Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Kaixo!! Omara naiz, 16 urteko neska. Blog hau Koldok bidali zigun duela denbora asko baina nire bloga ez zebilen ondo, eta gaur hasi behar izan dut, baina oraindik egin behar dut " egia edo gazurra" testua. Oraindik ez dakit oso ondo nola dabilen blogaren mundua, galduta nabil baina praktika apur batekin jakingo dut erabiltzen, edo hori espero dut.
Espero dut blogaren kontuarekin hobeto idaztea eta denborarekin praktiga gehiago edukitzea idaztearen kontuan. Interesgarria iruditu zait ideia hau; bloga egitea. Pentsatu du ere, hobeto maneiatzen dudanean, argazkiren bat igotzea edo horrelako zerbait. Beno hau uzten joango naiz oraindik beste testu bat gelditzen zaidalako eta gainera... goizeko 9:30 dira eta ez daukat burua honetarako jaja. muxuuu batt
;) agurr
Nik gezurren alde nago, ez gezur handietan baina bai gezur txikietan. Haiek dira momentu konkretu batean zuri laguntzen dizutenak eta inork gehiagorik mina egiten diotenak, gainera irtenbide ematen dizute gehienetan. Baina nik, ez ditut gezur askorik esaten, nahiago dut egia aurretik eramatea. Gehienetan nire amari esaten dizkiot gezur gehienak, batzuetan harrapatzen dit eta beste batzuetan ez, esaten didalako ez dakidala gezurrak ondo esaten. Niri ere bai pertsonaren bat noizbait gezurra esan dit, eta ez zait batere gustatu. Aguuuur!!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Azkenean iritsi da berriz ere txirrindularien garaia. Abenduko entrenamenduen ostean txirrindulariak hasi dira aurtengo lehen kilometroak egiten tropelean. Eta nola ez, urtarrileko egun hauetan, hain ezaguna ez den 6 egunetako proba garrantzitsu bat korritu dute, Australia aldean zehazki esanda. Bigarren urtez jarraian protourreko lasterketa bat izendatu dutenez, elite mailako txirrindularirik hoberenak bertan izan dira; besteak beste Robbie McEwen bere talde errusiar berriarekin, Andre Greipel aurreko urteko garailea, Allan Davis eta beste hainbat. Baina horiez gain, Lance Armstrong amerikarra txirrindularitzara itzuli da eta Australian egin ditu bere lehenengo lasterketak ia 4 urte geldirik egon ostean, ziklismo mundutik nolabait kanpo alegia, berriz ere bere burua kameren aurrean erakutsi du, nola erakutsi ere! Pare bat ihesaldi harrapatu ditu baina ez du lortu sailkapenean postu ona egitea, Tour Down Under bixkorrentzako ibilbidez osaturiko itzulia baita. Hala ere, badirudi egundoko egoeran dagoela. Lehengoa izatera itzuliko ote da?
![]()
Aurtengo argazkiak jada sarean daude!!!!! Lehengo formatu berdinean(aurtengoek 2009 jartzen dute).
Ikusi eta gozatu HEMEN klik eginda!
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Berreskuratze proiektu baten bidez Eguzki Arranoaren heriotza tasa murriztu da Doñanan.2006an, CSICen eskutik Doñanan egindako Eguzki Arranoaren berreskuratze planak Europako hegazti mehatxatuenaren heriotza tasa murriztea lortu du. Horrez gain, txiten urteko produkzioa hirukoiztu egin da denbora honetan, 3,5etik 10,5era igaroz.
“Irrati bidezko jarraipena, aleen lokalizazioa eta lumen ADNaren anplifikazioaren bitartez eginiko jarraipen genetikoa bezalako tekniken bidez heriotza tasaren balioak normalagoak izatera pasatu direla jakin izan dugu, pozoiaren erabilpena errotik kentzeko eginiko planen eta lurraldean untxiak egotearen ondorio gisa, Arranoak ez baitira Doñanatik irten behar” zehazten du Miguel Ferrerek, proiektuaren koordinatzaileak.
Planean aurreikusitako lau urteen bitartean -2010ean amaitzen da- gutxienez 10-12 bikote ugalkor eta 9-14 txitaren ekoizpen sostengatua berriz izatea espero da.
Aurkikuntza garrantzitsua
Zientzialariek Doñanako Eguzki Arranoen desagerpena areagotzen zuen mekanismo bat identifikatu ondoren bultzatu zuten plan hau. Ferrerek, Doñanako Estazio Biologikoan diharduen CSICeko ikertzaile Vincenzo Penterianirekin batera, populazioaren dentsitatearen eta emankortasunaren arteko erlazio alderantzizkatua antzeman zuen. “Lege biologikoek aurresaten dutenaren kontra eginik, Arrano populazioaren dentsitatea murrizten zen aldi berean, emankortasuna ere txikitu eta eskualdean espeziearen desagerpena areagotu zen” dio Ferrerek.
CSICen arabera, naturan jazotzen diren populazioaren erregulazio formen arabera, populazio jakin bat gehiegi murrizten denean emankortasuna handitu egiten da dentsitatea berreskuratzeko, populazioa gehiegi hazten denean emankortasuna jaitsi egiten den bitartean, populazioaren gehiegizko hazkuntza saihesteko.
Dena den, 1994tik 2004ra Eguzki Arranoak Doñanan izandako heriotza tasa altuagatik, erregulazio mekanismo hau alderantzizkatu zen. Denbora bitarte horretan, populazioaren txikitzea %50 izan zen. Horrela, XX .mendearen azken erdian ohikoak ziren 15-16 bikoteetatik 7-8 bikote izatera heldu zen. Ikerketen arabera, murrizpen hori helduen heriotza tasen handitzeagatik izan zen, %6 izatetik %12,1 izatera igaro baitzen.
Pozoituak
Esandako denboraldian zehar hilik agertutako arrano helduen %61 pozoiaren eraginez hil zen. “Doñana eta inguruan emandako pozoiaren agerpenak neumonia birikoaren ondoriozko untxien gutxiagotzearekin harremana omen du. Untxien dentsitatea jaisterakoan, Arranoek euren ehiza eremua parketik kanpora zabaldu behar izan zuten, azeria eta beste harrapari batzuk denetariko metodoen bidez kentzeko ahaleginak handitu ziren zonaldera hain zuzen, metodoak bai legalak, bai ilegalak zirelarik, pozoia kasu. Zorionez, gertakari hau azken urteotan gutxitu egin da” azaltzen du Ferrerek.
Hildako arrano belaunaldiaren ordezkapenak populazioaren dentsitatea jaistea arindu zuen lehenengo bi urteetan, baina, atalase jakin batetik aurrera, hildakoen hutsuneak betetzeko gai ziren arrano gazteak geratzen ez zirenean, ordezkapenak gero eta beranduago izaten ziren. “Arranoek zortzi hilabete dirauen ugal-zikloa dutenez, denboraldi honetan indibiduoren baten ordezkapenean gerta daitekeen edozein atzerapenek urte horretan ugaltzea eragozten du, ugalkortasunean eragina izateaz gain etorkizunean hildako indibiduoak ordezkatzeko ahalmena mugatuz (-larik oker erabilia; aurrekoan ere aipatu nizun akats hori, eta eskoletan horixe lantzen ibili gara -> hemen 'mugatuz' edo 'mugatzen duelarik' ipintzea gauza bera da. Egitura hauek modua/denbora esanahia dute, baina ez dira egokiak euskaraz besterik gabe azalpen bat eransteko, hemen bezala (gaztelaniaz ordea horrela erabiltzen da gerundioa, eta hortik dator -tuz eta -larik ere horrela erabiltzeko joera: ken ezazu atzizki hori eta lotu iezaziozu esaldi hori aurrekoari euskaraz azalpen huts bat erantsiko genukeen moduan. 'Erdal gerundioak euskaratzen' ikasgaia irakur ezazu blogeko ET materialak atalean) )” esanez amaitu zuen ikertzaileak.
Jatorrizko testua:
http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2008/11/04/181200.php
Testua hau ecoticias.com atera dut. -> ondo, baina artikulu zehatzera daraman esteka behar duzu, ez webgunearen orri nagusira soilik
Hitzaren etimologiaren arabera, jatorri biologikoa duen erregaia izango da erregai naturala. Honen arabera petrolioa ere izango litzateke era horretakoa, orain dela mila milloi urte bizi ziren ondar fosiletatik datorrelako. Baina normalean erregai naturala bezala definitzen dugu jatorri biologikoa duen erregaia, hondar organikotatik modu berriztagarrian lortuta baldin badago. Hau izan zen gizakiak ezagutu zuen lehenengo energia iturria. Egurra edo gorotzak erregai naturalak dira, eta Basoetako egurra ondo administratzen bada, baliabide berriztagarria izan daiteke (txarto administratuz gero berriz, hondamen ekologikoa egin daiteke). Hori dela eta, biomasa proposatu zen energi iturri gisa. Honelako biomasa modu bat egurreko txiriak izango lirateke. Basoen garbiketaren edo bere esplotazio arrazionalaren ondorio dira hauek. Berez, oxidatu daitezkeen sustantzia guztiek energia sortzen dute. Sustantzia hau landaretatik badator, erretzerakoan (oxidatuz) atmosferari bueltatuko dio landareek hasiera batean airetik hartutako karbono dioxidoa. Beraz, ikuspuntu ekologikotik ikusita, ingurumen errespetatzen duen sistema da, ez baitu berotegi gasen handitzerik eragiten. Erretzearen prozesu honetan kontsumitzen dugun energia, azken finean, eguzki argitik dator. Landareek, fotosintesiari esker energia eta karbono dioxidoa uzten dute karbonoz eta hidrogenoz aberatsak diren molekula organikoetan. Beraz, eguzki energia mota zeharkakoa da. Zoritxarrez fotosintesia ez da eraginkorra eta landareak jasotzen duen energiatik %1 baino ez da erabiltzen. Honi kendu beharko diogu landareen metabolismo bideak ez direla guztiz eraginkorrak eta gainera bere bizitzan zehar bildutako energiaren zati bat kontsumitzen duela. Azken finean guk erabili dezakeguna %1 hori baino gutxiago da. Badakigu orain kontsumitzen dugun energia eta badakigu eguzkitik jasotzen dugun energia guztia zenbat den. Erreza da kalkulatzea zenbat hektarea beharko genituzkeen gaur egungo mendebaldeko herrialde garatu batek kontsumitzen duena estaltzeko, eta kalkulatzean ikusiko dugu beharko genuen nekazari azalera eta herrialdearena berdinak direla. Dena den, erregai mota hau osagarri bezala erabili dezakegu edo modu batean edo bestean galduko liratekeen beste baliabide batzuk aprobetxatzeko.
Michio Kaku fisika teorikoko irakaslea da New York-eko City College-n, eta 25 urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan. Princeton-go ikasketa aurreratuetako institutoan eta New York-eko Unibertsitatean irakasle bisitaria ere izan da, fisikako 70 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta supersoken teoria fisikoaren adarra den soken eremuen teoriaren fundatzaile da, beste kide batekin batera.Bere dibulgatzaile lanagatik ere ezaguna da eta zenbait liburu idatzi ditu, horien artean iruzkin honetan aztertuko duguna: Hiperespazioa. Liburu horretan Michio Kakuk XX. Mendeko fisika osoari gainbegirada egiten dio, mekanika kuantikotik haratago joanez eta gaur egungo fisikaren kontzeptu aurreratuetan barneratuz, hala nola, Kaluza-Klein, fisika kuantikoa eta eredu estandarra, Unifikazio Handiaren Teoriak (UHT), eta gehien bat bere ikerketa eremua den supersoken teoria. Honetaz gain, teoria honetara hurbil gaitezen, autoreak dimentsio gorenen (supersokekin, gure unibertsoak hamar dimentsio ditu) moduko zenbait kontzeptu garatzen ditu.Iruzkina egin duen pertsonak testu honekin lortu nahi izan duena liburuan aurkitu duen informazio guztia antolatzea izan da gehienbat, eskura izateko bereziki interesgarriak iruditu zaizkion zatiak berridatzi eta gordetzea; eta horretaz gain, beste norbait fisikaren gaur egungo abangoardian murgildurik dagoen ikertzaile ezagun baten eskutik datorrela ikusirik bereziki interesgarria den liburu batera hurbil dadin animatzea.
KALUZA-KLEIN ETA ESPAZIO MULTIDIMENTSIONALAK
Datu autobiografiko batzuk eman ondoren, bere garaian fisika ikastean zeharka aurkitzen zen gauza arraro eta beti harrigarri hori azaltzera jotzen du: “Kaluza-Klein” izena duen teoria, 20ko hamarkadan baztertua. Ondorengo fisikak espekulazio bitxitzat eduki ohi zuena, argiak hutsean zuen hedapenaren enigma azaltzeko azalpen alternatiboa bat zen. Argia hutsean zergatik hedatzen zen frogatzeko eterra asmatu zen, baina honekin ez zen ezer garbirik lortu. Konponbide ohikoena, eta azkenean onartu zena, kontu hura baztertu eta ahaztea izan zen. Baina Kaluza-Klein teoriak hauxe zioen: “Argiak hutsean zehar bidaia bazezakeen, espazioa bera bibratzen ari zelako zen, izan ere, hutsa espazioko lau dimentsiotan eta denborako batean existitzen baitzen. Bosgarren dimentsioa gehituz gero, era harrigarri sinplean batu ahal izango lirateke grabitate indarra eta argia”.
Teoria honek arazo gehiegi bazituen ere, gure unibertsoa hiru dimentsio baino gehiagoko espazio batean bibrazio moduan existitzen den ideiaren inguruan sortu ziren ikerketen oinarritzat agertzen zaigu liburuan, supersoken teoria modernoa bezalaxe. Artean goiz zen ordea. 1925ean, Kaluza-Klein-ekin espekulatzen jarraitzen zuten bitartean, mekanika kuantikoa sortu zen indar handiz, Kaluza-Kleinen teoria 60 urtez alde batera utziz.
Jatorrizko testua:
http://www.13t.org/decondicionamiento/forum/viewtopic.php?t=811
Ura, Lur planetan bizitza sortu zenean, ezinbesteko elementua izan zen. Urari esker lehenengo izaki bizidunak sortu ziren, eta hauek eboluzioa jasan ostean, gaur egungo bizitzara heldu gara. Urak gure planetaren hiru laurdenak betetzen ditu, baina ur horretatik guztitik soilik ehuneko oso txiki bat da erabilgarria gizakion beharrak asetzeko. Lehen aipatu dudan bezala, ur kopuru txikia da gizakiok erabil dezakeguna, hain zuzen ere, soilik lurrazalean aurkitzen den ur geza erabil dezakegu, gainontzekoa edo izoztuta dago edo ur gazia baita. Gainera, duela urte gutxitik hona, gizakiok ura babestu beharrean, gero eta kalte gehiago egiten diogu, bai xahutuz, bai kutsatuz. Urak bizitzarako ezinbesteko garrantzia duela argi dago, izan ere, gure zelulek jarduera guztia urari esker eramaten dute aurrera, edo sinpleago den beste arrazoi bat ere badago: urik gabe guk jaten ditugun elikagai guztiak ez lirateke egongo. Bestalde, gizakiaren ikuspuntua alde batera utzita, urak ingurumenean ere eragin izugarria dauka. Alde batetik, ozeanoetako urari esker planetaren tenperatura orekatzen da ekuatore eta poloen ur masak nahastuz, eta bestalde, euriak, adibidez, atmosferako poluitzaileak barreiatzen ditu eta horrela gu arnasteko modukoa bihurtzen du.
Gure gizartean urak duen garrantzia ikusita zaila da ulertzen nola oraindik jarraitzen dugun hain garrantzitsua den baliabidea kaltetzen. Hasteko, etxeetan erabiltzen diren ur gehienak ibaietara kutsatuta itzultzen dira, adibidez xaboiarekin edo olioarekin. Industriek ere izugarrizko ur kantitatea kutsatzen dute, bai poluitzaileak botaz, bai istripuen bidez, bai ura hozketa prozesuetan sartuz, etab.
Denbora luzez jarrai genezake ura nola kutsatzen den azalduz, baina orain garrantzitsuena ura ez zikintzeko aukerak azaltzea da. Izan ere, kutsatutako ur hori guztiori berriro erabili ahal izateko energia ugari behar da eta hori iingurumenari egiten zaion kaltea alde batera utzita.
Nire ustez gaur egun ur asko gaizki erabiltzen da edo gehiegi erabitzen dugu gauza askotarako. Hau kontrolatuz hainbeste ur ez xahutzea lortuko genuke eta honetarako aski da gomendio sinple hauek jarraitzea: ur-txorrota irekita ez uztea, txorrotatik olioa ez botatzea, xaboi gehiegi ez erabiltzea... Jokabide hauek guztiok etxean egin ditzakegu, baina gehien kutsatzen dutenek, hau da, industriek eragiten dituzten kalteak murrizteko, ezinbestekoa da legedi on bat garatzea arlo honetan eta begiratzaileak egotea legeak betetzen direla ziurtatzeko.
Kontsultaturiko irakurgaia: http://www.hiru.com/geografia/geografia_00800.html
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>