Hona hemen mundua.com-en ostatutako blog ezberdinek argitaratu dituzten istorio berrienak.
Nahi izan eskero istorio guzti hauek gure planetaren RSS jarioaren bitartez irakurri ditzazkezu, honek mundua.com-eko blog guztiek argitaratzen dituzten istorioen jarraipena egiteko aukera ematen dizu.
Zenbait eskola eta elkarteetan formakuntza eman izan dut. Hilabete hauetan Bizkaian eta Nafarroan nabil. Egunotan Markinako Bekobenta Eskola Publikoan egon naiz: ""Eskuz idaztea XXI. mendean" formakuntza saioak eskeini dizkiet irakasleei.
http://www.markinakoeskolapublikoa.com/news/1297951665
LIZARRAGA mendate goialdean dagoen pista batetik hasiko dugu ibilaldia (mendebalderantz). Hortik 3 bat kilometrora ezkerrera desbideratuko gara hegoaldera (1.go desbideratzea); laster aurkituko dugu zedarri pila; 300 bat metrotara bidegurutzea (2. desbideratzea), hego-ekialderako norabidean dagoen galtzada bat hartuko dugu ezkerrera.
Hortik jarraituz beheranzko joeran, zelaiak dauden haranera ailegatuko gara; bailara guztia zeharkatuko dugu hegoalderanzko norabidea jarraituz eta saihesbide guztiak alde batera utziz (zedarriak markatzen dute); ate metalikoa pasa eta errepidera ailegatuko gara (120 NA), eskumara hartu eta Zunbeltz Benta zena aurkituko dugu.
Hori zeharkatu ondoren, errepidearen ezkerrean dagoen burdinazko atea pasatuko dugu aldapan gora hasteko (ekialdera), ondo markatu gabeko bidetik. Igo ahala eskuma aldera bideratuko gara apurka-apurka Trinidad de Iturgoienera arte jarraitu beharko dugun harresi batekin topo egin arte.
Mendi lepoaren gaineko aldean harresiak ezker aldera egiten du, ondoren lauan jarraitu eta beherantz ere; Lezaun bordaren ondotik igaroko gara eta aldapa gogorra daukagu aurrean. Harresiaren ondotik joango gara gorantz. Gaineko aldean, toki irekian, harresia bera jarraitu eta urrutira, eskuma aldean, TRINIDAD baseliza ikusiko dugu.
Bideak lehenengo pixka bat behera egiten du baina gero gora berriro, harresitik aldenduko gaituen alanbrada ere aurkituko dugu eta zeharkatu ondoren TRINIDAD baselizara ailegatuko gara (leihoen artean buzoia).
Mugaga tontorrera joateko ezker aldera hartu, ekialderantz; zuhaitz-artean joango gara lehenengo beherantz eta gero goranzko bidean; laster aurkitzen ditugun marka zuri-horiak eta zedarriak jarraituz Mugaga tontorreraino ailegatuko gara (buzoia eta erpin geodesikoa).
TRINIDAD baselizarantz itzuli eta bi tontorren arteko lepoan mendebalderako norabidea hartu, beherantz; harresi betekin aurkituko gara. Bere ondotik jarraitu eta goranzkoan goazenean, gaineko aldean zeharkatu iparreko norabidea hartuz (eskuman geldituko zaigu harresia).
Alde batera utziko dugu eta beheranzko bidean beste harresi batekin topo egingo dugu. Bere ondotik jarraituz bide-seinaleak dauden tokira ailegatuko gara (seinale-zutoina). Aurreko aldean dagoen mendi-lepora igo eta marka zuri-horiak dituen postea ikusiko dugu; markak jarraitzeko hegoalderako norabide hartu eta LEZAUNen amaituko dugu ibilaldia.
Kapildui mendia ez da oso ezaguna mendizaleen artean, bertan dagoen Euskalmet-eko antena eta inguruan dagoen Berrozi trebatze eremuarengatik. Hala ere, Gasteizko mendietako paraje ezezagun eta eder hauek ezagutzeko aukera paregabea izango dugu honakoa. Ibilbidea zeharkaldi moduan prestatu dugu; Gasteizko Mendien hegoaldean dagoen Saseta herrian hasi eta Azazetako mendatean amaituko dugularik.
Sasetako herri txikitik abiatu eta segidan Ayudako arroilan sartuko gara. Iblbidea oso atsegina da, erreka aldamenetik doa, eta piskanaka-piskanaka Okina-ko herrira gerturatzen joango gara. 5 km-ko tramu honetan 150m soilik igoko ditugu, eta Okina-ra iristen garenean eskuinera hartuko dugu, aldapa gogorxeagoak hasiko direlarik. 2 km-ren buruan Okina-ko Silo-ko bidegurutzera iritsiko gara, hemendik 2 minututan iritsiko gara bertara. Kondairak dioenez urrezko zezen batek zaintzen du siloa. Zuloa hesiz inguratuta dago, 12m-ko diametroa du eta 32 m-ko sakonera. Bidegurutzera bueltatu eta gainez-gain Kapildui-ko tontorrera iritsiko gara. Bertatik iparraldera hartuko dugu, Galartza tontorra igaro ondoren, mendebalderantz hartu eta 3 km-ren buruan Azazetako mendatera iritsiko gara.


Urtarrilak 20: Film laburra (Gau Laburreko irabazlea: Gartzela) + Abel
Otsailak 3: Un profeta
Otsailak 17: "Adios muñeca" film laburra+ Louise Michel
Otsailak 24: Contracorriente
Martxoak 10: Mujeres de El Cairo
Martxoak 24: Film laburra+ El secreto de Kells
Apirilak 7: Film laburra + Canino
Apirilak 14: Poesia
Zikloaren boletina deskargatu
X. Gau Laburra. Abenduak 30
21:00tan Usurbe antzokian
1.Sukut: la memoria del silencio

Zuzendaria: Jon Herranz
En los campamentos de refugiados de Tinduf hace más de 30 años que el pueblo saharaui espera para conseguir el objetivo que los forzó a exiliarse: de volver a su tierra libres de cualquier dominación extranjera. “Sukut. La memoria del silencio” recoge los testimonios de vida de personas mayores y abuelos saharauis con un triple objetivo: preservar la memoria histórica de este pueblo de tradición básicamente oral, poner nombre, cara y sentimiento a unas vivencias y unos datos demasiado objetivados, y sobre todo, dar la palabra a aquellos a los que se ha hecho estar en silencio desde hace demasiado tiempo.
Informazio gehiago...
2. Lacruaquet
Zuzendaria: Asier Iza
La rutina es un tesoro que puede saltar por los aires en cualquier momento.
Informazio gehiago...
3. Marina
Zuzendaria: Alex Montoya
El corto plantea qué pasa si eres una chica y una noche se te acerca un desconocido y te pregunta 'cuánto'. Inmediatamente, se crea una situación que todos conocemos más o menos de cerca, se reparten roles y las expectativas de lo que puede suceder estallan en tu cerebro. Lo más normal es que le cruces la cara, pero ¿qué pasa si, por lo que sea, porque estás loca, o necesitas el dinero o, simplemente, te acabas de pelear con tu chico, y medio por despecho medio por curiosidad, aceptas?"
Informazio gehiago...
4. Gartzela
Zuzendaria: Iban Lizarralde.
Informazio gehiago...
5. Hiriko kaleak
Zuzendaria: Jon Artola.
Udazken arratsetan, hostoak erortzen direnean... Ez, dena ez dago salgai.
6. En tierra peligrosa 3
Zuzendaria: Pendejo
Stiven Sigal, vuelve de evitar un golpe de estado en Myanmar y asi impedir la masacre de 800 millones de Myanmarienses inocentes. Al llegar a su dulce hogar, ha tenido un percance con el presidente de la compañía de la central Térmica de Pasaia, el malvado señor McCrespo. McCrespo se ha enriquecido durante años destruyendo el medio ambiente, con peligrosos vertidos tóxicos causantes de serias enfermedades a los habitantes de la zona, en especial a los niños.
7. Amar

Zuzendaria: Isabel Herguera

Ines Indiara doa, azken urteotan erietxe psikiatrikoan bizi den bere lagun Ámár-i bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, baita lagunari itzultzeko egin zion promesa ere.
Informazio gehiago...
8. Artalde

Zuzendaria: Asier Altuna.

Hirian galduta dabil artzai bat, bere artaldearen bila. Haren deiek hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute.
Informazio gehiago...
9. El premio
Zuzendaria: León Siminiani

Pilar y Manuel se preparan para lo que debería de ser una noche de celebración y glamour. Debería. Pero llevan demasiado tiempo barriendo su relación bajo la alfombra roja...
Informazio gehiago...
Batxilergoko ikasle askok unibertsitaterako saltoa emango dute laster. Horrekin batera datoz azken orduko zalantzak, Bolognako prozesuak ekarri dituen aldaketak, selektibitateko berrikuntzak,… kezka hauek bideratzen laguntzeko Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzua duzu. Doakoa da, pertsonalizatua, on line eta euskaraz.
Iparrorratza, unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzak bideratzeko gunea da. Unibertsitatera sartzear dauden, unibertsitatean dauden eta unibertsitatea bukatzear dauden ikasleei dago bereziki zuzendua. Bere alorrean bakarra da Iparrorratza: euskaraz, doakoa, online, pertsonalizatua… eta erantzuna ematerakoan inpartziala. Erabiltzaileak Galdera egin botoian klik egin eta modu errazean bideratu dezake bere galdera (Galdera egiteko aholkuak atala bisitatzea lagungarria izan daiteke galdera formulatzerako orduan).

Deja que te mire. Permite que te observe. Deja que acaricie.Que acaricie y bese. Déjame:Quiero leerte.
Tu habla,Rie,Llora,Enfadate: Yo sólo quiero conocerte.
Déjame y dime.Lo que te venga en gana dime. Pero házlo: dime lo que sea.
Y deja que te re-conozca. Que te vea.
No te escondas. Acercate. No te asustes, no te vayas.
Romantica empedernida. "Si no hay emociones no mola" jaja

1998an elkarte bezala eratu ginenetik, gure ibilbidean zehar hamaika ekintza burutu ditugu, formakuntza, aisialdia, kulturgintza eta ikus-entzunezkoekin lotuta. Egitasmo honen bidez familiak eta harreman sareak euskalduntzeko urrats bat eman eta euskaldunen sarea berregituratzen lagundu dezakegula uste dugu, era berean inguruko bizitza euskaldun bihurtzen joan dadin AMAIA ZENTROA gune erreferentzialtzat hartuz.
Euskharan Kultur Elkartetik euskara eta euskaraz lanean jarraitzeko animatu nahi zaituztegu, eta datorren urte honetan akaso, Gasteiz, txoko euskaldunagoa bihurtuko dugu guztion artean.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
________________________________________________________________________
Abenduaren 24ean, bidaia mitologikoa Olentzerorekin, 17:00etan hasita. AMAIA ZENTROTIK BIDAIA MITOLOGIKOA OLENTZEROrekin: Galtzagorriak, Lamiak, Basajaunak, Mari, Akerbeltz, Sorginak… _________________________________________________________________
2011rako MATRIKULAZIOA: AMAIA Zentroan. 16:00etatik 20:00etara. Egin klik eta San Martin auzoko edo Aranbizkarrako Amaia Zentroko urte berri honetako eskaintza ezagutzeko, AMAIA ZENTROA:
GABONETAKO EGITARAUA (Amaian) eta MATRIKULAZIOA
SAN MARTIN (Ateak zabalik):
GABONETAKO EGITARAUA (Amaian) eta MATRIKULAZIOA
<< 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 >>