Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Ostegunak - Egin beharrekoak

Bloga: Baskito Raper | Data: 2009/02/09 01:01

Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
Hasierako pasarteak pixka azpergarriak izan dira, nire uztez, ez zutelako lilurarik, eta irakurtzen jarraitzeko ez zuten gonbidatzen. Baina atsoaren pasartea ezberdina da, luzeagoa delako izango da. Istorioak harrapatzen zaitu, eta irakurtzen jarraitzeko gogoak ematen dizu ea azkenean zer pasatzen den jakiteko.
1000 bat karakteretan laburbil ezazu "Atsoa" izeneko atalaren argumentua (azkena: egunkari letrez egindako oharrena) eta nahi duzun beste edozeinena.
Atsoaren Atala: unibertsitateko 5 ikasle jaizale atso baten etxe bateko goiko pisua alokatzen dute, han bizitzeko bostak batera. Taldeko mutil bakoitzak afizio bat du, besteenak konparatuta oso ezberdinak, baia ondo konpontzen ziren batera. Atsoa etxetik azaltzen ez zelako erabaki zuten jai bat egitea, lagun guztioi gonbidatzen, baia ia antolatuta zegoenean, atsoa eskutitz bat bidali zien etxera joango zela abisatzen. Mutilak ez zekiten jaiarekin aurrera egitea ala ez, baina azkenean ezetz erabaki zuten, arazo handiak eukiko zituztelako atsoarekin. Baina atsoa arazoak eman zizkien jaia egin gabe.Adibidez: txirrindulariari bizikleta botatzen, porrozaleari lorategian zeukan marihuana izorratzen...Porrozalea gehien kaltetua izan zen, eta horregatik atsoa handik botatzeko ideiarik onena izan zuen: haren kanitzeak bahitzen, eta denboraldi batean ez itzultzera behartzen. Porrozalearen ideia baino lehenago beste plan batzuekin frogatu zuten, baina alferrik izan zen. Bakarrik lortu zuten etxezaintzaz aldatzea eta bere kotxe bat apurtzea.Parkean kanitxeak bahitu eta gero,atsoa saiatu zen negoziatzen, baina madrilera joatea erabaki zuen, kanitxeak berreskuratzeko. Plana ondo atera zitzaien, eta jaia prestatzen hasi ziren berriro.

Beste Atal Baten Laburpena: Tunoak.

Ostegunero, unibertsitariak herri erdira joaten ziren jaiaz. Mutilak nesken atzean zeuden, eta kurtsoko lehenengo asteak zirenez, neskek gustura elkartzen hasten ziren, ezagutzeko elkarrengan. Baina ostegun bat tuno batzuk agertu ziren, eta neskak haiekin joaten ziren, horregatik unibertsitari mutilak borroka bat hasi ziren, baina txarrago izan zen, zeren eta neskak orduan kasu gehiago egiten zieten tunoei. Horregatik bururatu zitzaien norbait tunoen artean infiltratzea, suntsitzeko. Baina denbora pasa ahala, tunoak hilda agertzen hasi ziren, bata bestearen atzean, eta horregatik bizirik zeudenak erabaki zuten gehiago ez abestea eta gai honetaz gehiago ez hitz egitea, nortzuek izan ziren jakin jabe...


Jon Arretxeren liburuan agertzen diren gazteak nolakoak dira? Adjektiboak ugari erabili.
Liburuko gazteak gazteak dira, oso ezberdinak haien artean, baina orokorrean jaizaleak eta lagunkorrak dira. Batzuk arduratsuak, beste batzuk andrazaleak... baina guztiek konbentzituta zer nahi zutena: ondo pasatzea, jaiekin eta neskekin batez ere, benetako bizitzan bezalako gazte gehienei bezala.

Jon Arretxe, Ostegunak.

Bloga: [*! IrAtI !*] | Data: 2009/02/08 23:54

1-Bai, liburu osoa irakurri dut. Asko gustatu zait liburu hao, nire ustez, euskaraz irakurri dudan libururik honena. Irakurtzeko oso erreza da eta bere pasarteak oso dibertigarriak, eta benetan gertatzen diren bezlakoak dira.




2- LABURPENA:
Unibertsitateko bost ikaslek etxe dotore batean bizi ziren. Jauregi bat iruditzen zuen eta jende guztia haien etxea inbidiaz beti begiratzen zuen.

Bost pisukideen artean Iban zegoen, batzar eta manifestazio ugarietara joaten zena; Dani oso parrandazalea zen, eta beti parrandan eta festetan pentsatzen zuen, gaitera, maitekor galanta zen ere; Fedek egun osoa bizikletaz ibiltzen ematen zuen ata gauez , Danirekin parrandan ateratzen ohi zen; Koldo oso rock-alaria zen eta etxeko lorategian asko maite zituen marihuanaren landareak zeuzkan; Txabi, berriz, gehien maite zuen gauza bere txalaparta zen.

Azken boladan, Txabi eta Fede asko aldatu ziren Txabiren istripuaren ostean, beraz beste hiru pisukideek udaberriko festa galanta ospatzea proposatu zuten.
Festaren egun batzuk aurrerago, otso zahar bat ailegatu zen haien etxean:etxeko ugazabandrearen ama. Orduan , ikasleek festa egun batzuk atzeratzea pentsatu zuten. Baina antza zenez, otsoa denboraldi nahiko luzerako geratuko zen, eta gaitera bost ikasleei azpikeriak egiten hasi zen:Txabiren txalaparta garajetik bota egin zuen, Federen bizikleta apurtu, Koldoren marihuana landareak moztu, eta bere neskamea kanporatu zuen. Azken horrek Daniri kaltetu zion, neskame horretaz maitemindu zelako.

Ikasleek putakeria horiek jaso ondoren, otsoari itzultzea erabaki zuten: lorategiko bere lore maiteak pozoitu zituzten; hinbat sagu, labezomorro eta halako animalitxo nazkagarriak bere logelan sartu zituzten…
Baina ez zuten lortu atsoa gustiz sufritzea. Horregatik, azkenik, bere bi kanitxeak sekuestratu zituzten eta otsoari mezu meatzagarriak bidaltzen zizkioten, handik alde egin behar zuela esanez edo bestela, bere bi kanitxeak hil egingo zituztela.
Otsoa guztiz suntsituta zegoen, eta ostegun batean, etxera pakete bat ailegatu zion, eta irekitzean… atsoa ohiu haundi bat bota eta lurrera hankaz gora jauzi zen.

Otsoa handik alde egin zuen betirako eta bost gazteek haien festa arrakastatsua egin ahal izan zuten.



3-Parrandazaleak; batzuk azkarrak eta beste batzuk tontoak, alferrak edo arinak, etsituak, mozkortik, andrekoiak eta irtentxoak; batzuk maltzurrak, baina bihotz honekoak ere badaude… Unibertsitateko ikasle batzuk izan ahal diren modukoak.

Ostegunak - Egin beharrekoak

Bloga: [*! IrAtI !*] | Data: 2009/02/08 23:34

Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
1000 bat karakteretan laburbil ezazu "Atsoa" izeneko atalaren argumentua (azkena: egunkari letrez egindako oharrena) eta nahi duzun beste edozeinena.
Jon Arretxeren liburuan agertzen diren gazteak nolakoak dira? Adjektiboak ugari erabili.

OSTEGUNAK (asterketa)

Bloga: *¡¡...sHas_chattyS...!!* | Data: 2009/02/08 23:31

Bai, liburu osoa irakurri dut.Liburua nire adinentzako mutil-neskentsako iruditu zait, zeren eta gaur egun gertatu ahal diren historioak dira. Amodioz, parrandaz... hitz egiten dutelako. Historio bakoitza interesgarria iruditu zait. Batzuk dibertagarriak eta beste batzuk ez hainbeste. Nire gustuko liburua iruditu zait.Liburuko protagonistak parrandazaleak, ligazaleak, deseperatuak, mozkortiak, azkarrak, leloak, dibertigarriak, alferrak, zikinak, maltzurrak...dira.Hiri bateko jauregi batean mutil talde bat bizi zen. Ibani manifestazioak, Daniri parranda, Federi bizikleta, Koldori droga eta Txabiri txalaparta gustatzen zitzaien.Txabi eta Fede asko aldatu zutenez pentsatu zuten Udaberriko Jaia egitea haien lorategian.Prestakin guztiak primeran joaten ziren. Baina egun batzuk lehenago ugazabandrearen ama, atso bat, agertu zen denboraldi batean gelditzeko. Estudianteek jaia atzeratu zuten.Atsoak Koldoren marihuana moztu, Daniren gustoko neskamea bota, bizikleta bat bota...Mutilak hitz egin eta gero lorategiko landareak pozoitu, saguak eta labezomorroak atsoaren logelan sartu zituzten...baina ez zen etxetik joaten. Orduan kanitxeak sekuestratu zizkioten. Buzoian egunkarietako letrak moztuz kartak sartzen zizkioten esanez hortik alde egiteko kanitxeak nahi bazituen.Azkenean 24 ordu eman zioten hortik alde egiteko. Berak erantzun zuen denbora gehiago behar zuela. Pakete bat ailegatu zen atsoarentzeat ireki zuenean atsoa jauzi zen hankaz gora.Estudianteek kartelak jarri zituzten Ostegunerako jaia iragartzen. Jaia oso arrakastatsua izan zen eta urteak pasatu ondoren guztiak lizenziatu eta bakoitza bide bat hartu zuen.

Ostiralak azterketa

Bloga: * .:.:.:. aRiTz .:.:.:. * | Data: 2009/02/08 22:10

•Liburu osoa irakurri dut eta asko gustatu zait zeren ostegunak ere irakurri nuenean gustatu zitzaidan eta horregatik aukeratu nuen hau. Ahal badut eta liburua egongo bazen, gustatuko litzaidake hurrengo bertsioa, Larunbata, edo irakurri ez dudan beste bertsio bat, adbidez, asteazkenak.
•Valeriren azken ostirala:
Badira filologiako ikasketak amaitu duten lau lagun eta laurak pisu berdinean bizi direnak. Hiruk lana aurkitzen dute baina haietako batek ez zeren idazlea izan nahi du. Honek liburu bat egiten du eta bere pisukideei kontazen die argumentua zer iruditzen zaien esateko eta ez zaie gustatzen. Beraz libuaren gaia aldatzen du baina ere ez zaie gustatzen eta berriz aldatzen du. Pisukeedei ere gustatu ez arren bera liburua idazten du “Valeriren azken ostirala” deitzen duena eta liburu lehiaketa hoberenetara baina ez du ezer irabazten eta argitaletxe guztiak ez dute nahi onartu haren liburua. Mutila oso txarto jartzen da eta hasieran veste lagunei berdin ematen diela esaten dute baina konturatzen dira beren laguna dela eta launtzea erabakitzen dute. Horregatik liburua famatua egitea saiatzen dira, eta lortu egiten dute.
Beren laguna oso pozik jartzen da eta beste liburu bat idazten hasten da. Beste hirurek ez zuten nahi lan gehiago egin eta haietako batek hori gertatzeko ideia bat bururatu zitzaion, lan egin gabe bizi ahal izateko: Beren laguna liburuak idaziko zituen eta haiek saltzeaz eta markentingaz arduratuko ziren. Haiek dirua lortuko zuten lauen bizitzarako nahikoa izango zena eta beti parrandaz joateko aukerak izango zituzten, nahi dutenean altxatzeko eta ardurapenik gabe bizi ahal izateko.
Aitorren erabakia: Aitor irakasle bat da. Biharko azterketa bat egin behar du eta diskoteka batean dago zeren neska bata gustatzen zaio eta berarekin ligatu nahi du baina gau aurrera doa eta ez du ezer ez lortzen. Neska Aitorengan fijatzen ez denez honek joan egiten da etxera azterketa prestatzera.
Oraindik ez du ezer prestatu eta ikasleei zin egin zien galdera asko baina laburrak izango zirela eta oso berandu da horrelako azterketa egin ahal izateko. Azterketa prestatzen hasten da eta ordu batzuk ematen ditu biharko froga prestatzen baina nahi gabe eta konturatu egin gabe lo geratzen da.
Hurrengo goizean esnatu bezain pronto konturatzen da azterketa prestatu ez zuela, beraz, arrazoi horregatik, galdera bakar bateko aztereta egin behar du. Azterketa banatu eta hauek dakiten guztia orrialdean ipintzen dutenean, Aitorri ematen diote azterketa baina oso aurpegi txarrarekin. Irakasle gazteari burutik pasatzen zaio handik aurrera ez zela hain ondo eramango ikasleekin ezta hain harreman onik izango.
Aitorrek dena ahazteko gauez diskoteketara joatea erabakitzen du, bera bakarrik, eta asko mozkortzen da. Dibertitzeko, Parlamentuaren aurrean txisa egiten du eta asko egiten du barre, baina bakarrik udaltzaingoak etortzen diren arte eta kartzelara eramaten dute han gau pasa dadin.

•“Ostegunak” ikasleei buruz hitz egiten du eta “Ostiralak”, berriz, iraksleei buruz.
Gainera historio batzuk antzekoak dira baina ikasleek kontatu beharrean irakasleek kontatzen dute, adibidez, gehien nabaritzen den kapituluan “ Aitorren erabakia” deitzen den kapituluan da. Gehien gustatu zaidan kapitulua “ E.S.M.K.” kapitulua izan da zeren gauza barregarriak esaten dituzte eta gauza astun bat esan behar zuten ez ziren mozten. Horrexegatik gehien gustatu zaidana izan da.

NAHIAGO NUKE MUTILA BANINTZ

Bloga: *¡¡...DaNgEr_Pe0pLe...!!* | Data: 2009/02/08 22:03


Liburua osorik irakurri dut.Liburu interesgarria iruditu zait, baina nire ustez pixka bat irreala da Bis Zikloarena.Ni argumentu errealagoak dituen liburuak gehiago gustoko ditut.


Bazen Júlia izeneko neska bat.Júliaren lagun minena Olga zuen izena, eta haien artean dena kontatzen zuten, laguntzen ziren elkarri, aholkuak eskatu... .Júlia beti kexatu egiten zen bere buruan neska izateaz.Komplexu asko zituen eta pentsatzen zuen mutila izango balitz dena errazago izango zela.Egun batean hilekoa zuenean bat batean, maitagarri bat agertu zion eta eskaini zion Bis Zikloa, hau da, klitoria sakatzean mutila bihurtuko zen eta zakil mokoa zakatzean berriz neska.Júlia onartu zuen.Honez gero DNI-an bere izenaren azentua aldatzen zuen mutila izaten zenean, Juliá.Mutila izaten zenean bere zakilaren tamainaren komplexua zuen, orduan igerilekura apuntatu zen beste mutilen zakilen tamainak ikusteko.Horren ondoren komplexua desagertu zion, konturatu zen bere zakila baino zakil txikiagoak bait zeuden.Igerilekuan, Esther ezagutu zuen eta berataz maitemindu zen.Baina neska zenean Robert-az maitemindu zen, igerilekuko beste lagun bat.Hurrengo hilekoan, maitagarria berriz agertu zen eta galdetu zion ia zer nahiago zuen mutila ala neska izan.Júliak neska izatea erabaki zuen eta halaxe izan zen.Handik aurrera Robert-ekin ateratzen hazi zen.
Nik neska izatea aukeratuko nuke, zeren eta ni neska jaio nahiz eta horrela izango nahiz betirako.Nahiz eta mutila izatea errazagoa izan ni ez nuke aldatuko.

SP-rako tranbia - Egin beharrekoak

Bloga: NeReiiTaa | Data: 2009/02/08 21:59


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  ('ongi' edo 'gaizki' bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
Zure ustez, hiltzen al da Lukas azkenean? Zergatik uste duzu hori? Zer da SP?

-Bai, osorik irakurri dut. Ez zait batere gustatu. Nire ustez, liburu korapilatsua da, ideia ondo dago baina ez dago ondo idatzia.

-Lucas ospitaletik ateratzen da etxera joateko bere arrebaren laguntzarekin, Maria. Etxera ailegatzerakoan konturatzen dira gizon bat dagoela bertan, Marcos. Okupa moduan dago baina prest dago joateko Maria eta Lucas ailegatzen direnean baina neskak esaten dio gera daitekela. Liburuaren zehar Marcosek neskalaguna aurkitzen du eta Lucasek gogoratzen ditu hainbat momentu lagunekin bizirik zeudenean. Liburuaren amaieran Lucas gaixotu egiten da eta hiltzeko zorian egoten da.

-Liburuan ez da aipatzen Lucas hiltzen denik, beraz nire ustez ez da hiltzen.

Harry Potter eta sekretuen ganbera - Egin beharrekoak

Bloga: BA DAKIGU ATZO EGIN ZENUTENA!!!!XD | Data: 2009/02/08 21:52

Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
 Nola salbatzen da Harry Aragogen seme-alaben erasotik? Nor zen biktimak harri bihurtzen zituena? Zergatik?
ERANTZUNAK

·                    Bai osorik irakurri dut. Oso interesgarria iruditu zait baina letra oso txikia zenez irakurtzeko arazoak izan ditut esfortzu handia egin behar izan dudalako baina oso liburu interesgarria da.·                    Harry, bere izeba eta osabaren etxean egon behar zen Hogwartsera joan aurretik, bina egun batean iratxo bat etxean agertu zitzaion eta Hogwartsera ez joateko esaten zion.Gau batean Ron eta bere anaiak Harryren etxera joan ziren eta haien etxera eraman zuten.Hurrengo egunean Hogwartsera joan behar ziren eta “Diagon kalera joan ziren materialen bila eta  “Flup” hautsak erabili zituzten .Gero trenera habiatu eta Ronen anaia-arrebak eta gurasoak pasatu ziren bian Ron eta Harry pasatzerakoan pasabidea itxi egin zen orduan Ron eta Harry kotxe hegalariarekin joan ziren Hogwartsera. Hor gauza oso arraroak gertatzen hasi ziren. Gau batean maisu baten katua hilda agertu zen eta horma odolez margotuta.Horrela egun askotan gertatu zen eta hauek sekretuen ganberari buruzko informazioa bilatzen hasi ziren . Hermionek sekretuen ganbera nesken komunaren azpian zegoela jakinarazi zuen. Hara joan ziren eta iturria zabaldu zen, handik sartu eta Ronen arreba lurrean erdi hilda ikusi zuten eta Tom Riddle bere ondoan zutik.Tomek, basiliskoa deitu  zuen eta Harryk basiliskoa garaitu zuen Dunbledoreren fenixaren laguntzaz.Horren ostean sekretuen ganberaren misterioa argitu zen Harryri esker.·                    Harry, Ron eta Hermione Aragogen semeengandik salbatzen dira zeren eta kotxe hegalaria haiengana joaten delako eta Harryk konjuru magiko bat ikasi zuelako armiarmen kontra egiteko orduan inguruko armiarmei konjurua egin zien eta azkar kotxe hegalarira sartu ziren eta kotxeak azkar azkar atera egin zen basotik.  Biktimak harri bihurtzen zituena basiliskoa zen eta basiliskoa Ronen arreba kontrolatzen zuen basiliskoa, baina nahigabe zeren eta Ronen arreba Tom Riddle kontrolatzen zuen.Tom Ronen arreba aukeratu zuen zeren eta ez zuelako inor ez zuelako pentsatuko bera izango zenik.

Harry Potter eta sorgin harria

Bloga: anderra | Data: 2009/02/08 21:47

·         Bai,osoa irakurri dut. Oso ondo dagoela iruditu zait batez ere nik abenturazko liburuak gustuko ditudalako eta oso interesgarria delako.

 

 


·          Harry Potter hil ez zen mutikoa da, voldemortri aurre egin eta bere gurasoak galdu zuen mutikoa da. Harry potter  11 urteko mutila da eta dursleytarrekin bizi oi da, bertan ez da batere zoriontsua baina dena aldatzen da ere etxera hogwartzeko mezu bat heltzen denean magiako eskolarik ospetsuenetariko bat delako bertarako bidean zihoala Ron wesleirekin, hermione  granger eta Nevil lombotongrekin topatzen da.
Eskolara eltzerakoan dena izugarria iruditzen zaio eta magia ikasten irrikatzen dago baina bere ideiak aldatzen dira zenbait irakasle ezagutzerakoan (Snape batez ere).
Bertan magiarik oinarrizkoen ikasten hasi ziren baina ala eta guztiz ere beraiek oso pozik daude gauza guztiengatik.
Ronek askotan txunditurik geratzen da Harryk astirik ospetsuenetariko bat delako eta magiari buruz ezer ez dakielako. Denbora igarotzen da eskolan eta zenbait gauzen ondorioz  Harry Ron eta Hermione Nicolas flamelen izena ateratzen diote Hagridri eta pixka bat ikertu ondoren alkimista eta eta dumbledorereni lagun bat dela jakin dute eta sorgin harria egin zuela ere (bizitzako elixirra ematen duen harria).Baita ere harria beraien eskolan gordeta zegoela jakin zuten. Haien pentsamenduetan Snape harri ori nahi zuen voldemortrentzat baina egia ezan,Hagriden, Sprouten, Flitwicken, Macgonagalen eta Sanperen frogak pasatu ondoren(Quirrelena aipatu gabe bera pasatu zuelako) jakin zuten Quirrel zela Voldemort laguntzen zuena eta ez Snape .Borroka sutsu baten Ondoren Harry eta Quirrelren artean Dumbledore irizte da eta harry laguntzen du.
3 egun geroago barru esnatzen da eta kontatzen diote zer gertatu zen zorabiatu zelako eta berriz ere dursleitarrengana irizten da gryffindorrek  etxeen kopa irabazi ondoren.

 


·         -Fluffy.
-Sorgin harria zaintzea.
-Oso asti ospetsua dela zeren eta asti maltzurrena akabatu zuelako eta bere gurasoak hil zituela eta ez zirela hil istripu batean.
-Ez zen gabonetan etxera itzuli ez zituelako Dursleitarrak ikusi nahi, Ron ere bertan geratzen zelako eta Nicolas Flamelri buruz gehiago aztertu nahi zuelako

Kutsidazu bidea, Ixabel! - Egin beharrekoak

Bloga: idoia | Data: 2009/02/08 20:05


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? ('ongi' edo 'gaizki' bezalako adizlagunak debekatuta)
Laburbil ezazu argumentua 1000 bat karakteretan.
Joxe Martinen modura sentitu al zara inoiz? Baiezkotan, adierazi. Eta euskaltegiko ikasle guztien euskara-moldeetatik, zeinena da zure molde propiotik hurbilen dagoena, antzekoena dena? Zergatik?

 KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL:

Liburua osorik irakurri dut.

Liburu hau irakurri aurretik oso ondo zegoela esan zidaten, eta irakurri ostean berdin pentsatzen dut. Umorezko liburua denez, barregarria iruditu zait eta barreak egin ditut irakurtzen nuen bitartean. Gainera liburua irakurri ostean filma ikusi nuenez, ideiak askoz argituagoak geratu zitzaizkidan. 


Joxe Martin hogei urte inguruko gazte donostiar bat da. Urte batzuetan euskara euskaltegian landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, hango euskara ikastera. Baserrira heltzean familia osoa ezagutu egingo du: gurasoak, bi anaia bikiak, bi ahizpa eta amama. Ahizpatako bat Ixabel izena dauka. Baserrian bizi, lan egin eta ikasiz aparte, herrian bertan dagoen udako eskola batera ere joaten da, egunero ikastaro trinko bat egitera. Lehenengo egunean Ixabelek lagundu egiten dio herrirako bidea; agian hortik dator liburuaren izenburua. Egun batean Intxaurburuko festetara joan zen bere gelako kideekin eta bertan primeran pasatu zuten, dantza egiten eta abesten. Joxe Martinek Ixabel ikusi zuen lehenengo momentutik maitemindu zen eta egunak pasa ahala, gero eta gehiago sentitu egiten zuen bera gaitik. Uda amaitzear zegoen eta Ixabel berarekin maitemindurik  zegoela konturatu zenerako berandu zen, donostiarrak taxi bat zeukalako baserri aurrean etxera bueltatzeko.



Egia esanda ez naiz bera bezala sentitu, baina antzeko esperientzia bat izan nuen orain dela urte batzuk. Ingalaterrara joan nintzen familia batera eta beraiek hitz egiten zuten ingelera ez zen nik hitz egiten nuenaren bezalakoa. Kasu batzuetan oso zaila zen ulertzea. Eta hango ohiturak oso desberdinak ziren hemengoekin konparatuta.

Euskaltegian ikasten duten ikasleekin gehien identifikatzen naizenarekin Don Pablo apaizarekin da, euskara ondo moldatzen duelako. Beste ikaskideak, oso desberdinak dira honekin konparatuta, batzuk oso perfektuak, beste batzuk bikotea topatzeko joaten dira klaseetara.. 

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios