Mundua.com-en berriak » "Berri berriak" atala


Blog mezuen lehiaketa

Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.

Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.

Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.

Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.

Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:

* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.

Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.

Animatu zaitezte!

Atalak: Berri berriak | 2007 Azaroa 27 | Iruzkinak (3)

Arazoak konponduta

Gaurko egunean zehar mundua.com-etik ibili zareten askok konturatuko zineten nahiko aztiro funtzionatzen zebilela guztia eta batipat arratsaldean, orriak kargatzea ia ia ezinezkoa bihurtu dela.

Arazoa identifikatzen eta konpontzen saiatu bagara ere, ez dugu inolako arazorik aurkitu eta beraz konponbide bat aurkitzea ere ezinezkoa izan da. Egoera ikusirik, azkenean, 20:40 aldera mundua.com beste zerbitzari batera migratzea erabaki dugu eta hortan eman ditugu 40 minutu inguru, izan ere 9:30-etarako mundua.com berriz martxan zebilen.

Bistakoa denez, orain mundua.com berriz ere egoki funtzionatzen ari du.

Atalak: Berri berriak | 2007 Azaroa 9 | Iruzkinak (0)

WIKIa eguneratuta: gal ez zaitezen!

mundua.com webgunearen wikia eguneratu berri dugu, laguntza gida bat eskeiniz, zeuen blogen kudeaketa errazteko asmoz. Laguntza hau, atal desberdinetan banatu dugu eta gure blogaren kudeaketan izanen ditugun duda nagusienak erantzuteko balio izatea espero dugu.

Wikia, laguntza atalean aurkitu dezakezue edo bestela, honako esteka hau erabili:

mundua.com-en WIKIa

Atalak: Berri berriak | 2007 Urria 31 | Iruzkinak (0)

galdetu.com berria heldu da!

Azken egunotan galdetu.com-etik bueltatzo bat eman duzuenok gauza ugari aldatu eta hobetu egin direla konturatuko zineten. Izan ere, duela egun batzu aurreratu genuen moduan, irailaren 22an galdetu.com-en bertsio berri abian jarri genuen.

galdetu.com erabiltzaileek eginiko galdera eta erantzunen inguruan sorturiko komunitate birtuala da, non erabiltzaileek edozein gairi buruzko galderak egin ditzakete eta beste erabiltzaileek eginiko galderei erantzun.

Oraindik galdetu.com ezagutzen ez baduzu, ez ezazu denborarik galdu eta lehen bait lehen galderak eta erantzunak ematen has zaitez. Animo!

Atalak: Berri berriak | 2007 Iraila 24 | Iruzkinak (0)

Zure bloga borobildu ezazu!

Gaurtik aurrera Mundua.com-en bloga duzuen guztiok zuen bloga aberasteko aukera paregabea duzue, izan ere borobilera migratzeko doako zerbitzua eskaintzen dizuegu.

Eta honek zer esan nahi du? Zure Mundua.com-eko bloga zure borobilako ostatatze kontuan istalatuko dizugun WordPress batera migratuko dugula, WordPress bertsio osoak ezkaintzen dituen abantaila guztiak izango dituzularik eta hori gutxi balitz, zure blogaren helbidea zuk aukeraturiko domeinu izenarengatik (adibidez: www.zuredomeinia.com ) aldatu ahal izango duzu.

Orokorrean, zure bloga borobilera migratzeak ondorengo abantailak eskaintzen dizkizu:

  • WordPress bertsio osoa erabiltzeko aukera: itxura berriak istalatu, plugin berriak istalatu, konfigurazio aukera handiagoak, funtzionalitate berriak, etab.
  • Zure blogaren helbidea zuk aukeraturiko domeinu izena izango da.
  • Zure domeinuaren menpkeo eposta kontuak sortu ahal izango dituzu.

Zure bloga borobildu nahi baduzu borobilarekin kontaktuan jar zaitez info [a bildua] borobila.com helbidera idatziz.

Atalak: Berri berriak | 2007 Iraila 9 | Iruzkinak (0)

Bi itxura berri aukeragai

Gaurtik aurrera zuen blogetan erabiltzeko bi itxura edo diseinu berri dituzue: WordPress 99 eta WordPress 100.

Zuen blogaren itxura aldatzeko, administrazio guneko “Aurkezpena” atalera sartu behar duzue eta bertan erabili nahi duzuen itxura aukeratu.

Atalak: Berri berriak | 2007 Ekaina 13 | Iruzkinak (0)

Pluginen inguruko berriak

“Vipers Video Quicktags” pluginak eragiten zituen arazoak direla eta plugin hau ezabatu dugu. Horren ordez “Anarchy Media Player” plugina erabili dezakezue.

Orain arte, zuen blogean bideoren bat txertatzeko “Vipers Video Quicktags” plugina erbaili duzuenok, ez ardaratu. Dagoeneko aldaketa egin dugu eta “Anarchy Media Player” plugina erabiliz txertatu dizuegu bideoa. Beraz ez duzue zertan arduratu behar.

Zuen blogeko istoriotan audioa txertatu nahi baduzue, “Audio Player” plguina erabili beharrean “Anarchy Media Player” plugina erabil ezazue. Askoz errazagoa da: nahikoa da “Anarchy Media Player” plugina aktibatzea eta istorio editorean txertatu nahi duzuen MP3 edo audio fitxategira esteka edo lotura arrunt bat egitea.

Atalak: Berri berriak | 2007 Urtarrila 15 | Iruzkinak (0)

Zenbait arazo konpondu ditugu

Kaixo denoi,

Abuztuaren lehen egunetan Mundua.com berria martzan jarri genuenean hainbat ezaugarri, plugin eta itzura berri eskeintzen hasi ginen. Orokorrean zerbitzua nabarmenki hobetu genuen baina, hala ere, zenbait arazo berri sortu genituen.

Arazo nabarienak istorioak idazteko “editore aurreratua” erabili eskero soilik agertzen ziren, zenbait pluginen ikonoak herraminta barratik desagertu baitziren. Bestalde, editore normala erabili eskero, pluginen botoiak hantxe zeuden.

Beno ba, duela ordu batzu pluginen eta editore aurreratuarekin erlazionaturiko arazoak konpontzea lortu dugu. Orain “Audio Player”, “Viper’s Video Quicktags” eta “WP-ContactForm” pluginak aktibatzen badituzu eta editore aurerratua erabiltzen ari bazara, plugin hauek herraminta barran gehitzen dituzten ikonoak ikusi eta erabili ahal izango dituzu.

Eta zer esan nahi du honek? Oraindik aurrera, editore aurreratua zein normala erabili, zure istorioetan MP3 soinuak, Google eta YouTube bideoak, etab. txertatzea erraz-erraza izango dela!

Eta orain lanera. Ea falta diren arazotxo guztiak konpontzen ditugun…

Atalak: Berri berriak | 2006 Iraila 18 | Iruzkinak (0)

Zerbitzuari buruzko oharra

Abuztuaren 8an Mundua.com berria martxan jarri genuela iragarri genizuen. Aldaketak eta hokeuntzak nahiko nbariak dira, webgunea guztiz aldatu dugu eta blogen kudeaketa sistema dexente hobetu dugu.

Dena den, oraindik ere, blogen kudeaketa sistemak arazo txiki batzu izaten jarraitzen duela oharrarazi nahi dizuegu. Arazo edo errore aipagarrienak hauek dira:

  • Mundua.com-en webgunea ez dago guztiz bukatua, agertzen diren hainbat textu aldatu eta zuzendu beharra baitago. Akatsik aurkitu eskero edo proposamenik izan eskero mezu bat bialduiguzu.
  • Blogen administrazio gunean gutiz euskaratu gabeko zenabit hitz eta textu aurkituko dituzu.
  • Blogen administrazio gunean, editore aurreratua erabiltzen ari bazara, istorioak idazteko orrialdean hainbat akats aurkituko dituzu. Adibidez, ez dago audioak edo bideoak txertatzeko botoitzorik, editore normala erabili eskero bai.

Denborarekin akats guzti hauek konpondi egingo ditugu, bitartean esandakoa kontua izan eta istorioak idazteko ez ezazu editore aurreratua erabili!

Atalak: Berri berriak | 2006 Abuztua 18 | Iruzkinak (0)

Heldu da mundua.com berria

Aste osoa mundua.com berrian jo eta su lan egiten igaro ondoren, mundua.com berria aurkezteko moduan gaude. Espero dut egin ditugun aldaketa eta hobekuntza guztiak gustokoak izatea.

Alde batetik, eta ikus dezakezuen bezala, mundua.com webgunearen diseinua eta logoa aldatu ditugu. Gainera webguneak hainbat atal berri ditu, hauen artean aipagarrienak honako hauek direlarik:

  • Blogak eta istorioak - Ostatatzen ditugun blog guztieen artean argitaratu diren istorioak berrienetik zaharrenera sailkatuak.
  • Blog zerrenda -Mundua.com-eko blog guztien zerrenda, zaharrenetik berrienera sailkatua.
  • Blog aipagarriak - Istorio gehien argitaratu dituzten 10 blogak.
  • Ohiko galderak - Mundua.com-i buruzko galderak eta erantzunak.
  • Wikia - Dokumentazio gune gisa erabiliko dugun Wikia.
  • Estatistikak - Webgunearen bisitarien estatistikak.

Bestalde, Mundua.com-en zerbitzuaren oinarria den WordPress sistema eguneratu dugu eta lehen baino hobeto dabilela esan beharra dago: zertxobait arinagoa eta errore gutxiago.

Azkenik, blogen itxura eta plugin berriak gehitu ditugu. Honi esker zure bloga gehiago pertsonalizatu ahal izango duzu eta lehen egiterik ez zeuden hainbat gauza egin ditzakezu: istorioetan bideoak edo soinuak txertatu, podcasting egin, etab. Hurrengo egunetan itxura eta plugin berri hauei buruz idatziko dugu, bitartean zuk zeuk proba ditzakezu.

Atalak: Berri berriak | 2006 Abuztua 8 | Iruzkinak (1)

Zerbitzari aldaketa

Mundua.com ostatatzen zuen zerbitzariak lan karga handia zuela eta webgune hau zerbitzariz aldatzea erabaki dugu. Zerbitzari aldaketa hau duela minutu batzu egin dugu eta espero genituenak baina arazo gehio izan arren, aldaketa 10 minututan egin dugu inolako hondamenik gertatu gabe.

Laster dena ondo funtzionatzen egingo da. Dena den, azkenengo minututan zerbait arraroa somatu baldin baduzu edo hurrengo ordutan zerbait ondo ez dabilela ikusten baduzu, badakizu zergaitik den.

Atalak: Berri berriak | 2006 Apirila 10 | Iruzkinak (0)

Itzura berria dugu: Gespaa

Atzo arratsaldean theme edo itzura berria gehitu genion sistemari. Nahiko itzura minimalista da eta Gespaa du izena.

Haren itzura ikusi edo erabili nahi baduzu, zure blogaren administrazio guneko “Aurkezpena” ataletik Gespaa aukeratzea besterik ez duzu egin behar.

Atalak: Berri berriak | 2006 Apirila 5 | Iruzkinak (0)

Mundua.com martxan da

Istorio honen bitartez Mundua.com abian jarri dugula iragarri nahi dizuegu. Hainbat arrazoirengatik dexente atzeratu dugu momentu hau, baina azkenean heldu da eta espero dut guztiok gustoko izatea eskeintzen dizuegun zerbitzu hau.

Zer da hau atalean azaltzen dugun moduan, Mundua.com blogak edo weblogak sortzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Beraz, nahi duzuenari buruz hitzegiteko blog bat nahi baduzue, bat sortu eta idazten jartzea besterik ez duzue egin behar.

Hitz gutxitan, Mundua.com-ek hauxe eskeintzen dizue:

  • Zure blog sortzea eta kudeatze oso erraza da, interfaz garbia eta txukuna eskeintzen baitugu.
  • Zure blogaren itzura aldatu dezakezu. Oraingoz 7 itzura ezberdin eskeintzen dizkizugu eta laster kopuru hau handitu egingo da.
  • Plugin sistemari ezker, zure blogari funtzio ezberdinak gehitu ahal dizkiozu.
  • Zure blogak estatistika pribatuak ditu (Wp-ShortStat plugina).
  • Etab.

Mundua.com-en oinarria WordPress deritzon blogak sortzeko aplikazio da. Gure ustez, WordPress, blogak kudeatzeko existitzen duen herramientarik hoberena da eta horrexegatik aukeratu dugu Mundua.com-en erabiltzeko. WordPress-i aldaketa eta zuzenketa batzu egin behar izan dizkiogu (laster eskuragai izango dituzuenak), WordPress-EU proiektuaren itzulpena moldatu eta bukatu dugu, plugin pare bat sortu eta 4/5 diseinu euskaratu ditugu.

Aipatu behar dugu gauzatxoren bat ez dabilela oso ondo, baina orokorrean sistema oson nahiko ondo dabilela esan dezakegu. Azkenengo egunetan eta batipat, aitor.mundua.com blogaren bitartez, probak egiten aritu gara eta nahiko pozik gaude emaitzarekin. Dena den, arazorik aurkitu eskero, mesedez bialduiguzu mezu bat.

Hurrengo asteetan hobekuntza ugari gehituko dizkiogu zerbitzuari: zure blogean erabiltzeko itzura gehiago, plugin gehiago gehituko ditugu, Mundua.com-en webgunea aldatu egingo dugu eta dokumentazio pixkat idatziko dugu, etab.

Norbaitek istorio hau zabaldu.com-era bidaltzea komenigarria lizateke…

Atalak: Berri berriak | 2006 Apirila 2 | Iruzkinak (2)

Egun gutxi barru Mundua.com martxan izango da

Blogen ostatze zerbitzu hau lehen bait lehen martxan jartzeko asmoz, azkenengo asteetan hainbat aldaketa eta proba egiten aritu gara. Pentsaten genituen baino arazo gehiago aurkitu ditugu, baina pixkanaka arazo nagusiak konpondu ditugu.

Beraz, denbora gutxi barru webgunea prest egongo da, seguraski hurrengo astean bertan martxan izango duzue.

Besterik gabe, laster arte!

Atalak: Berri berriak | 2006 Otsaila 13 | Iruzkinak (1)

Kaixo denoi

Honako hau Mundua.com-en lehen istorioa duzue. Zer itdatzi beharko genuke lehen istorio hontan? Idearik ez, baina tira, Mundua.com zer den, nortzuk egin duten eta zergaitik egin dugu azaltzen saiatuko gara.

Mundua.com blogak edo weblogak sortzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Blogak edozein gairi buruzko istorioak, textuak, gogoetak, etab. idatzi eta argitaratzeko erabiltzen diren tresnak dira. Hain zuzen ere, blogen helburu nagusia, edukiak sortu eta Interneten argitaratzea da eta egia esan, hontarako agur egun eistitzen duen tresnarik aproposenak dira.

Mundua.com-en helburua Interneten euskeraren erabilera bultzatzea da eta hortarako edukiak erraz sortu eta argitaratzeko tresna aproposena eskeintzen dugu, edonork bere bloga sortu eta istoriak idazteko aukera izan dezan. Gure zerbitzua guztiz erabil erraza da, edonork erabil ahal izan dezan: Interneten nabigatzen eta posta elekotronikoa jasotzen eta bidaltzen baldin badakizu, ez duzu inolako arazorik izango zure webloga izateko.

Mundua.com-en eskeintzen dugu zerbitzua WordPress deritzon publikazio sisteman oinarritua dago. Honi hainbat aldaketa eta hobekuntza egin ondoren zerbitzu hau eskeintzen moduan gaude. WordPress GPL lizentzia duen software askea da eta honek dioen legez, laster erabiltzen dugun softwarea jeitsi ahal izango duzue.

Lehen istorio hau bukatu aurretik, Mundua.com, Ekostat Informatica enpresa gorliztarrak eskeintzen dizuen zerbitzua dela aipatu behar dugu, “guebs” ostatatze zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa bera.

Atalak: Berri berriak | 2005 Abendua 19 | Iruzkinak (2)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5