Zerbitzuaren erabilera baldintzak

Ekostat Informatica, S.L. enpresak ( aurrerantzean “Mundua.com” ), mundua.com webgunearen bitartez eskeintzen duen blogak sortu eta kudeatzeko zerbitzuaren erabilera hutsak erabiltzaile izaera ematen dizu ( arrerantzean “erabiltzailea” ) eta ondorengo baldintza eta zehaztapenek osatzen duten kontratuaren onartzea dakar berekin:

Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzaile gisa, zerbitzu hau arduraz eta era egokian erabiliko duzu eta zerbitzua legearen, moralaren, onartutako ohitura onen kontrako jardueretarako erabiltzeko, edo hirugarrenen eskubideak edo interesak urratzen dituzten edo debekatuta dauden, legez kanpoko eragina edo helburua duten jardueretarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu.

Mundua.com-en erantzukizuna

  • Mundua.com-en zerbitzua blogen ostatatzera murrizten da, beraz Mundua.com-ek ez du ardurarik blogetan ager daitekeen edukiaren gainean eta gerta daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du hartuko.
  • Mundua.com-ek ez du inolako erantzukizunik izango, zerbitzuaren ezaugarri teknikoengatik, edukiak, informazioa edo fitxategiak galduko balira.
  • Mundua.com-ek ez du inolako erantzukizunik izango, arrazoi teknikoengatik, zerbitzua erabiltzerik ez balego.
  • Mundua.com-ek ez du inolako erantzukizunik izango, zerbitzuaren erabilerak erabiltzaileari edo hirugarren pertsonei eragin diezaiekeen edozein kalteren gainean.

Mundua.com-en eskubideak

  • Zerbitzua aldi baterako edo eperik gabe eteteko eskubidea gordetzen du beretzat Mundua.com-ek. Etete horietarako ez da beharrezkoa izango aurretiazko oharrik, eta ondorioz gerta daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du hartuko Mundua.com-ek.
  • Mundua.com-ek, erabiltzaile bat zerbitzua modua ezegokian erabiltzen ari den susmo izan eskero, erabiltzaile hori aldi baterako edo eperik gabe ezeztatzeko eskubidea beretzat gordetzen du Mundua.com-ek.
  • Blogetan iragarkiak txertatzeko eskubidea beretzat gordetzen du Mundua.com-ek.
  • Kontratu honen baldintzetan aldaketak bere kasa egiteko eskubidea gordetzen du beretzat Mundua.com-ek, bai eta ere zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoetan aldaketak ezartzeko.

Edukien jabetza

Erabiltzailea izango da berak sortu eta mundua.com webgunean argitaraturiko edukien jabe bakarra eta eduki hauen erabilera erabiltzaileak ezarritako baildintzetara mugatua egongo da. Bestalde, Mundua.com-ek erabiltzaileak argitaraturiko edozein eduki mundua.com webgunean erabiltzeko baimena izango du.

Datu pertsonalen babesa

Ekostat Informatica, S.L. enpresak, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako araudian ezarritakoari jarraituz, Mundua.com webgunean jasotzen diren datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du.

Horrela nahi izan eskero, Legeak aurrikusten duen moduan, zure datu pertsonalak ikusteko, aldatzeko eta ezerezteko eskubidea erabil dezakezu, zure blogaren administrazio gunean eskura duzun formularioa bidaliz.

Zerbitzuaren iraupena

Arrazoi teknikoen ondorio diren etenaldiak eta Mundua.com-ek edo erabiltzailearen aldebakarreko kontratu ezeztapenak gerta daitezkela kontuak izanik, aurreko baldintzak bete eskero zerbitzu honek behin betiko izaera izango du.



Bloga sortu :: Bloga kudeatu :: Blog zerrenda :: Top 10 Blogak :: Ohiko galderak :: Wikia
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  WordPress-ek kudeatua    ( XHTML CSS )

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5