direla eta pasatuko dela.
-Musika altuegi egonen dela.
-Buila asko eginen dugula.
-Dena zikina utziko dugula.
Jendeak hori esango du baina gauzak ez dira horrela, guk gaztetxea aurrera eramateko gauzak behar diren bezela egingo ditugu. Ez dugu musika altu jarriko ordu batetik aurrera,ez dugu buila askorik egingo eta ez dugu drogarik sartuko gaztetxera.
Espero dut nere argudioa kontutan artzea eta ea Gaztetxea lortzen dugun. Esakerrikasko zuen atentzioarengatik.
Naroa L.E. Igantzi Ni Naroa naiz 3diberreko ikaslea. Nik gai honen inguruan solastuko dut: janari makina bati buruz.Gu, ikasleak, institutuan goizeko 8:30etan sartzen gara, eta 3:00etan atertzen gara.Gehienak, goizetan etxean gosalduta etorriko gara, baina beste asko gosaldu gabe etortzen dira. Gero, bertze batzuk daude, ezin dutenak bokata ekarri, ogia ez delako ailegatzen edo beste arrazoiengatik, eta hortaz 3:00ak arte gosea pasatzen dugu.
Horregatik, errekreotan ez ateratzeko eta faltik ez izateko, makina ttiki bat jartzeko eskatzen dugu.
Badakigu kontran egonen zaretela arazo hauengatik: sortzen al den zaborrarengatik, edo horrelako gauzengatik.Beste arazo bat litxarreriak sortzen al dute. Ez da beharrezkoa makinan litxarreriak egotea. Bokadilloak edo horrelako gauzak egon daitezke. Baina saiatuko gara zabor guztia zakarrontzira botatzen.
Mila esker hau irakurtzeagatik eta bertze bat arte.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>