Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
egia edo gezurra? zuk zer nahiago duzu? ba egia . niretzat bloga ez du ezertarako balio. Peiok esan dit, Crespok esan diola, eta Crespori Liobak esan diola txakur bat kaletik ikuzi zuela eta eparanoiaturik dagoela, eta txakurrak liobari oska egiten zaiatu egin zela,orduan liobak txakurra hil zuen. Beno; ni Asier Fernandez naiz eta hamasei urte ditut , Saturnino de la Peña ikastetzean ikasten dut, niretzat gezurra esatea txarrto dago baina ez edozein kasutan, batzuetan gezurra esatea ondo dago eta egia esatea txarto, baina nire ustez ez dago oso ondo baina, lehen esan dudan bezala gezurra esatea ez da gustiz txarra, batzuetan gezurra esatea egia esatea baino hobeagoa da. egunean ehun eta hogeitabost gezur esaten dira gutzi gora behera egunero.
Hasi bezala amaitu du lehen ligaxka Getariako Ketak, hau da, garaipenarekin.
Larunbatean Orioko Mendibeltz zelaian jokatu zen partidako protagonista eguraldia izan zen. Hotz handia eta euria etengabe. Futbolean jokatzeko eguraldi egokiena ez beraz.
Getariarrak ordea gogoz zeuden lehen ligaxkari amaiera ona emateko, eta halaxe egin zuten.
Aurkaria ez zen edozein, bigarren sailkaturik zioan Segura baizik. Hala eta guztiz ere, getariarrak nagusi izan ziren lehen unetik, partidaren bila irten zirelarik indartsu. Lehen unetik aukera ugari izan zituzten getariarrek, baina goli lortu gabe. Etengabe ari zen erasoan Keta eta hauetako batean, merezimendu osoz iritsi zen lehen gola. Mikel Mugikak jaurtiketa gogorra egin zuen area kanpotik, atezainak ezin izan zuen baloia blokatu eta erretxazean adi zegoen Beñat Gereka, partidako lehen gola erdiesteko. Bide onean zen partida beraz.
Hala ere, minutu batzuk beranduago, Segurakoen berdinketa iritsi zen, penalti bidez. Xabi atezainak asmatu egin zuen jaurtiketaren norantza eta penaltia gelditzeko zorian izan zen, baina azkenean baloiak sareetan amaitu zuen, 1-1koa jarriz.
Ondorengo minutuak parekatuagoak izan ziren, aukera denak ketakoek izan zituzten arren. Atsedenaldira beraz, 1-1koarekin iritsi zen.
Bigarren zatiari ere gogotsu ekin zion Ketak. Minutuak aurrera ordea parekatzen zioan norgehiagoka, lehen zatian gertatu bezala. Partidaren amaierarako 20 minuturen faltan ordea Mikel Mugikak falta jaurtiketa gogor eta kolokatu baten bidez, gol zoragarria lortu eta aurretik jarri zituen etxekoak. Hortik aurrera partida erabat hautsita geratu zen eta getariarrak partidaren jaun eta jabe izan ziren. Hirugarren gola ere berehala iritsi zen, Iker Esnalen pase bat Iosu Arangurenek baselina bidez sareetan sartu ostean. Partidaren amaieran laugarren gola iritsi zen, hau ere falta jaurtiketaz. Silvanek amagoa egin eta Ederrek ezkerrez gol polita lortu zuen, atezaina lo harrapatuz.
Azkenean beraz 4-1 bigarren sailkatuari eta lehen postua getariarrentzat. 14 norgehiagokatik, 10 irabazi, 3 berdindu eta bakarra galdu dute, lider sendo izan direlarik 14 asteetan zehar.
Orain gabonetako atsedenaldia izango dute getariarrek, eta urtarrilaren bigarren astean ekingo diote aurreko urtean baino luzeagoa izango den igoera faseari.
Taldeak baja asko ditu momentuan, eta honen adibide da, larunbatean taldea utzita duen Iker Esnalek jokatu egin zuela partida taldeari laguntza emateko, oso jokalari gutxi baitzeuden larunbatean jokatzeko. Partida biribila burutu zuen Ikerrek eta taldeak eskerrak eman nahi dizkio.
Hasi aurretik, esan dezakegu zer den egia eta gezurra. Nik esango nuke bai gezurra eta bai egia pertsona batez esaten duen guztia dela. Nire ustez, egia esateak pertsona hobeak egiten gaitu, gauzak aurretik eramaten ditugulako baina aldiz gezurrak esateak esan nahi du gauzak izkutatzen ditugula eta gutaz arro gaudela. Jende askok egia zer den jakinda ondo jokatzen dute baina beste hainbatek gezurra esateak haien eguneroko gauzetan erabiltzen dute. Gure pertsonalitatea horren bien menpe daudela esan dezakegu.Batzutan gezurrak esatea onuragarria izan daitekeela esan dezakegu baina eguneroko gauzetan sartzea txarra izan daiteke, norbaitek gezur asko esaten dituenak azkenean harrapatzen diote eta berarengan konfiantza galduko dute eta inork ez du sinetziko hark esaten duenak. Guztiz egiazko atsotitza:'Gezurra entzun nuen Getarian konturatu baino lehen zen atarian'
Idazlan honekin gezurraren erabileraren ondorioak zeintzuk izan ahal diren adieraztea da.
Pertsona askok gezurra erabiltzen dute beraien eguneroko bizitzan. Beste batzuek berriz, egia esatea nahiago dute, pentsatzen dutelako gezurra esaterakoan beraientzat kaltegarria izango dela.
Adibidez, kasuren bat ezagutzen dut non egia esan beharrean, gezurra erabili egin dela. Jokaera hori eduki zuen, pentsatzen zuelako egia esaterakoan beste pertsonari mina egingo ziola. Konturatu zen jokaera oker horrekin bide txarra aukeratu zuela, gogoeta egin ondoren txarto sentitu zelako bere buruarekin, eta egia esatea erabaki zuen. Azkenean beste pertsonari egia esaterakoan okerrrago izan zen, berarengan konfiantza osoa galdu zuelako pentsatu egin zuen eta egia ez esateagatik guztia pikutara bidali zuen.
Honekin hausnarketa egin ondoren konturatu ahal gara hobea dela lehenik eta behin egia esatea izkutatzea baino. Jokaera honekin lortzen den bakarra momentu txar bat pasatzea eta guztia galdu ahal izatea da.
Espero dut zuek honekin bat etortzea eta honela ez baldin bada zuen iritzia irakurtzea edo jakitea gustatuko litzaidake.
Koldok bidali digun idazlana nahiko konplexua da, egia eta gezurrari buruz asko idatzi ezin delako, baina bueno saiatu beharko dugu...
Denok dakigu egia askotan mingarria dela eta askotan hobeagoa dela ongi jarritako
Egun on? Hobeto esanda, egun txarregia: hotza, haizea, euria, hezetasuna... Negua goiz iritsi zaigu.
Eguraldia komentatu eta gero... gezurra eta egiari buruzko idazketa hasiko dut.
Egia begi honez ikusten dugu eta gezurra, denok dakigunez, begi txarrez; horren zergatia ez dakit, baina historian zehar aldatu ez direnen gauzen artean kokatuko nituzte. Egia da, lehen, gezurtiek zigor gogorragoak jasaten zituztela eta gaur egun egiak esaten ez dituztenak non-nahi daudela, baina norberaren eskuetan dago bere jokabidea.
Filosofiako irakasleak esan zigun bezala: "egunero 25 gezur esaten ditugu gutxi gora-behera". Harritu ginen, benetan! Baina nor sinizten du hori? Ikerketak dira bai, baina ez al da gehiegi? Egiak ez ditugu asko erabiltzen gaur egungo munduan, nire ustez. Denok askoz zintzoagoak izango bagina arazo gutxiago egongo lirateke.Baina, egia ez da hain dibertigarria gezurtien ustez, eta gezurra ez dago ondo ikusita egileen begitik.
Beste atal bat, nola jakin edonor gezurretan ari dela? Ikusi duzue noizbait programa hauetan poligrafoa edo "la maquina de la verdad" erabiltzen dutela partaideek beren eskongaiei gezurretan ari direla edo ez jakiteko? Nire ustetan ez du ezertarako balio, nork esan ahal dizu ehuneko ehunez ziur makina horiek zuzentzen dutena ondo zuzenduta dagoen ala ez?
Erantzun gabeko hainbat galdera hauen ostean, banoa, bene-benetan banoala, nik ez ditut inoiz gezurrik esaten :)
Beste bat arte!!
ΝΔζαLιΛ...
Blog hau egin behar izan dut Koldok esan didalako baina oraindik ez dakit nola erabiltzen den, horregatik nago ikertzen nola dabilen. Ez dakit zertarako erabiliko dugun blog hau baina ondo iruditzen zait ideia berria delako, bestela aspergarriegia izango litzateke urtero urtero gauza berdinak egitea eta honen bidez informatika eta euskera elkartzen ditugu. Beno, hau idatzi ostean, webgune hau nola dabilen ikasteko, arakatzen jarraituko dut.
Jone Fernández
Kaixo irakurle guztioi!
Egia eta gezurra... Gai zaila benetan baina espero dut ongi egitea.
Gehienetan, egia esatea da onena baina beste batzutan gezur txiki bat esatea ez dago txarto. Arazoa da gero eta gezur gehiago esaten ditugula eta ohitzen hasiak garela eta hori bai arazoa izan daitekeela.
Beti hasten gara berdin, gezur txiki bat esanez eta gezur hori estaltzeko beste gezur bat eta beste bat eta beste bat... eta azkenean harrapatzen zaituzte eta gezurrak esaten jarraitzen duzu: nik ez nuen hori esan..., nik ez nuen hori apurtu... Baina beranduegi da denok dakite gezurra esan duzula eta orain txarto begiratzen zaituzte eta oso txarto sentitzen zara. Orain da momentua pentsatzeko gezurran hasteko zergatia eta zergatik ez zenuen hasieratik egia esan eta arazo hauek burutik kendu.
Argi dago egia esatea dela biderik zuzenena norbaitekin konpontzeko nahiz eta askotan ez izan biderik errazena edo gustokoena baina azken finean, egia esaten askoz hobeto sentitzen zara.
Baina kasu batzuetan gezurra esatea ez dago hain txarto. Adibidez, zure lagun batek gustoko ez duzun arropa erosi du eta galdetzen dizu zer pentsatzen duzun. Momentu horretan nire ustez beharrezkoa da gezur txiki bat ondo geratzeko eta zure laguna pozik egoteko.
Hau guztiaren ostean, nire ondorioa oso argi dago, egia esatea da onena baina batzuetan gezur txiki bat esatea jende pozik egoteko ez dago txarto.
Besterik gabe, hurrengora arte
Jone
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>