Ohiko galderak eta erantzunak

Zer da mundua.com?

Mundua.com zure blog edo weblog propioa euskaraz sortu eta edukitzeko aukera ematen dizun dohako zerbitzua da.

Zer da blog bat?

Blog bat edozein motako edukiak edota pentsamenduak argitaratzeko erreztasun handia eskeintzen duen webgunea da. Erreztasun honi esker, edonork erabil dezake blog bat bere pentsameduak eta iritsiak argitaratu eta beste erabiltzaileekin konpartitzeko.

Zergaitik mundua.com?

Interneten euskarazko eduki gutxi dago eta honek euskararen erabilera baldintzaten du, edukirik ez badago jendea ez da Interneten euskaraz biziko. Bestalde, blogak, Interneten edukiak argitaratzeko tresnarik aproposenak dira, beste edozein tresnak baino erreztasun handiagoa eskeintzen baitute. Beraz, zerbitzu hau eskeiniz gure helburua Interneten euskarazko edukien kopuruaren hazkuendea bultzatea da. Hauxe da mundua.com-en existentziaren arrazoia.

Nork sortu dezake blog bat?

Edonork sor dezake blog bat. Zuk zeuk sortu dezakezu blog bat.

Nola sortu dezaket nere bloga?

Oso erraza da, “sortu” orrialdera abiatu eta bertako azalpenak jarraitu.

Beste zerbitzu batean bloga daukat, mundua.com-era mugitu dezaket?

Bai. Zure mundua.com blogak inportazio funtzio bat du, zeinek beste blog sistema eta zerbitzuetako blog baten edukiak zure mundua.com blogera inportazeko aukera ematen dizun.

Oraingoz, funtzio honek WordPress, Textpattern, Dotclear, MovableType eta Greymatter software erabiltzen duten beste blogetako edukiak inportatzeko aukera ematen, baina baita ere BlogWare, LiveJournal, TypePad, Blogger eta BlogPost zerbitzuetatik. Gainera, edozein RSS jariotik ere inportatu dezake.

Nere blogean argitaraturiko edukiak norenak izango dira?

Zureak. Zeuk sortu eta mundua.com-en argitaraturiko edozein eduki zurea izango da. Zure bloga zurea da, zure blogean argitaraturiko edozein eduki zurea da. Gainera nahi duzunean zure blogak dakarren exportazio funtzionalitatea erabil ahal izango duzu eta zure blogeko istorio guztiak XML formatua duen fitxategi batean gorde.

Nere blogak iragarkiak izango ditu?

Oraingoz ez dugu zure blogean inolako iragarkirik jarriko. Aurrerago agian gure beste zerbitzuren baten logo edo irudi txikitxoren bat jarriko dugu, baina hontaz gain ez dugu blogetan iragarkirik jartzeko intentziorik. Zuk ordea nahi beste iragarki jarri ditzazkezu.

Nola dago egina zerbitzu hau

Mundua.com-en WordPress aplikazioaren MU bertsioa erailtzen dugu. WordPress, PHP programaketa lengoian eginiko eta MySQL datu basea erabiltzen duen publikazio sistema bat da. Gaur egun blogak kudeatzeko sistemarik erabiliena da WordPress.

Nork eskeintzen du mundua.com?

Zerbitzu hau Ekostat Informatica, S.L. enpresa gorliztarrak eskeintzen dizu.



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5