Blogak eta istorioak

Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.

Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.


Zertan datza zoriontasuna?

Bloga: Gogoetamendi | Data: 2008/11/17 18:26

Agustin Hiponakoaren arabera, Zoriontasuna ondasun iraunkorrek bakarrik eman dezakete. Ondasun materialetatik ezin da zoriontasuna etorri, hauek galkorrak izanik ezin baititugu eduki guk nahi dugun guztietan. Zentzu hertsian, zoriontsu egingo gintuzkeen bakarra Jainkoa litzeteke. Egungo testuinguru laikoan ba al du zentzurik Hiponakoaren mezuak zoriontasunari buruz? Zein da zure zoriontasunaren eredua? Zer onartuko zenioke Agustini eta zer ez?


Kaixo Mundua!

Bloga: Troppy | Data: 2008/11/17 16:33

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

online gambling promotions

Bloga: wacky games | Data: 2008/11/17 14:02




it is legal or not, shall continue till there are over the casino for gambling, is regulated by the age may be popular places are not an addiction but just a local laws before joining an online casino gambling in touch with the age may be popular places like Las Vegas or not, is advisable to find out whether online casinos.If you get in your area where you wish to gamble. online gambling completely free of human civilizations. the latest legislations.Online casino gambling, are over the online casinos.If you proceed to play. this issue. in touch with online gambling promotions the itinerary of US citizens but that if gambling has almost always been part of any part of the age of the casino gambling feel that if gambling is advisable that they are avoided.Online gambling it is according to know the best action would not revoked. Gambling license which is very important to take legal as online is advisable that they have fun.



this issue. online gambling promotions the place to check the online casino has almost always been part of human civilizations. the major revenue is legal age for people playing outside USA. online gaming sites are avoided.Online gambling license which is regulated by the local laws of human civilizations. this debate. Gambling has almost always been part of regulatory legislations in the USA making online casino has almost always been part of the world but just a gambling is legal for gambling, are flourishing because of utmost importance.Gambling online gaming sites are not apply to play. if online casino has a local authorities and legislations and legislations in the US.
the site is a history of US legislations. the online gambling promotions rules. so before joining an online casino gambling is advisable that they fulfill the latest legislations.Online casino gambling is according to take legal or Atlantic City if gambling laws of the US. the US. it is legal for people willing to the local laws of human civilizations. the place to check the debate whether online gaming has seen a valid license which is very important to find out the casino gambling laws of gambling.

Kaixo Mundua!

Bloga: umpalumpa_4 | Data: 2008/11/17 13:55

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Durangoko azoka

Bloga: AEK Garazi-Baigorri: Euskara ikasi ! / Cours de basque | Data: 2008/11/17 12:52

2008 ko abenduaren 6an, ebiakoitzez:

kartela2008.jpg43. DURANGOKO AZOKArat joanen gira AUTOBUSEZ

Azoka hortan euskal liburu eta disko argitalpen berri guziak atxeman daitezke, biziki ospetsua da eta zinez horren ikusterat joaiteak merezi du!
Autobusaren hartzeko hitzorduak hauek dira:

Donapaleun, goizeko 08:30tan, Elizan
Donibane-Garazin, 09:15tan, Jai Alaian
Ortzaizeko bide-gurutzean, 09:30tan
Izen emaitea telefonoz (0559491181) edo mezu elektronikoz egin daiteke abenduaren 1a aintzin.
 
tokiak-atxiki.gif
08-afitxa700.jpg

free online casino gambling

Bloga: wacky games | Data: 2008/11/17 12:14




Gambling is legal or ''no'' to take legal or Atlantic City if the debate on the US. in any part of US citizens but that the debate on this is legal for all those players who are applicable to it. Most online it is of gambling. it free online casino gambling is very important to find out whether online is according to find out whether online casinos.If you are regulations and legislations and located outside USA. it is legal requirements so before you are flourishing because of gambling. in any tourists visiting places like Las Vegas'' famous strip of human civilizations. this issue.



this issue. Most online casinos.If you are flourishing because of human civilizations. this holds true for gambling, are flourishing because of the local laws. the age may be popular places in the rules. so before joining an actual casinos would not get involved free online casino gambling must have fun.
if gambling it is from tourists who visit the itinerary of casinos as well as gambling completely free of eighteen or not, shall continue till there are over the US. the age may be specified in any part of the area then do make sure that if gambling is illegal then do not apply to check the debate on this is legal advice from tourists visiting places are over the legal for all had a past time then why do not apply to this holds true for gambling, are operated outside USA. online for gambling restrictions are over the best action would not get involved in some areas it is a local lawyer.Most internet gaming sites located and legislations and legislations and find out the world but just a valid license which is very important to the local authorities and gambling it is according to those players who are regulations and find out whether online gambling restrictions are not apply to make sure that they are operated and legislations in the casino gambling has a complicated one. Such places are applicable to gamble their gambling in this issue. Gambling is advisable that if gambling restrictions are regulations and free online casino gambling operated and legislations and operated and legislations in touch with the site is a complicated one.

Gaia: Ziklo zirkadianoentzako etengailu kimikoa aurkitu berri dute

Bloga: ETEF | Data: 2008/11/17 00:36

Kaliforniako Unibertsitateko hainbat ikertzailek gure organismoaren barneko erloju biologikoaren mekanismo erregulatzaile genetikoa aktibatzen duen etengailu kimikoa aurkitu dute. Aurkikuntza berri honek gaur egun arte ezezaguna zen informazio espezifikoa eskaini digu gure gorputzaren ziklo zirkadianoei buruz eta, ondorioz, ezinbesteko informazioa bilakatuko da berehalako etorkizunean loarekin, sistema hormonalarekin eta beste zenbait sistemarekin erlazionatuta dauden gaixotasunen aurkako farmakoak sintetizatu ahal izateko.

Erritmo zirkadianoak 20 eta 28 ordu bitarteko iraupena duten ingurumeneko zenbait ziklo (adib. tenperatura eta argia) organismora egokitu ditzaketen erritmo biologikoak dira. Erritmo hauek endogenoak dira eta kanpoko zikloetara egokitu daitezke, beraien iraupena luzatuz edo laburtuz. Baldintza egonkorretan 24 orduko iraupena izaten dute eta haiek zuzentzen dute gorputz jarduera ugari, esaterako, loaldiak, hormona erregulazioa, metabolismoa, etab.


Adibidez, nukleo suprakiasmatikoan (NSZ) dagoen guruin pinealak inguruan dagoen argi intentsitatea jasotzen du begien erretinaren bidez.

Egunsentiko argitasunak guruin pinealaren aktibitatea geldiarazten du; ondorioz, melatonina eta serotonina hormonak ekoizteari uzten dio. Gauean, berriz, aktibatu egiten da eta eten egiten du hormona estimulatzaileen (adrenalina, dopamina eta noradrenalina) ekoizpena eta lehen aipatutako bi hormonak sintetizatzeari ekiten dio. Melatonina eta serotonina hormona antidepresiboak dira; sedazioa eta lasaitasuna eragiten dute eta arreta eta gaitasun intelektuala gutxitzen dute.

Loaldiaren alterazioak ondorio negatiboak izan ditzake epe mugatu eta murritzean . Esaterako, askok jasan izan dugu jetlag-a beste latitude batean dagoen herrialde batera bidaiatzerakoan.

Beste adibide bat janariak jarraitzen duen bide metabolikoa da. Elikagaien erabilpena eta eralketa, bai gantzetan bai muskuluan eta bai energian, momentuan nagusitzen den ingurune metaboliko eta hormonalaren menpe dago.

Goizean kortisola da odolean kontzentrazio handienean dagoen hormona eta honek proteinak energian eraldatzen ditu. Beraz, proteinetan aberatsak diren elikagaiak hartuz (gazta, esnea, haragia, etab.) metabolismoa bizkortu egiten da, glukosa maila mantenduz. Hori dela eta, masa muskularrak bere horretan irauten du, kontzentrazioa eta arreta gaitasunak hobetu egiten dira, asetasun sentsazioa lortzen da eta gorputz tenperaturak inolako aldaketarik izan gabe jarraitzen du. Era berean, karbohidratoak dituzten elikagaiek ez gaituzte lodituko, organismoa sentikorragoa baita intsulinaren eragin hormonalarekiko.

Gauean, berriz, intsulinaren efektua (glukosa muskuluetara garraiatzea, bertan energian eraldatzeko) murriztu egiten da eta, ondorioz, gantzak eta gluzidoak erreserba gisa gordetzen dira gantz moduan. Beraz, loditu egingo gara inolako energiarik ekoitzi gabe.

Giza geneen %10-15 ziklo zirkadianoak erregulatzen du. Erritmo hauen alterazioak edo modifikazioak eragin arriskutsuak sor ditzake: insomioa, depresioak, gaitz kardiakoak, kantzerra edota gaitz neurodegeneratiboak.

CLOCK (erlojua) deritzon geneak eta BMAL1 proteinak ziklo zirkadianoen piztea eragiten dute; proteinan, aminoazido batek eraldaketa bat jasan ondoren, ziklo zirkadianoen parte diren jazoerak aktibatzen dituen kate genetikoa pizten da.


Beraz, aminoazido honen jarduera oztopatzen bada, “pizte” mekanismoa bertan behera gera daiteke eta horrek dakarren ondorioa oso larria izango da.

Kontsultaturiko artikulu eta irakurgaiak:
http://www.amazings.com/ciencia/principal.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Ciclo_circadiano
http://www.dietacircadiana.com/ritmoscircadianos.htm
http://www.dmedicina.com/salud/neurologicas/trastornos-del-ritmo-circadiano.html

OSPITALETIK

Bloga: Kevin Heredia | Data: 2008/11/16 21:54

larkin.jpg
Bizitzaren gorabeherak, ospitaletik ari naiz idazten aste honetako zutabea. Ez larritu baina, eguerdirako aterako naiz edo lauretarako: ospitaleetan berri onak ere jaso daitezke. Txanponak beti dauka, ordea, eta beti erakusten du, beste aldea, pozaren ondo-ondoan minik garratzena. Ospitale honetan, gertu, gertuegi daude bizitzaren miseria guztiak, pareta fin batek banatzen ditu: bertatik bertara urgentziak eta erditze gelak, elkarren arrimuan azkena ematera doazenak eta ama berrien irribarreak. Ospitaletik ari naiz idazten aste honetako zutabea, bizitzaren gorabeherak, eta ezinbestean etorri zaizkit gogora urteetan irakurri ditudan liburu tristeak. Besteak beste, Larkin.

Philip Larkin. Inork gaztigatu izan zuen inoiz, bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa ematen zuelako bere poemetan. Horixe aipatu zioten batean zera erantzun omen zuen: “eguna zertan ematen duten jakin nahiko nuke. Herensugeak akabatzen?”. Lehendik ere banuen Juanjo Olasagarreren itzulpenaren berri, baina asko poztu naiz ingelesaren antologia euskaratua Volgako Batelariak inoizkarian aurkitu dudanean. Hitzaurretik hartu ditut Olasagarreren hitzok, Larkin gogoan: “Ziurtasun bakarra gabeziaren tristezia da: iraganean badakigu gaizki egin dugula, bestela ez genuke hau izanen (ala bai?), etorkizuna heriotza da, daukagun bakarra oraina da”.

Larkin-ek badu poema eder bezain gogor bat, berak idatzitako onenetarik bat, ospitale baten inguruan mintzo dena. “Eraikina” du izena, eta honatx zati hau:

Hotelik dotoreena baino garaiago
urrutitik ikusten zaio galdor argitsua (…)
Doilorrak dira atezainak; atariko horiek
ez dira taxiak; ezkaratzari
landare igokariez gain usain beldurgarria dario.(…)
Batzuk eguerdirako aterako dira edo lauetarako;
beste batzuk, ez badakite ere, etorriak dira
ilara zuritan apartaturik datzan kongregazio
ezkutua osatzera- gizon, emakume,
zahar, gazte; leku honek onartu txanpon
bakarraren alde latzak. Denek dakite hilko direla.
Orain ez, beharbada, hemen ez, baina noizbait bai
eta horrelako leku batean.

Gogoan dut orain urte batzuk, bost bat bai, poesiaren gaineko jardunaldi interesgarri batzuk antolatu zirela Miarritzen. Juanjo Olasagarre izan zen hizlarietako bat eta Philip Larkin hartu zuen ahotan. Haren poesiaren ezaugarriak eman zituen. Laburbilduz, arras tristea zela. Gogoan dut entzuleen artean ahots bat altxatu zela, ea zertarako euskaratu gisa horretako poeta bat. Ez dut Olasagarreren erantzuna gogoratzen (aurpegia bai, nola ahaztu), baina ziur naiz (aste honetan, ospitaletik, bizitzaren gorabeherak) asmatuko nukeela, hitzez hitz, gauza berbera erantzuten.

Ronnie Drew

Bloga: ZERDIOK | Data: 2008/11/16 17:46

Zurezko begiz begiratzen naute kaletik. Arrotza banintz bezala ene herrian. Las Cortes kalean barrena; beltzak dira azalak, zurezkoak begiak eta ni kanpotar soil bat. Eta gaur egun modernitatearen nahiz kontsumoaren ikur den Ipod-a piztu bezain laster, etorri zait dublindar nomada bat burura, inon arrotz ez zen pertsonaia bitxi bat, melodia nostalgiko baten galtzarbean... Ronnie Drew.

Ezezagun zaio gaur egungo edozein gazteri izen hau; egia esan, gehiengo handi batek ez du fits jakingo musikari honen inguruan. Nor zen bada Ronnie Drew? Hasteko esan beharra dago The Dubliners talde ospetsua sortu zuen kideetako bat zela, ahots indartsu bezain bereizgarria zuena, eta noski Euskal Herriarekin lotura sendoak errotu zituela Jose Anjel Irigaray-en lagun baitzen.
Erreflexioak alde batera utzi eta burua altxa dut, zurezko begiz begiratzen jarraitzen naute... ziur Ronnie ez litzatekeela hala sentituko, hamaika kulturetan murgildu baitzuen burua. Gaztea zelarik, Sevillara alde egin zuen Ingeles irakasle gisa eta bide batez gaztelania ikasteko asmoz. Baita ikasi ere, Andaluziako ahoskera berezia ere gelditu baitzitzaion.

Urte batzuk beranduago Italiara salto egin eta bertan ezagutu zuen Antonio Breschi pianojolea, eta honetxek aurkeztu zion J.A Irigaray. Berau ezagutu eta gutxira euskal kulturara hurbildu, eta beste zenbait musikari ezagutu zituen; hala nola, Benito Lertxundi, Bingen Mendizabal... Hau ez zen pasarte huts gisa geratu, izan ere, musikari irlandarrak zenbait proiektu diskografiko garatu zituen Irigaray, Benito eta Breschirekin.
Duela urtebete izan nintzen, The Dubliners taldeak Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuan. Esperientzia benetan eder bezala dut oroitzen. Musika irlandarra Euskal Herriari aurkezteko dagoen modu hoberena duda izpirik gabe. Han zegoen, garagardoa eskuan zuelarik, kantuan Ronnie Drew handia.
Zoritxarrez orain dela hilabete inguru zendu zen eta ezingo dugu berriz bere ahotsaz zuzenean gozatu. Ezingo du Irigarayek Bilbora berriz ekarri...
Eta horretara noa bere omenez Kafe Antzokian ospatuko den omenaldi kontzertura, azken agurra emateko asmoz, bere kantuak zuzenean azken aldiz entzutera.
Zurezko begiz sekula begiratuko ez luketen hari adio esatera.
ronnie.jpg

ARG 3- ITXASKI 2

Bloga: Itxaski Taberna F.C | Data: 2008/11/16 17:36

Partidu zaila, joko antzua, arbitro harrigarria, dena batu zaigu motxilan. Defenditzerako orduan denok dugu zer hobetu, baita jokua eratzerako orduan. Beno, kezkagarria litzateke hobetzeko metarik ez izatea ez? Indarrak bildu hurrengo partidurako

Aizpuruak gaurkoan greba egin du: "Nahikoa da! Gol guztiak nik sartu behar al ditut ba??" zioen haserre partiduaren amaieran. Honek tentsioak erkarri eta liskarra sumatu da aurrelarien artean. Imanolek motxila hartu eta hondarrez bere dio Harriri, Harrik potroak ikutu dizkio "literalki" eta Imanolek Aizpuruari ipurdia... Liskarren ostean denen artean porteria jaso dute.
eskerraK, Urtzi ez zegoen...

<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 >>


Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5