Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Gezurrak ala egiak?

Bloga: [..OiAnE..]* | Data: 2009/03/04 09:26

Nik gehien bat egiak esaten ditut. Noizbait ere gezurrak esaten ditut baina ez da oso normala izaten. Gezurren bat botatzen dudanean, nire amari botatzen diot. Adibidez... beno adibideak nik gordetzen ditut jajaja baina nork ez du edonoiz gezurrik esan? Badaude bi motatako gezurrak: gezur txikiak eta gezur handiak. Gauza bat da norbaiti minik ez emateko gezur bat botatzea eta beste bat da lagunen bati gezur galanta botatzea. Hori ez dago ondo ikusita. Niri ez zait gustatzen pertsona faltsuak eta horretako pertsona pilo daude mundua. Sestaon bertan ere. Hemen nire alboan, Omara dut eserita eta esaten dit, gezurren bat botatzen dudanean, nire aurpegian hautematen duela. Batzuetan bromaren bat egiten dudanean adibidez, barrez hasten naiz. Gezurtia lehenago harrapatzen da, herrena baino; edo hori esaten dute gutxienez.

Greta - egin beharrekoak

Bloga: [..OiAnE..]* | Data: 2009/03/04 09:24

GRETA. Jasone Osoro. 1. Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? Zergatik? 2. 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua. 3. Zure ustez, Ana Oskarrekin itzuliko da? Zu bera izatera, zer egingo zenuke? Oskarrek Gretarekin duenari normala deritzozu? Zergatik?   1. Liburu hau nire gustokoa izan da. Gehien bat amodioa dagoelako liburu honetan eta niri halakoak gustatzen zaizkit eta emozio asko elkarrekin dagoelako ere bai. Gainera, irakur erraza iruditu zait eta asko engantxatu nau. 2. Liburu honetako protagonista Oscar da eta bere amonarerik bizi da bere ama hilda dagoelako, edo hori pentsatzen du. Amonak denda bat zeukan eta bertan maniki bat zegoen. Oscarrek manikia pertsona baten antzera tratatzen zuen eta bera bezalako pertsona zela pentsatzen zuen. Protagonista neska batekin hasten da irteten, Ana izenekoa eta berarekin bizitzera joan egin zen.Anak Oscar asko maite zuenez, ez zuen ezer esaten Oscarrek manikiarekin zuen tratuaz baina egun bat heldu zen non Anak galdera bat egin zion: manikia ala ni? Oscar hirira joan zen manikia denda bateak uzteko. Hirian bertan, bere amonaren dendara joan zen eta bertan argazki bat aurkitu zuen; bere ama eta amama elkarrekin. Argazkian helbide bat ageri zen, ostatu edo halako batekoa, hara joan eta bertan alojatu egin zen.Bertan, Abba izeneko transexual bat ezagutu zuen eta beste hainbat pertsona ere. Pentsioaren jabea ere ezagutu zuen. Hirian denbora asko egon zen eta Ana jadanik kezkatuta zegoen, beraz bere bila joan zen. Oscarrek Anaz paso egiten du apur bat eta Anak Oscarrekin moztu egiten du erlazioa. Gertakari asko bizi egiten ditu protagonistak hirian. Egun batean autobusean zihoala Oscar pentsioko jabearekin, hitzegiten eta hitzegiten konturatu egin da bere ama dela. Esan egiten dio eta hurrengo geralekuan emakumea jaitsi egiten da, korrika hasten da eta errepidea gurutzatzeko orduan kotxe bate harrapatu egiten du. Oscarren ama hospitalean egoten da baina azkenean hil egiten da.Oscar afektaturik herrira itzultzen da eta Abbak tranpa bat egiten dio Anarekin itzul dadin. Ana ile-apaintzailea da eta egun batean Abba joaten da eta ezkontza baterako orrazteko eskatzen dio. Asko hitz egiten dute elkarrekin eta Abbak soineko oso polit bat zuela esaten dio, frogatzeko eskatzean, jantzi egiten du Anak eta irtetean herriko jende pilo ikusten du; haien artean, Oscar.Protagonistak ezkontzeko eskatzen dio baina Anak ezetz esaten du, gertatukoarekin oraindik minduta. Azkenean, Oscar herrian geratzen da baina ez dira elkarrekin ezkontzen. 3. Nire ustez Ana Oscarrekin itzuliko da. Nahiz eta Oscar arraroa izan, Anak pilo bat maite duelako eta nahiz eta minik eman dion, Anak errealitatean nahi duena da berarekin elkarrekin egon. Maite du eta amodioa amodioa da.Ni Ana izango banintz, ez nintzateke Oscarrekin itzuliko. Min handia egin diolako eta orain Oscar konturatu egin denez ez dio Anak kasurik egin beharrik. Orain bera gelditu dadin triste eta ez bere amodioarekin. Txarto irudituko litzaidake hori niri norbait egitea eta norbait egingo balit hori, nik antzarak ferratzera bidaliko nuke.Beste aldetik, ez zait batere normala iruditzen Oscarrek Greta manikiarekin duena, normala ez delako eta zoroen gauza bat iruditzen zaidalako. Gauza bat da manikia bere ama hilaren isla edo horrelako zerbait izatea eta manikia ikustean, bere amaz oroitzea baina beste gauza bat da pertsona normal bat bezala tratatzea. Azkenean, panpin bat baino ez da. 

                                                                        Oiane Cainzos Mendikote. 1.BH

Lehenengo aldiz...=)

Bloga: ♥~NeRy~♥ | Data: 2009/03/04 09:20

Aupa Koldo!!

Bueno ba, hasi gaitezen txakurrarena esaten liburutxo honi buruz, baina hau gu bion artean geldituko da, zin egin, ez diozula esango zure lagunari.Liburu hau esan duzun moduan, labur samarra da, denbora oso gutxitan irakurri dut eta irakurtzeko ondo moldatu naiz. Baina liburuan erabiltzen den euskara ez da batua, bizkaiera da, horregatik batzuetan hitz batzuk ulertzeko arazoak izan ditut, baina hiztegiaren laguntzaz dena konpondu da. Izenburuak adierazten duenez mutil eta neska baten lehenengo aldia kontatzen du, gazte guztiek gai hauek atsegin ditugunez, aproposa iruditu zitzaidan istorio hau irakurtzea. Gustura irakurri dut, argumentua entretenigarria denez, ez zait oso astuna iruditu, orduan pozik egon naiz liburutxo hau irakurtzen.Baina amaierarekin ez nago bat ere ados, agian liburua oso motza delako eta ez du ematen denbora zertxobait gehiago kontatzeko eta dena oso labur azaldu, hor konturatu naiz hurrengo liburua askoz handiagoa izango dela. Nik pentsatzen nuen beste amaiera bat izango zuela, baina protagonistaren aita beste emakume batekin desleial izaten zion bere emazteari.Laburpena eginda, liburu hau oso ondo irakurri dut, eta edonori gomendatuko nioke, gainera irakurterraza da.  Hau da nire kritika liburuxka honi buruz.Besterik gabe AGUR  =)

Gezurra eta egia

Bloga: LeiiRe~* | Data: 2009/03/04 09:19

Kaixo!!

Hemen nago, blog hau berriro kudeatzeko. Gaur gezurrez eta egiez idatziko dut.

Gezurra eta egia, kontrako poloak. Baina beti esan behar dugu egia? Nire ustez batzuetan ezin da egia esan, batzuetan egia esaten dugunean beste batzuk mindu ahal ditugu.

Guztiek esaten digute txarto dagoela gezurrak esatea, baina noizbait galdetu diozue hori esandakoari ea berak gezurrik esaten duen? Galdera horren erantzuna beti izango da  baiezkoa, guztiok esaten ditugu noiz edo noiz gezurrak.

Beste alde batetik, pentsatzen dugu gezurra esaten badiogu lagun edo familiako kide bati mina aurreztuko diogula, baina egiatan ez da horrela. Denbora batean pozik eta zoriontsu bizi izango da, baina gerrurraz konturatzean ez du poz hori izango, eta gezur txiki batengatik oso txarto pasatuko du.

Momentu batzuetan egia esan behar da, baina beste batzutan gezurra izango da erantzuna. Baina nola jakin zein mometutan erabili bakoitza? Hori gure baitan dago eta ondo edo gaizki beti erabaki behar dugu.

Gezurra esaterakoan hau hartu beti kontuan: gezurra entzun nuen Getarian, ni baino lehen zen atarian.  

Itsaslabarreko etxea - Egin beharrekoak

Bloga: LeiiRe~* | Data: 2009/03/04 09:17


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  ('ongi' edo 'gaizki' bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?


Liburua osorik irakurri dut, baina duela hilabe gutxi gora behera, orduan ez naiz oso ongi gogoratzen liburu honetaz. Liburu hau irakurri duten klaseko lagunak ez zaiela gustatu ezan didate eta oso aspergarria zela ere, baina niri ez zait hain aspergarria eta arrunta iruditu liburu hau. Badaude kapitulo batzuk oso interesgarriak.




Joana atzera begiratzen du hamasei urte zitueneko uda gogoratzeko. Joanak bazuen koaderno more bat, eta bertan gertatzen zitzaion guztia idatzi egiten zuen. Bere gustuko lekua itsaslabarra zen, bertara joaten zen bakardadean haren gauzetan pentsatzeko. Bere eskolan bazegoen oso gustoko zuen mutil bat, Alain hain zuzen ere. Egun batean euria egiten ari zen bitartean Joana euritakoarekin zihoan eta Alain ikusi zuen bustita, aterpe batean errefuziatuta. Joana mutila ikustean harengana hurbildu zen eta aterkiarekin estalita autobusera lagundu zion.

      Beti bezalako egun bat zen, eta Joana bere lekutxora joen zen, itsaslabarrera. Bertara ailegatzean arpa doinu bat entzun zuen. Ez zekien nondik zetorren halako musika. Itsaslabarretik gora joan zen, musikaren bila eta inoiz ikusi ez zuen etxe bat aurkitu zuen. Sartzen zailatu zen, baina euria hasterakoan korrika atera eta motxila adar batean geratu zitzaion, hain azkar hartu zuenez haren koaderno morea jausi zitzaion jakin gabe. Etxera bueltatzean ez zegoela ikusi zuen, eta bere amonari galdetu zion ia etxe hori ezagutzen zuen. Amonak istorio bat kontatu zion.

      Herriko jaiak ziren, eta Joana oso pozik zegoen, Alain eta bere lagunekin joango ziren. Egun batean biak bakarrik geratu ziren eta musuka hasi ziren, biek berdin sentitzen zuten. Mozorro egunean norbait papertxo bat utzi zion bere eskuan. Alain eta Joana bertara joan ziren, koaderno morearen bila. Etxera sartzen saiatu ziren, eta bertako andre batekin hitz egin zuten. Amona hark istorio bat kontatu zien, Joanaren amonarena bezalakoa baina ez zuten sinisten hark esandako guztia. Asko ikertu eta gero berriz joan ziren etxe horretara.

     Haren azken bisita izan zena hasi zen. Soinurik atera gabe sarttu ziren etxean. Etxea sutan hasi zen, eta Joanak konortea galdu zuen, Alain besotan hartu eta etxe hartatik atera zuen. Alain ez zituen begiak irekitzen. Abentura izango zena hondamendi bihurtu zen bat-batean.

 Joana uda horretan, abentura asko bizi ditu, baina gehien gogoratuko duena Alain da. Lehenengo bere amodioa, bera laguntzeagatik hil zen, ezingo zuen berriz bere musuak sentitu, ezta beraren magalean egon. 

!!Ebasketa!!

Bloga: eustaquio voldemort ( anakleto voldemort-ren anaia) | Data: 2009/03/04 08:49

Gure irakasleak , lan batzuk bidali zizkigun gure munduetan egiteko. Ez genion garrantzirik eman hasieran baina gaur bertan eman dizkigu notak...buff....2 bat atera dut. Koldo lapurra eta mundua bere ohoinkidea. Ene gardiz, nota hau ez zenuke kontuan hartu beharko. Arrama honen kaltiarrak izan gara guztiok. KOLDO HAU EZ DA HORRELA GERATUKO!!!

jarraituko du...

Itsaslabarreko etxea - Egin beharrekoak

Bloga: Jone Fernández | Data: 2009/03/04 08:49


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  ('ongi' edo 'gaizki' bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?

Ø      Bai, liburu osoa irakurri dut. Hasieran ez zitzaidan batere gustatu ez zirelako gauza interesgarririk gertatzen baina gero, hobetzen joan zen. Joana itsaslabarreko etxera joan zenean lehenengo aldiz, hasi zitzaidan gustatzen liburua misterio apur bat agertzen zelako. Bukaera harrigarria da, ez nuen espero eta sorpresa handia hartu nuen baina ondo iruditu zait horrela amaitzea, eta ez bukatzea liburu guztien antzera.

  
Ø      Joana, bere koaderno morea irakurriz 16 urte zituenean gertatu zitzaion gertakariak kontzatzen dite. Beti gustatu izan zaio itsaslabarrera joatea bera bakarrik igeri egiteko eta bere gauzetan pentsatzeko. Egun batean euria egiten ari zela harpa baten musika entzun zuen, eta inoiz ikusi ez zuen etxe batetik ateratzen zen. Hotza eta beldurraren ondorioz korrika joan zen bertatik baina koaderno morea erori zitzaion konturatu gabe. Bi egunen buruan, bere maiteminduarekin, Alainekin, joan zen bertara bere koaderno kuttuna berreskuratzeko. Baina Alain oso kuxkuxeroa zenez etxe barrura sartu ziren miatzera baina korrika joan ziren beldurra zela eta. Joanaren herriko festetan, norbaitek papertxo bat eman zion eta etxe horretara bueltatzeko gonbidapena zenez, Alainekin itsaslabarreko etxera joan zen. Bertan bi emakume zeuden batak Dolores izenekoa eta besteak esaten zuen Zorione Lope de Loizaga deitzen zela eta Joanaren amamak kontatutako istorioaren arabera, etxe horretako jabearen arreba zen. Honek, Joanaren amama kontatutako istorio bera kontatu zieten hauek biei. Kaiet Lope de Solaizek Ameriketan egon ondoren Lucille Saint-Angekin bueltatu zen, bere emaztea. Kontatu zieten Kaiet hil zela auto istripu batean eta Lucille erre egin zela bere etxearekin batera. Ikaraturik joan ziren Joana eta Alainek, baina azkenean neska konturatu zen emakume hark ez zela Zorione Lucille baizik. Alainek bere kabuz itzuli zen itsaslabarrera eta bueltatzen ez zenez Joanak bere bila joan zen. Ailegatu zenean Doloresek kontatu zion Lucille deabrua zela eta seme bat izan nahi zuela eta horretarako Alain erabiltzen ari zela, eta hori esan ondoren bere burua leihotik bota zuen. Joana Amainen bila joan zen beste logelara, baina etxea sutan hasi zen eta ezin izan zuen atera. Poliziak bakarrik aurkitu zuen Alain hilda eta Joana minduta ez beste besterik. Pentsatu zuten Joana gezurretan ari zela baina, orain arte igarotako denboran ez du inoiz ahaztu gertakari hori.

Egia ala gezurra (2008-XI-30)

Bloga: Peio | Data: 2009/03/04 08:16


«



EGIA ALA GEZURRA
Ni Peio Ruiz naiz, Saturnino de la Peña ikastetxeko lehenengo batxillergo ikasle bat naiz. Nire ustez gezurra esatea txarto dago, baina hori ez du esan nahi, nik ez ditudala gezurrik esaten. Nik pertsona guztiak bezala, batzuetan gezur batzuk esaten ditut, baina nik egiten dudan arren ez dut uste dela arazoen konponbidea. Ikertzaile Alemaniar batzuen ikerkuntzaren ondorioz, gaur egun jakin ahal dugu, zenbat gezur esaten ditugun egunean, gutxi gora behera hogeita bost, hau pertsonaren araberakoa da. Pertsona gezurti bat, egunean ehun gezur baino gehiago esan ahal ditu. Hau gauza bat gogoratu dit, pasaden egunean, Jonathanekin hitz egiten nengoen bitartean, Lioba eta Asier etorri ziren. Liobak esan zigun, txakur bat ikusi zuela eta ondoren zelako paranoia zuela pentsatu zuen. Gero, bera enparanoiatuta zegoela konturatu zen eta gu ez genigulako enparanoiatu nahi, ez zigun kontatu momentu hartan. Hau guztia   testuarekin zerikusi handia du, gezur handia delako. Ikasbidea:  Ez jatea oilaskorik eta ez esan gezurrik.

IPUIN BATEAN BEZALA

Bloga: Andrea | Data: 2009/03/04 02:28

Bai liburu osoa irakurrita daukat. Beno, hasieran kostatu zitzaidan pixka bat ulertzea, historio bera da baina bi pertsona desberdinen ikuspegitik adierazita. Hasieran arazo hori euki nuen, baina gero pilo gustatu zitzaidan.  Zure ondoko jendeari pasatu ahal zitzaion gauza bat delako, amodioagatik edozein mundutan sartzea eta burua galtzea, baina ez gara konturatzen guri gertatzen zaigun arte.
Ondoren liburuaren laburpentxo bat egingo dut:
Liburu honetako protagonista Sara deitzen da eta bere bizitzan gertatzen zaizkion gauza guztiak "amodioarekin" zerikusia dutenak kontatzen digu.
Sararen lehenengo nobiloa Edu bere amari asko gustatzen zitzaion, baina elkar bizitzeko aukera azaldu zitzaienean, Sarak beste mutil batekin,Sergiorekin, joan zen Alpujarretara bizitzera.Hori bere amari ez zitzaion gustatu, baina Sarak erabakia hartu zuen eta amarekin zeukan harremana pikutara bidali eta mutikoarekin joan egin zen.
Dena ondo joaten zitzaien, bien artean denda bat ireki zuten, lagunak egin zituzten Sonia eta bere senarra, primeran pasatzen zuten elkarrekin. Baina egun batean Sergiok,ez zuen etxean lo egin eta Sarak oso haserratuta zegon ez baitzen lehenengo aldia. Sergiok etxera itzultzerakoan oso arraroa zegoen Sararekin, eta Sarak galdetu zion zeo-zer kontatu behar zion, Sergiok oso argi esan zion baietz, beste batekin oherau zela.
Sarak ezin zuen sinestu, baina hori eta guztiz ere, berarekin jarraitu zuen. Soniak esaten zion ezin zuela holan jarraitu eta berarekin moztu behar zuela.
Hilabeteak pasatzen joan ziren baina, beraien arteko erlazioa oso hotza zen eta denagatik  eztabaidatzen zuten, heldu zen momentu bat non Sergiok ez zuen gehiago jasaten eta Sarak jo egin zuen. Hori izan zen beraien erlazioarekin bukatu zuena.
Sarak ez zuen burua altzatu denbora luze batean eta bere ahizpa bera bizitzatzera eta laguntzera joaten zen batzuetan, Soniak egiten zuen moduan.
Denbora asko pasa izan zuen, Sarak beste mutil batekin irtetera ausartu zen arte, Emmanuel izenekoa Soniaren laguna. Berarekin baita bizitzen hasi zen, Emmanuelek egunero kokaina pizka bat hartzen zuen baina Sarari esaten zion berak bazekiela non zegoen limitea, baina hori ez zen egia izan. Heldu zen egun bat non ez zeukan bere gorputzaren kontrolik eta Sarak ez zekien zer egin ez zeulako Sergiorekin gertatutakoa berriro errepikatzea, eta drogen munduan sartu zen.
Drogen munduan sartu ondoren ezin zen atera,  eta hainbat medikuen laguntza eduki zituen handik atera ahal izateko. Mediku horietako bat Ander deitzen zen.
Ander baita amodioagatik soratuta ibili zen eta ez zaio oso ondo atera, baina Sara ikusi zuenean, berriro piztu zitzaion itxaropen hori eta beragatik borrokatuko zuela argi zeukan. Eta hori egin zuen, mediku eta pazientea izatetik nobiloak izatera pasatu ziren baina denbora luze batekin tartean.
Azkenean Ander eta Sarak elkarrekin bizitzera joan ziren, eta oraingo honetan Sararen ama bai onartzen zuen, kostatu zitzaion baina onartu zuen Ander azkenean. Handik gutxira Leire izeneko alabatxo bat izan zuten, baina Sarari iesa detektatu zioten eta Leireri baita. Sara lehenengoa hiltzean izan zen Leirek 2 urte zituenean, eta handik 10 urtera gutxi gora-behera Leirek baita hil egin zen.

Sarari gertatu zitzaiona edonori gertatu ahal zaio, eta gaur egun jende askori gertatzen zaio. Galtzen dutenean maite duten pertsona hori, dena galdu dutela uste dute, eta droga hartzen dute babesa moduan.
Anderrena, nik hasieratik pentsatzen nuen Saragatik zeo-zer sentitzen zuela, baina bion egoera dela eta ez zutela elkarrekin bukatuko pentsatzen nuen, baina okertuta nengoen.

Zure arimaren truke

Bloga: irAtiii...! | Data: 2009/03/03 20:42

Bai, liburu osoa irakurri dut. Oso liburu  entretenigarria iruditu zait, ez dakizulako amaieran zer gertatuko den eta historia osoan tentsioan zaude amaieraren zain, gainera oso erraza iruditu zait irakurtzea.
Laburpena: Historioan, neska batek minbizia dauka eta bere mutil –laguna berarekin egotea edo zientziaren bidez minbizia sendatzeko moduren bat aurkitzea erabaki behar du. Hura minbizia aztertzen hazten da bere zientzia taldearekin eta soinua asten da astertzen eta soinu motaren bitartez eta animalien laguntzaz konturatzen da batzuk lasaitu egitenn zirela eta veste batzuk berriz isutu.Horri esker eta beste ikerkuntza batzuei esker musika batzuekinarratooia inotizatzen ditu.Liburua askenean, amarru bat zen liburua irakurtzen duenari inotizatzeko eta horrela Iruri zalbatzeko,bera zalbatzen denean veste persona bati minbizia pasatu behar diolako. Beñaten maitasunak Iruri eta zientzia dira.Ez, ez nuen espero amaiera hori, ez nuelako espero askenean liburua Iruri “zalbatzeko” izango zela, ez dudalako inoiz horrelako libururik irakurri. 

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios