Mundua.com-en berriak » "Denetarik" atala


Elebila, euskarazko bilatzailea

Jakina da Google, Yahoo! edo Microsoften bilatzaileek ez direla euskarazko terminoak bilatzen oso trebeak. Adbidez, hoietako edozeinetan “katu” termino bilatu eskero, katu hitza ageri den orriak jasoko ditugu, baina ez dugu “katuak” edo “katuen” terminoak ageri direnak jasoko, eta gainera beste hizkuntzetako orriak ere jasoko ditugu.

Egoera hau aldatu berri da, izan ere, Sustatu.com-en irakurri dugunagatik, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak Elebila bilatzailea abian jarri du. Bilatzaile honek Microsoft Live Search bilatzailearen emaitzak erabiliz, aurreko adibidean aipatu duguna konpondu dute, hau da, euskaraz bilatzeko bilatzaile bat sortu dute. Ez da soluzioa definitiboa, baina bada aurrerapauso handi bat.

Bilatzaile honek Mundua.com-en bilatzeko ere balio du. Adibidez, mundua.com-eko blog guztietan “katua” hitzari buruzko guztia aurkitu nahi badugu Elebilan “katua site:mundua.com” bilatu behar du.

Atalak: Denetarik | 2007 Urria 15 | Iruzkinak (0)

Mundua.com eguneratu dugu!

Gaur gauean Mundua.com eguneratu dugula jakinarazi nahi dizuegu eta lehen baino dexente arinago funtzionatzen duela uste dugu. Bestalde, boroPress-entzat euskaraturiko zenbiat itxura gehitu ditugu eta pluginen bat ere. Zenabit plugin ere kendu ditugu.

Aldaketa aipegarrienetako bat “meneame”, “zabaldu” eta “delicio.us” pluginak, “soziala” pluginagatik aldatzea izan da. Honek, istorioak zabaldu.com, bildu.net eta del.icio.us-era bidaltzeko aukera ematen du.

“Anarchy Media Player” plugina ere gehitu dugu, zein “Audio player” eta “Viper’s Video Quicktags” plugin ordez erabiltzea gomendatzen dugu. Izan ere, seguraski denbora bat barru, bi plugin hauek kenduko ditugu eta “Anarchy Media Player” soilik utzi. Beraz, 2 plugin huaetako bate erabiltzen baduzu, albo batera utzi ezazu eta plugin berria erabili!

Hurrengo egunetan Mundua.com-en zenbait aldaketa gehiago egingo ditugu.

Atalak: Denetarik | 2006 Abendua 24 | Iruzkinak (0)

borobila abian da

Gaur, Abenduaren 12an, borobila abian jarri dugu. borobilan web ostatatze eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskeintzen ditugu, hau da, zure web gune propio bat sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun zerbitzua eskeintzen dizugu.

Gure web ostatatze planek zure web gunea sortu eta mantentzeko behar dituzun tresna eta ezaugarri guztiak eskeintzen dituzte: www.zuredomeinua.com bezalako helbide bat; zu@zuredomeinua.com erako e-posta kontuak; zure web gunean blog bat, foro bat edo argazki galeria bat erraz instalatzeko tresna; zure webgunearen bisitari estatistikak; MySQL datu-baseak; etab.

Mundua.com-ek blog bat doan edukitzeko aukera ematen dizun bitartean, borobilak edozein motako web gune bat sortu eta edukitzeko aukera ematen dizu, zure domeinu propioa eta posta elektroniko kontuak eta guzti.

borobilan ere blog bat sortu dezakezu, ez da Mundua.com-en bezain erraza, baina zaila ere ez da. Mundua.com-eko blogekin alderatuz, borobilan WordPress blog kudeatzaile osoa zure esku izan dezakezu eta nahi dituzun plugin edo itxurak erabili. Gainera, zure blogak www.zuredomeinua.com bezalako helbidea izan dezake eta zu@zuredomeinua.com erako e-posta kontuak ere.

Borobilak nahi duzun web gune moeta, aplikazioa edota teknologia erabiltzeko aukera ematen dizu, gainera laguntza teknikoa eskura duzu eta dokumentazio ugari ere. Abantaila mordoa, zerbitzu borobil borobila, baina ez da doan. Norberak bere beharrizaneta hobekin moldatzen dena aukeratu dezala.

Hitz jokotan ibiltzea gustoko duela ematen du…

Atalak: Denetarik | 2006 Abendua 12 | Iruzkinak (0)

Sustu.com-ek 3 iPod Nano irabazteko aukera eskeintzen dizue

Sustatu.com-ek 5. urteurrena ospatuko laister eta hauxe aitzaki moduan lehiaketa bat antolatu du:

Azaroaren 22an hasi eta abenduaren 11 bitartean, euskarazko blogosferan argitaratzen den blog-mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.

Lehiketaren irabazleak iPod Nano bat irabazteaz gain, partaide guztien artean beste 2 Ipod Nano zozketatuko dira. Lehiaketa hontan parte hartzeko, Sustatun argitaraturiko berri hau irakurri eta bertan iruzkin bat idatzi beharra dago, zuk proposaturiko eduki edo blog-mezua aipatuz.

Atalak: Denetarik | 2006 Azaroa 28 | Iruzkinak (0)

Apirilaren 1erako Mundua.com prest egongo da

Dagoeneko funtzionatu arren, gogoratu nahi dizuegu oraindik Mundua.com ez dagoela bukatua. Dena den, gutxi falta da webgune guztiz bukatua egoteko eta beraz, Apirilaren 1erako guztiz bukatua egotea erabaki dugu.

Beraz, Mundua.com-en blog bat eduki nahi baduzu, Apirilaren 1era itzarotea gomendatzen dizuegu. Presa handiarekin bazabiltza, Blogari.net edo Blogak.com-en blog bat lortu dezakezu.

Atalak: Denetarik | 2006 Martxoa 22 | Iruzkinak (2)

Mundua.com, Mundua ala zer?

Gure izenari buruz pentsaten duzuena jakin nahi dugu. Zein da izen hobea, Mundua.com ala Mundua?

Bi izenek dute abantaila eta desabantailak. “Mundua.com”-ek argi uzten du zein den gure helbidea, baina lar luzea ote den beldur gara. Gainera, “.com” zati hori, ahozkatzerako orduan. Bestalde “Mundua”, laburragoa da eta errazago ahozkatzen da, baina ez du gure helbidea zein den argintze. Agian, “mundua.net”, “mundua.org”, etab. domeinuak ere erabili beharko genituzke? Zuen iritzia jakin nahi dugu!

Zure iritzia emateko, iruzkin edo komentario bat idaztea nahikoa da.

Atalak: Denetarik | 2005 Abendua 21 | Iruzkinak (2)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5