Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Euskararen Nazioarteko Eguna

Bloga: Armerixa | Data: 2011/11/24 12:40


Abenduaren 3a  izango da Euskararen Nazioarteko Eguna  da, baina Armeria Eskolan  abenduaren 2an, ostiralean, ospatuko dugu.  Horretarako hainbat ekitaldi antolatu badira ere, apagarriena taldeen arteko lehiaketa izango da. Lehiaketan irakasleak zein ikasleak  hartuko dugu parte, eta hauek izango dira gainditu beharreko frogak: Musa, pinpona, esku-pilota, lokotx-bilketa, zaku-karrera, koilare-jokua, aulki-jokua, euskal Ginkana, kartel lehiaketa, bertso idatzi lehiaketa eta Euskal karaokea.

Jaialdia ikasleen  eta irakasleen artean antolatu dugu eta parte-hartze handia espero dugu.

TXOSNAK AUDIENTZIAN!!!!

Bloga: Gurekin Jai | Data: 2011/11/17 10:57

Prentsaurrekoa entzungai

Bloga: Gurekin Jai | Data: 2011/11/17 10:54

http://www.arraio.net/deskargak/2011/Bereziak/gurekinjai%20prentsaurrekuaAN.ogg

(Argitarapen berria) Irakurtzen eta idazten ikasteko proposamenak: Atzo eta gaur

Bloga: Iruneibarra | Data: 2011/11/09 13:35

EHUko testubiltegian duzue argitalpen elektroniko berri hau, Garbiñe Bereziartuak eta biok eginikoa. Klabea lortu ondoren doan deskargatu dezakezue.  85. materiala da, Pedagogian sailkatua. Ea gustatzen zaizuen!

http://testubiltegia.ehu.es/

Beste behin ere barrez lehertzen...

Bloga: baiesan | Data: 2011/11/05 18:05

Atzokoa mundiala! Eskerrik asko atzo etorri zineten guztioi! Ondo baino hobeto pasatu genuen atzo Ander Lipusi eta zuei esker. A zer-nolako giroa! Jendea barrez lehertzen, txaloka, parte hartzen... Kresala "eltxo" zoragarriz bete zen!!!  Mundialak zarete, benetan, zuen moduko jendearentzat atsegin handiz antolatzen ditugu ekitaldiak. Hurrengoa datorren ostegunean, zuen zain egongo gara! ;-)

Itxasoaz

Ondo bai ondo! Itzel!!!

Bloga: baiesan | Data: 2011/11/05 16:17

baiesan-clip_image002.gif Hiru urte, hiru bete ditu gure elkarteak. Abestiak dioen bezala: "Hiru, hiru, hiru... kolkoa bete diru, kolkoa bete diru!" Bai, nahi bai, baina... Halan da guztiz ere, guk ondo baino hobeto pasatu genuen gure 3. urteurrena ospatzen, eta ez guk bakarrik, bertan bildu ziren guztiek ere bai. Gora gu ta gutarrak!
Giroa ezin hobea izan zen hasieratik amaierara arte! Arratsaldeko 8etatik 10ak arte bertso-triki-poteoan, 100 bat santurtziar ibili ginen euskara ahoan kalez kale trikitixek, panderoek eta bertso onek alaituta. Afaltzeko ordua heldu zenean, poz-pozik jatetxera joan ginen, eta bertan egon ginen 84 lagunok bapo afaldu ostean, kantuan aritu ginen, oraingoan ere Lander pandero-jotzaileak eta Ane eta Unai trikitilariek girotuta (mila esker, neska-mutilak!). Gauerdi aldera gure bertsolarien txanda heldu zen ostera ere, Andonik eta Unaik euren maila ezin hobea erakutsi ziguten, hasieran librean, guztion barre-algarak eraginez, eta gero gure gaiei erantzunda, aipagarriena sardina-saltzailearen (Egaña) eta 3. pisuko auzokoaren (Iturriaga) artekoa, Santurtzitik Bilboraino doinuan gainera, gora zuek!
Eskerrik asko, Andoni eta Unai, bihotz-bihotzez Bai Esanekoon partetik! Eta bidelagun zaituztegun guztioi: UDA ON!!!

bertsolariak-eta-baiesan-ebakita.jpg

Dauden guztiak badira, baina ez daude diren guztiak.

baiesan-3-2006-11-21-ebakita.jpg

Hemen hiru urte gazteago, aurkezpen egunean, 2006ko urriaren 21ean. Benetan aurkezpen bustia eduki genuen, aurten ez bezala, eguraldia ez genuen izan lagun, kriston zaparrada bota zuen egun hartan eta.

Larunbateko argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen eta hemen.

Eta amaitzeko bertso batzuk, ea asmatzen duzuen nork jarri dituen!




Ekainaren hogeian,
larunbat gauean,
egon gara Don Jaime
paregabean.
Zizka-mizkak, okela,
arrainak labean
eta postre gozoa
afari legean.
Amaiera aldean
bertsoak airean,
eta ez CDan,
ederrak moldean.
Kamera zen lekuko
hor tripodean.
II
Ilegorri gizena
badoa ostera
grabazio trasteak
begiratzera.
Aurrealdean dabil,
ez daki non gera.
Ebazpena hartuta
nahiko artega
joan da lurrera,
aulkiaz batera,
ipurdiz behera.
Denak alegera.
Bertsoak kantatzeko
kriston aukera.
III
Bertsolari bi-biek
parada emana
aprobetxatu dute,
normala dena.
Santurtziko CSI-n
bi artistek lana
antzeztu egin dute,
ondo eramana.
Komedia? Drama?
Bada… erdi bana.
Zelako programa!
Zer txalo andana!
Bertsoon aita dugu
Cameraman-a.

!nanauJ apuA    Itxasoaz

UTZI PAKIAN!!!!

Bloga: Gurekin Jai | Data: 2011/11/03 10:36

Nahiko da!! Gurekin Jai.ko kideok nazkatuta eta zorabiatuta gaude azkenaldian indar polizialen eta Audientzi Nazionaleko epaile ezberdinen aldetik jasaten ari garen jazarpenarekin!!!!
Memoria eginez...

1. Ekainak 26. Aurtengo Pelayosanetako festetan, Ertzaintzak, 20:00 inguruan sakabanaketaron kontrako eta presoen argazkiak zituen pankarta kendu zuen txosna batetik. Momentu horretan, bertan zeuden zenbait lagun identifikatu zituen.
2. Pelayosan ondorena. Gurekin Jai.ko kide bati “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean diligentziak irikitzen zizkiotela jakinarazi zitzaion.
3. Urriak 5. Gurekin Jai-ko kide hau Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deitua izan zen.
4. Urriak 28. Pelayosan-etan turnoa egiten ari zela identifikatu zuten beste lagun bat Audientzia Nazionalera deitu zuten deklaratzera testigu gisa.
5. Azaroak 4. Gurekin Jai-ko beste 3 kide Audientzia Nazionalera inputatu gisa deklaratzera deituak izan dira “terrorismoaren gorazarrearen” akusaziopean.
6. TA ZE GEYO????

Urrats hauetako bakoitzak urduritu gaitu, gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira. Ondorioz Gurekin Jaiko jardueraren kontrako erasoen aurrean EZEZKO irmoa adierazi nahi dugu.

Eraso hauek (Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu diren moduan), Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako erasoak dira. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari da, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere! Jai duzue Gurekin!!

Beste behin ere, gure babesa, indarra eta ELKARTASUNA adierazi nahi diegu ostiral honetan Audientzi Nazionalera deklaratzera deitu dituzten Gurekin Jaiko kideei. Gurekin Jai-k, elkartasun hau adierazteko autobus bat antolatu du ostiralerako (goizeko 4:30 aterako da Eguzki aurretik). Jaiak pakean eta lasaitasunez antolatzeko eta sinisten ditugun aldarrikapenak gauzatzeko eskubidea dugu, horregatik eskubide honekin bat egiten duzuen guztiok gonbidatzen zaituztegu eraso hauek salatzera eta ELKARTASUN eskubidea defendatzera. Beraz, animatu hemendik aurrera egingo diren salaketa-deialdietan parte hartzera eta bereziki jai geroz eta koloretsuagoak antolatzera!!!

2011ko Azaroaren 2an,
Gurekin Jai.

2011-2012. IKASTURTEA PREST!!!

Bloga: Euskharan Elkartea | Data: 2011/10/06 17:31

eskharan 2011 a

eskharan 2011 b

ELKARTASUNA BERRIZ ERE OZTOPATUA!

Bloga: Gurekin Jai | Data: 2011/10/04 15:54

GUREKIN JAIKO KIDE BATI AUZITEGI NAZIONALERA DEI EGIN DIOTE ADIERAZPENA HARTZERA

Gurekin Jai festa batzordeak, urteak daramatza Zarauzko jaietan herritar ororentzat jaiak antolatzen. Horretarako auzolana eta elkartasuna ditugu oinarrizko balio. Hain zuzen ere, sistema kapitalista patriarkalak indartzen dituen balio sistematik, lan formatik, hau da, indibidualismotik, konpetitibitatetik, kontsumo basatitik... kanpo lan egitea dugu helburu.

Aurten ere bide honetan antolatu ditugu San Pelaio festak eta Euskal Jaiak. Urtero bezala festa eta giro ona aldarrikapenarekin uztartuz egitarau aberatsa aurrera atera dugu. Eskuz eskuz lanean aritu gara hainbat eta hainbat herritarrekin, Arraio irratiko lagunekin, gazte independentistekin, arraun elkartekoakin, feministekin, eta preso eta iheslarien elkartasunaren aldeko herritarrekin. Pixkanaka antolaketan geroz eta talde eta herritar gehiagok parte hartuz eta orduan eta festa koloretsuagoak antolatuz ari gara lanean.

Gure ahalegin, ilusio eta lana oztopatua da ordea etengabe indar polizialen eskutik. Honela muntai eta desmuntai egunetan inguruan izan ditugu poliziak agerian ala ezkutuago batzuetan, San Pelaio jaietan bertan egitarauaren erdi-erdian txosna gunera etorri eta jarrera harroputzez giro txarra eta ondoeza sortu zuten, etengabeko presioa eta probokazio giroa eraginez. Hau nahikoa ez balitz azken asteetan jakin izan dugun moduan, Gurekin Jaiko kide bat Audientzi Nazionalera deitu dute deklaratzera “terrorismoaren gorazarrea” egitea leporatuta.

Haserre eta amorratuta gaude eraso berri honen aurrean. Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu den moduan, Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako beste urrats bat gehiago baita. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari dira, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere!

Beraz, gure babesa, indarra eta ELKARTASUNA adierazi nahi diogu asteazken honetan Audientzi Nazionalera deklaratzera deitu duten Gurekin Jaiko kideari. Gurekin Jaiek berriz ere konpromiso irmoa hartzen du eraso konstante hauen aurrean, sinesten dugun balio eta aldarrikapenak defendatzeko. Hemendik aurrera ere festa parte hartzaileak, parekideak eta aldarrikatzaileak antolatzen jarraituko dugu. Eta ozen esan nahi dugu eraso hauek etetea eta jaiak pakean eta lasaitasunez igarotzea gure eskubidea dela!

2011ko Urriaren 3an,

Gurekin Jai.

Hasia da gerra

Bloga: ARAKSUEhe | Data: 2011/09/26 19:37


Botereak eta herritarrek talka egiten dute, hori dute naturalena. Biek nahi dute askatasuna nahi dutena egin ahal izateko, eta horrek dakar haien arteko talka. Izan ere, baten botere nahiak bestearen askatasun eskubidea zapaltzea dakar sarri. Orduan, botereak gerra deklaratzen die herritarrei, jakin baitaki indarkeria erabiltzen nagusi dela. Bilboko Kukutza III gaztetxeak giharra erakutsi dio Udalari azken hilabeteotan, eta orain Iñaki Azkuna alkatearen txanda izan da; otsoak hortzak erakutsi dizkio artaldeari.
Gerra deklaratu du, eta indarkeria nagusi izan da Errekalde auzoko kaleetan. Tanketak, helikopteroak, armaturiko poliziak... Bilboko Udalak bere potentzial militarra agerian utzi du. Bestalde, kontainerrak gurutzatu eta erre dituzte gaztetxearen aldekoek. Iruñeko Euskal Jaia hustu zutelarik ere gerra piztu zen Alde Zaharreko kaleetan. Gomazko pilotak alde batetik, eta harriak bestetik. Zauritu aunitz, atxilotuak ere dezente. Gerra botereak irabazi zuen, Iruñeko Udalaren asmo guziak bete baitziren 2004ko irailean. Iruñeko Gaztetxea hustu eta bota zuten.
Baina han ez zen akitu gerra. Okupazioaren aldeko mugimendua txikitu zuen Yolanda Barcina orduko alkateak, eta jadanik ez da Euskal Jairen arrastorik geratzen. Bandera laranjaren defendatzaileak jazarri eta desagerrarazi zituen. Beraz, litekeena da Bilbon ere gerra luzatzea. Batzuk saiatuko dira Kukutza IV eraikitzen, eta Boterea saiatuko da kolore laranja behin betiko ezabatzen Bilbaoko kaleetatik. Aitzitik, lan zaila du Azkunak, Bilbon indar handia baitu herri mugimenduak, oro har. Gerra luze honetan, elkartasuna eta lana izanen dira Botereari aurre egiteko ezinbesteko tresna. Amets hau ez da akitu, jarraitu aurrera, eta Iruñean pasatu zena ez dadila errepikatu Bizkaiko hiriburuan.


Euskal Jai gaztetxea hustu zuten 2004an

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios