Mundua.com-en berriak » "Lehiaketak" atala


Lehiaketaren irabazlea…

Pixkat berandu bada ere Mundua.com-en lehiaketaren irabazleen berri emateko ordua iritsi da. Lehiaketara 12 mezu soilik aurkeztu diren arren irabazleak hautatzea ez da lan erraza izan, gehienak mezu interesgarriak izan baitira eta oso zaila izan da bi onenak aukeratzea.

Lehiaketaren lehen postua, jaso dugun mezu barregarri eta sexienari dagokio, Marmol futbol taldeak aurkezturiko 4 bideoari. Haientzat da lehean saria, iPod nano bat. Zorionak!

Bestalde, bigarren postua wukrora blogeko berdea mezuarentzat da. Berarentzat da bigarren saria, iPod Shuffle bat.

Mila esker guztioi lehiaketan parte hartzeagatik eta zuen mezuekin Mundua.com eduki interesgarriez betetzeagatik.

Zorionak eta urte berri on!

Atalak: Lehiaketak | 2007 Abendua 31 | Iruzkinak (1)

Lehiaketara aurkezteko azken aukera

Mundua.com-eko blog mezuen lehiketara aurkezteko epea bukatzeko 24 ordu baino gutxiago falta dira. iPod bat irabazi eta Mundua.com-eko blogari famatuena izan nahi baduzu, lehen bait lehen bidaliguzu aurkeztu nahi duzun blog mezuaren helbidea.

Orain arte lehiketan parte hartzen duten mezuen zerrenda honakoa duzue:

Beste bi mezu:

Badakizuenez abenduaren 31ean erabakiko ditugu 2 irabazleak, baina zuen iritzia ezagutzea ere gustatuko litzaiguke.

Atalak: Lehiaketak | 2007 Abendua 29 | Iruzkinak (0)

Oraindik iPod bat irabaz dezakezu: lehiaketaren amaiera atzeratua

Orain arte blog mezu onenaren lehiaketara aurkeztu den parte hartzaile kopurua oso txikia izan denez, lehiketara aurkezteko epea egun batzuk atzeratzea erabaki dugu. Aurkezteko epe berria abenduaren 30ean gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 31an emango dugu.

Oraindik iPod bat irabazteko aukera duzu eta gainera aukera handiak dituzu. Beraz, animatu zaitez! Lehiaketan parte hartu ezazu.

Lehiketari buruz gehiago jakin nahi baduzu irakur ezazu aurkezpen mezua.

Atalak: Lehiaketak | 2007 Abendua 18 | Iruzkinak (6)



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5