Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
"Ustiapen ilegala eta egurraren salmenta deforestazioaren lehenengo faktore gisa identifikatu dira dira elkarte internazionalen eta Naturaren Kontserbazioaren Elkartasun Internazionalaren (UICN) bidez". Lurraren adiskideak Japonia, 2000
Zer dago jokoan?
Errusia Asiatikoak Federazio Errusiarraren herena osatzen du eta 663 milioi hektarea baino gehiago ditu, hau da, Estatu Batuen alde kontinentalaren tamainaren bi herenak bezalakoa da. Errusia Asiatikoaren Baso Elurtuek lehen mailako baso basatien azalerak osatzen dituzte. Azalera hauek Sakha iparraldean dagoen alde artikotik hegoaldean dagoen eskualde subtropikalera doaz, Amur eta Ussuri ibaien bailaretan zehar.
Basoen aniztasunak landare eta animalia askori eskaintzen die bizitokia eta baita desagertzeko arriskuan dauden espeziei ere, adibidez tigre siberiarra, ekialde urruneko leopardoa, Himalayako artza eta orein almizklarrari. Amur Sakhalin eskualdeak munduko beste edozein baso epelek baino espezie gehiago hartzen ditu bere baitan. Landare eta animalia hauetako asko ez dira inon aurkitzen. Beste baso batzuk bezala Errusia Asiatikoaren baso elurtuak ere herri indigenen bizitokiak dira, esaterako Khabarousk eskualdeko Nanaienak.
Ekiteko ordua da
Baso ustiapenak eta meagintza bezalako beste ustiapenek Errusia Asiatikoaren Baso Elurtuak mehatxatzen dituzte. Dagoeneko eskualde batzuk pobretu dira eta egurraren multinazionalek baso ustiapenerako baso baimen berriak kontrolatzen hasi dira.
Ribunan Hijau erraldoi malaiarrak dagoeneko Txina, Korea eta Japoniako egur merkataritza elikatzeko 50 urtetarako baso baimen bat lortu du. Baimen honek zerikusia du Japoniako itsasoaren kostaldean zehar dauden hedadura handiko basoen ustiapen eskubideekin.
Gaur egun Errusia hegoaldean dauden eskualdeko baso epel aberatsen lehenengo mehatxutzat hartzen dira legez kontrako ustiapena eta Txina eta Japoniako merkatuek kontsumitutako egur mota jakin batzuk. Hau eta Asiako iparrekialdeak datozen 10 urteetan egingo duen errusiar egurraren eskaeraren handitzeak mehatxu handia dira lehen mailako baso berezien eskualde honen babeserako.
Testuaren jatorria: http://www.greenpeace.org/espana/campaigns/bosques/los-bosques-de-la-taiga-siberi

Downloads The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford Online
Brad Pitt stars as legendary Wild West outlaw Jesse James in Chopper director Andrew Dominik's cinematic rendering of the events that would eventually bring about the death of the man rumored be the "fastest gun in the West." An eager recruit into James' notorious gang, Robert Ford eventually grows jealous of the famed outlaw. When Robert and his brother Charlie sense an opportunity to kill James, their murderous action elevates their target to near mythical status. Casey Affleck stars as Robert Ford and Sam Shepard co-stars as Frank James — Jesse's devoted sibling and partner in crime.
Also Known As:
The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford
Genres:
Western, Psychological Western,
Running Time:
160:00
Actor List:
Brad Pitt, Casey Affleck, Sam Shepard, Mary-Louise Parker, Paul Schneider, Jeremy Renner, Zooey Deschanel, Sam Rockwell, Garret Dillahunt, Brooklyn Proulx, Dustin Bollinger, Joel McNichol, James DeFelice, J.C. Roberts, Darrell Orydzuk, Jonathan Erich Drachenberg, Torben S. Hansen, Alison Elliott, Lauren Calvert, Kailin See, Tom Aldredge, Jesse Frechette, Pat Healy, Michael Parks, Ted Levine, Joel Duncan, James Carville, Stephanie Wahlstrom, Adam Arlukiewicz, Ian Ferrier, Michael Rogers, Calvin Bliid, Sarah Lind, Nick Cave, Matthew Walker, Michael Copeman, Laryssa Yanchak, Hugh Ross,
Nueve clubs guipuzcoanos y un total de 45 deportistas participaron el pasado domingo día 16 en el curso de tecnificación de katas que se celebró en el Judo Klub Lizardi.

Bi urre, brontze bat, eta 5garren postu bat Amurrioko txapelketan:
AITOR MUÑOA..............................1º
KISTIÑE ASTIGARRAGA...............1ª
NAHIKARI ARRETXE......................3ª
JULEN ARREGI..............................5º
IÑIGO ARANGUREN
AGER VALDERREY
LEONARDO SUAREZ
JOKIN VALDERREY

Edward St. Aubyn. Leche materna. Anagrama.
Beste liburu bati egindako sarrera batean esaten nuen batere itxaropenik gabe abiatzen nintzela St. Aubyn honen Leche materna eleberriaren irakurketan. Eta hala izan da, ezbaitut aparteko gozamenik erdietsi. Balio izan dit, soilik, nire baitako munstroen ondoan, irakurle sofritua ere bizi dela egiaztatzeko, amaieraraino iritsi bainaiz bart. Ez gatz eta ez piperrik, baina amaieraraino. Gero Beñatek eta enparauek esanen dute gogorra naizela lerro hauek idazterakoan.
Eleberria freudianoegia egin zait, izan ere gainbehera etorritako familia abertas britaniar bateko seme da Patrick Melrose protagonista. Britaniarregia nire gusturako, hemen eta gurean amanteen kontuak ez baitira era berean eroaten. Baina ez nadin erretenetik urrundu: abokatua da, bi seme bitxi baino bitxiagoren aita, Maryren senarra eta Juliaren maitalea, uda batez bederen. Ama ere badu, eta ez edonolakoa: txikitan ezagutu zuen fortuna handi hartatik, etxetzar bat geratzen zaio Frantziako Kosta Urdinean, eta horixe du bere semeari lagatzeko, baina hori egin ordez, sekta bateko buru bati uzten dio. Horixe ikusten dugu nobelan zehar, batez ere, semea eta amarekikoak nola diren. Eta patrick-en alkoholismoa, eta haren gogoeta hiperkritikoak familiarekiko, zibilizazioarekiko... baina, esan bezala, aski freudianoa. Nire aholkua nahi baduzu: mesanotxean aurkitzen baduzu, hasi irakurtzen eta ea zeure gustukoa den. Baina ez ezazula neke bakar bat ere jaso hura lortzeko. Ez da txarra, ona ere ez, ordea.
El célebre boxeador guipuzcoano Paulino Uzcudun, que fue campeón de Europa y peleó por el título mundial de los pesos pesados en el primer tercio del siglo pasado, llegó a decir que ganaba los combates aplicando las tres bes: "Biolensia, Belosidad y Buebos". Parece que al sanguinario De Juana, al menos en este asunto, le ha faltado el último ingrediente.
http://www.elpais.com/articulo/espana/terrorista/le/tiemblan/piernas/elpepunac/20081117elpepinac_5/Tes
Garaipenaren bidetik jarraitzen dute getariarrek aurtengo denboraldian eta dagoeneko oso talde gutxik egin ahal dutena lortu dute: lehen 10 partiduak porrotik gabe igarotzea. Errepikatzeko oso zaila izango den bolada onean daude ketakoak. Jarrai dezala beraz bolada honek ahalik eta denbora gehien...
Orioko Mendibeltz zelaian ez zuen giro egiten, euria etenik gabe eta hotza baitzegoen igande arratsaldean. Baina partida 16:30tan hasi zenean, harmailetan getariar ugari ikus zitezkeen, herriko taldea ikusi eta animatu asmoz. Hasiera batean, irabazteko partida zuten getariarrek, etxean jokatzen baitzuten eta sailkapenaren erdiko arerio baten aurka, baina futbolean ez dago partida errezik, eta kosta egiten da 3 puntuak lortzea betiere. Igandean argi geratu zen hau.
Taldearen hasierako hamaikakoan aldaketak egon ziren, eta honela, Ion Silvan eta Aitor Arregi Ximel, titular moduan zelairatu ziren estreinekoz, biek ere lan polita burutu zutelarik.
Partidaren hasieran ikutuz hasi zen Keta. Baloia alde batera eta bestera ongi mugitzen hasi zen, presarik gabe. Denbora aurrera zihoala ordea, jokuak behera egin zuen. Aurkariek ez zuten gehiegi erasotzen, baina adi zeuden getariarren hutsen bat baliatzeko asmoz. Eta horrela, 20. minutuan Gazteak taldearen gola etorri zen, inork espero ez zuenean. Getariarrak erasoan ziren, baina baloia galdu ostean, eibarko jokalariek kontraeraso bizkor baten bidez, eta getariarrak aurrera igota zeudela aprobetxatuz, 0-1koa ipini zuten. Krisi txiki antzeko bat igaro zuten getariarrek, baina gauzak oso gaizki jarri arren, egoerari buelta emateko gai izan ziren. Hor dago aurten taldearen indarra. Sinetsi egiten dute garaipena eurena dela. Honela, hainbat aukeren ostean, kostata baina iritsi zen berdinketaren gola, Iker Esnal aurrelariak lortu zuena. Lehen zatian bigarrena sartzeko aukerak izan arren, 1-1 berdinketarekin iritsi zen atsedenaldira. Entrenatzaileak atsedenik gabe garaipenaren bila joan behar zutela azpimarratu zien atsedenaldian jokalariei, eta oso garrantzitsuak ziren 3 puntuak ezin zutela oriotik alde egin.
Jokalariek kasu egin zioten entrenatzailearen esanei, eta bigarren zatian gogor atera ziren erasora. Aukera argi batzuren ostean, Iker Esnal aurrelariak bere bigarren gola lortu zuen, getariarrak aurretik jarriz. Oso gol garrantzitsua izan zen, hainbat aukera huts egin ostean, bigarren gola ez zela iritsiko ematen baitzuen. Handik aurrera partidaren kontrola ketakoena izan zen erabat. Erasoan bizkor moldatu ziren, eta honela etorri ziren 3. eta 4. golak, biak ere Aritz Arregi jokalari bizkor eta borrokalariak lortuak. Partidako azken minutu hauetan taldeak eroso jokatu zuen, baloia atzetik ikutuz eta bandetatik min handia eginez. Eibarkoek ezin izan zuten ezer egin bigarren zati honetan.
Beraz, asko kostatu arren, hiru puntuak etxean geratu ziren, eta ketakoek lidertza are eta gehiago sendotzen dute. Izan ere, 4 partiduren faltan (12 puntu), bigarren sailkatu den Soraluze taldea 9 puntura dute, Segura 11 puntura, eta Bergara B 12 puntura. Multzoan gol gehien sartu duen taldea da Keta, eta bigarren erregional maila guztian gol gutxien jaso duena, eta partidarik galdu gabe jarraitzen duen bakarra.
Aipatu beharra dago, igandeko partidan Urtzi aurrelariak debuta egin zuela eta baita Iker Esnal getariarraren azken partida izan zela. Lana eta ikasketak medio, ezin izango du ketan jarraitu Ikerrek, aurreko denboraldiko golegile onenak. Agur polita izan zuen igandean, bi gol lortu baitzituen neurketan. Ketako zuzendaritza eta kide guztien partetik, eskerrak eman nahi zaizkio Ikerri egindako ahaleginengatik eta taldeari aportatu dionagatik. Ikasketak amaitzen dituenean, taldeko atea zabalik duela esan beharrik ez dago.
Garaipena eskuratu zuen berriro ere Getariako Keta futbol taldeak asteburuan jokatutako partidan, honela denboraldi hasiera bikainari jarraitasuna emanez. Izan ere, dagoeneko 8 ihardunaldi jokatu diren honetan, taldeak ez du partida bakar bat bera ere galdu, jokatutako partidetatik 7 irabazi eta bakarra berdindu duelarik. Honenbestez, multzoaren lidertzan jarraitzen dute 22 punturekin. Bigarren sailkatua 7 puntutara dute, eta hirugarrena 9 puntura. Helburua lehen postuan amaitzea denez, ongi bideratuta dago taldea. Larunbatean arratsaldeko 18:15-tan hasi zen Keta eta Soraluze taldeen arteko neurketa. Soraluze taldea 3. postuan sailkatua zegoen, aurreko urtean goiko kategorian aritu zen eta joaneko partidan oso talde gogorra zela erakutsi zuen. Esperientzi handiko jokalariak eta bizkortasun handikoak osatzen dute taldea. Partidaren hasieran argi geratu zen hau, lehen 20 minutuetan nagusi izan baitziren Soraluzekoak. Hala eta guztiz ere, nagusitasun hau ez zen gol aukera garbietan islatzen. Erdiraketa arriskutsu ugari eta area kanpotiko jaurtiketek ez zuten getariarren atea igarotzerik izan. Getariarrak pixkanaka partidan sartzen joan ziren, eta 25. minutu inguruan Beñat Gerekaren gola etorri zen, Manex Larrañagaren asistentzi baten ondoren. Gakoa izan zen lehen gol hau, handik aurrera aurkariak ez baitziren batere gustura aritu eta Ketakoek konfidantza hartu baitzuten. Lehen zatia amaitu baino lehen gainera, ketakoen bigarren gol etorri zen, oraingoan Manex izan zelarik goleatzailea Beñaten pasa baten ondoren. Atzean ere ziur azaldu ziren getariarrak eta honenbestez, 2-0 emaitza politarekin iritsi zen atsedenaldira Mendibeltz futbol zelaian. Bigarren zatia ere lehenaren parekoa joan zen. Lehen 15 minutuak kanpokoek dominatu zituzten, baina oraingoan ere aukera argirik izan gabe. Handik aurrera ordea, ketakoak hobekiago jokatzen hasi ziren eta erabateko lasaitasuna, Iosu Arangurenen golak ekarri zuen, 3-0 koa baitzen. Aurkariak gainera bi lagun gutxiagorekin geratu ziren bigarren zati honetan eta Ketakoak ongi ari zirenez, garaipena etxean geratuko aurreikusten zen. Are eta gehiago, partida amaitzeko 10 minuturen faltan Beñat-ek bere arratsaldeko bigarren gola egin zuenean, 4-0 koa jarriz. Ketakoek aukera gehiago izan arren, ez zen gol gehiagorik izan. Aipagarria izan zen, partidan zehar Aitor Arregi eta Ion Silvan jokalariak jokatu zutela, biek lesio gogorrak gainditu ostean. Adolfo entrenatzailea beraz, ari da pixkanaka jokalariak berreskuratzen, lesio eta arazo ugari izan dituzten denboraldi hasiera honetan.
Pos.
Taldea
Puntuak
1
GETARIA
28
2
Soraluze
19
3
Segura Goierri
17
4
Bergara B
16
5
Gazteak
13
6
Ikasberri
9
7
Eibartarrak B
7
8
Urki
6
Garaipenaren bidetik jarraitzen du Getariako Keta futbol taldeak aurtengo denboraldian, eta aste honetan ere garaipenarekin itzuli dira getariarrak Eibartik. Larunbat arratsaldean 17:30-tatik aurrera Eibartarrak B taldearen aurka jokatutako partida 1-3 emaitzarekin amaitu zen, eta honela bere lidertza sendotzen doa Keta taldea.
Partida Unbe futbol zelaian jokatu zen. Getariarren partidaren aurretik, Gazteak-Segura partidua jokatu zen zelai berean. Partida hau 4-4 emaitzarekin amaitu zen, beraz, getariarrek bazekiten partida hasieratik 3 puntuak lortuz beren aurkari zuzenei (Segurari batez ere) diferentzia gehiago ateratzeko aukera zutela. Partida gogorra izan zen hala ere, amaiera arte tentsio handiz jokatua.
Getariarrak dena ematera irten ziren zelaira. Atzean oso sendo aritu zen taldea hasieratik eta aurrean ere pixkanaka aukera sortzen hasi ziren. Honela, joko berdindua zen arren, getariarrek hartu zuten aurrea, Manex-ek vaselina dotore baten bidez 0-1koa jarri zuenean. Aurkariak ez zuten etsi hala ere gol honekin, eta gogor lehiatzen jarraitu zuten.
Handik gutxira, eta aukera batzuren ostean, getariarren bigarren gol etorri zen, Beñat-ek lortua Iribarren pase baten ostean. 0-2 koak lasaitasuna eman zien getariarrei. Aurkariek ordea Ketakoen lasaitasun hau baliatu zuten indar guztiz aurrera joateko. Hainbat ahaleginen ostean ordea, ez zuten lortzen golik sartzea, getariarrak seguru aritu baitziren defentsa lanetan. Lehen zatia amaitzeko 5 minuturen faltan ordea, falta jaurtiketa baten bidez 1-2koa lortu zuten etxekoek eta emaitza horrekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatia ere oso lehiatua izan zen. Getariarrak aukera ugari izan zituzten, baina kosta egin zen beste gol bat lortzea. 1-2 ko emaitza oso arriskutsua zen, aurkariek edozein jokalditan berdinketa lor baitezakete, baina ketakoak kontzentrazio eta tentsio handiz irten ziren zelaira bigarren zatian eta hau gakoa izan zen azkenean garaipena lortzeko.
Aukera ugariren ostean, partida amaitzeko 5 minuturen faltan lortu zuen Iosu Arangurenek ketakoen hirugarren gola. Ederki ospatu zuten taldekideek, garaipena eskura uzten zien gol hau.
Azkenean beraz, 1-3 emaitzarekin amaitu zen denetarik izan zuen norgehiagoka lehiatua. Sailkapen nagusiari begira, Ketakoek 9 puntura dituzte bigarren eta hirugarren sailkatuak, hasierako liguillla honen amaierarako 5 partida baino falta ez direnean. Hasierako liguilla hau, gabonak bitartean jokatuko da; ondoren, gabonetatik bueltan, igoera faseari emango zaio hasiera.
Getariarren zenbakiak benetan ikusgarriak dira: 9 partidetatik 8 irabazi eta 1 berdindu dute, 28 gol sartuz eta soilik 5 jasoaz. Bigarren erregional maila guztian, neurketarik galdu gabe dagoen talde bakarra da Keta eta baita gol gutxien jaso duena ere. Zoragarria beraz, ketako jokalarien denboraldi hasiera.
Aste honetan ere aipagarria izan zen, Eibarrera hurbildu eta taldea etengabe animatu zuten zaletu kopurua. Taldeak eskerrak eman nahi dizkie laguntza eta animu guztiengatik.
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5