Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Blogaren aurkezpena

Bloga: Guzur truk | Data: 2009/02/03 16:01

NOR GARA GU, ZER GARA GU

Ongi etorri Guzur truk-era! Ulibarri izeneko Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan esku hartzen dugun Aiaraldeko zenbait ikastetxetatik abian jarritako blogean zaude.
Proiektuko Bigarren Hezkuntzako batzarretan koordinatzen hasi ostean, eskualdeko 4 ikastetxek (Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Aiala Kantzelaria eta Milagrosa) bultzatutako bloga duzue. Egitasmoa aurrera joan ahala espero dugu eremuko beste ikastetxe batzuek ere bat egingo dutela eta haien ekarpenak ere bildu ahal izango direla.
  
“GUZUR TRUK” ESAN DUZU?

Ekimen baten izena aukeratzea ez ohi da kontu samurra. Ukitu berezi, ironiko eta tokian tokikoa bilatu guran “Guzur truk” aukeratu dugu. Inguruko euskara bizian (Orozko) eta historikoan (Guzurtegi jatetxe izena Maroñon) “gezur” berba “guzur” esaten da. Orozkon gainera “musu truk, dohainik, debalde” esateko forma ere bada “guzur truk”.
Beste aldetik, hainbeste herritan “Guzurtegi” edo “Guzur Aretxa” deitu izan zaio herriko txutxumutxuak kontatzeko lekuari, “mentidero” delakoari hain zuzen ere. Egoki iruditu zaigu zentzu honetan, eskualdeko berriak zabaltzeko modua izan nahi duelako. Eta “trukea”, bistan da, hartu-eman baterako aproposa da, jaso eta emateko borondatez jaio baikara.
  
ZERTARAKO GUZUR TRUK?

Aiaralde dei dezakegun eskualdea 7 udalerrik osatua da: Arabako 5 (Aiara-Herri, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo) eta Bizkaiko 2 (Orozko, Urduña). Ikastetxe bakoitzean sarri askotan mota askotako proiektu, lan eta ikerketak burutzen ditugu; blog honetan horiek guztiak jakinarazteaz gain guztion artean koordinatu eta bultzatzea dugu helburu, batak hasitakoa besteak segi eta garatzea...
Eskualdeari buruzko edukiak bildu eta osatzea ere lan interesgarria izan daiteke: geografia, kultura-adierazpenak, ospakizunak, euskararen inguruan antolatutakoak, , argazki.funtsa, gazteen arteko harremanak...Guztion esku geratuko da hemendik aurrera blog honen mamiaren nondik-norakoak zehaztu eta aberastea. Betiere euskaraz, noski!

Beraz, zeuek zer emango zenukete gure “guzur” baten truke? Eta zer jaso nahi izango zenukete zeuen “guzurraren” ordainean?

Eskutitz misteriotsua - Egin beharrekoak

Bloga: ...La_iiRe... | Data: 2009/02/03 14:09


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  ('ongi' edo 'gaizki' bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
Zer herrialdetan garatzen da? Jan Terlouw idazlea izateaz gain beste zerbait ere izan da. Zer?

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa - Egin beharrekoak

Bloga: ..DoN aNaClEtO VoLdEmOrT..=) | Data: 2009/02/03 13:43


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? Zergatik?
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
Nola du izena Brunoren arrebak? Eta pijama marradun mutikoak? Zer dela-eta hasten da Bruno hesiaren inguruan ibiltzen?

Tximeleta tatuajea - Egin beharrekoak

Bloga: Goizalde | Data: 2009/02/03 13:28


Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? ('ongi' eta 'gaizki' bezalako adizlagunak debekatuta)
1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
Zer gordetzen du Jennyren iraganak? Nola konturatzen da Chris haren aitak ez zuela zerikusirik Jennyren heriotzarekin?

Birala eta gu

Bloga: ALUA MUNDUA! | Data: 2009/02/03 12:04

 img_0073.JPG

(Ez dakit nola esaten den euskaraz viral eta Elhuyar hiztegira jo dut ikasteko: biral. Ederki, ba, biral esango diogu aurrerantzean geuk ere, nahiz eta B batzuk egundoko mina egiten diguten begietan, bideo hitzaren B horren antzera. Bedi, beraz, biral.)

Kontua da publizitate birala, gaur egunean hain erabilia den elur-bola hori,  geuk ere frogatu nahi izan dugula. Helburua Digitalak ekoiztetxeak ETBrentzat eginiko bost euskal sukaldariren dokumentalen berri Espainian lau haizetara zabaltzea zen, eta nago, nolabait lortu dugula. Gente digital delakoak dioenez, ikusienen artean ibili da gure albistea, idazpuru edo titular hori-horia jarri baitzioten Soitu-koek: La bronca de Arzak y Adriá por una anchoa. (Milioi bat erabiltzailetik gora ei du Soitu-k.)

Dokumental horiek emanak ditu euskaraz ETB3k eta aurki izango dira, gaztelaniaz, ETB2n. Telebista merkatuetan ibiltzeko asmoa ere badu, serie honek. Ikusi egin behar biralaren kontu honek onik ekarriko dion ala ez. Baiezkotan nago.

Kaixo Mundua!

Bloga: Mirrandas härliga vardag | Data: 2009/02/02 11:02

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Ipuinak gogoko dituzu?

Bloga: elkarren barri | Data: 2009/01/31 17:14


Zatoz, bada, gurekin asteartean, otsailak 3, arratsaldeko 8etan, Kresala aretora! Joxemari CARRERE ipuin-kontalariak euskal ipuinen herrialde miresgarrian murgilduko gaitu eta!

Bilobak aitonari galdetu dio ea kontatu dion ipuinean gertatzen dena egia den eta erantzun dio:   “Izena duen guztia da”


Eta orduan, begiak eta burua zabalik, ametsen munduan sartu da, non denborak eta lekuak eta distantziak zehatzgabeak diren.
“Izena duen guztia da” Euskal Herriko ahozko tradiziotik ekarritako ipuinez osatutako ikuskaria da. Euskal herri imajinarioak egokitu, asmatu, garatu dituen ipuinak mundu harrigarri bat erakusten digute, non dena da posible, non denborak eta lekuak fantasiaren dimentsioan agertzen diren, errealitateari aurre egiteko beti. Eta zer hobeagoa errealitatea ulertzeko, aldatzeko, irudimena baino. Aitzinako ipuinak gaurko ikusleei ekarriak. Euskaldunen ipuinen mundu harrigarriaren barrena abia gaitezen. Pertsonen mundu harrigarrian.

         
            Joxemari CARRERE Pasai Donibanen jaio zen, baina han bi urtez bakarrik “biziarazi” zuten, eta geroztik Orereta-Errenterian dabil. Bestelako ofiziorik ez zuelako hasi zen ipuinak kontatzen. Istorio harrigarriak eta krudelak maite ditu gehien. Kexatzea ere oso gogokoa du. Moralkeria , berriz, ez zaio batere gustatzen. Ipuinak umeak lokartzeko eta helduak esnarazteko direla esan zuen behin Koldo Ameztoi maisuak, eta Carrere ados dago: “Istorioak pentsarazi egin behar du, zerbait esan edo iradoki, ez da nahikoa polita izatea”.

HEMEN NAUK!!

Bloga: KoLoKan | Data: 2009/01/30 22:15

;-)

Kopa guria dek!

Tximeleten jolasa

Bloga: errealitatea zirriborratuz | Data: 2009/01/29 21:52


 
Begi bi horiek
sakon sarkorrak
nireekin noiz aurkituko esperoan
urduri,
ia batak bestea so egin duenean,
harantz zuk, honantz nik
aldenduz,
desbideratuz.
Ahalegin batzuen ostean
lortu dugu bion begiradari eusteai
ndarrez
gogoz
batetik bestera doan hari ahula
 amaigabea
ez haustearren. 
Sumatzen ditut jada tximeletak nire barnean hegoak astinduz;

aireratu nahian. 
…………………. 


Disimuluz jarraitzen ditut
iluntasunaren itzalpean murgildurik
zure pausu jostariak
mugimendu dantzariak.
Zeharkako keinu
seinale gezurti baten esperoan,
eguna argituko duen irribarre bihurri hori noiz aurkituko esperoan
zelatatzen zaitut isilean
ezkutuan,
hainbeste itxarondako irria
eskaintzen didazularik
azkenean
Erabat estalgabetuz,
dirdira ttipi batekin iluntasun osoa
sakon
sarkorra
koloreztatzen duzu;

hemen naukazula ohartuz. 
Haizearekin bat zurrunbilo txikiak sortuz  tximeletek kilimatxoak egiten dizkidate


urdailean.
 …………..
 Hitz bakan baten zain.
Bakarra bada ere
biziki desiratzen.
Marmeladazko ahots
gozo
eztia
niregana zuzenduko ote den galdezka neure buruari
itxaropena galdu ezinik
lotsatuta
uzkurtuta.
Ausardia non den,
zuregana hurbiltzeko adorea non den

itaunduz neure buruari. 
Tximeletek hegaldia azkartu heineanhaien koloreak nahasten doaz lausotuz.

 …………….. 
Begirada


Irribarrea
Hitza
Eta hala ere
Zure ezpain erakargarri
limurtzaile horiek 
ireekin noiz topatuko itxaroten dut
pairugabe.
Ezin barruan gorde
sentitzen dudana,
muxu heze
umel batean elkartu garenean
garagardo zapore
mingots
 garratza ahazturik,
zure besoetan galduz
desagertuz betiko. 

Gorputz osoa zeharkatu dute tximeletek oin puntetatik burmuineraino segundo batean errealitatera itzularaziz.  
 ……..…..


 Esnatu naiz.
Izara bakarti artean
nire logela ilun
goibel
tristean.
Itzalen lagun
irudimenak eskainitako

fantasiazko mundua oroituz etsipenez. 
Ezin ahantzi


ezin ahaztu bizitako amets zoragarria
zirraragarria, 

…ametsa… 
………….. 


Gaizki itxitako pertsianen zirrikituetatik
ordea
eguzkia sumatzen da,

maitasun izpiak igorriz ikusten zaitudan bakoitzean. 
Itxaropena bizirik mantenduz tximeletek hegoak mugitzen dituzte


ZERUA ZEHARKATZEKO ADORE BILA! 

Makillaje ikastaroa martxan!!

Bloga: Berbetan | Data: 2009/01/29 12:51

Berbetan egitasmoaren baitan, ikastaroak antolatzen gabiltza aurten. Ikastaroak Berbetaneko partehartzaileentzat zuzenki badira ere, herritar guztiek dute aukera bertan egoteko. Iada hirugarren ikastaroa martxan!! Euskaraz apaintzen gure burua...makillajearekin. Sekulako arrakasta, 30pertsonek izena eman dute eta ikastaro bat izan beharko lukeena bikoiztu behar izan dugu!! Lehenego ikastaroa urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 4rarte eguaztenero arratsaldeko 7 t'erdietan ...eta kitto! Euskara Elkartean. Bigarren saioa Otsailaren 18an hasi eta martxoaren 4ra bitartean burutuko da, itxita badago ere ikastaroan partehartzea... adi ibili ...hurrengo ikastaroan ikusiko gara!!!

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios